ALKATEAK BILBAO BALIOEN HIRIA VI. SARIAK EMAN DIZKIE BILBAO BASKET FUNDAZIOARI, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEARI ETA LUIS BRIÑAS-SANTUTXU BHI-RI

  • Bilbao Basket Fundazioaren Bihotz Kantxa proiektuak saria jaso du saskibaloia kalteberatasun handiagoko eremuetara eramateagatik. Proiektu horren bidez, aisialdiko dinamika berriak sortu dituzte, eta kirol profesionala kalera atera dute berdintasunez eta modu inklusiboan.
  • Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Esperientzia Gelak ekimenak 25 urte bete ditu aurten, eta saria jaso du unibertsitate-kultura Bizkaiko eta Bilboko gizarte osora zabaltzeagatik.
  • Luis Briñas-Santutxu BHIn egin duten Gure adinekoak zaintzen ekimenak saria jaso du institutuko DBHko 4. mailako ikasleek auzoko Kirikiño egoitzako adinekoekin egindako lana dela eta.
  • 56 proiektu aurkeztu dira aurten lehiaketara –unibertsitateek aurkezteko aukera izan dute lehen aldiz, berritasun gisa–, eta aurkeztutako ekimen guztiek bizikidetza, berdintasuna, jasangarritasuna eta sormena sustatzen dituzte, Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak alegia.

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok Bilbao Balioen Hiria VI. Sariak entregatu ditu gaur arratsaldean udaletxeko Arabiar Aretoan. Aurten, balio handiko hiru proposamen saritu dira: Bihotz Kantxa, Bilbao Basket Fundazioarena; Bizkaiko Esperientzia Gelak, Euskal Herriko Unibertsitatearena, eta Gure adinekoak zaintzen, Luis Briñas-Santutxu BHIrena.

Sariketa honen helburua da Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak sustatzen dituzten auzoetan, barrutietan edo hirian egindako ekimenak jendaurrean aitortzea. Aurkeztutako 56 proposamenak 4 kategoriatan sailkatu dira:  batetik, irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak; bestetik, Bilboko ikastetxeak; hirugarrenik, Bilbon kokatutako sektore pribatuko enpresak, saltokiak, ostalaritza, elkargo profesionalak eta antzeko beste erakunde batzuk, eta, azkenik, unibertsitateak (aurtengo nobedadea).

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok saritutako hiru ekimenak txalotu ditu. Ekimen horiek guztiek, hain zuzen, Bilboko Balioen Agirian jasotako zenbait balio sustatzen dizute, hala nola bizikidetza, berdintasuna, jasangarritasuna eta sormena. Elkarteek, ikastetxeek, unibertsitateek eta entitate profesionalek gure hirian balioak sustatzeko egiten duten lana nabarmendu nahi nuke. Daukaten inplikazioa eta egiten duten esfortzua. Bilbo oso ezaguna da nazioartean, batez ere, izan duen eraldaketa urbanistikoagatik, baina gero eta ezagunagoa da bere konpromisoagatik eta balioengatik. Seigarren edizio honetan saritutako hiru proiektuetako bakoitzak erronka handi hau lortzen laguntzen digu. Gure Bilbao Balioen Hiria proiektuaren oinarria dira. Proiektu estrategiko hau parte-hartzetik abiatzen da eta eta bilbotar guztiona da”.

Bilboko alkateak azpimarratu nahi izan du baliorik gabeko gizarte bat esanahirik gabeko gizartea da. Laguntasuna, errespetua, leialtasuna eta justizia egonkortasuna dira balioetan oinarritutako gizarte batean. Urtez urte saritutako pertsona hauen moduko gizakiz betetako Bilbo bat behar dugu. Pertsona aktiboak, parte-hartzaileak, lankidetzarako prest, Bilbo egunez egun hobetzen duten proiektuetan elkarrekin lanean”.

SARITUTAKO HIRU PROIEKTUAK

  • BILBAO BASKET FUNDAZIOA, BIHOTZ KANTXA PROIEKTUARENGATIK

Saskibaloiak benetako taldeko joko izateko ezaugarri guztiak ditu: konpromisoa, adiskidetasuna, ahalegina, errespetua, konstantzia, sakrifizioa eta nork bere mugak gainditzea. Bihotz Kantxak arrazoi soziodemografikoengatik behar handiena duten lekuetara hurbiltzen du kluba. Saskibaloia zaurgarritasun handiagoko eremuetara eramatea ezinbestekoa da aisialdiko dinamika berriak sortzeko eta kirol profesionala kalera ateratzeko, pertsona guztientzako aukera berdinak eskainiz, inor kanpoan utzi barik. Horixe da Bihotz Kantxaren jatorria eta helmuga.

Epaimahaiak azpimarratu nahi izan du zer garrantzia daukan kirol-proiektu honek Bilboko zenbait auzotan (Atxuri, Errekalde, Otxakoaga) bazterkeria-arriskuan dauden gazteen kolektiboen artean. Kirolaren bidezko sozializazioaren garrantzia nabarmendu du, jarduera horrek oso eragin positiboa baitu gazte horien bizitzan.  Gainera, emakume gazteek proiektuan parte hartzea da espezifikoki proiektuak ezarritako erronketako bat. Bihotz Kantxa espetxeetara ere eraman dute, haren izaera solidarioaren eta gizarte-kohesiorako potentzialaren adierazgarri.

  • EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA, BIZKAIKO ESPERIENTZIA GELAK PROIEKTUAGATIK

Bizkaiko Esperientzia Gelek 25. urte beteko dituzten 2024an, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen oinarrizko zereginaren parte dira: unibertsitate-kultura Bizkaiko eta Bilboko gizarte osora zabaltzea, alegia. Geletan, 55 urtetik gorako pertsonentzako unibertsitate-irakaskuntzak ematen dira, eta kolektibo horien garapen soziokulturalerako eta giza garapenerako jarduera osagarriak antolatzen. Programa bi unibertsitate-ikasketaren inguruan egituratzen da: Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua (4 ikasturte) eta, horren ostean, Unibertsitate Ikastaro Osagarriak (hiru prestakuntza-ibilbideren bidez). Urtero 450 ikasle baino gehiago biltzen dituzte ikasketa biek.

Epaimahaiak Bizkaiko Esperientzia Gelek duten hezkuntza-funtzioa nabarmendu du, baina baita gelon funtzio sozial handia ere. Gainera, ikasle horietako asko emakumeak dira, eta haien bizitza aldatu egin da ikasgeletatik igarotzearen ondorioz. Azkenik, beste jarduera batzuek, hala nola Esperientzia Geletako Abesbatzak, ikasleak eta ingurunea lotzen dituzte, eta  hura hobetzen laguntzen dute.

  • LUIS BRIÑAS-SANTUTXU BHI, GURE ADINEKOAK ZAINTZEN PROGRAMAGATIK

Luis Briñas-Santutxu BHIko DBHko 4. mailako ikasleek une gogoangarriak partekatu dituzte auzoko Kirikiño Egoitzako adinekoekin, Gure adinekoak zaintzen proiektuaren bidez. Proiektu horretan, ikasleek askotariko alderdiak jorratu dituzte. Alde batetik, taldeko elkarrizketak egin dituzte, adinekoen bizipenak, esperientziak, auzoko oroitzapenak, ohiturak eta abar ezagutzeko. Bestetik, zainketa eta tratu pertsonaleko uneak bizi izan dituzte, hala nola plazara irtetea, paseatzea eta jolastea (jolas batzuk ikasleek eurek egindakoak eta beste batzuk egoitzak emandakoak).

Epaimahaiak honako helburu hauek nabarmendu ditu: neska-mutilen artean zaintza-lanen banaketa ekitatiboa sustatzea; haurrak komunitatearen parte gisa inplikatzea, adinekoekiko erantzukizuna uler dezaten, eta zaintzaile izateak dakartzan onurak eta ikaskuntza. Era berean, positibotzat jo da jarduera horiek DBHko 4. mailako ikasleak inplikatu dituztela; hain zuzen, gazte horiek bizi-errealitate oso desberdin bati aurre egin dioten adinekoekin elkartzen dira, bizitzaren beste ikuspegi bat, eta horrek beren erosotasun-espaziotik ateratzen ditu. Ekimenak tradizionalki elkarrengandik urrun egon diren gizarte-kolektiboen inguruko eta haien arteko aurreiritziak apurtzen lagundu die parte-hartzaileei.

56 PROIEKTU

Lehiaketaren seigarren edizio honetan, zeinaren berritasuna izan baita unibertsitateek proiektuak aurkeztu ahal izan dituztela, 56 proiektu aurkeztu dira (2023an 43), zenbait kategoriatan:

  • Irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek Bilbon egindako 31 proiektu.
  • Uriko ikastetxeen 9 proiektu;
  • Bilbon kokatutako enpresek, saltokiek, ostalaritzak, elkargo profesionalek edo antzeko beste erakunde batzuek garatutako 12 proiektu.
  • Unibertsitateek garatutako 4 proiektu (edizio honetako berritasuna).

