Albisteak

BILBOKO ALKATEAK TXINBO PARKEA INAUGURATU DU ZORROTZA AUZOAN

Izen berria Zorrotzako barrutiko elkarteekin batera hautatu da, parte-hartze bidezko prozesu batean. Izen hori hautatu da, ingurunea antzina hezegune bat izan zelako eta espezie horretako txori ugari ikusten zirelako. Gainera, gogoratuko duzuenez, txori horietatik hartu zuen izena Jabón Chimbo marka ikonikoak bere produktu ospetsuenarentzat. Arean ere, duela urte batzuk arte,…

BILBOKO ALKATEA UME ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUAREN ORDEZKARIEKIN BILDU DA MATXISMOAZ, ARRAZAKERIAZ, GENERO-INDARKERIAZ ETA ANIMALIEN AURKAKO TRATU TXARREZ HITZ EGITEKO

Adingabeek eurek eskatuta egin da bilera, ikasturtean egin duten lana Juan Mari Aburtori azaltzeko. Ume eta Nerabeen Udal Kontseilu honen bitartez, Bilboko Udalak Bilboko ume eta nerabeen parte-hartzea sustatzen du uriaren eraikuntzan. Hilaren 7an, San Frantziskoko Udaltegian, Udal Kontseiluaren hamargarren osoko bilkura egin zen, kontseilua osatzen duten 46 adingabeen parte-hartzeaz….

NORAI ELKARTEA ETA BERRIO-OTXOA ETA ARTXANDAPE IKASTETXEAK, «BILBAO BALIOEN HIRIA SARIAK» EKIMENAREN LAUGARREN EDIZIOAREN SARIDUNAK

Norai elkarte hezitzaile, humanizatzaile eta ekintzaileak saria jaso du «Etorkizuna musikatan» proiektuagatik. Ibaiondoko haur eta gazteen bizikidetza eta gizarteratzea sustatzen du, musikaren bitartez. «Bideotutorialak» da Berrio-Otxoa Ikastetxearen ekimen sariduna. Helburu du arrakala digitala txikitzea, norbanako guztiei lineako prestakuntza eskainiz eta teknologia hurbilduz. Artxandape Ikastolaren «Ohar Gaitezen» programa da Epaimahaiak hautatutako…

BILBOK BAT EGIN DU ARRAZA-BEREIZKERIA MOTA GUZTIAK DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNAREKIN, “ZUBIGILEAK” KANPAINA INSTITUZIONAL BATEN BIDEZ

Aukeratutako leloarekin, Bilboko Udalak keinu bat egin nahi die elkar ezagutzea, bizitako esperientzietara hurbiltzea, harreman berriak eraikitzea eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka partekatua errazten duten herritarrei. Arraza-bereizkeria mota guztiak desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, martxoaren 21ean, musika, zinema, eztabaidak eta antzerkia egongo dira Bilbon. Bilboko Udalak bat egin du, aurten ere,…

BILBOKO UDALAK ARKITEKTURAZKO OZTOPOAK KENTZEKO ETA BIZITEGI ERAIKINETAN IGOGAILUAK JARTZEKO DIRULAGUNTZETARAKO DEIALDIA AURKEZTU DU

Deialdi honetan, aurten, 600.000 euro izendatu dira, bizitegietarako eraikinetan igogailuak jartzeko eta arkitekturazko oztopoak kentzeko, eta kanpoaldeko eremutan ere, jabetza pribatukoak direnean, hirigintzazko oztopoak kentzeko. Beste alde batetik, 75.000 euro emango dira etxebizitza-eraikinetako egiturazko elementuak konpontzeko lanak egiteko. Gertatu liteke zenbateko horiek gehitzea, beharrezkoa izanez gero, aurkezten diren eskabideen arabera.Aurtengo…

AZKUNA ZENTROAK CABELLO/CARCELLER KOLEKTIBOAREN “AHOTS BAT ERAUSORENTZAT. TRANS GARAI BATERAKO EPILOGOA” ERAKUSKETA AURKEZTU DU

Zentroaren erakusketa-ekoizpen berri honek kontakizun historikoaren eraikuntza eta queer eta trans politika garikideak harremanetan jartzen ditu. Bere diziplinarteko lanaren bidez, Cabello/Carcellerrek instalazioa, performancea, fikziozko kontakizuna eta bideoa erabiltzen ditu ikusizko praktiketako irudikapen hegemonikoak zalantzan jartzeko eta alternatiba kritikoak proposatzeko. Paul B. Preciado filosofo eta arte-komisarioa da proiektuaren komisarioa, eta Zentroko…

BILBOK OMENALDIA EGIN DIE EMAKUME MIGRATZAILEEI

Bizkaiko hiriburuko Udalak “Aintzatespena Bilboko emakume migratzaileei” ekimenaren hirugarren edizioko sariak banatu ditu. Immigrazioaren Tokiko Kontseiluaren ekimena da, eta emakume etorkinek bizitza sozial eta publikoan duten presentziaren garrantzia aitortzea eta hiriari aniztasunaren erreferentziazko eta aintzatespeneko espazioak ematea du helburu. 7 emakume saritu dituzte 6 kategoriatan, Emakume Politikaria, Artista, Giza Eskubideen…

BILBOKO UDAL ETXEBIZITZAK ERAKUNDEAREN GAZTE SOLIDARIOAK PROGRAMAREN EDIZIO BERRIA

Programa honek 52 plaza eskaintzen ditu zenbait etxebizitzatan, alokairu konpartituan, hilean 55 euroko prezio sinbolikoan; trukean, ikasleek auzoko proiektu komunitarioetan parte hartu behar dute. Hamabigarren edizio honetan, Udal Etxebizitzak erakundeak 20 pisu prestatu ditu Otxarkoagan eta Bilbo Zaharrean programa honetarako, 2021/22 ikasturte unibertsitarioan indarrean egongo dena. 400 gazte baino gehiagok,…

BILBOK UKRAINAREKIKO ELKARTASUNA ADIERAZI DU UDALETXEAN EGINDAKO ELKARRETARATZE ISIL BATEN BITARTEZ

Juan Mari Aburto Alkatea izan da herritarren parte-hartzeari irekitako ekitaldi honetako buru, Udal Korporazioko gainerako kideak ondoan zituela. Bertan izan dira, halaber, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria eta Ukraina-Euskadi Elkarteko kideak, politikaren nahiz Hiriko bizitza ekonomiko, sozial eta kulturalaren hainbat esparrutako ordezkariekin batera. Bilbok…

igo