Albisteak

BILBOKO UDALAK “BILBAO BALIOEN HIRIA SARIAK” EMATEKO AURRENEKO EDIZIORAKO DEIALDIA EGIN DU, BILBOKO BALIOEN AGIRIA GARATZEN ETA SUSTATZEN ERAKUNDEEK EGINDAKO LANA AITORTZEKO

Udalak 3 sari emango ditu, kategoria bakoitzean bat: irabazi asmorik gabeko erakundeak eta elkarteak; ikastetxeak eta enpresak, saltokiak, ostalaritza edo elkargo profesionalak. Erakunde guztiek Bilbon izan behar dute egoitza. Saritutako proiektu bakoitzak 4.000 euro jasoko ditu, saritutako ekimenarekin zerikusia duten xedeetarako erabiliko dena. Interesa duten erakundeek 2018ko abenduren 17ra bitarteko…

URIBITARTE PASEALEKUAN JARRITAKO ARGAZKI ERAKUSKETA BATEK BILBOKO BALIOAK ZABALDUKO DITU ASTE NAGUSIAN

Aste Nagusiaren aurreko edizioetan egindako hainbat argazki paneletan egongo dira ikusgai. Argazkiek jai-giroa ez ezik, “Bilboko Balioen Agirian” jasotako balioak ere islatuko dituzte; besteak beste, giza eskubideen errespetua, esfortzua, erantzukizun partekatua, bizikidetza eta emakumeen eta gizonen berdintasuna. Bihartik (eguena, abuztuak 16) hasita, Aste Nagusiko egun guztietan ikusi ahalko da erakusketa….

Bilboko Balioen agiria garatzeko plana onartu du Udalak, eta datozen hilabeteetan egingo diren lehentasunezko 3 jarduketa-ardatz eta 15 ekintza bildu dira bertan

Besteak beste, jarduketa hauek azpimarra daitezke: hiriaren balioak bultzatzen dituzten ekimenei aitortza egingo dien sari baten deialdia, ume eta nerabeak sentsibilizatzeko proiektu eta programak, balioak kirolean ikusgarri egiteko ekintzak edo balioen agiria hirian dauden hizkuntza nagusietara itzultzea. Ekintzak jasoko dituzten hiru ardatz estrategikoak prozesu parte-hartzaile baten eta Udalaren eta Bilboko…

Bilbok “Balioen agiria” onartu du, uriko herritarren elkarbizitza egituratuko duten 17 balioak jasotzen dituen agiri aitzindari eta berritzailea

Juan Mari Aburto Alkateak agiri horren garrantzia azpimarratu du eta adierazi du: “uriko biztanleen bizi-kalitatearen oinarria eta bultzada izango da”. Agiria asmo handiko parte-hartze prozesu baten ondoren egin da. Hain zuzen ere, 1.400 bilbotarrek hartu dute parte, beren izenean eta uriko zenbait arlotako erakunde edo elkarteen izenenan. Herritarrek erabaki dute…

Bilboko alkateak “Bilbao Balioen Hiria” egitasmoa aurreztuko du Madrilen

Manuela Carmena Madrilgo alkateak gonbidaturik, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, apirilaren 19tik 21era Madrilen egingo den Hiri Bortizkeriei eta Bizikidetza eta Bakerako Hezkuntzari buruzko Mundu Topagunean parte hartuko du. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea ostiralean, apirilak 21, Bakerako Hezkuntza eta Balioei buruzko osoko bilkuran mintzatuko da, beste partaide batzuekin batera:…

Bilboko Udalak Herritarrei eta aniztasunari buruzko II. Udal Plana onartu du eta desafio berriak dauzka kulturen arteko hiria eraikitzeko

Gaur goizean, UPV-EHUk Abandoibarran daukan Bizkaia Aretoan Bilboko Udalak Herritarren eta aniztasunari buruzko II. Udal Plana (2017-2019) aurkeztu du. Jardunaldi horretan izan dira Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotzia, Gorka Moreno, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendaria, Ivana D’Alessandro, Europako Kontseiluaren Intercultural Cities…

Juan Mari Aburto Alkateak, Bilbao Balioen Hiria izeneko proiektu berritzailea aurkeztu du

BILBAO BALIOEN HIRIA, proiektu erabat berritzailea da Europa osoan. Hiri-eraldaketaren prozesua dela-eta uria aintzat hartu ondoren, Udalak beste urrats bat eman nahi du, gizarte osoak erantsitako balioak partekatuta eraikitzeko Bilbo. Horretarako, hemendik aurrera lan egiteko erabiliko den Balioen Dekalogoa osatu da: Giza-Eskubideekiko Errespetua, Elkartasuna, Konfiantza, Partaidetza, Kreatibitatea, Gizon eta Emakumeen…

igo