BILBAO, BALIOEN HIRIA

Bilbao Balioen Hiria Sariak Bilbao Balioen Hiria proiektuaren barruan datoz. Parte hartze bidezko ekimen bat da, Bilboko Udalak sustatua, baina, hasiera-hasieratik, herritarren elkarlanarekin eraikia eta garatua. Bilbao Balioen Hiria proiektuaren helburua da uria ezaguna eta aitortua izatea, ez bakarrik ekonomia eta hiria biziberritzeko, berreskuratzeko eta eraldatzeko prozesu garrantzitsuagatik, baita dituen balioengatik ere. Asmoa da erakundeen, mota guztietako entitateen, enpresen, komunikabideen, talde politikoen eta, oro har, herritarren artean azterketarako, elkarrizketarako, hausnarketarako eta lankidetzarako gune bat sortzea, hirian balio-esparru partekatu bat sustatu eta zabaltzeko.

Horren emaitza gisa, 2018ko martxoan Bilboko Balioen Agiria onartu zuen Udalbatzak, non datozen urteetan uria eta bilbotarren elkarbizitza egituratu behar duten 17 balioak identifikatu baitziren.

Balioen Agiriari atxiki nahi zaizkion pertsona edo erakunde guztiek nahikoa dute Udalaren webgunean edo Bilbao Balioen Hiriaren webgunean eskura daitekeen inprimaki erraz bat betetzea.

SARE SOZIALAK:

IBERDROLAK ETA HOGEITA HAMAR BAT ENPRESAK BAT EGIN DUTE BILBOKO BALIOEN AGIRIAREKIN

  • Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, eta Ignacio Galán, Iberdrolako presidentea, gaur goizean Iberdrola Dorrean egindako ekitaldiaren buru izan dira, non Bilboko enpresa-sare erreferentearen zati handi batek konpromisoa hartu baitu Agiriak aldarrikatzen dituen balioekiko.

Iberdrolak eta Iberdrola Dorreko hogeita hamar bat enpresak Bilboko Balioen Agiriarekiko atxikipena gauzatu dute gaur goizean, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Ignacio Galán Iberdrolako presidentea buru izan dituen sinadura-ekitaldian.

Enpresa horiek guztiek, Bilboko enpresa-sarean erreferente direnek, Bilboko Balioen Agiriaren espirituarekin eta edukiarekin bat datozen jarrerak eta portaerak sustatzeko, garatzeko eta mantentzeko konpromisoa agerian jartzen duen dokumentua sinatu dute banan-banan.

Azaroan zehar Bilboko Udalak, Iberdrolarekin eta Iberdrola Dorrearekin lankidetzan, hedapen-kanpaina egin du eraikin enblematiko honetan dauden enpresak eta horietan lan egiten duten pertsonak Bilboko Balioen Agiriarekin bat egitera animatzeko.

Kanpaina hori Iberdrolak Larraskitun duen Berroeta Zentro Korporatiboan lan egiten duten pertsonei zabaldu zaie. Eta helburuak eta emaitzak bat egiten dute arrakastaz: Bilbao Balioen Hiria proiektua enpresa-sarera hurbiltzen ari da, Iberdrola enpresak, Iberdrola Dorreak eta Bilboko Udalak berak Bilboko Balioen Agiriari atxikitzea sustatzeko eta, horrela, hirian balioak hedatzen laguntzeko elkarrekin egindako ahaleginari erantzunez.

Enpresa sinatzaileek, Bilboko enpresa-sarearen erreferente gisa, honako balio indibidual eta kolektibo hauek defendatzeko konpromisoa hartzen dute:

  • Giza Eskubideak, justizia soziala, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta elkartasuna errespetatzea.
  • Aniztasuna eta inklusioa, konpromisoa, ingurumen-jasangarritasuna.
  • Erantzunkidetasuna, bizikidetza, identitatea, ahalegina.
  • Konfiantza, sormena, parte-hartzea, zintzotasuna, ilusioa, osasuna.

Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, inoiz ez bezalako ekimena nabarmendu du.  “Gaur, zalantzarik gabe, egun handia da Bilbon bizi eta lan egiten dugun guztiontzat. Lan-munduak, esparru profesionalak eta enpresa munduak Bilboko Balioen Agiriari atxikiz burutu duen apustu sendo eta irmoa aurrekaririk gabeko mugarria da, eta oso positiboki baloratu behar dugu. Gaur hemen dauden enpresek gizarte hobe baten eraikuntzan euren aletxoa jartzeko konpromisoa hartu dute, nahi dugun hiri-eredurantz kolektiboki aurrera egiteko aukera izan dezagun”.

Bestalde, Ignacio Galán Iberdrolaren presidenteak nabarmendu duenez, “Iberdrola pertsonentzat lan egiten duten pertsonen enpresa bat da. Eta bokazio horren testuinguruan, duela ia 124 urte gure sehaska izan zen hiriaren ekimen honekin bat egiten dugu. Hainbat balio partekatzen ditugu: justizia soziala, berdintasuna, aniztasuna, inklusioa eta ingurumen-jasangarritasuna, adibidez. Bilbo herritarren beharrekin eta sentsibilitateekin konprometitutako hiri eredugarria da. Benetan pozgarria da Udalaren eta Aburto alkatearen eskutik lan egitea, gizarte adiskidetuago, bidezkoago eta jasangarriago baten alde”.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Bilbao Balioen Hiria Bilboko Udalak sustatzen duen ekimen parte-hartzailea da, baina, hasiera batetik, herritarrekin lankidetzan eraiki eta garatu dena. Bilbao Balioen Hiriaren helburua gure uria ezagutua eta aintzatetsia izatea da, ez bakarrik bere berroneratze, lehengoratze eta eraldaketa ekonomiko eta hiri-eraldaketa prozesu garrantzitsuagatik, baita bere balioengatik ere. Instituzioen, mota guztietako erakundeen, enpresen, komunikabideen, talde politikoen eta, oro har, herritarren arteko analisirako, elkarrizketarako, hausnarketarako eta lankidetzarako espazioa sortzea da helburua, urian balio partekatuen esparrua sustatzeko eta zabaltzeko.

Proiektu horren ondorioz, 2018ko martxoan, Udalaren Osoko Bilkurak Bilboko Balioen Agiria onetsi zuen. Agiri horretan Bilboko herritarren bizikidetza egituratu behar duten eta datozen urteetan uriaren etorkizuna gidatu behar duten hamazazpi balioak identifikatzen dira.

Hala nahi duen pertsona edo erakunde orok bat egin dezake Bilboko Balioen Agiriarekin, horretarako Udalaren eta Bilbao Balioen Hiriaren webguneetan eskuragarri dagoen online inprimaki sinple bat betez.

SARE SOZIALAK:

B ACCELERATOR TOWERREKO (BAT) HOGEITA HAMAR ENPRESAK BAT EGIN DUTE BILBOREN BALIOEN AGIRIAREKIN

  • Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Eriz Sainz B Accelerator Towerreko (BAT) zuzendaria eta enpresen ordezkariak ekitaldi batean egon dira gaur goizean B Accelerator Towerren (BAT), Bilboko eta Bizkaiko erreferentziazko enpresa-ehunaren zati handi batek Agiriaren balioekin daukan konpromisoa erakusteko.
  • ARGAZKI-GALERIA

B Accelerator Towerreko (BAT) hogeita hamar enpresak bat egin dute gaur goizean Bilboren Balioen Agiriarekin. Dokumentua sinatzeko ekitaldian izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Eriz Sainz B Accelerator Towerreko (BAT) zuzendaria eta enpresen ordezkariak.Enpresa horiek guztiek, Bilbo eta Bizkaiko enpresa-sarean erreferente direnek, Bilboren Balioen Agiriaren espiritu eta edukiarekin bat datozen jarrerak eta portaerak sustatzeko, bultzatzeko eta mantentzeko konpromisoa hartu dute.

Enpresa horietako batzuek hitza hartu dute, esperientziaren berri emateko. Besteak beste, Cristina López Romera Artecheko komunikazio-zuzendariak, Estefanía Rivera Birziplastikeko Proiektuen eta Kalitatearen arduradunak eta Denis Ugalde Oreka Circular Economyko zuzendariak

2025eko lehen seihilekoan, Bilboko Udalak eta B Accelerator Towerrek (BAT) elkarrekin lan egin dute Bilbo, Balioen Hiria proiektuaren berri emateko eta dorrean dauden enpresen artean eta bertako langileen artean Balioen Agiriarekin bat egitea sustatzeko. Kanpaina horren bidez, proiektua ezagutarazi nahi izan da, eta Bilboren Balioen Agiriarekiko atxikimendua sustatu –banaka nahiz enpresa gisa–, balioak hirian zabaltzen laguntzeko.  Balioen Agiriarekin bat egitea keinu txiki bat da, haren espiritu eta edukiarekin bat datozen jarrerak eta portaerak sustatzeko, bultzatzeko eta mantentzeko konpromiso partekatua adierazten duena.  

Kanpaina hainbat hilabetez garatu da, zenbait ekintzaren bidez, hala nola bilera espezifikoak enpresekin, barne-kanalen bidezko zabalkuntza, informazio-gosariak eta sinadurak biltzeko kanpaina dorrearen harreran. Kanpainak arrakasta izan du atxikimenduen aldetik: 100 banakako atxikimendu baino gehiagotara eta mota desberdinetako hogeita hamar enpresatara iritsi dira, korporazio handiak eta start-up-ak barne.

