BBH Udala. Ayuntamiento

Agiriko balioak udal-jarduketetan -ekitaldiak, kirol-jarduerak, planak edo proiektuak- txertatzeko Udalbatzaren ekimenez gara daitezkeen ekintza guztiak biltzen dira lan-ildo honen barruan. Datozen hilabeteetan, ekintza hauek garatuko dira:

  • jardunaldi ireki bat abian jartzea, zeina bideratuko baita balioen arloko ikaskuntzara eta balioen erreferente diren prestigio handiko pertsonen bitartez ezagutaraztera.
  • Balioen Agiriaren espiritua txertatzea eta balioekin zerikusia duten proiektuak egitea ume eta nerabeentzat, hala nola haurgune, kidegune, gaztegune eta balio horiek haur eta gazte talde horretan lantzea eta ikusgarri egitea helburu duten beste programa batzuk.
  • sentsibilizazio- eta sustapen-programa berezi bat prestatzea nerabeentzat, haien arreta bereganatzea lortuko duten tresna modernoak erabiliz.
  • auzo bakoitzean eta hirian pertsona garrantzizkoen bitartez balioak kontserbatzea eta belaunaldiz belaunaldi transmititzea.
  • balioak aitortzea, sozializatzea eta ikusgarri egitea kirolean orokorrean eta kirol ekitaldietan bereziki,
  • baita hirian egiten diren beste ekitaldi batzuetan ere, hala nola Aste Nagusian.
  • balioen agiriaren espiritua hiriaren eguneroko bizitzan txeratzea planen bidez; esaterako, plan hauen bidez: Osasun Plana, Ingurumen Estrategia, Kirolerako Plan Estrategikoa eta Bilbao Gazten sartutako beste ekintza batzuk, hala nola hiriaren plangintza, birgaitzea eta berroneratzea, arkitektura-, hiri- eta arkeologia-ondarearen babesa, edota bizikidetza modu inklusiboan, berdintasunez eta erantzukizunak partekatuz egiteko topaketa-gune publikoak eta hurbileko ekipamenduak sortzea.
igo