Albisteak

  • UDALAK BILBAO BALIOEN HIRIA SARIETARAKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA IREKI DU GAUR, NOBEDADE GISA UNIBERTSITATEEI ERE AUKERA EMANEZ

    Deialdiaren seigarren edizioa da honako hau, eta helburua da publikoki aitortzea auzo, barruti edo hiri mailan gauzatu diren edo gauzatzen ari diren balioak sustatzen dituzten ekimenak (Bilboko Balioen Agiria). Proposamenak dauden 4 kategorietako batean kokatu beharko dira: irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak; Bilboko ikastetxeak; sektore pribatuko enpresak, merkataritzako saltokiak, ostalaritza, elkargo profesionalak edo Bilbon kokatutako […]

  • JUAN MARI ABURTO BILBOKO ALKATEAK “BILBO BALIOEN SARIAK” EMAN DIZKIE THE EKO LAB ELKARTEARI, SANCHEZ MARCOS IKASTETXEARI ETA BAKUVA FUNDAZIOARI

    Sanchez Marcos ikastetxearen “Arbotante/Arbota-arkua” eta The Eko Laben “La Bobina” belaunaldi arteko ekimenak dira, hezkuntzaren eta komunitatearen eremukoak, hurrenez hurren. Sarituetako hirugarrena Bakuvaren “David” proiektua da, entitatearen eskola-laguntzako programan parte hartzen duten gazteei orientazio pertsonala, akademikoa eta soziala emateko zerbitzua. Hiru ekimenek elkarrekin sustatzen dituzte bizikidetza, berdintasuna, jasangarritasuna edo sormena bezalako balioak, denak ere Bilboren […]

  • KONTSUMO MINISTERIOAK BILBOKO UDALAREN OSASUN ETA KONTSUMO SAILA SARITU DU, ADINEKOENTZAKO JARDUERA FISIKO PROGRAMA INTEGRALARENGATIK

    Kontsumo Ministerioaren Elikadura Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (Aesan), Familia eta Komunitate Eremuan Jarduera Fisikoaren Jardunbidea Sustatzeko NAOS Estrategia Saria eman dio Adinekoentzako Jarduera Fisiko Programa Integralari. Adineko biztanleriaren bizitza-kalitatea hobetzea eta narriadura fisiko eta psikologiko tasa murriztea dira ospe handiko aintzatespena jaso duen programaren jarduerek lortzen dituzten helburuak. Programaren barruan jarduera hauek sartzen dira: […]

  • BILBOKO UDALAK OLABEAGA AUZOAN IRISGARRITASUNA ETA ARGITERIA HOBETZEKO OBRAK HASI DITU

    Hainbat eskailera-tartetan jarduketak egitea aurreikusten da, hala nola Dike kalera sartzeko eskaileretan, bide horren eta Ventosa bidearen artekoetan, Trokabideko eskaileretan, Olabeaga kaiko 36 zenbakian daudenetan eta Olabeaga kaiko 22 zenbakiko atzealdean dauden eskailera metalikoetan. Urgozo kaleko aparkalekuan ere esku hartuko da. Aste honetan hasi eta sei hilabeteko epea duten lan horietara 435.321,31 euroko aurrekontua bideratuko […]

  • BILBOK LGTBIQ+ PERTSONEN AURKAKO DISKRIMINAZIO ORO GAITZESTEN DU

    Homofobiaren, Lesbofobiaren, Transfobiaren, Bifobiaren eta Intersexfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, Udalak sentsibilizazio-kanpaina berri bat jarri du abian, LGTBIQ+ pertsonen aurkako bereizkeria-mota oro baztertzeko eta salatzeko. Udalak prebentzioa eta herritarrak sentsibilizatzea planteatzen ditu estrategia gisa, diskriminaziorik eta indarkeriarik gabeko uria lortze aldera. Bilboko Udalak bihar, maiatzak 17, Homofobiaren, Lesbofobiaren, Transfobiaren, Bifobiaren eta Intersexfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela […]

  • BILBOKO ALKATEAK TXINBO PARKEA INAUGURATU DU ZORROTZA AUZOAN

    Izen berria Zorrotzako barrutiko elkarteekin batera hautatu da, parte-hartze bidezko prozesu batean. Izen hori hautatu da, ingurunea antzina hezegune bat izan zelako eta espezie horretako txori ugari ikusten zirelako. Gainera, gogoratuko duzuenez, txori horietatik hartu zuen izena Jabón Chimbo marka ikonikoak bere produktu ospetsuenarentzat. Arean ere, duela urte batzuk arte, egungo parkearen inguruan fabrikatzen zen […]

Atxikimenduak

Auzotarrek, erakundeek, enpresek eta entitateek Bilboko Balioen Agiriarekin bat egiteko aukera jasotzen du Agiriak.

Bat egite horrek esan nahi du konpromisoa hartuko dela Agiri honen muinarekin eta edukiarekin harmonian datozen jarrerak eta jokamoldeak gordetzeko, indartzeko eta bultzatzeko.

Bat egitea gauzatzeko hurrengo orria bete beharko da.

igo