0

  • Jardunaldia bihar, azaroak 25, egingo da modu telematikoan. Uriak beste hiri batzuekin batera parte hartuko du: Gasteiz, Malaga, Alacant, Valentzia eta Burgos.
  • Bilboren kasuan, bere partaidetza Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin lotuta egongo da.

Bilboko Udalak Kaleidos Sareak antolatutako jardunaldi batean parte hartu du. Jardunaldi hori tokiko eraldaketa-estrategiei buruzkoa eta COVID-19aren ondorio ekonomiko eta sozialak direla-eta helburu ertain eta berehalakoak berriro definitzeari buruzkoa da.

“Errealitate Berrirako Tokiko Eraldaketa-estrategiak” izenburupean, jardunaldia bihar, azaroak 25 (eguaztena) egingo da modu telematikoan. Arduradun politiko eta teknikoei nahiz herritarrei zuzenduta dago.

Beste hiri batzuekin batera hartuko du parte Bilbok topaketa horretan, besteak beste, Gasteiz, Getafe, Sant Boi de Llobregat, Malaga, Alacant, Valentzia, Santiago de Compostela eta Burgosekin batera (guztiak dira Kaleidos Sareko kideak). Esperientzia erreferenteak, eraldatzaileak eta besteredu daitezkeenak eskainiko dituzte, pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko eraginkorrak izan direnak. Bilboren kasuan, bere esperientzia Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin lotuta egongo da.

Gainera, kalitate demokratikoa nola indartu; eredu ekonomiko berriak eta administrazioaren eta herritarren arteko harremana nola hobetu daitekeen ere esango digute adituek.

Horiek dira Kaleidos Sarearen lan-ildo zehatzak. Gaur egun, inoiz baino beharrezkoagoak dirudite, hiriek tresna onak behar baitituzte testuinguru konplexu horren erronkei aurre egiteko. Gure erakundeen kalitatea areagotzeko inbertsioak egin behar dira; sarean lan egin, sinergiak bateratuz; hiri jasangarriak sortuz; eta, batez ere, herritarrei balioa eman, kohesio eta gizarteratze politiken aldeko apustua eginez, Agenda 2030ean ezarritakoaren ildotik.

Biharko jardunaldia baino lehen, gaur arratsaldean bertan, modu telematikoan, Kaleidos Sarearen Patronatuaren bilera egingo da, eta Oihane Agirregoitia Herritarren Arretako eta Partaidetzako zinegotziak parte hartuko du.

 

Zerikusia duten edukiak

Irudiak

PDFak