B ACCELERATOR TOWER (BAT)

B Accelerator Tower (BAT) Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Euskadi ekintzailetzaren eta berrikuntzaren erreferente bihurtzeko egindako apustua da.  Funtsezko pieza bat tokiko ekosistemaren nazioarteko konexiorako eta sektore eta negozio berrien garapenerako. Talentu ekintzailearen eta berrikuntza irekiaren kontzentrazio- eta trakzio-puntu bat da, non start-upek, inbertitzaileek eta Administrazioak elkarrekin lan egiten duten.

Topaketan, Bilboren Balioen Agiriaren zabalkuntzan egindako lan bateratuari eta atxikitako enpresa berrien konpromisoari balioa eman nahi izan zaie. Enpresa horietako batzuk ekitaldian egon dira. Era berean, enpresa horietako langileen inplikazioa nabarmendu da; izan ere, Agiriarekin bat eginez, euren aletxoa jarri dute gizarte hobea eraikitzeko bidean.

Enpresa sinatzaileek, Bilbo eta Bizkaiko enpresa-sarearen erreferente gisa, honako balio indibidual eta kolektibo hauek defendatzeko konpromisoa hartu dute:

  • Giza Eskubideak, justizia soziala, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta elkartasuna errespetatzea.
  • Aniztasuna eta inklusioa, konpromisoa, ingurumen-jasangarritasuna.
  • Erantzunkidetasuna, bizikidetza, identitatea, esfortzua.
  • Konfiantza, sormena, parte-hartzea, zintzotasuna, ilusioa, osasuna.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaurko ekitaldiaren garrantzia nabarmendu du. “Bilboren Balioen Agiria eta Bilbo, Balioen Hiria proiektua hirian erreferentziazkoa den espazio batera hurbilduko ditugu, nazioarteko ekintzailetza-ekosistema batera. Agirian jasotako balioak zabaltzeko, babesteko eta garatzeko konpromisoa hartzen duten erreferentziazko ekintzaile eta enpresetara. Horrela, urrats bat gehiago ematen dugu. Balioen Agiriak, Bilbokoa eta Bilborentzat izanik, bere irismena zabaltzen du eta gure mugetatik haragoko atxikipenak lortzen ditu. Bat Dorrearen ekosistemaren parte da orain, non negozio berriak eta enplegua sortzea bultzatzen den, nazioarteko giro batean. Atxikipena sinatu duten enpresek konpromiso bat hartu dute, eta, horrenbestez, erreferenteak izan behar dute euren sektoreetan, balioetan oinarritutako jokabide bat izanik”.

BILBO, BALIOEN HIRIA

Bilbo, Balioen Hiria Bilboko Udalak sustatzen duen ekimen parte-hartzailea da, baina, hasiera batetik, herritarrekin lankidetzan eraiki eta garatu dena. Bilbo, Balioen Hiriaren helburua gure hiria ezagutua eta aintzatetsia izatea da, ez bakarrik bere berroneratze, lehengoratze eta eraldaketa ekonomiko eta hiri-eraldaketa prozesu garrantzitsuagatik, baita bere balioengatik ere. Erakundeen, mota guztietako entitateen, enpresen, komunikabideen, talde politikoen eta, oro har, herritarren arteko analisirako, elkarrizketarako, hausnarketarako eta lankidetzarako espazio bat sortzea da helburua, balio partekatuen esparru bat sustatzeko eta zabaltzeko hirian.

Proiektu horren ondorioz, 2018ko martxoan Udalaren Osoko Bilkurak Bilboren Balioen Agiria onetsi zuen. Agiri horretan Bilboko herritarren bizikidetza egituratu behar duten eta datozen urteetan hiriaren etorkizuna gidatu behar duten hamazazpi balioak identifikatzen dira.

Nahi duen pertsona edo entitate orok bat egin dezake Bilboren Balioen Agiriarekin, horretarako Udalaren eta Bilbao Balioen Hiriaren webguneetan eskuragarri dagoen online inprimaki sinple bat betez.

SARE SOZIALAK:

BILBAO BALIOEN HIRIA VII. SARIAK IZARTXO AISIALDI ELKARTEARENTZAT, HARROBIA IKASTOLARENTZAT ETA BIZKAIKO PSIKOLOGIA ELKARGORENTZAT IZAN DIRA

  • Guztira, 74 proiektu aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. Proiektu horiek guztiek Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak sustatzen dituzte, hala nola bizikidetza, berdintasuna, jasangarritasuna edo sormena. 
  • Izartxo Bilbao Madariaga Aisialdi Elkartearen “Ibilbide solidarioa” proiektuak saria jaso du gazteen eta gazteentzako proiektu bat delako, eragin handiko bizipen esperientzien bidez haien garapen integrala eta autonomia pertsonala sustatzen dituena. 
  • Harrobia Ikastola-Ibar Ezkerra Ikastola Kooperatiba Elkartearen “Kirol inklusiboa: jarduera fisikoa guztiontzat” proiektuak saria jaso du jarduera fisikoa eta inklusioa sustatzeagatik, aniztasun funtzionala duten pertsonek ere kirola egin ahal izatea ziurtatuz.
  • Bizkaiko Psikologia Elkargoren “Psikologia kalean” proiektua saritu dute herritarren osasuna, ongizate psikologikoa eta bizi-kalitatea babesteko gizarte-erantzukidetasunaren adibide delako. 

Balioak Bilboko iparrorratz izaten jarrai dezatela nahi dugu”. Bilboko alkate Juan Mari Aburtok aurtengo Bilbao Balioen Hiria VII. Sariak banatu ditu gaur arratsaldean Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan. Saridunak Izartxo Bilbao Madariaga Aisialdi Elkartearen “Ibilbide solidarioa”, Harrobia Ikastola-Ibar Ezkerra Ikastola Kooperatiba Elkartearen “Kirol inklusiboa: jarduera fisikoa guztiontzat” eta Bizkaiko Psikologia Elkargoren “Psikologia kalean” izan dira.

Guztira, 74 proiektu aurkeztu dira aurtengo lehiaketara. Lehiaketaren helburua da Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak sustatzen dituzten eta auzo, barruti edo hiri mailan gauzatu diren edo gauzatzen ari diren ekimenak jendaurrean aitortzea.   

Aurkeztutako 74 proposamenak -aurreko edizioan baino 18 gehiago4 motatakoak izan dira: 48 proiektu elkarteek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek garatutakoak; 19 proiektu ikastetxeek; 2 proiektu unibertsitateek eta 5 proiektu enpresek, saltokiek, ostalaritzak, elkargo profesionalek edo antzeko erakundeek garatutakoak izan dira; guztiak Bilbokoak.    

Bilboko alkate Juan Mari Aburtok txalotu eta eskertu egin ditu Bilbao Balioen Hiria VII. Sarietara aurkeztutako ekimen guztiak.Lehiaketa honekin balioen pultsometroa jartzen dugu, eta adierazle guztiek markatzen dute gero eta hobeto egiten dugula aurrera, eta hori beren printzipioak argi dituzten herritarrei esker da.

SARITUTAKO HIRU PROIEKTUAK

IZARTXO BILBAO MADARIAGA AISIALDI ELKARTEAREN “IBILBIDE SOLIDARIOA”

“Ibilbide solidarioa” proiektuan, Izartxo elkarteko Urratsak 1 taldeak -16-17 urteko gazteek osatua- udan Iruñetik Bilborainoko bidea egingo du oinez, 9 egunez.   Ibilbidean zehar, parte-hartzaileek egunero leku desberdin batean lo egiten dute, eta Euskadiko gizarte sareko hainbat elkarte bisitatzen dituzte. Helburua gizarte-bazterkeriaren hainbat errealitatetara hurbiltzea da, eta bidean topo egiten duten pertsonen testigantzetatik ikastea. Topaketa horiek oso aberatsak dira bai gazteentzat, bai haien istorioak partekatzen dituztenentzat. Jarduerarik luzeena Bilbon egiten da ibilbidearen azken bi edo hiru egunetan, hiriko hainbat auzotako elkarteak bisitatuz, batez ere San Frantziskon eta Otxarkoagan.

Erantzukidetasunaren, elkartasunaren, ilusioaren, esfortzuaren eta bizikidetzaren balioak modu eredugarrian islatzen dituen ekimena delako eman diote saria proiektu honi. Epaimahaiak oso positibotzat jo du proiektua gazteen kolektiboari lotuta egotea,  eragin handiko bizipen esperientzien bidez -halakoxea da «Ibilbide solidarioa»-haien garapen integrala eta autonomia pertsonala sustatzen dituena. 

