Bilboko Balioen Agiria

Bilbao, Balioen Hiria proiektuaren bidez espazio bat sortu da azterketarako, elkarrizketarako, gogoetarako eta lankidetzarako erakundeen, elkarte sozialen, elkarte kulturalen, kiroletako elkarteen, enpresen, komunikabideen, ikastetxeen eta herritarren artean, Bilbon partekatzen diren balioen marko bat sustatzeko.

Parte-hartze bidezko prozesuaren ostean, Udalbatzak 2018 maiatzaren 22an Bilboko Balioen Agiria onartu zuen.

Bilboko Balioen Agiriak  hurrengo 17 balio biltzen ditu:

  • Giza Eskubideen errespetua, justizia soziala, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasuna, elkartasuna.
  • Aniztasuna/inklusioa, konpromisoa, ingurumenaren arloko jasangarritasuna.
  • Partaidetza, konfiantza, sormena, elkarbizitza, nortasuna, esfortzua
  • Erantzunkidetasuna, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna.

Auzotarrek, erakundeek, enpresek eta entitateek Bilboko Balioen Agiriarekin bat egiteko aukera jasotzen du Agiriak. Bat egite horrek esan nahi du konpromisoa hartuko dela Agiri honen muinarekin eta edukiarekin harmonian datozen jarrerak eta jokamoldeak gordetzeko, indartzeko eta bultzatzeko.

Bat egitea gauzatzeko hurrengo orria bete beharko da.