0

  • Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkarteak (AVS) praktika hauek aitortzen ditu sari horiekin: eraikuntza berria, etxebizitza sozialen kudeaketa, ingurumenaren kudeaketa, birgaikuntza eta zerbitzu publikoak.
  • Sari-banaketako ekitaldia atzo egin zen Sevillan.
  • Orain Otxar proiektua esperientzia pilotu bat da, proba gisara egingo dena, ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko beste auzo ahul batzuetan antzeko konponbideak ezartzeko

Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkarteak (AVS) saria eman dio Bilboko Udal Etxebizitzak-iOtxarkoaga auzoaren hiri errehabilitazioko eta birgaikuntzako proiektuarengatik.

Eraikuntza berriko, etxebizitza sozialen kudeaketako, ingurumen-kudeaketaren, birgaikuntzaren eta zerbitzu publikoen arloko praktikarik onenen 2020ko AVS sariak banatzeko ekitaldia Sevillan egin zen atzo, urriak 28. Udal Etxebizitzen lana aitortzen duen saria Eider Bilbao zuzendariak jaso zuen.

Epaimahaiak Orain Otxar proiektuan erabilitako bi adierazle mota azpimarratu ditu: batetik, etxebizitzetan, ekipamenduetan eta zerbitzu berrietan egindako jarduketekin lotutakoak, eta, bestetik, adierazle berritzaileagoak, hala nola, generoarekin, pobrezia energetikoaren prebentzioarekin, negozio berriekin, jarduera sozialekin eta prestakuntza eta enpleguaren sustapenarekin zerikusia dutenak.

Orain Otxar proiektua esperientzia pilotu bat da, proba gisara egingo dena, ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko beste auzo ahul batzuetan antzeko konponbideak ezartzeko.

Orain Otxar izeneko ekimen horren helburua da Otxarkoagan jardutea, sozialki jasangarria den eko-auzo bihurtzeko, elkartegintzako sarearen inplikazio zuzenarekin. Aurrekontua 7 milioi eurokoa da, lau urtetan gauzatzekoa. Horrelako aurreneko esperientzia da gure urian; eta erakundeen arteko elkarlanaren eta, hain zuzen, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Bilboko Udal Etxebizitzak-ek batera hirigintza arloko biziberritzearen alde egin izanaren emaitza dugu esperientzia.

Proiektuaren jarduketa garrantzitsuenetako bat da bost eraikin birgaitzea da, efizientzia energetikoaren eta irisgarritasun unibertsalaren irizpideen arabera. Guztira, gainerako jabeei proposatzen ari zaien esku-hartzeak auzoko 240 etxebizitzari eragiten die, 16 ataritan eta hiru kaletan daudenak (Irumineta, Txotena eta Larrakoetxe).

Gainera, Orain Otxar proiektuak Europa mailako beste bat ere hartzen du barruan. Opengela du izena, eta auzo-bulegoak martxan jartzean datza, auzotarrei laguntzeko eraikinak birgaitzeko prozesu osoan. Esperientzia pilotu gisa, Otxar Opengela sortu da, jabeen erkidegoei laguntzeko obrak kontratatzen, laguntza publikoak kudeatzen, finantzaketa eskuratzen, eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasuna hobetzen.

Zerikusia duten edukiak

Irudiak

PDFak

Audios