HARROBIA IKASTOLA-IBAR EZKERRA IKASTOLA KOOPERATIBA ELKARTEAREN “KIROL INKLUSIBOA: JARDUERA FISIKOA GUZTIONTZAT”

Harrobia ikastolako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek eta APNABIko erabiltzaileek elkarrekin garatutako ekimena da. Helburua jarduera fisikoa eta inklusioa sustatzea da, dibertsitate funtzionala duten pertsonek kirol-jardueretan parte hartu ahal izatea bermatuz. Ikasleek jarduera fisiko inklusiboak diseinatzen dituzte, materiala prestatzen dute eta saioak dinamizatzen dituzte. Saio horiek Atxuriko kirol-kantxetan egiten dira, 15 egunean behin, hiru hilabeteko programa batean. APNABIren erabiltzaileek ingurune berrietan sozializatzeko eta osasuna hobetzeko aukera dute, eta ikasleek, berriz, bezeroari arreta emateko eta inklusioa kudeatzeko trebetasunak garatzen dituzte.

Ekimen horri saria eman zaio kolektibo zaurgarrienen premiak ikusarazteko eta hezkuntza-prozesuaren erdigunean jartzeko ahaleginagatik, ikasleek berek izan dezaten eginkizun aktibo eta erantzukidea jardueraren diseinuan, garapenean eta gauzatzean, hasierako faseetatik amaierara arte. Alde horretatik, proiektuak zubiak ezartzen ditu kolektibo, errealitate eta pertsona desberdinen artean, eta elkarrenganako topaketarako eta ikaskuntzarako guneak sortzen ditu.

BIZKAIKO PSIKOLOGIA ELKARGOREN “PSIKOLOGIA KALEAN”

Herritarren osasuna, ongizate psikologikoa eta bizi-kalitatea babesten laguntzea elkargo profesionalaren betebeharra da, erantzukidetasun sozialaren jardunean. Proiektuaren helburu nagusia osasun mentalaz eta ongizate psikologikoaz hitz egitea da, lanbideak eskaintzen duen zintzotasunetik eta zorroztasunetik, hurbiltzen direnei osasuna babesteko tresna erabilgarriak eskainiz. Osasun mentala eta ongizate emozionala ez dira norbanakoaren kontua bakarrik, erantzukizun partekatua ere bada. Modu kolektiboan lantzen direnean, gizarte-sarea indartzen dute eta bizikidetza solidarioagoa sustatzen dute, non pertsona guztiak elkarrekin hazi eta aurrera egin baitezakete.

Proiektuaren eragin positiboagatik eman zaio saria, bai xede den pertsona-kopuruari dagokionez, bai jorratzen duen gaiak gizartean duen garrantziari dagokionez. Bereziki, osasun mentala eta ongizate emozionala erdigunean jartzearen garrantzia nabarmentzen da, gero eta interes handiago sorrarazten baitu gizarte osoan eta, bereziki, gazteengan. Proiektuak, sentsibilizatzeaz gain, norbanakoaren eta taldearen ongizatea sustatzeko funtsezkoak diren laguntza, entzute eta hausnarketarako espazioak ere sortzen ditu.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Bilbao Balioen Hiria sariak Bilbao Balioen Hiria proiektuaren barruan datoz. Parte hartze bidezko ekimen bat da, Bilboko Udalak sustatua, baina, hasiera-hasieratik, herritarren elkarlanarekin eraikia eta garatua. Bilbao Balioen Hiria proiektuaren helburua hiria ezaguna eta aitortua izatea da, ez bakarrik ekonomia eta hiria biziberritzeko, berreskuratzeko eta eraldatzeko egindako prozesu garrantzitsuagatik, baita dituen balioengatik ere. Asmoa da erakundeen, mota guztietako entitateen, enpresen, komunikabideen, talde politikoen eta, oro har, herritarren artean azterketarako, elkarrizketarako, hausnarketarako eta lankidetzarako gune bat sortzea, hirian balio-esparru partekatu bat sustatu eta zabaltzeko.

Horren emaitza gisa, 2018ko martxoan Bilboko Balioen Agiria onartu zuen Udalbatzak, non datozen urteetan uria eta bilbotarren elkarbizitza egituratu behar duten 17 balioak identifikatu baitziren.

Balioen Agiriari atxiki nahi zaizkion pertsona edo erakunde guztiek nahikoa dute Udalaren webgunean edo Bilbao Balioen Hiriaren webgunean eskura daitekeen inprimaki erraz bat betetzea.

SARE SOZIALAK:

BILBOKO UDALAK BIHAR IREKIKO DU “BILBAO, BALIOEN HIRIA” SARIEN VIII. EDIZIORAKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA

  • Epea martxoaren 20an amaituko da, eta proposamenak Udaleko Erregistro Orokorraren bidez aurkeztu ahal izango dira soilik.
  • Irabazi asmorik ez duten entitateek, Bilboko ikastetxeek, enpresek eta unibertsitateek aurkez ditzakete proposamenak, eta Bilboren Balioen Agiriari lotutako ekimenei balioa eman behar diete.
  • Nobedade gisa, Bilboko Udalak 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako “Bilbao, Balioen Hiria – Robert F. Kennedy Human Rights Spain Fundazioa” sarien deialdian parte hartzen du.

Bilboko Udalak bihar, otsailak 17, irekiko du Bilbao, Balioen Hiria – Robert F. Kennedy Human Rights Spain Fundazioa” sariketako VIII. ediziorako proposamenak aurkezteko epea.Epea martxoaren 20ra arte egongo da zabalik. Deialdiaren xedea da Bilboren Balioen Agirian jasotako balioak sustatzen dituzten eta auzo, barruti edo hiri mailan gauzatu diren edo gauzatzen ari diren ekimenen aintzatespen publikoa egitea.

Sarietara aurkez daitezkeen erakundeak honako hauek dira: irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateak; Bilboko ikastetxeak; sektore pribatuko enpresak, komertzioak, ostalaritzako establezimenduak, elkargo profesionalak edo antzeko beste batzuk; eta unibertsitateak. Erakunde bakoitzak gehienez 3 proiektu aurkeztu ahal izango ditu. Hautagaitzak Udalaren Erregistro Orokorraren bitartez aurkeztu beharko dira, egoitza elektronikoaren bidez nahiz aurrez aurre.

Baldintza nagusia da proiektu guztiek Bilboren Balioen Agiriak jasotzen dituen 17 balioetako batekin edo batzuekin lotuta egon behar dutela.    Are gehiago, sariketara aurkezteko, erakunde eskatzaileak Bilboren Balioen Agiriari atxikita egon beharko du. Behar diren dokumentuak aurkeztea errazagoa izan dadin, eskabide-eredu bat prestatu dugu (www.bilbao.eus webgunean eta Bilbao Balioen Hiria-ren webgunean dago).

Epaimahaiak bereziki baloratuko ditu genero-ikuspegia, belaunaldiartekotasuna, jasangarritasuna eta gizarte-kohesioa barne hartzen dituzten proiektuak, bai eta helburu berritzailea dutenak eta hiriko gizarte-sarea indartzeko ekarpena egiten dutenak ere.

Hiru sari emango dira, bakoitza 3.300 eurokoa. Entitate batek ezin du jaso sari bat baino gehiago. Ebazpena 2026ko lehen seihilekoan jakinaraziko zaie parte hartzen duten entitateei, eta sariak ekitaldi publiko batean banatuko dira.

Berritasun gisa, edizio honetan, 14 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako “Bilbao, Balioen Hiria – Robert F. Kennedy Human Rights Spain Fundazioa” sarien deialdian parte hartzen du Bilboko Udalak. Ekimen bateratu horren helburua da gazteek Giza Eskubideekin, justizia sozialarekin eta Bilboko Udalaren Balioen Agirian jasotako balioekin duten konpromisoa sustatzea, ikusaraztea eta aitortzea.  

Deialdi honen bitartez, giza eskubideen defentsa aktiboan oinarritutako ikus-entzunezko lan bat sarituko da; Bilbon girotutako kontakizun edo istorio orokor bat izan daiteke, edo Bilbon giza eskubideen arloan erreferentea den pertsona edo kolektibo bat. Aurkeztutako ikus-entzunezko narratibak Bilboko Udalaren Balioen Agirian eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasotako balioetan inspiratu eta haiekin bat etorri beharko du. Era berean, Robert F. Kennedyren ondarea jaso eta ikusarazi behar du, eta balioa eman behar die eskubide zibilen defentsa aktiboari, aukera-berdintasunari, justiziari, giza duintasunari eta herritarrek gizarte zuzen eta demokratikoagoen eraikuntzan duten inplikazioari.

Bi sari emango dira, bata 14 eta 17 urte bitarteko tarterako eta bestea 18 eta 30 urte bitarteko tarterako. Norbanakoen hautagaitzak nahiz taldeenak (gehienez 5 kidekoak) onartuko dira. Hautagaitzak aurkezteko epea bihar, otsailak 17, irekiko da, martxoaren 20ra arte. Fundazioak emango duen tailer batean parte hartzea eta bidaia bat egitea izango da saria.

Sariketa honetan parte hartzeko, Robert F. Kennedy Human Rights Spain Fundazioaren web-orriaren bidez aurkeztu beharko dira eskabideak (www.rfkspain.org).

