Albisteak

JUAN MARI ABURTO BILBOKO ALKATEAK BILBAO BALIOEN HIRIA SARIAK EMAN DIZKIE ASKABIDEREN MARI MAKEDA, ARTAGAN IKASTETXEAREN KONEKTA ZAITEZ ETA IMQ IGURCO ZORROZGOITI AMESTUZ PROIEKTUEI

Bilboko Udalak antolatutako sariak dira, Bilbao Balioen Agiriaren edukiak sustatzen dituzten entitateen ekimenei ezagutza agertzeko. Sariok Bilbao Balioen Hiria proiektuaren barruan daude, eta agiriak jasotzen dituen 17 balioak garatzeko ardatzetako bat dira; dagoeneko 2.108 atxikipen dauzka. Askabideren Mari Makeda proiektuak xedetzat du lan-aukerak eskaintzea kalitatezko enplegu bat lortzeko zailtasunak dauzkaten…

BILBOKO BALIOEN AGIRIA INGELESEZ, FRANTSESEZ, TXINERAZ, ARABIERAZ, ERRUMANIERAZ ETA PORTUGESEZ ERE BAI

Agiri hori dohainik jaitsi edo kontsultatu daiteke Bilboko Udalaren wengunean. Gainera, 4.400 ale argitaratu dira, uriko 53 elkarte eta erakundetan eta barrutietako udaltegietan banatzeko. Ekintza hau Balioen Agiria Garatzeko Planaren barruan dago; plan horren helburua da agiria osatzen duten 17 balioak Bilbon bizi diren pertsona guztien artean zabaltzea. Balioen Agiriaren…

“BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN” SARIEN BIGARREN EDIZIOA DEITU DU UDALAK, URIAREN GIZARTE-INGURUNEA HOBETZEN DUTEN GAZTEEN EKIMENAK BULTZATZEKO ASMOZ

Berritasuna izango da edizio honetan proposamenek zerikusia izan beharko dutela GJHekin (NBEaren 2030 Agendaren garapen jasangarriaren helburuekin), Bilbo ikuspegi sozialetik nahiz ingurumenaren ikuspegitik uri jasangarriagoa izan dadin lagunduz. Sariak 16 eta 30 urte arteko gazteentzat dira eta bi kategoriatan banatzen dira: unibertsitate-graduko edo goi-mailako zikloetako ikasleak, eta gazteen kolektiboak edota…

BILBOKO ALKATEA IZAN DA BURU “BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN” SARIA JASO DUTEN 30 PROIEKTUEN AURKEZPENEAN

Bilboko Balioen Gutunaren inguruko hainbat gizarte-eskaeratan datza saritutako proiektuen mamia: elkartasuna, parte-hartzea, sormena, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, ingurumeneko jasangarritasuna, justizia soziala eta aniztasuna, besteak beste. 14 eta 35 urte arteko 250 gazte baino gehiagok parte hartu dute ekimen hauen garapenean. Saritu diren 30 ideietatik 9 ikastetxeen kategorian izan dira;…

BILBOKO UDALTZAINGOAK 175 URTE BETE DITU ETA HERRITARREKIN OSPATU NAHI DU URTE BEREZI HAU

Urteurrenaren kariaz, Bilboko Udalak zenbait ekitaldi egingo ditu urte osoan. Hasteko, otsailaren 1ean, ikasleentzako ipuin lehiaketa egingo da; gero, Miribillako instalazioak martxoaren 30ean zabalduko dira udaltzainen lana erakusteko; apirilaren 14an familientzako kirol-proba egingo da Uribitarteko inguruan; urrian udaltzaingoaren ereduari buruzko jardunaldiak egingo dira eta azaroaren 8an urteurrena ekitaldi instituzional batekin…

HASI DA RAFAEL MIKOLETA XXXI. IPUIN LEHIAKETARAKO LANAK AURKEZTEKO EPEA; ORAINGOAN, KATEGORIA BERRI BAT IZANGO DA BILBOKO BALIOEN HIRIA AIPATZEN DUTEN IPUINETAN

Ipuin-lehiaketa honetan parte hartzeko, Bilbon erroldatuta egon behar da, eta bertoko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikaslea izan. 2019ko urtarrilaren 31ko 14:00etara arte aurkeztu ahal izango dira lanak, eta sarituak 2019ko lehenengo seihilekoaren barruan jakinaraziko dira. Lehiaketan lau kategoria daude, adinaren araberakoak, eta guztira hamabi sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko…

BILBON IZANGO DA HIRI HEZITZAILEEN ESTATUKO SAREAREN BIGARREN FOROA, “SAREAREN BALIOEN AGIRI BATERAKO” OINARRIAK LANTZEKO “BILBO BALIOEN HIRIA” HARTUZ EREDUTZAT

Bajo la temática “Ciudad de Valores”, el Foro se celebra en Bilbao los días 22 y 23 de noviembre, organizado por la Red Estatal de la Asociación Internacional de Ciudades Educadoras, con la participación de 30 representantes de 19 ciudades. “Bilbao Balioen Hiria” es el modelo a seguir. Durante dos años,…

BILBOKO UDALAK “BILBAO BALIOEN HIRIA SARIAK” EMATEKO AURRENEKO EDIZIORAKO DEIALDIA EGIN DU, BILBOKO BALIOEN AGIRIA GARATZEN ETA SUSTATZEN ERAKUNDEEK EGINDAKO LANA AITORTZEKO

Udalak 3 sari emango ditu, kategoria bakoitzean bat: irabazi asmorik gabeko erakundeak eta elkarteak; ikastetxeak eta enpresak, saltokiak, ostalaritza edo elkargo profesionalak. Erakunde guztiek Bilbon izan behar dute egoitza. Saritutako proiektu bakoitzak 4.000 euro jasoko ditu, saritutako ekimenarekin zerikusia duten xedeetarako erabiliko dena. Interesa duten erakundeek 2018ko abenduren 17ra bitarteko…

URIBITARTE PASEALEKUAN JARRITAKO ARGAZKI ERAKUSKETA BATEK BILBOKO BALIOAK ZABALDUKO DITU ASTE NAGUSIAN

Aste Nagusiaren aurreko edizioetan egindako hainbat argazki paneletan egongo dira ikusgai. Argazkiek jai-giroa ez ezik, “Bilboko Balioen Agirian” jasotako balioak ere islatuko dituzte; besteak beste, giza eskubideen errespetua, esfortzua, erantzukizun partekatua, bizikidetza eta emakumeen eta gizonen berdintasuna. Bihartik (eguena, abuztuak 16) hasita, Aste Nagusiko egun guztietan ikusi ahalko da erakusketa….

Bilboko Balioen agiria garatzeko plana onartu du Udalak, eta datozen hilabeteetan egingo diren lehentasunezko 3 jarduketa-ardatz eta 15 ekintza bildu dira bertan

Besteak beste, jarduketa hauek azpimarra daitezke: hiriaren balioak bultzatzen dituzten ekimenei aitortza egingo dien sari baten deialdia, ume eta nerabeak sentsibilizatzeko proiektu eta programak, balioak kirolean ikusgarri egiteko ekintzak edo balioen agiria hirian dauden hizkuntza nagusietara itzultzea. Ekintzak jasoko dituzten hiru ardatz estrategikoak prozesu parte-hartzaile baten eta Udalaren eta Bilboko…

igo