Albisteak

BILBOKO UDALAK GAUR, OTSAILAK 6, EMAKUMEZKOEN GENITALEN MUTILAZIOAREKIKO ZERO TOLERANTZIAREN MUNDUKO EGUNA OSPATUKO DU

Duela 10 urte baino gehiago, Emakumea, Osasuna eta Indarkeria Programaren barruan, Udalak lan-ildo bat du emakumeak ahalduntzeari eta genero-indarkeria prebenitzeari buruz, urian dauden etorkin-komunitateetan. Prestakuntza-tailer eta -ekintzen bidez, Bilboko 136 emakume eta 30 gizon osasun-agente eta emakumezkoen genitalen mutilazioa prebenitzeko agente bihurtu dira. Bilbon egindako lan komunitarioaren eragina nazioartean zabaldu da,…

BILBOKO UDALAK TOKIKO ERALDAKETARAKO ESTRATEGIEI BURUZKO JARDUNALDI BATEAN PARTE HARTUKO DU, KALEIDOS SAREAK ANTOLATUTA

Jardunaldia bihar, azaroak 25, egingo da modu telematikoan. Uriak beste hiri batzuekin batera parte hartuko du: Gasteiz, Malaga, Alacant, Valentzia eta Burgos. Bilboren kasuan, bere partaidetza Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin lotuta egongo da. Bilboko Udalak Kaleidos Sareak antolatutako jardunaldi batean parte hartu du. Jardunaldi hori tokiko eraldaketa-estrategiei buruzkoa eta COVID-19aren…

BILBOK GAITZESPENA AGERTU DIO INDARKERIA MATXISTARI

Azaroaren 25aren kariaz, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen baita, Bilboko Udalak ostera ere antolatu du irakurketa instituzional eta parte hartze bidezko bat Arriaga Antzokian. Ekitaldi honetan ez dute horrenbeste lagunek parte hartu, egoera sanitarioa dela-eta, baina Udaleko eta gizarte entitateetako ordezkarien parte hartzea izan da. Uria morez tindatu da,…

BILBOKO UDALAK GABONETAN HEZKUNTZA IZAERAKO AISIA OSASUNTSUKO 1 700 PLAZA BAINO GEHIAGO ESKAINTZEN DITU 3 ETA 13 URTE ARTEKO ADINGABEENTZAT

Bihar, astelehena, azaroak 23, izena emateko epea hasiko da, Gabongune programan (3 eta 8 urte artekoentzat), Gabonkide programan (9 eta 11 urte bitarteko neskato-mutikoentzat). Egun berean, bihar ere, Gabonetan primeran kirola eginez programan (6 eta 13 urte bitartekoentzat) izena emateko epea ere zabalduko da. Programa honetan inskribatzeko prozesua hasten da, baina osasun-bilakaera aldekoa bada eta horretarako aukera…

BILBOKO UDALAK BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUAREN JANARI-BILKETA HANDIAN PARTE HARTZERA ANIMATZEN DITU HERRITARRAK

Janari-bilketa handia egiten den seigarren aldia da. Bilketa gaur, hilak 16 (astelehena) hasi eta zapatuan, hilak 21, amaituko da. Elikagaiak establezimenduetan boluntarioei poltsetan eman beharrean, ELIKAGAI-BONUA erabiliko da. Bonu hori kutxatik pasatzean eskuratuko du bezeroak, nahi duen zenbatekoa jarrita. Bilboko Udalak bat egin du aurten ere Bizkaiko elikagaien bankuaren janari-bilketa handiarekin eta bide batez, kanpainan parte…

UDALAK ABENDUAREN 15ERA ARTE LUZATU DU “BILBOKO EMAKUME ETORKINEN AINTZATESPENAREN” II. EDIZIORAKO HAUTAGAIAK AURKEZTEKO EPEA

Aurtengo edizioan hiru kategoria berri daude (Emakume artista; Emakume Giza Eskubideen defendatzailea eta Emakume gaztea), aurretik zeuden Emakume komunitateko agentea, Emakume ekintzailea eta Emakume politikaria kategoriekin batera. Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluak bultzatutako ekimenak emakume migratzaileek Bilboko bizitza sozial eta publikoan duten garrantzia aintzatetsi nahi du. Hautagaitzak on-line baino ezingo dira…

BILBOK UCLGREN BUREAU EXEKUTIBOAN PARTE HARTZEN DU, BILBAO BALIOEN HIRIA-BILBAO CIUDAD DE VALORES IZENEKO ESTRATEGIA-PROIEKTUAREN ALDEKO APUSTUA INDARTZE ALDERA

‘Bilbao Balioen Hiria – Bilbao Ciudad de Valores‘ izeneko udal-ekimena berriki hautatu du UCLGk erakundearen “Local4Action Hub” plataformaren proposamenetako bat zuzentzeko proiektu gisa. Bilbo Oihane Agirregoitia Bilboko Udaleko Herritarren Arretako eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako zinegotziak ordezkatuko du gaur Bureau Exekutiboan. Bureau Exekutiboa modu birtualean egingo da. Bilbok modu aktiboan parte hartzen du…

185.000 “BILBAO BONU” BALIATUKO DIRA 9 MILIOI EURO SORTZEKO COVID-19AK GEHIEN KALTETU DITUEN 4 SEKTOREENTZAT

Bilbao Aurrera planeko neurrien artean dago hau ere, eta lehentasunezko xedea du BONUEN bidez laguntzea Covid-19ak gehien kaltetu dituen 4 sektoreei: MERKATARITZA, KULTURA, OSTALARITZA/JATETXEAK ETA TURISMOA (ostatuak eta turismo jarduerak). Berrikuntzen artean, herritarrei parte hartu eragitea gertuko establezimenduetan kontsumi dezaten, geure auzoetan. Juan Mari Aburto alkatearen arabera, uri batek abian…

ARTXANDAKO IGOERAKO XI. IBILALDI SOLIDARIOA MODU BIRTUALEAN EGINGO DA

Parte-hartzaileek azaroaren 30a arteko epea izango dute gutxienez 4 kilometroko ibilbide librea egiteko, nahitaez Mirador parketik pasatuz. BELIEVE aplikazioa deskargatzeko aukera dago, igoera monitorizatzeko eta datu interesgarriak lortzeko, distantzia zehatza, altitudea edo denbora, besteak beste. Igoeran biltzen den dirua ongintzara bideratuko da, hain zuzen ere, aurten, SIERVAS DE MARIA eta…

igo