BILBAO, BALIOEN HIRIA

“Bilbao, Balioen Hiria” saria “Bilbao, Balioen Hiria” proiektuaren parte da. Ekimen hori Bilboko Udalak bultzatzen du, hiri gisa ordezkatzen gaituzten balioak babesteko, zabaltzeko eta garatzeko. Parte-hartze proiektu honek hainbat ekintza integratu ditu, transbertsalki eta lankidetzan, herritarrekin, entitateekin, enpresekin, ikastetxeekin eta mota guztietako erakundeekin lankidetzan, hiru lan-ardatz nagusiren inguruan: hirian balioak sustatzen dituzten ekimenak aintzatestea; balioak udal-jardueren planean integratzea, sailek egiten dituzten ekintzen bidez; eta proiektua eta Balioen Agiria hedatzea, bai toki-mailan, bai nazioartean.

Nahi duen pertsona edo entitate orok bat egin dezake Bilboren Balioen Agiriarekin. Horretarako, nahikoa da inprimaki bat online betetzea, Udalaren webgunean (www.bilbao.eus) edo “Bilbao, Balioen Hiria”renean. Atxikimendu horrek berekin dakar Agirian ezarritako printzipio eta balioekin bat datozen jarrera eta portaerak mantendu, sustatu eta bultzatzeko konpromisoa.

ROBERT F. KENNEDY HUMAN RIGHTS SPAIN FUNDAZIOA

Robert F. Kennedy Spain Fundazioaren ardatza Robert F. Kennedy senatarien balioak iraunaraztean datza: giza eskubideen defentsa, justizia soziala eta ekintza indibidualaren ahalmena. Bakea, errespetua, balioetan oinarritutako hezkuntza eta talentuaren garapena sustatzen ditu ume eta nerabeen artean, gizarte-kohesioa eta aniztasuna sustatuz.

Fundazioak hiru eremu nagusitan egiten du bere lana: hezitzaile eta irakasleen prestakuntza, giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza (5 urtetik aurrerako umeak, gazteak eta helduak) eta Voces desde la Oscuridad antzezlana, Kerry Kennedyren Speak Truth to Power liburuan oinarritua. Publikoa giza eskubideak eta justizia errespetatzearen garrantziaz kontzientziatzea du helburu lan horrek. Aktore profesionalek, institutu eta unibertsitateetako ikasleek, eta erakunde publiko eta pribatuetako ordezkariek eraman dute mundu osoko antzokietara.

SARE SOZIALAK

UDALAK BILBAO BALIOEN HIRIA SARIETARAKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA IREKI DU GAUR, NOBEDADE GISA UNIBERTSITATEEI ERE AUKERA EMANEZ

  • Deialdiaren seigarren edizioa da honako hau, eta helburua da publikoki aitortzea auzo, barruti edo hiri mailan gauzatu diren edo gauzatzen ari diren balioak sustatzen dituzten ekimenak (Bilboko Balioen Agiria).
  • Proposamenak dauden 4 kategorietako batean kokatu beharko dira: irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak; Bilboko ikastetxeak; sektore pribatuko enpresak, merkataritzako saltokiak, ostalaritza, elkargo profesionalak edo Bilbon kokatutako antzeko beste batzuk; eta unibertsitateak, aurtengo berrikuntza gisa.
  • Ekimenak proposatzeko epea otsailaren 29an amaituko da, eta Udaleko Erregistro Orokorraren bidez bakarrik aurkeztu ahal izango dira; hain zuzen ere, horixe da beste nobedade bat, modu horretan baino ez direla aurkeztuko.
  • 3.300 euroko 3 sari banatuko dira.

Bilboko Udalak Bilbao Balioen Hiria sarien seigarren ediziorako proposamenak aurkezteko epea ireki du gaur eta zabalik egongo da otsailaren 29ra arte. Lehiaketak bi berrikuntza ditu: batetik, unibertsitateen eremura irekitzea, eta, bestetik, ekimenak aurkezteko modu bakarra dagoela, Udaleko Erregistro Orokorrean.

Deialdiaren helburua da publikoki aitortzea auzo, barruti edo hiri mailan gauzatu diren edo gauzatzen ari diren balioak sustatzen dituzten ekimenak (Bilboko Balioen Agiria). Proposamenak dauden 4 kategorietako batean kokatu beharko dira: irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak; Bilboko ikastetxeak; sektore pribatuko enpresak, merkataritzako saltokiak, ostalaritza, elkargo profesionalak edo Bilbon kokatutako antzeko beste batzuk; eta unibertsitateak, aurtengo berrikuntza gisa.

4 PARTE HARTZAILE

3 sariak (bakoitzak 3.300 euro izango ditu) mota hauetako edozeinek garatutako proiektuei emango zaizkie:

  • Irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak. Elkarte eta erakunde horiek Bilboko Udalaren Herritarren Partaidetzako Entitateen Erregistroan izena emanda egon behar dute eta proiektua Bilbon garatua izan behar du.
  • Bilboko ikastetxeak., Haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako edo derrigorrezko bigarren hezkuntzako, batxilergoko edo/eta erdiko mailako formazio zikloetako ikasleek parte hartu behar dute proiektu horietan.
  • Unibertsitateek, baldin eta proiektua Bilbon garatu bada eta aurkezten duen fakultatea Bilbon kokatuta badago.
  • Sektore pribatuko enpresak, merkataritzako saltokiak, ostalaritzako establezimenduak, elkargo ofizialak eta antzeko entitateak. Bilbon egon behar dute kokatuta.

Baldintza nagusietako bat da proiektu guztiek izan behar dute zerikusia Bilboko Balioen Agiriak jasotzen dituen 17 balioetakoren bat edo batzuk garatzearekin. Balio horiek hemen jasota daude: Bilboko Balioen Agiria Izan ere, sariketara aurkezteko, erakundeak, ikastetxeak, enpresak, etab. Bilboko Balioen Agiriari atxikita egon behako dute eskabidea aurkezten den egunean.

Gainera, proiektu guztiek eginda edo gauzatzen egon beharko dute, eta ezingo dira mugatu eguneroko jarduera deskribatzera; ekintza zehatzak aipatu behar dituzte. Proiektu guztiek genero-ikuspegia ere txertatu beharko dute, eta hizkera ez-sexista erabili.

Beharrezko dokumentazioa errazago aurkezteko, eskaera-eredu bat egin da, www.bilbao.eus helbidean eskuragarri dagoena.

Epaimahaiak, behin epaia emandakoan, saria emateko proposamena aurkeztuko dio Gobernu Batzordeari. Epaia sarietan parte hartu dutenei jakinaraziko zaie 2024. urteko lehen seihilekoan eta sari-banaketa ekitaldi publiko batean egingo da.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Balioen Hiria Sariak Bilbo Balioen Hiria proiektuaren barruan datoz. Parte hartze bidezko ekimen bat da, Bilboko Udalak sustatua, baina, hasiera-hasieratik, herritarren elkarlanarekin eraikia eta garatua. Bilbo Balioen Hiria proiektuaren helburua da uria ezaguna eta aitortua izatea, ez bakarrik birgaikuntza, berreskuratze eta eraldaketa ekonomikoagatik, baita beraren balioengatik ere.

Helburua gune bat sortzea da, erakundeen, era guztietako entitateen, enpresen, hedabideen, talde politikoen eta herritarren artean analisiak egiteko, hitz egiteko, hausnartzeko eta lankidetzan aritzeko. Balioen Agiriari atxiki nahi zaizkion pertsona edo erakunde guztiek nahikoa dute Udalaren webgunean edo Bilbao Balioen Hiriaren webgunean eta Udalaren webgunean eskura daitekeen inprimaki erraz bat betetzea www.bilbao.eus.

SARE SOZIALAK:

Zerikusia duten edukiak

Irudiak

Bideoak

PDFak

Audioak

JUAN MARI ABURTO BILBOKO ALKATEAK “BILBO BALIOEN SARIAK” EMAN DIZKIE THE EKO LAB ELKARTEARI, SANCHEZ MARCOS IKASTETXEARI ETA BAKUVA FUNDAZIOARI

  • Sanchez Marcos ikastetxearen “Arbotante/Arbota-arkua” eta The Eko Laben “La Bobina” belaunaldi arteko ekimenak dira, hezkuntzaren eta komunitatearen eremukoak, hurrenez hurren.
  • Sarituetako hirugarrena Bakuvaren “David” proiektua da, entitatearen eskola-laguntzako programan parte hartzen duten gazteei orientazio pertsonala, akademikoa eta soziala emateko zerbitzua.
  • Hiru ekimenek elkarrekin sustatzen dituzte bizikidetza, berdintasuna, jasangarritasuna edo sormena bezalako balioak, denak ere Bilboren Balioen Agirikoak.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak “Bilbo Balioen Hiria Sariak” banatu ditu. Bosgarren edizio honetan, honako hauen lana aitortzeko izan dira: Juan Manuel Sanchez Marcos HLHI (“Arbotante/Arbota-arkua”), The Eko Lab elkartea (“La bobina”) eta Bakuva fundazioa (“Proyecto David”).

