Ardatz honen helburua da Bilboko Balioen Agiriari duen garrantzia ematea, zabalkundea ematea eta sozializatzea. Proiektu batzuk sustatuko dira hiriko herritarren eta gizarte-eragileen artean Agiria zabaltzeko eta sozializatzeko, eta beste batzuk, esperientziak eta ekimenak munduko beste hiri batzuekin partekatzeko. Ekintza hauek aurreikusi dira:
- Balioen Agiria zabaltzea eta hari atxikitzea sustatzea parte hartzen den foro eta eremu guztietan,
- Balioen Agiria Agenda 2030ean ezarritako Garapen Jasangarriaren Helburuei lotzea,
- Giza Eskubideak Babesteko Europako Agiriari atxikitzea,
- Agiria hirian dauden hizkuntza nagusietara itzultzea, ondoren zabalkundea emateko.
- oraingo agintaldiaren itxierako memoria bat egitea, Balioen Plan honen inguruan garatutako ekintza guztiak bilduko dituena.
- Bilbao Balioen Hiria proiektua eta haren Balioen Agiria Hiri Hezitzaileen foroan integratzea.