0

  • II. Planak 7 ardatz eta 19 ekintza dauzka, Udalean irakurketa errazaren kultura finkatzeko eta mailaz maila erabiltzaileen beharrizanak eta espektatibak kontuan izango dituen arreta mota baterantz joateko.
  • Ekintzen artean, nabarmentzekoak dira arretaren inguruko eta irisgarritasunerako oztopoen inguruko oharmena eragitea, udalaren langileen formazioa eta guztientzako irisgarritasunaren zabalkundea egitea.
  • II. plan honetan, honako helburu hauek jasotzen dira: herritarrei eta lehen arretako guneei zuzenean eragiten dieten dokumentuen arteko % 70 irakurketa errazeko formatuan eskaintzea, eta irisgarritasunari buruzko UNE 170001 arauaren arabera ziurtatutako lehen arretako guneak eskaintzea.
  • Printzipio gidari horiek guztiak bat datoz Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin, zehazki garapen jasangarriaren 10. helburuarekin: berdintasun eza murriztea.
  • I. Planari dagokionez, 2017an hasi baitzen, xedea da aurrera egitea eta irakurketa errazetik arretaren, informazioaren, komunikazioaren eta zerbitzuen irisgarritasunerako bilakaera eragitea.

Bilboko Udala Irakurketa Errazaren eta Arreta Irisgarriaren II. Plana garatzen ari da (2023ra artekoa da).

Udalaren estrategia, arlo honetan, hau da: udalean irakurketa erraza finkatzea eta apurka-apurka arreta irisgarri baterako bilakaera eragitea, erabiltzaileen beharrizanak eta espektatibak aintzat hartuko dituen arreta baterako bidea egitea, alegia.

Hala, bada, Irakurketa Errazaren eta Arreta Irisgarriaren II. Planaren xede nagusia da herritarrentzako informazioa eta arreta hobetzea irisgarritasun unibertsalaren eta guztientzako diseinuaren ikuspegitik.

Helburu zehatzak, beraz, herritarrak eurak dira, lortu nahi baita guztiz pozik egon daitezela Udalaren informazioa eta agiriak ulergarri aurkitzen dituztelako, eta orobat Udalaren arretaren irisgarritasun mailari dagokionez.

Bestalde, II. Plan honetan, erronka hau dago jasota: 2023rako, Bilboko Udalak irakurketa errazeko formatuan eskaini behar ditu herritarrei zuzenean eragiten dieten dokumentuen arteko % 70eta irisgarritasunari buruzko UNE 170001 arauaren arabera ziurtatutako lehen arretako guneak eduki behar ditu.

7 ARDATZ ETA 19 EKINTZA

Irakurketa Errazaren eta Arreta Irisgarriaren II. Planak 17 ardatz eta 19 ekintza dauzka.

1.Diagnostikoa: ardatz honen helburua da informazio eta arreta irisgarriaren arloko beharrizanak eta lehentasunezko ekintzak identifikatzea. Horretarako aurreikusten diren ekintzak edo estrategiak 2 dira:

  • Arreta irisgarriago baterako diagnostikoak eta jarduketa-planak egitea.
  • Udal dokumentazioan irakurketa errazaren beharren behatoki iraunkor bat izatea

2.Formazioa: Udaleko langileei arreta irisgarria eskaintzeko behar diren ezagutzak eta estrategiak ematea. Ardatz honetan, 4 ekintza proposatzen dira:

  • Arretan eta irisgarritasun-oztopoetan sentsibilitatea sortzea.
  • Irakurketa errazari buruzko oinarrizko prestakuntza eskaintzea.
  • Prestakuntza espezializatua eskaintzea irakurketa errazari buruz eta irisgarritasun kognitiboari buruz.
  • Prestakuntza eskaintzea, orobat, dibertsitate funtzionala duten pertsonei arreta emateari eta haiekin komunikatzeari buruz.

3.Estandarizazioa: kasu honetan, Udalean informazio eta arreta irisgarriaren kultura finkarazi nahi da, eta, horretarako, honako hauek gauzatu nahi dira:

  • Udalaren testuak irakurketa errazeko testu bihurtzeko eta Udalak sortzen dituen testuak irakurketa errazekoak izateko dinamika sendotzea.
  • Irakurketa erraza bultzatzea herritarrei gehien eragiten dieten sailetan.
  • Irakurketa erraza dinamizatzea hizkera argiko dokumentu gutxien dituzten sailetan.
  • Arreta irisgarriaren kulturaren zabalkundea egitea.