Aburto alkateak esan duenez, “sarituak izan diren proiektuetako bakoitzak lagundu egiten digu Bilboko Balioen Agiria sustatzen; sari horien xedea da, hain zuzen, balioak bultzatzen dituzten ideiak sustatzea eta haien alde egitea, aditurik balioak direla gizartean bizikidetza ardazteko eta gure Uria aurrerantzean ere hobetzeko tresna batzuk, eta guztiz sinetsita ekintza txiki oro, ahalegin oro eta jokabide oro dela garrantzitsua Bilbon bizi garen guztion ongizatean eta bizi-kalitatean aurrera egiteko”. Aburtok gogorarazi duenez, “Bilbok bere hirigintza-eraldaketagatik da ezaguna batez ere. Orain badakizue gure ahalegina dela balioen hiri gisa ere ezaguna izatea, eta helburu hori lankidetzan soilik lortuko dugu, elkarrekin lan eginez, konpromisoz eta konbentzimenduz. Zuek bezalako pertsonez betetako gizarte bat behar dugu, pertsona aktibo, parte-hartzaile eta kolaboratiboez betea”.

Juan Mari Aburtok azpimarratu duenez, “Bilbok gero eta inklusiboagoa, anitzagoa, konprometituagoa, jasangarriagoa eta bidezkoagoa izan nahi badu, balioen erreferente izan behar du, Garapen Jasangarrirako Helburuekin dugun konpromisoarekin lerrokatutako erronka”.

SARITUTAKO 3 PROIEKTUAK

THE EKO LAB

“La Bobina” izeneko proiektuan belaunaldi arteko ikasgela bat sortu da ehungintzaren inguruan; joskintzako eta artisautzako teknikak partekatzeko eta ikasteko espazio ireki bat.

Joskintza-eskola bat sortzetik haratago, belaunaldi eta kulturen arteko topaketarako eta elkarrizketarako leku bat eskaini nahi da, zeinetan ezagutzen, balioen eta esperientzien trukaketa eta ikaskuntza bat sortuko den, komunitatearen garapenean eta kohesioan aktiboki laguntzeko helburuz. Era berean, kontzientziatzeko eta praktika jasangarriak, upcycling-a, birziklatzea eta konponketa sustatzeko gune bat da. Ideiak sustatzen dituen balioen artean, bizikidetza, berdintasuna, jasangarritasuna eta sormena nabarmentzen dira.

Ildo horretan, epaimahaiak aho batez baloratu ditu proiektuaren erakargarritasuna eta belaunaldi arteko izaera, elkartzeko eta elkarrengandik ikasteko gune gisa duen ikuskera, eta jasangarritasunaren aldeko apustu nabarmena, bai eta egindako tailerrek parte-hartzaileen ingurumen-kontzientzian duten eragina ere.

JUAN MANUEL SANCHEZ MARCOS HLHI

Sanchez Marcos ikastetxearen ekimenak “Arbotante/Arbota-arkua” du izena, eta bertan ikastetxeko lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek parte hartu dute, Francisco Javier García de la Torre arkitektoarekin batera.

Ekimena arkitekturaren, artearen eta zientziaren inguruko belaunaldien arteko hezkuntza-esperientzia batean datza. Esperientzia horrek balioa ematen die uriko eraikin historikoei, bai eta garai bateko lanbideei ere. Gainera, aukera-berdintasuna, talde-lana, sormena, jasangarritasuna, hezkidetza eta bilbotar sentimendua sustatzen ditu.

Epaimahaiak proposamenaren sormena eta duen motibazio-potentzialagatik bokazioak sortzeko gaitasuna nabarmendu ditu.

BAKUVA FUNDAZIOA

Bakuva Fundazioa ere “Bilbo Balioen Hiria Sariak” sarien edizio honetako beste sarituetako bat da, “David” proiektuaren ekimenagatik: Bakuvaren eskola-laguntzako programan parte hartzen duten gazteei orientazio pertsonal, akademiko eta sozialeko zerbitzu bat eskaintzea du helburu, derrigorrezko bigarren hezkuntzako hirugarren mailatik lanbide-heziketara.

Epaimahaiak nabarmendu ditu proiektuaren irismena eta profil oso desberdinetako gazteen hezkuntzarekin eta prestakuntzarekin duen lotura.

Orientazio-zerbitzu hori eskaintzeaz gain, proiektuaren helburua da hausnarketarako gune bat eskaintzea, prestakuntza-alderdiei buruzko informazioa ematea, gazteen eta haien familien eskaerei erantzutea, eta nork bere burua ezagutzen laguntzea, besteak beste. Horretarako, konfiantzazko giroa sortzen dute.

Saritutako entitate bakoitzak 3.300 euro jasoko ditu, deialdiaren xedearekin lotutako helburuetarako.

43 EKIMEN AURKEZTU DIRA

“Bilbo Balioen Hiria Sarien” bosgarren edizio honetan, 43 proiektu aurkeztu dira, hiru kategoriatan banatuak:

  • Bilbon irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateek garatutako 29 ekimen (aurreko edizioan baino 7 gehiago).
  • Hiriko ikastetxeek garatutako 13 ideia (aurreko edizioan baino 4 gehiago).
  • Bilbon dauden enpresek, saltokiek, ostalaritzak, lanbide-elkargoek edo antzeko entitateek garatutako proiektu 1 (aurreko edizioko kopuru bera).

BILBO, BALIOEN HIRIA

“Balioen Hiria Sariak” Bilbo Balioen Hiria proiektuaren barruan datoz. Parte hartze bidezko ekimen bat da, Bilboko Udalak sustatua, baina, hasiera-hasieratik, herritarren elkarlanarekin eraikia eta garatua. Bilbo Balioen Hiria proiektuaren helburua da uria ezaguna eta aitortua izatea, ez bakarrik birgaikuntza, berreskuratze eta eraldaketa ekonomikoagatik, baita beraren balioengatik ere. Helburua da gune bat sortzea, erakundeen, era guztietako entitateen, enpresen, hedabideen, talde politikoen eta herritarren artean analisia egiteko, hitz egiteko, hausnartzeko eta lankidetzarako.

Horren emaitza gisa, 2018ko martxoan Bilbo Balioen Agiria onartu zuen Udalbatzarrak, non datozen urteetan uria eta bilbotarren elkarbizitza egituratu behar duten 17 balioak identifikatu baitziren.

Balioen Agiriari atxiki nahi zaizkion pertsona edo erakunde guztiek nahikoa dute Udalaren webgunean edo Bilbo Balioen Hiriaren webgunean eskura daitekeen inprimaki erraz bat betetzea.

SARE SOZIALAK:

Zerikusia duten edukiak

Irudiak
Bideoak
PDFak
Audioak

KONTSUMO MINISTERIOAK BILBOKO UDALAREN OSASUN ETA KONTSUMO SAILA SARITU DU, ADINEKOENTZAKO JARDUERA FISIKO PROGRAMA INTEGRALARENGATIK

  • Kontsumo Ministerioaren Elikadura Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (Aesan), Familia eta Komunitate Eremuan Jarduera Fisikoaren Jardunbidea Sustatzeko NAOS Estrategia Saria eman dio Adinekoentzako Jarduera Fisiko Programa Integralari.
  • Adineko biztanleriaren bizitza-kalitatea hobetzea eta narriadura fisiko eta psikologiko tasa murriztea dira ospe handiko aintzatespena jaso duen programaren jarduerek lortzen dituzten helburuak.
  • Programaren barruan jarduera hauek sartzen dira: ibiltarien Sarea, Parke Bio-osasungarriak edo adinekoekin egiten diren Osasun Tailerrak.
  • Yolanda Díez Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Ordezkariak gogorarazi duenez, antolatutako jarduerekin adinekoek euren gizarte-ingurunean integratzeko aukera emango dien autonomia-mailari eutsi ahal izatea lortzen da.

Kontsumo Ministerioko Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (Aesan) Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak antolatzen duen Adinekoentzako Jarduera Fisiko Programa Integralaren lana saritu du, Familia eta Komunitate Eremuan Jarduera Fisikoaren Jardunbidea Sustatzeko NAOS Estrategia Sariarekin.

NAOS Estrategia (Nutrizioa, Jarduera Fisikoa eta Gizentasunaren Prebentzioaren gaztelaniazko siglak), eta nazioarteko erakunde sanitarioek (Osasunaren Mundu Erakundea, Europar Batasuna…) ezarritako politiken ildoari jarraituz, gizentasunaren prebalentziaren joera alderantzikatzea helburu duen osasun estrategia da, elikadura osasungarria eta jarduera fisikoa sustatuz, eta, horrekin batera, erikortasun eta hilkortasun ez-kutsagarrien tasa altuak nabarmen murriztea ere bilatzen du.

Programak, azaroan banatuko diren XV. NAOS Estrategia Sarietara aurkeztu ziren 46 proiektuen artean irabazi du saria.

Yolanda Díez Bilboko Udaleko Alkateorde eta Osasun eta Kontsumo Saileko Zinegotzi Ordezkariak, sariarengatik pozik agertu ondoren, “saritutako programa osasun-arloko ekitatearen esparruan diseinatuta dagoela, eta I. Udal Osasun Planaren helburuei eta OMEk adierazitako arauzko neurriei erantzuteko ezarri dela azaldu du.

Adinekoei dago zuzenduta, emakumeei bereziki, aukera gutxiago dituztelako euren beharretara egokitutako jarduera fisikoa egin ahal izateko programetan eta espazioetan sartzeko, eta are gehiago, 70 urtetik gorakoak badira eta testuinguru sozioekonomiko txarretan badaude”, zehaztu du.

