BILBOKO UDALAK BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUAREN JANARI-BILKETA HANDIAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN DITU HERRITARRAK
Janari-bilketa handia egiten den seigarren aldia da. Bilketa gaur, hilak 16 (astelehena) hasi eta zapatuan, hilak 21, amaituko da. Elikagaiak establezimenduetan boluntarioei poltsetan eman beharrean, ELIKAGAI-BONUA erabiliko da. Bonu hori kutxatik pasatzean eskuratuko du bezeroak, nahi duen zenbatekoa jarrita. Bilboko Udalak bat egin du aurten ere Bizkaiko elikagaien bankuaren janari-bilketa handiarekin eta bide batez, kanpainan parte…
UDALAK ABENDUAREN 15ERA ARTE LUZATU DU “BILBOKO EMAKUME ETORKINEN AINTZATESPENAREN” II. EDIZIORAKO HAUTAGAIAK AURKEZTEKO EPEA
Aurtengo edizioan hiru kategoria berri daude (Emakume artista; Emakume Giza Eskubideen defendatzailea eta Emakume gaztea), aurretik zeuden Emakume komunitateko agentea, Emakume ekintzailea eta Emakume politikaria kategoriekin batera. Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluak bultzatutako ekimenak emakume migratzaileek Bilboko bizitza sozial eta publikoan duten garrantzia aintzatetsi nahi du. Hautagaitzak on-line baino ezingo dira…
BILBOK UCLGREN BUREAU EXEKUTIBOAN PARTE HARTZEN DU, BILBAO BALIOEN HIRIA-BILBAO CIUDAD DE VALORES IZENEKO ESTRATEGIA-PROIEKTUAREN ALDEKO APUSTUA INDARTZE ALDERA
‘Bilbao Balioen Hiria – Bilbao Ciudad de Valores‘ izeneko udal-ekimena berriki hautatu du UCLGk erakundearen “Local4Action Hub” plataformaren proposamenetako bat zuzentzeko proiektu gisa. Bilbo Oihane Agirregoitia Bilboko Udaleko Herritarren Arretako eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak ordezkatuko du gaur Bureau Exekutiboan. Bureau Exekutiboa modu birtualean egingo da. Bilbok modu aktiboan parte hartzen du…
185.000 “BILBAO BONU” BALIATUKO DIRA 9 MILIOI EURO SORTZEKO COVID-19AK GEHIEN KALTETU DITUEN 4 SEKTOREENTZAT
Bilbao Aurrera planeko neurrien artean dago hau ere, eta lehentasunezko xedea du BONUEN bidez laguntzea Covid-19ak gehien kaltetu dituen 4 sektoreei: MERKATARITZA, KULTURA, OSTALARITZA/JATETXEAK ETA TURISMOA (ostatuak eta turismo jarduerak). Berrikuntzen artean, herritarrei parte hartu eragitea gertuko establezimenduetan kontsumi dezaten, geure auzoetan. Juan Mari Aburto alkatearen arabera, uri batek abian…
ARTXANDAKO IGOERAKO XI. IBILALDI SOLIDARIOA MODU BIRTUALEAN EGINGO DA
Parte-hartzaileek azaroaren 30a arteko epea izango dute gutxienez 4 kilometroko ibilbide librea egiteko, nahitaez Mirador parketik pasatuz. BELIEVE aplikazioa deskargatzeko aukera dago, igoera monitorizatzeko eta datu interesgarriak lortzeko, distantzia zehatza, altitudea edo denbora, besteak beste. Igoeran biltzen den dirua ongintzara bideratuko da, hain zuzen ere, aurten, SIERVAS DE MARIA eta…
“BILBAO BALIOEN HIRIA” SARIEK EZAGUTZA AGERTU DIE KIROLAREN ARLOKO PROIEKTU BATI, ARTE ESZENIKOEN ESKOLA-JAI BATI ETA GAZTE EKINTZAILEEN TOPAKETA BATI
Irabazi asmorik gabeko entitateen kategorian, saria Bilboko Klub Bereziak ekimenarentzat izan da, Unión Deportiva La Merced eta Artxandako Mertxetarrak klubentzat, hain zuzen, erakustearren zelan bi klub elkarrekin bizi daitezkeen ordutegi eta leku berak partekatuz elkarren begirunez. Bestalde, Otxarkoaga Modern Art Festival proiektuak, zeina Otxarkoagako Lanbide Eskolak aurkeztu baitzuen, ikastetxeen saria irabazi du, gazteen gaineko…
BILBO URIAK BIKTIMAK BILBO URIAK BIKTIMAK OROITU DITU MEMORIAREN EGUNEANDITU MEMORIAREN EGUNEAN
Juan Mari Aburto alkatea izan da omenaldian buru, Azkuna Zentroko atarian izan den ekitaldian, eta berarekin batera izan dira udal korporazioa eta Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko Foroko kideak. Galo Bilbaok euskaraz eta Inés Núñezek gaztelaniaz irakurri dute oroitzapenezko poema hunkigarri bat. Halaber, urian izan diren biktima guztien izenak irakurri…
BILBOKO UDALAK BAT EGIN DU “ELKARLANEAN DIHARDUGU. PERTSONEN BIZITZAK HOBETZEN DITUGU” KANPAINAREKIN, LANKIDETZAKO ERAGILEEKIN BATERA
Sare sozialetako ekimen hau (H)BIAN 2030 Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzarako Euskal Estrategiaren barruan kokatzen da. (H)ABIAN 2030 estrategian parte hartzen dute Garapenerako Lankidetzarakao Euskal Agentziak (Elankidetza), hiru foru aldundiek eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetako hiru udalek, Euskal Fondoa-Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Entitate Lankideen Elkarteak eta hainbat hezkuntza-zentrok eta GGKEek. Bilboko Udalak…
UDALAK LANKIDETZA ESKATU DIE BILBOKO BALIOEN AGIRIAREKIN BAT EGIN DUTEN PERTSONEI ETA ENTITATEEI, GAUR EGUNGO EGOERAREN GAINEAN GOGOETA EGITEKO
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gutun bat igorri die, esteka bat txertatuta galdetegi batera daramana, galdetzearren joan diren aste hauetan garrantzi berezia hartu duten balioez, eta jakitearren, besteak beste, zeintzuk izan behar duten, beren ustez, balio nagusiak datozen asteotan. Aburto alkateak, halaber, idazki bera helarazi die Uriko Hiri Kontseiluko kideei, Bilbao…
M 17KO MANIFESTUA. LGTBIFOBIAREN AURKAKO EGUNA
Bilboko Udalaren eta Berdinduren Manifestua, domekan, hilak 17, ospatuko den LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren kariaz. 30 urte dira, 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuela. Ordutik, maiatzaren 17ak oso balio esanguratsua du lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualentzat, kolektibo horrek gaur egun…