0

  • Aste Nagusiaren aurreko edizioetan egindako hainbat argazki paneletan egongo dira ikusgai. Argazkiek jai-giroa ez ezik, “Bilboko Balioen Agirian” jasotako balioak ere islatuko dituzte; besteak beste, giza eskubideen errespetua, esfortzua, erantzukizun partekatua, bizikidetza eta emakumeen eta gizonen berdintasuna.
  • Bihartik (eguena, abuztuak 16) hasita, Aste Nagusiko egun guztietan ikusi ahalko da erakusketa.

Bilboko Udalak, Amstel markarekin elkarlanean, argazki-erakusketa bat antolatu du. Erakusketa Uribitarte pasealekuan egongo da Aste Nagusian. Aste Nagusiaren aurreko edizioetan egindako argazki paneletan egongo dira ikusgai. Argazkiek jai-giroa ez ezik, “Bilboko Balioen Agirian” jasotako balioak ere islatuko dituzte; besteak beste, giza eskubideen errespetua, esfortzua, erantzukizun partekatua, bizikidetza eta emakumeen eta gizonen berdintasuna.

Bilboko Udalak uria balioengatik famatua izan dadin nahi du; hots, uria, bilbotar guztiek ez ezik, bisitariek ere bere balioengatik ezagut dezaten nahi du Bilboko Udalak. Horrela bada, Bilboko herritarren eguneroko bizimoduaren ardatza izan behar duten balioak bultzatzen dituzten mota honetako ekintzak zabaltzeko erakusleihorik onena Aste Nagusia da.

Argazki-erakusketa dohainik ikusi ahalko da bihartik (eguena, abuztuak 16) abuztuaren 26ra arte, hau da, datorren asteko domekara arte.

SARE SOZIALAK:
BILBAO UDALA
FACEBOOKhttps://www.facebook.com/bilbao.udala/
TWITTERhttps://twitter.com/bilbao_udala 
INSTAGRAMhttps://www.instagram.com/bilbao_udala/?hl=es

BILBAO JAIAK
FACEBOOKhttps://www.facebook.com/bilbaofestak/ 
TWITTERhttps://twitter.com/bilbao_jaiak

BILBAO BALIOEN HIRIA
FACEBOOK https://es-es.facebook.com/BilbaoBalioak/
TWITTERhttps://twitter.com/bilbaobalioak?lang=es
INSTAGRAMhttps://www.instagram.com/bilbaobalioak/?hl=es

Zerikusia duten edukiak

Irudiak

    

PDFak