Sariak 70 urtetik gorako pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko gaitasuna aitortzen dio Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailari, haien beharretara egokitutako jarduera fisikoa sustatuz, eta horren ondorioz eman dio aintzatespen garrantzitsua. Programari esker, pertsona horien narriadura funtzionalaren tasa murriztu egiten da, eta horrek euren gizarte-ingurunean integratzea eta komunitatean elkarreragina izatea ahalbidetzen duen autonomia mailari eusten laguntze die.

PROGRAMAREN BARRUKO UDAL-JARDUKETAK:

► Osasun tailerrak adineko pertsonekin:

Duela 30 urte hasi ziren eta kolektiboan ikusitako aldaketetara egokitzen joan dira, baina izendatzaile komun batekin beti: hirurogeita hamar urtetik gorako pertsonei euren gaitasun funtzionaletara egokitutako ariketa fisikoa egin ahal izateko aukera eskaintzea –biztanleria orokorrari zuzendutako beste gune batzuetan ez zegoen horrelako aukerarik–, eta, aldi berean, pandemian hain beharrezkoa den berdinen arteko elkarreragineko testuinguru babestua ahalbidetzea.

99 talde dira, begiraleek (jarduera fisikoko 12 profesional) zuzenduta. Jarduera 26 lokaletan inplementatzen dute, gehienak udalekoak eta beti ere izena eman duten pertsonen bizilekutik hurbil daudenak, urtarriletik ekainera eta urritik abendura bitartean astean ordubete edo bi. Pandemia baino lehen, batez beste 79 urte zituzten 2.843 parte-hartzaile zeuden. Gaur egun, 1.200 inguru dira, hartu behar izan diren prebentzio-neurriak direla eta. Gehienak emakumeak dira.

► Ibiltarien sarea. Bilbo ezagutzeko ibilbideak zure burua zaintzen duzun bitartean:

Bilbon zehar ibilaldi osasungarriak egitea proposatzen du. Ibilbideak bost zailtasun-mailatan sailkatzen dira, distantzia, denbora, altuera eta jaitsiera eta zoru-mota kontuan hartuta, eta udalerriko hainbat eremutatik igarotzen dira.

2021ean, 183 aldiz inplementatu dira Ibilbide Osasungarrietako jarduera gidatuak, begirale batek gidatutako hamabost ibilbide proposamenak txandakatuz. Guztira 4.804 erabiltzailek hartu dute parte, egunean batez beste 26k baino gehiagok, 11:00etatik 13:00etara, urte osoan zehar.

Osasun Tailerretan parte hartzen duten adinekoak Ibiltarien Sareko ibilbide errazetan inplikatu dira ehuneko handi batean; proiektu hau harremanetarako eta sozializaziorako espazioa eta alternatiba segurua izan da COVID garaietan, eta nahi gabeko bakardade-egoerak saihestu ditu.

► Parke Bio-osasungarriak:

Parke Bio-osasungarriak dinamizatzeko proiektua 2018an hasi zen, Sailak egindako “Mugi zaitez zure osasunaren alde. Bilboko jarduera fisikorako baliabideak eta parke bio-osasungarrien aprobetxamendu maila” ikerketaren ondoren.

Gaur egun, udalerriko 16 Parke Bio-osasungarri dinamizatzen dira, jarduerak Bilboko 8 barrutietan txandakatuz. Begiraleek 183 dinamizazio-saio egin dituzte 11:30etik 13:00etara, eta horietan 3.197 pertsonak parte hartu dute; batez beste, 17 pertsona baino gehiagok saio bakoitzean, gehienak adinekoak. Nabarmentzekoa da aurreko urteekin alderatuta parte-hartzeak gora egin duela, ziurrenik proiektua aire zabalean delako, aukera bideragarria egungo osasun-egoeran.

► “Osasun Parkeak” Aplikazioa:

Adinekoek jarduera gainbegiratuak eskatzen ohi dituzten arren, haien autonomia bultzatzea ere Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailaren helburuetako bat da. Garrantzitsua da tutoretzarik behar barik eta egoki iritzitako uneetan jarduera fisikoa egiteko aukera ematea, ordutegi jakinen menpe egon barik.

Mugikorretarako aplikazio horrek Parke Bio-osasungarrien instalazioak behar bezala erabiltzea sustatzen du, eta hainbat funtzionalitate ditu, horien artean parkeen geolokalizazioa, aparatuak erabiltzeko bideo tutorialak, pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako klase gidatuak, pauso-kontagailua edo jarduera fisikoaren asteko helburuak ezartzeko aukera.

Proposamena, Parke Bio-osasungarrien ekimenaren barruan aplikazioa telefono mugikorretan erabiltzeko jarraibideak ere jaso ahal izatea da, ondoren, eguneroko jardunean aplikatu ahal izateko.

► Denbora pasarako eta harremanetarako espazioak:

Jarduera honen bidez, interakzio soziala aktibatu gura da, hori faktore garrantzitsua delako estresa arintzeko. Berdinen arteko interakzio soziala sustatzeko ekintza horrek ahalduntzea bultzatzen du, bizitza-kalitatea eta, ondorioz, zahartze positiboa hobetuz.

Pandemia garaia alde batera utzita, aldiro-aldiro, udalerriko auzoetan “Osasuna Adinekoekin” taldeetako pertsonak elkartzen diren guneak antolatzen dira, adinari egokitutako jarduera fisikoaren erakustaldi bateratua eskaintzeko, eta adinekoek partekatzen duten janari osasungarriarekin amaitzen dira.

► Informazioa eta kolektiboaren prestakuntza:

Hautemandako beharretara egokitutako aldizkakotasunarekin, osasun-tailerretan parte hartzen duten adinekoak kezkatzen dituzten gaiei buruzko informazio-hitzaldiak ematen dira. Informazio hori elikadura osasungarriari (dietan azukrea murriztea bultzatuz, besteak beste), gernu-inkontinentziari, COVID-19ari, erorketei, automedikazioari, parke bio-osasungarriei, jarduera fisikoari eta abarri buruzkoa da.

SARE SOZIALAK:

Zerikusia duten edukiak

Irudiak

PDFak

Audioak

BILBOKO UDALAK OLABEAGA AUZOAN IRISGARRITASUNA ETA ARGITERIA HOBETZEKO OBRAK HASI DITU

  • Hainbat eskailera-tartetan jarduketak egitea aurreikusten da, hala nola Dike kalera sartzeko eskaileretan, bide horren eta Ventosa bidearen artekoetan, Trokabideko eskaileretan, Olabeaga kaiko 36 zenbakian daudenetan eta Olabeaga kaiko 22 zenbakiko atzealdean dauden eskailera metalikoetan.
  • Urgozo kaleko aparkalekuan ere esku hartuko da.
  • Aste honetan hasi eta sei hilabeteko epea duten lan horietara 435.321,31 euroko aurrekontua bideratuko da.
  • Lan horiek Auzokide Planaren barruan daude, eta lehenetsi egin dituzte, horrenbestez, 8. barrutiko bizilagunek.

Bilboko Udalak Olabeaga auzoko hobekuntza-planaren barruan jasotako hainbat lan hasiko ditu aste honetan. Lan horiek zenbait gunetan egingo dira, eta funtsean, ingurune horretako oinezkoentzako bideak hobetzeko dira. Lan gehienak auzoko zenbait eskailera-tartetan egingo dira.

Guztira, sei jarduera egingo dira hiru tokitan; lanok 435.321,31 euroko aurrekontua dute, eta datozen sei hilabeteetan egingo dira.

DIKE KALERA SARTZEKO ESKAILERAK

Eskailerak eta arrapala bat daude Olabeaga kaiko espaloitik Dike kalera sartzeko, baina dagoen barandak ez ditu betetzen irisgarritasun-parametroak, ezta desnibelak babestekoak ere.

Baranda horren ordez beste bat jarriko da, desnibelak babestuta eta altzairu herdoilgaitzezko eskudel bikoitzaz hornitua, irisgarritasun-parametroak bete ditzan.

Gainera, sarbideko zoladura eta horma garbituko dira, lirdinga eta hezetasunak sortutako kalteak daudelako. Hormaren paramentua mortero-geruza batez tratatuko da.

DIKE KALEAREN ETA VENTOSA BIDEAREN ARTEKO ESKAILERAK ETA PASABIDEA

Dike kalearen amaieran, 10 zenbakiaren parean, Ventosa bidera igotzeko eskailerak hasten dira. Eskailera horiek pasabide baten bidez zeharkatzen dute trenbide zaharra. Oinezkoentzako ibilbide hori pasabide estua da; eskailera-mailak, itxiturak eta barandak hondatuta daude, eta argiztapena ez da nahikoa.

Eskailera-tarteak ezin izango dira zabaldu, ez baitago aski espazio publikorik. Eskaileretan hormigoizko zoladura hobetuko da, halere, mortero inprimatuko geruza batez, hala eskailera-mailetan, nola eskailera-buruetan eta pasabidean.

Baranda guztiak eta metalezko itxitura kenduko dira; azken horrek ez du zentzurik, pasabidearen azpian trenik ez baitabil orain. Gaur egun trenbidea ez da erabiltzen, eta ADIFek Udalari laga dio lursaila.

