- Ipuin-lehiaketa honetan parte hartzeko, Bilbon erroldatuta egon behar da, eta bertoko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikaslea izan. 2019ko urtarrilaren 31ko 14:00etara arte aurkeztu ahal izango dira lanak, eta sarituak 2019ko lehenengo seihilekoaren barruan jakinaraziko dira.
- Lehiaketan lau kategoria daude, adinaren araberakoak, eta guztira hamabi sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko hiru. Aurten, gainera, beste bi sari emango zaizkie BILBOKO BALIOEN AGIRIAN aipatzen diren balioetakoren bat aipatzen duten ipuinei.
- Epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zortzi kidek osatuko dute. Hauek izango dira: Txani Rodriguez, Igone Etxebarria, Goizalde Landabaso, Irune Berro, Irati Malatsetxebarria, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Lutxo Egia etaJuan Ramón Madariaga.
- Rafael Mikoleta ipuin-lehiaketak euskarazko aurreneko gramatikaren egilearen izena darama. 1998az geroztik antolatzen da, euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna zabaltzeko eskola-umeen artean.
Hasi da Rafael Mikoleta ipuin-lehiaketan parte hartzeko euskarazko ipuinak aurkezteko epea. Aurten izango du sariketa honek bere hogeita hamaikagarren aldia.
Lehiaketa hau egiten dela 31 urte dira erreskadan, eta arrakasta du Bilboko ikasleen artean. Euskarazko ipuinen lehiaketa honetan parte hartzeko, Bilbon erroldatuta egon behar da, eta lehen edo bigarren hezkuntzako ikaslea izan Bilboko ikastetxeren batean.
2019ko urtarrilaren 31ko 14:00etara arte aurkeztu ahal izango dira lanak, eta sarituak 2019ko lehenengo seihilekoaren barruan jakinaraziko dira.
Rafael Mikoleta ipuin-lehiaketak euskarazko aurreneko gramatikaren egilearen izena darama. 1998az geroztik antolatzen da, euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna zabaltzeko eskola-umeen artean. Lehiaketa honekin, euskara jakitea bultzatu nahi da, gazteak animatu euskal literatura lantzera.
Hala, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak antolatutako lehiaketa honek Euskararen Sustapenerako Ekintza Planaren (ESEP) hiru helburuetako bi hartzen ditu: hizkuntzaz jabetzea eta euskararen kalitatea, sorkuntza-lanean.
KATEGORIA GUZTIETARAKO SARIAK
Epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zortzi kidek osatuko dute, denak ere Bilbon bizi direnak. Hauxek: Txani Rodriguez, Igone Etxebarria, Goizalde Landabaso, Irune Berro, Irati Malatsetxebarria, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Lutxo Egia etaJuan Ramón Madariaga.
Sariak lau kategoriatan (A, B, C y D) emango dira:
- A kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
- B kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
- C kategoria: Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
- D kategoria: Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
Epaimahaiak guztira hamabi sari banatuko ditu, kategoria bakoitzeko hiru:
- saria: 180 euroko balioa duten opariak.
- saria: 140 euroko balioa duten opariak.
- saria: 100 euroko balioa duten opariak.
BILBO BALIOEN HIRIAN KATEGORIA
Aurten, berrikuntza gisa, beste bi sari izango dira C eta D kategorietan (bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailak C kategorian, eta bigarren hezkuntzako 3. eta 4. mailak D kategorian).
Bilboko Balioen Agirian jasotzen diren balioetakoren bat aipatzen duten ipuinak sarituko dira:
- Bilbo Balioen Hiria Saria C kategorian: opariak, 150 euroko balioarekin.
- Bilbo Balioen Hiria Saria D kategorian: opariak, 150 euroko balioarekin.
Joan den martxoaren 22an, Bilboko osoko bilkurak BILBOKO BALIOEN AGIRIA onetsi zuen. Agiri horretan jasotzen dira hasierako vademecumeko 10 balioak eta beste 7 balio herritarrek eta hiriko gizarte, politika eta ekonomiaren arloko entitateek hautatuak.
Hauek dira 17 balio horiek: elkartasuna, ahalegina, sormena, giza eskubideen errespetua, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, parte hartzea, konfiantza, ingurumen jasangarritasuna, konpromisoa, justizia soziala, aniztasuna eta inklusioa, elkarbizitza, nortasuna, erantzunkidetasuna, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna.
Bigarren hezkuntzako 1. eta 4. mailen arteko ikasleek, beren ipuinetan balio horietakoren bat sartzen dutenek, bi sari berri horietako bat irabazteko aukera izango dute, ohiko sariaz gain.
LEHIAKETAREN OINARRIAK
Ipuinek ezaugarri hauek izan behar dituzte:
- Euskaraz idatzitakoak izango dira eta marrazkiz hornituak.
- Originalak izan beharko dira, argitaratu bakoak eta beste lehiaketaren baten aurkeztu bakoak.
- Egile bakarra izango dute eta irakurtzeko moduan idatzitakoak: ordenagailuz, idazmakinaz edo kaligrafia argiarekin.
- Gaia librea izango da.
- 2 eta 4 orrialde bitarteko luzera.
Ipuinak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 31n itxiko da, arratsaldeko 14.00etan, eta Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Euskara Zuzendariordetzan aurkeztu beharko dira (Venezuela plaza 2, 7. solairua – 48001 Bilbo).
Lanen aurkezpen moduari dagokionez, lan originala koloretan aurkeztu behar da, eta kopia bat ere bai; izenburuaren ondoan ez da idatziko egilearen izenik, ikasturtea eta kategoriaren izena baizik ez. Erantsitako fitxa batean kategoria, ipuinaren izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, eta helbide elektronikoa, irakaslearen izen- abizenak eta eskolaren izena jarri beharko dira.
Lehiaketaren oinarriak www.bilbao.eus eta www.bilbaoeuskaraz.eus udal atarietan izango dira eskuragarri. Gainera, Bilboko ikastetxeetan 2.000 esku-orri banatuko dira lehiaketa eta oinarriak iragarriz.
Euskarazko ipuinen lehiaketa hau finkatuz joan da apurka-apurka, harrera hobea izanik urterik urte. Honatx azken edizioan aurkeztutako lanen kopuruak: guztira, 780 ipuin, eta 1993an, ostera, 120 idazlan.