- ‘Baloreak’ taldea 5 adingabek osatzen dute: 8 eta 14 urte bitartean daukate, hango eta hemengo lurraldeetan dute jatorria, eta gazteenen artean baloreak sustatzeko eta bultzatzeko kantatzen dute.
- Musika-ekimen honen asmoa bat dator “Bilbo Balioen Hiria” udal proiektuarekin, zeinak 17 baloreren inguruan antolatu nahi baitu Bilboko gizartea, hain zuzen ere, Bilbo Balioen Hiria agirian jasota daudenen inguruan Bilboko Balioen Agiria.
- Kontzertua Arriaga Antzokian, 18:00etatik aurrera izango da.
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea gaztetxoek osatutako ‘Baloreak’ musika taldearen kontzertuan izango da, Urian eman duen lehenbiziko kontzertuan, hain zuzen. Ikuskizuna 18:00etan hasiko da, Arriaga Antzokian. Alkatearekin batera izango dira Oihane Agirregoitia Herritarren Arretako eta Partaidetzako, Gonzalo Olabarria Kulturako eta Koldo Narbaiza Euskera eta Hezkuntzako zinegotziak.
‘Baloreak’ musika proiektu bat da, zeina sortu baitzen musikaren bitartez gaztetxoen artean baloreak sustatzearren eta haiei baloreen garrantziaz gogoeta eragitearren, jostatuz, dibertituz eta kulturaz baliatuz.
Iradi, Asier, Kaiet, Netsanet eta Luna dira taldea osatzen duten 5 gaztetxoak: 8 eta 14 urte bitartean dauzkate, eta hainbat lurraldetan dute jatorria. Beren lehenbiziko musika-bildumako konposizioak euskaraz dira osoki, eta gazteenentzat dira: Elkartasuna, Nortasuna, Ezberdin izatea, Trikimakotan, Eztzaitugu Ahaztu, Zerua Maitatzen, Gure ausartak eta Mundu berri bat, hain zuzen.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak interes bizia agertu du proiektu honen aldera hasieratik bertatik, Baloreak proiektuak txikienengana iristen laguntzen duelako eta haiek baloreetan hezten, eta jendarte hobe bat egiten, orain bererako eta etorkizunerako. “Ekimen hau guztiz bat dator Bilbao Balioen Hiria proiektuarekin, zeinaren helburua baita Bilboko Uria ezagutua izan dadin ez bakarrik hirigintzazko oneratze eta berritzeagatik, baita ere bere jendarte eredu balioetan oinarrituagatik, hain zuzen, Bilbo Balioen Hiria Agirian jasotakoengatik, zeina Bilboko gizarte eragileek eta herritarrek landu baitzuten”.
BILBO BALIOEN HIRIA
Bilbao Balioen Hiria delakoa proiektu bat da, lortu duena gune bat sortzea erakundeen, gizarte-, kultura- eta kirol-eragileen, enpresen, hedabideen, ikastetxeen eta herritarren arteko analisirako, eztabaidarako, gogoetarako eta elkarlanerako, Bilbon partekatzen diren balio multzo bat sustatzearren.
Proiektu horren esparruan sortzen da Bilboko Balioen Agiria izenekoa, 17 balio biltzen dituena, Uriko elkarbizitza onaren antolamenduaren giltza izan behar direla jo izan direnak herritarren parte hartze bidezko prozesu baten ostean.