Goiko zatian lorategiko zintarri bat jarriko da alboko ezpondekin mugatzeko, eta altzairu herdoilgaitzezko eskudel bikoitza eta babes-baranda jarriko dira bi aldeetan, zati horren luzera osoan. Eskaileretarako sarbideetan, norabidezko baldosa gorrizko banda bat jarriko da.

Eta dagoen luminariaren ordez LED sistemakoa jarriko da, bai eta ezaugarri bereko beste argi-puntu bat ere eskaileren goiko aldean.

TROKABIDEKO ESKAILERAK

Trokabidea kaleko eskailerek bi zati dituzte: lehenak Olabeaga kaia –3 zenbakiaren parean– eta Dike kalea lotzen ditu, eta bigarrenak trenbide gaineko pasabideraino jarraitzen du. Eskailera horiek horma artean daude, eta ez dago, ondorioz, handitzeko aukerarik.

Asmoa da eskailera horiek berriz egitea, eta haien mailen neurriak eta kopurua egokitzea, irisgarritasunari buruzko araudia bete dadin (35×15 zentimetroko mailak, alegia). Horretarako, maila batzuk atzeraeman eta beste batzuk gehitu behar dira; eskailera-zatiak aldatuko dira, halaber, eta bere horretan utziko da Dike kalearekiko elkarguneko eskailera-burua.

Mailak granitozkoak izango dira, eta granitozko baldosa ere jarriko da eskailera-buruetan eta elkarguneetan. Alboko gidak kenduko dira, eta eskudel bikoitza jarriko da eskaileren bi aldeetan.

Era berean, norabidezko baldosa-bandak jarriko dira, orobat, eskaileretarako sarbideetan, eta argiak, ur-sarearen zati bat eta euri-urak biltzeko sistema berrituko dira.

OLABEAGA KAIKO 22KO ATZEALDEKO ESKAILEREN METALEZKO EGITURA

Olabeaga kaiko 22ko atzealdean metalezko egitura baten gaineko eskailera batzuk daude. Eskailera horiek –goiko aldeko pasabide baten bidez– San Nikolas kalearekin lotzen dute. Haien egitura oxidatuta dago, eta errekarrizko zoladura, berriz, hondatuta.

Eskailera-mailetako eta pasabideko zoladura kendu eta granitozko baldosa jarriko da; horrez gain, metalezko egitura saneatu eta konponduko da. Egitura hori zutabeen bidez indartuko da, eta goiko korridorean barandaren garaiera 1,10 metroraino handituko da.

Eskaileraren eremuak errepasatuko dira eta esmalte sintetikozko bi geruzaz margotuko dira; halaber, baldosa ipini aurretik, iragazgaizte elastikoa jarriko da goiko tranpalean, eskailera-buruetan eta mailetan, oxidatzea eragozteko.

OLABEAGA KAIKO 36KO ESKAILERAK

Bi eskailera-tartek Olabeaga kaia, 36 zenbakiaren parean, eta San Nikolas kalea, 29 zenbakiko atariaren inguruan, lotzen dituzte.

Alde horretan honako lan hauek egingo dira: maila guztiak granitozko batzuez ordeztuko dira, eta eskailera-buruetan, dagoen zoladuraren ordez, baldosazkoa jarriko da; azkenik, norabidezko baldosa ipiniko da sarbideetan.

Horrez gain, dagoen eskudelaren ordez altzairu herdoilgaitzezko eskudela bikoitza jarriko da, eta hormigoizko balaustrada garbituko da.

URGOZO KALEKO APARKALEKUKO ITXITURA

Bihurdura soileko sarezko itxitura batek Urgozo kaleko aparkalekua eta trenbidearen lurrak bereizten ditu. Itxituraren zati batzuk erorita daude, alde horretan baterian aparkatzen duten autoek bultzatuta, zintarritik gertu dagoelako.

Horregatik, ezaugarri bereko beste itxitura bat jarriko da, baina aparkalekua mugatzen duen zintarritik metro eta erdi bereizita, ibilgailuek uki dezaten eragozteko. Guztira, 2 metroko garaierako 360 metro lineal.

Itxiturako oinezko eta ibilgailuentzako ateak gaur egun dauden toki berean egongo dira.

AUZOKIDE-PLANA

Olabeaga auzorako aurreikusitako lanak hiriko auzoak hobetzeko Auzokide Planaren barruan sartzen dira.

Bilboko Udalak herritarren parte-hartzerako daukan tresnarik garrantzitsuenetako bat da hori. Horren bitartez, aurrekontuaren bidezko banaketa egiten da Bilboko 8 barrutien artean; hau da, 1,5 milioi euro barruti eta urte bakoitzeko.

SARE SOZIALAK:

Zerikusia duten edukiak

Irudiak

 

PDFak

BILBOK LGTBIQ+ PERTSONEN AURKAKO DISKRIMINAZIO ORO GAITZESTEN DU

    • Homofobiaren, Lesbofobiaren, Transfobiaren, Bifobiaren eta Intersexfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, Udalak sentsibilizazio-kanpaina berri bat jarri du abian, LGTBIQ+ pertsonen aurkako bereizkeria-mota oro baztertzeko eta salatzeko.
    • Udalak prebentzioa eta herritarrak sentsibilizatzea planteatzen ditu estrategia gisa, diskriminaziorik eta indarkeriarik gabeko uria lortze aldera.

    Bilboko Udalak bihar, maiatzak 17, Homofobiaren, Lesbofobiaren, Transfobiaren, Bifobiaren eta Intersexfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, sentsibilizazio-kanpaina berri bat jarri du abian, LGTBIQ+ pertsonen aurkako bereizkeria-mota oro baztertzeko eta salatzeko. Izan ere, sexu-aniztasunarekiko eta LGTBIQ+ pertsonekiko fobia munduan hedatuen dagoen gorroto-moduetako bat da.

    Kanpaina honetarako diseinatutako irudian, atzealde gorrian, gomutatzen den eguna da protagonista. Egunaz gain, honako esaldi hau dago nabarmenduta: “giza eskubideak dira”, sexu-eskubideak giza eskubideak direla azpimarratzeko, Giza Eskubideak eta Sexu Eskubideak Unibertsalak direla azpimarratzeko, “inor ez dela beste inor baino gehiago eta eskubide horiek ez daudela tradizio edo sinesmen kulturalen mende”, Berdintasuneko Sailetik zehaztu dutenez.

    Udalak planteatzen du, estrategia gisa, Bilboko herritarren prebentzioa eta sentsibilizazioa, bereizkeriarik eta indarkeriarik gabeko uria lortzeko –uria osotasunean, auzoen eta kaleen artean bereizketarik egin gabe–, batez ere errespetua nagusi eta benetako berdintasuna, normalizatua eta aurreiritzirik gabea, izango dituena.

    “Gorroto-diskurtsoak ahozko eta idatzizko adierazpenak dira, Bilboko herritarrak, gure auzokide izan daitezkeen pertsona-taldeak, lagunak eta, besterik gabe, lanera joatean gurutzatzen ditugun pertsona ezagunak mehatxatzen dituztenak. Udalean elkarbizitza aske eta seguruaren aldeko apustua egiten dugu, errespetuan, tolerantzian eta aniztasunean oinarrituta”, esan du Nekane Alonsok, Berdintasuneko zinegotziak, eta erantsi du “balioen uriaren aldeko apustua sendotzeko oinarria dela”.

    “Bilboko Udalak uriko LGTBIQ+ kolektiboen elkarlana eta aktibismo handia ditu gizarte bidezkoagoa, errespetuzkoagoa eta integratzaileagoa elkarrekin eraikitzeko”, azaldu du zinegotziak. “Berdintasunerako eta sexu- eta genero-orientazioagatik diskriminaziorik ez jasateko eskubidearen alde lan egiten jarraituko dugu, aniztasuna nahi bezala bizitzea sustatzeko”, gehitu du.

    Horrela, bada, Udalak pertsona guztiek dituzten eskubide sozialen inguruan sentsibilizatzen jarraitzen du. Kanpaina hori hedatuz, bai euskarri fisikoetan eta hiri-altzarietan, bai formatu digitalean (www.bilbao.eus web orrian eta sare sozialetako udal-kontuetan), Udalak sexu- eta genero-aniztasuna aldarrikatzen ditu, eta LGTBI-fobiaren aurkako erabateko gaitzespena adierazten du.

    Bilboko Udalak LGTBIfobia gaitzesteko konpromiso aktiboa, indibiduala eta kolektiboa hartzeko deia egin du, eta herritar guztiak animatu nahi ditu “Nazioarteko Egun hau dela-eta urian antolatzen diren mobilizazio, kanpaina eta gainerako aldarrikapen-jardueretan parte hartzera”.

    Sexu- eta genero-aniztasunaren aldeko apustua uri inklusibo, anitz eta solidario baten oinarri gisa balioak lantzen dituzten bi udal-estrategiaren barruan dago: Bilbao Balioen Hiria eta Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH).

    SARE SOZIALAK:

Zerikusia duten edukiak

Irudiak

Bideoak

PDFak