4.Komunikazioa: Irakurketa errazaren eta arreta irisgarriaren ezagutza gizarteratzea, bai Udalaren barruan, bai jendartean. Horretarako, ekintza hauek aurreikusten dira:

  • Udalaren barruan komunikatzea eta Udaleko pertsonen artean zabaltzea irakurketa erraza eta arreta irisgarria.
  • Udalak informazio eta komunikazio irisgarrien alde egiten duen lana kanpoan ezagutzera ematea, noranzko biko kanalen bidez.

5.Balidazioa: ardatz honetan, Udalaren informazio- eta arreta-sistema irisgarria solaskide eta tresna adierazgarri eta onartuekin egiaztatu eta balidatu nahi da

  • Erabiltzaileek informazio eta arreta sistema irisgarriak balidatzea.
  • Kanpoko entitate espezializatu eta onartuek ematea balidazioa.

6.Gardentsauna/Gobernu irekia: eginkizuna da udal gardentasunerako bidea eskaintzea gobernu elementuetan, informazio irisgarriaren bidez.

  • Udal gobernuko organoetan eskura dagoen informazioaren ulermena erraztea.
  • Administrazio publikoan irakurketa erraza sartzea.

7.Berrikuntza: Administrazioan informazio eta arreta irisgarrien eremuan lan egiteko modu berriak diseinatzea eta ezartzea, honako ekintza hauen bidez:

  • Mailaka irisgarritasun kognitiboko irizpideak definitu eta gauzatzea, udal informazioaren formatu idatzizkoetarako eta ikus-entzunezkoetarako.
  • Udal baliabide eta zerbitzuen erabileraren gaineko materialak garatzea irisgarritasun unibertsalaren eta guztientzako diseinuaren ikuspegitik

Planaren printzipio gidariak dira informazioa eskuratzeko eskubidea, aukera-berdintasunerako eskubidea, diskriminaziorik eza eta gizarte inklusioa, irisgarritasun unibertsala eta udal gardentasuna. Printzipio gidari horiek guztiak bat datoz Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin, zehazki garapen jasangarriaren 10. helburuarekin: berdintasun eza murriztea.

IRAKURKETA ERRAZAREN I. PLANAREN BALANTZEA

I. Planari dagokionez, 2017an hasi baitzen, xedea da aurrera egitea eta irakurketa errazetik arretaren, informazioaren, komunikazioaren eta zerbitzuen irisgarritasunerako bilakaera eragitea.

Bilboko Udalak Irakurketa Errazaren I. Plana jarri zuen abian, hizkera argia eta irisgarria gauzatzearren udalaren informazioetan, honako hauek faboratzearren: pertsona guztiek informazioa eskuratzeko duten eskubidea, irisgarritasun unibertsala, aukera-berdintasuna, diskriminaziorik eza eta gizarte inklusioa, eta are erakundearen gardentasuna ere.

Bilboko Udalak, gaur den egunean, baditu 381 dokumentu irakurketa errazeko formatuan idatziak: eskabideak, eskaerak, zerbitzuen agiriak, esku-orriak, deialdien oinarriak, araudiak eta ordenantzak, besteak beste.

Udalak aurrera egin du, halaber, langileei formazioa emateko eginkizunean: 2017tik, Udalaren 164 langileri eman zaie formazioa eta/edo eragin zaie gaiaren inguruko oharmena, irakurketa errazeko tresnen arloan; ostera, dibertsitate funtzionalaren arretaren arloan, 412 pertsonari eman zaie formazioa, eta, azkenik, irisgarritasun unibertsalaren arloan, 13 pertsonari.

Bilboko Udalaren Irakurketa Errazeko I. Planari, tokiko administrazio baten praktika bikainaren ezagutza eman zion 2017an FEMP entitateak (Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa) eta Irakurketa Errazaren Institutuak.

Zerikusia duten edukiak

Irudiak

Bideoak

PDFs

Audios