Albisteak

BILBOKO UDALAK HERRITARREN LANKIDETZAREN ETA UDAL KOORDINAZIOAREN ALDEKO APUSTUA EGITEN DU, ERREKALDEKO BARRUTIAN BIZIKIDETZA INDARTZEKO

Udalak bizikidetzarako Kulturarteko Komunitateko Esku Hartzeko proiektua zabalduko du Errekaldeko barruti osoan. Zenbait udal sailek Errekaldeko auzoetan programa batzuk egiten dituzte, herritarren arazo eta beharrizanei (pertsonalak, familiakoak nahiz sozialak) erantzuten laguntzeko eta, horrela, gizarteratzea eta parte-hartzera bultzatzeko. Proiektu honen izena “Auzoak Abian / Barrios en Marcha” da eta orain bigarren…

BILBOKO ALKATEAK GAZTEEKIN PARTEKATU DITU URIAREN ETORKIZUNEKO PROIEKTUAK DEFINITZEKO IDEIAK ETA PROPOSAMENAK

Saio honek amaiera ematen dio Udalak urtarrilean hasitako parte-hartze prozesuari, zeinaren asmoa baitzen Udalak gazteentzat dituen programen egokitasuna egiaztatzea, gazteek eurek agertzen dituzten beharrizanekin eta itxaropenekin alderatuta. Topaketa telematiko batzuen bidez, 15 eta 30 urte bitarteko 40 parte hartzaile baino gehiagok zenbait alor landuko dituzte: gazte emantzipatuak –ekintzailetza, prestakuntza bizitzan…

MARTXOAREN 8AN BILBOK AITORTU EGINGO DU EMAKUMEEK COVID-19AREN PANDEMIAN BIZITZA SOZIALARI ETA EKONOMIKOARI EGINDAKO EKARPENA

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Udalak sentsibilizazio-kanpaina berri bat jarri du abian, gaur egungo osasun-krisian emakumeek egin duten lana erakusteko. “Eta zu… nola moldatzen zara? / Y tú… ¿cómo lo estás haciendo?” lema aukeratu da, emakumeek izan dituzten berdintasun eza eta zailtasunetan eragiteko eta, hala, erantzunkidetasun sozialari dei egiteko….

BILBOKO UDALAK WEBINAR BAT ANTOLATU DU, ENPRESAREN ETA LANBIDEAREN ALORRETAN BALIOAK BULTZATZEAREN GARRANTZIAZ

Tokiko 7 elkartek euren kasu praktikoa azaldu dute, lan-eremuan balioak sustatzearen adibide gisa. Jardunaldi tematikoa Bilbao Metropoli 30 elkartearekin batera egingo da, bihar, barikua, otsailak 26, 12:00etatik aurrera, eta www.bilbao.eus udal webgunean zuzenean emango da. Online topaketa hau Bilbo Balioen Hiria proiektuaren garapenari lotutako ekintzetako bat da Bilboko Udalak, Bilbao…

UDALAK PANDEMIAREN URTEKO “BILBOKO OSPETSUAK” OMENDU DITU

“Bilbotar peto-petoak” direla, lau sarituek (Estibaliz Barron, Gizakia Fundazioko zuzendaria, Fernando Canales sukaldaria, Itziar Lazkano antzezlea eta Arantza Matías Gurrea, merkataritza arloko tradizio luzearen ondorengoa) bete-betean irudikatzen dute Juan Mari Aburto Alkatearen esanetan “Covid-19aren egun garratzak atzean uzteko ilusioa eta argia”. Juan Mari Aburto Alkatea buru, jendaurreko aintzatespena egin zaie gaur goizean, 2020ari…

DEUSTU ETA SAN IGNAZIOKO KOMERTZIOEK ETA GAZTEEK ‘EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN’ BAT EGIN DUTE

Otsailaren 8tik 21era hamabi saltokik euren erakusleihoa emakume ikertzaile baten omenez apainduko dute “#ErakusleihoakO11” ekimenean, Bilboko Udala, Elhuyar eta Deusto Bizirik eta Hiru auzo komertzio elkarteen kolaborazioarekin. Bilboko Bizilabeko gazteek emakume hauek aurkeztu eta esperimentuak egin dituzte bideo bidez. Bilboko Udalak Elhuyarrekin batera eta Deustu Bizirik eta Hiru auzo komertzianteen elkarteekin elkarlanean, #ErakusleihoakO11 egitasmoa jarri du martxan Deustu eta San Ignaziokoko hamabi dendatan. Ekimen…

BILBOKO UDALAK GAUR, OTSAILAK 6, EMAKUMEZKOEN GENITALEN MUTILAZIOAREKIKO ZERO TOLERANTZIAREN MUNDUKO EGUNA OSPATUKO DU

Duela 10 urte baino gehiago, Emakumea, Osasuna eta Indarkeria Programaren barruan, Udalak lan-ildo bat du emakumeak ahalduntzeari eta genero-indarkeria prebenitzeari buruz, urian dauden etorkin-komunitateetan. Prestakuntza-tailer eta -ekintzen bidez, Bilboko 136 emakume eta 30 gizon osasun-agente eta emakumezkoen genitalen mutilazioa prebenitzeko agente bihurtu dira. Bilbon egindako lan komunitarioaren eragina nazioartean zabaldu da,…

BILBOKO UDALAK TOKIKO ERALDAKETARAKO ESTRATEGIEI BURUZKO JARDUNALDI BATEAN PARTE HARTUKO DU, KALEIDOS SAREAK ANTOLATUTA

Jardunaldia bihar, azaroak 25, egingo da modu telematikoan. Uriak beste hiri batzuekin batera parte hartuko du: Gasteiz, Malaga, Alacant, Valentzia eta Burgos. Bilboren kasuan, bere partaidetza Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin lotuta egongo da. Bilboko Udalak Kaleidos Sareak antolatutako jardunaldi batean parte hartu du. Jardunaldi hori tokiko eraldaketa-estrategiei buruzkoa eta COVID-19aren…

BILBOK GAITZESPENA AGERTU DIO INDARKERIA MATXISTARI

Azaroaren 25aren kariaz, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen baita, Bilboko Udalak ostera ere antolatu du irakurketa instituzional eta parte hartze bidezko bat Arriaga Antzokian. Ekitaldi honetan ez dute horrenbeste lagunek parte hartu, egoera sanitarioa dela-eta, baina Udaleko eta gizarte entitateetako ordezkarien parte hartzea izan da. Uria morez tindatu da,…

BILBOKO UDALAK GABONETAN HEZKUNTZA IZAERAKO AISIA OSASUNTSUKO 1 700 PLAZA BAINO GEHIAGO ESKAINTZEN DITU 3 ETA 13 URTE ARTEKO ADINGABEENTZAT

Bihar, astelehena, azaroak 23, izena emateko epea hasiko da, Gabongune programan (3 eta 8 urte artekoentzat), Gabonkide programan (9 eta 11 urte bitarteko neskato-mutikoentzat). Egun berean, bihar ere, Gabonetan primeran kirola eginez programan (6 eta 13 urte bitartekoentzat) izena emateko epea ere zabalduko da. Programa honetan inskribatzeko prozesua hasten da, baina osasun-bilakaera aldekoa bada eta horretarako aukera…

igo