Albisteak

BILBOK OMENALDIA EGIN DIE EMAKUME MIGRATZAILEEI

Bizkaiko hiriburuko Udalak “Aintzatespena Bilboko emakume migratzaileei” ekimenaren hirugarren edizioko sariak banatu ditu. Immigrazioaren Tokiko Kontseiluaren ekimena da, eta emakume etorkinek bizitza sozial eta publikoan duten presentziaren garrantzia aitortzea eta hiriari aniztasunaren erreferentziazko eta aintzatespeneko espazioak ematea du helburu. 7 emakume saritu dituzte 6 kategoriatan, Emakume Politikaria, Artista, Giza Eskubideen…

BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAREN GAZTE SOLIDARIOAK PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA

Programa honek 52 plaza eskaintzen ditu zenbait etxebizitzatan, alokairu konpartituan, hilean 55 euroko prezio sinbolikoan; trukean, ikasleek auzoko proiektu komunitarioetan parte hartu behar dute. Hamabigarren edizio honetan, Udal Etxebizitzak erakundeak 20 pisu prestatu ditu Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean programa honetarako, 2021/22 ikasturte unibertsitarioan indarrean egongo dena. 400 gazte baino gehiagok,…

BILBOK UKRAINAREKIKO ELKARTASUNA ADIERAZI DU UDALETXEAN EGINDAKO ELKARRETARATZE ISIL BATEN BITARTEZ

Juan Mari Aburto Alkatea izan da herritarren parte-hartzeari irekitako ekitaldi honetako buru, Udal Korporazioko gainerako kideak ondoan zituela. Bertan izan dira, halaber, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria eta Ukraina-Euskadi Elkarteko kideak, politikaren nahiz Hiriko bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalaren hainbat esparrutako ordezkariekin batera. Bilbok…

“BILBO BALIOEN HIRIA” SARIEN LAUGARREN EDIZIOKO PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA OTSAILAREN 11N AMAITUKO DA

Bilboko Udalak balioak garatzen lan egiten duten pertsonei edo taldeei beren ideiak eta proiektuak aurkezteko deia egiten die. Hiru sari emango dira, 3.300 eurokoak, eta saritutako ekimenarekin zerikusia duten xedeetarako erabili beharko da dirua. Interesdunek formulario bat bete beharko dute bilbao.eus webgunean eta posta elektronikoz bidali (participacion@bilbao.eus) edo Udal Erregistroaren bidez. Nahitaezko…

SAN INAZIOKO ETA ATXURIKO KIROLDEGIEK AENOR-EN IRISGARRITASUN UNIBERTSALAREN ZIURTAGIRIA JASO DUTE

Bilboko Alkatea gaur goizean izan da San Ignazioko instalazioak ikusten, eta han jaso du ziurtagiria, AENOR-en Euskadiko presidente Luz Emparantzaren eskutik. Ezagutza hau etorri da kiroldegi bi horietan Udalak eginarazitako hobekuntza-obrei esker, alegia, oinen bidez hautemateko bideak eta seinaletika irisgarriagoa ezarririk, eta baita ere mugikortasunari laguntzeko elementuak eta lekuak hobeto…

BILBOK GOBERNANTZAKO BIKAINTASUNAREN EUROPAKO ZIGILUA JASO DU

Bilbo da, Gasteizekin batera, sari hori lortu duen 200.000 biztanletik gorako lehenengo euskal udalerria. Bi hiriburuekin batera, beste 4 euskal udalerrik jaso dute aurtengo ELoGE zigilua: Basaurik, Eibarrek, Andoainek eta Urnietak. Zigilu horrek tokiko gobernuen kalifikazio gorena ziurtatzen du, gobernu onaren, kalitatearen eta berrikuntza demokratikoaren 12 printzipioren arabera. Udalak giza…

BILBOKO UDALEKO OSASUN ETA KONTSUMO SAILAK ZERBITZU BAT JARRI DU MARTXAN, COVID-19AREN EGOERA DELA-ETA ONGIZATE EMOZIONALEAN ERAGINEN BAT IZAN DUTEN EMAKUMEEI LAGUNTZEKO

Bilboko Udalak laguntza emozionala emateko saio sorta bat antolatu du. Osasun mentalaren alorreko profesional batek gidatuko ditu saio horiek. Hamar izango dira: ordu biko saio bat astean. Pandemia-egoeraren ondorioz ongizate emozionalak okerrera egin dien hamar emakume inguruk hartuko dute parte. Emakumeek taldean landuko dituzte antsietatea kontrolatzeko estrategiak. Bilboko Udalaren Osasun…

BILBOKO ALKATEAK KANALEKO PASEALEKUA INAUGURATU DU, ZORROTZAURREKO PLAN BEREZIKO LEHENENGO BIDE BERRIA

Izen berria Deustuko barrutiko auzo-elkarteekin batera aukeratu da, parte-hartze bidezko prozesu batean. Kanaleko pasealekua Deustuko kanal zaharraren alboko bidea da, paraleloan doana Zarandoa etorbidearekin, Morgan kalearekin eta Ballets Olaeta kalearekin. Frank Gehry zubiaren elkargunean hasi eta Agirre Lehendakariaren etorbidearekin batera amaitzen da. Ez du eraginik etxebizitzetan ez komertzioetan. Kanaleko pasealekua…

BILBAO KIROLAK ERAKUNDEAK PRESTAKUNTZA EMANGO DIE BERE LANGILEEI, KIROLAREN BIDEZ KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZA SUSTATZEKO

Prestakuntza praktikoa da, kudeaketa inklusiboagoa sustatzeko eta Bilboko kirol-proiektuetan kulturarteko ikuspegia txertatzeko trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea ahalbidetuko duena. Prestakuntza urtean hiru ediziotan banatuko da 2023ra arte, Bilbao Kirolak erakundearen kudeaketan ardura-karguak dituzten langile guztiak prestatzeko helburuarekin. Edizio bakoitzean 10 prestakuntza-ordu emango dira, eta 20 pertsona inguruk hartuko dute parte. Aurtengo saioak azaroaren…

BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK SARITU DUTE OTXARKOAGAKO HIRI BERRONERATZEKO PROIEKTUARENGATIK

Etxebizitza eta Lurzoruaren Kudeatzaile Publikoen Espainiako Elkarteak (AVS) praktika hauek aitortzen ditu sari horiekin: eraikuntza berria, etxebizitza sozialen kudeaketa, ingurumenaren kudeaketa, birgaikuntza eta zerbitzu publikoak. Sari-banaketako ekitaldia atzo egin zen Sevillan. Orain Otxar proiektua esperientzia pilotu bat da, proba gisara egingo dena, ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko beste auzo ahul batzuetan antzeko…

igo