BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN SARIEN BIGARREN EDIZIOAN, 53 PROPOSAMEN AURKEZTU DIRA URIKO GIZARTE INGURUNEA HOBETZEKO

  • 31 ekimen, pertsona eta/edo kolektibo gazteen kategoriakoak dira, eta gainerakoak, 22, unibertsitate-graduko edo goi-mailako zikloetako ikasleenak.
  • Sariak 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dira, eta bi kategoriatan banatzen dira; epaimahaiak 5 ekimen hautatuko ditu bakoitzeko. Proiektu sarituek 3.000 euro jasoko dituzte garatzeko.
  • Proposamen guztiek dute zerikusia GJHekin (NBEaren 2030 Agendaren garapen jasangarriaren helburuekin).

Bilbo Gazte Balioak Martxan” sarien bigarren edizio honetan, 53 proposamen jaso dira. Sari hauen bidez, Uriko gizarte-ingurunea hobetzen laguntzen duten gazteen ekimenak sustatu nahi dira, eta gazteek Bilboko Balioen Agirian jasota dauden balioetan oinarritutako gizarte bat garatzeko duten zeregina indartzea.

Jasotako 31 ekimen horiek pertsona eta/edo kolektibo gazteen kategoriakoak dira, eta gainerakoak, 22, unibertsitate-graduko edo goi-mailako zikloetako ikasleenak. Sariok 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dira.

10 sari banatuko dira guztira, 5 kategoria bakoitzean. Sari bakoitzak 3.000 euro ditu. Gazte sarituek beren proposamenak garatzeko baliatuko dute diru hori. Ideia irabazleak 2019an zehar gauzatu beharko dira.

GJH, GARAPEN JASANGARRIAREN HELBURUAK

Bigarren edizio honetan, proiektuek zerikusia izan behar dute Nazio Batuen 2030 Agendako garapen jasangarriaren helburuekin.

Nazio Batuen Erakundeak garapen jasangarrirako adierazitako 17 helburu ia guztiak jasotzen dituzte aurkeztu diren 53 ekimenek. Kopuruari begiratuta, nabarmenak dira jasangarritasun sozialaren ideia indartzen duten 13 proposamenak; gero datoz emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desparekotasuna desagerrarazi nahi duten 9 ekimenak, kalitatezko hezkuntza hobetu nahi duten 8 ekimenak, eta ekoizpen-sistema eta kontsumo arduratsuagoaren aldeko 7 proposamenak.

Bilboko gazteak era askotakoak direla argi geratzen da proiektuetarako proposatzen dituzten espazioetan eta diziplinetan. Hain zuzen ere, proiektu horiek unibertsitateekin lotutako ikerketa-espazioak, musikarekin, dantzarekin, ikus-entzunezkoen ekoizpenarekin lotutako proposamen artistikoak eta sentsibilizazio eta aktibazio sozialerako esperientziak dira.

Gazteek Bilbao Gazte Balioak Martxan sarien bigarren edizio honetan eman duten erantzunak erakusten du haien sormena, ideiak sortzeko eta proiektuak zuzentzeko gaitasuna eta Bilboren orainarekin eta etorkizunarekin daukaten konpromisoa.

EPAIMAHAIA

Epaimahaia hiru lagunek osatuko dute: bat, Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Saila ordezkatuz; beste bat, Deustuko Unibertsitatekoa, Bilbao Balioen Hiria agiria idatzi zuen taldearen izenean; eta, beste bat, Euskadiko Gazteriaren Kontseilukoa (EGK).

Saritutakoak hautatzeko, epaimahaiak irizpide hauek beteko ditu:

  • sormena, originaltasuna eta izaera berritzailea,
  • proiektua edo ideia gauzatzeak gizartean duen eragina eta interesa,
  • sustatzaile gazteen lidergoa, ekimena diseinatu eta gauzatzeko prozesuan,
  • gizartearen parte-hartzea, ideia diseinatzean edota gauzatzean,
  • proiektuaren kalitate teknikoa
  • eta proiektuaren bideragarritasuna.

 

BILBOKO ALKATEAK BAT EGIN DU “OTXARKOAGA, AUZO IRAKURLEA” EKIMENAREKIN, HIRUGARREN EDIZIO HAU BALIOEN HIRIARI BURUZKOA IZANGO DUENA

  • Proiektuko gidaria Otxarkoaga eta Txurdinagako gizarte eta hezkuntza batzordea da, “Ni Otxarren alde” plan komunitarioaren testuinguruan. Helburua, adin eta gizarte-egoera guztietako pertsonen artean irakurketa bultzatzea.
  • Parte-hartzaileek urte bakoitzeko gaiaren inguruko liburu bat hautatzen dute (aurtengoan, “balioak” da gaia), eta irakurketa-fitxa bat betetzen dute, liburuari buruzko iruzkin, argazki edo marrazki batekin, auzoko leku esanguratsuetan dagoen erakusketa batean txertatuko dena: auzo etxea (erakusketa ibiltaria), anbulatorioa, plaza, ikastetxeak, komertzioak, eta abar.
  • Aburto alkateak José Antonio Marinaren “La lucha por la dignidad” liburua hautatu du, eta irakurketa-fitxan adierazi du “duintasunak berdindu egiten gaituela”. Hauek ere parte hartu dute: Gotzone Zaldunbide Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutietako zinegotziak, Alaitz Leceagaren “El bosque sabe tu nombre” lanarekin; Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak, Miren Agur Meaberen “Kristalezko begi bat” lanarekin, eta Alberto Ruiz de Azua saileko zuzendariak, Irantzu Mendiaren eta Gloria Guzmanen “En tierra ocupada” liburuarekin.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, udal gobernuko beste kide batzuekin batera, “Otxarkoaga, auzo irakurlea” ekimenean parte hartu du. Proiektu hau Otxarkoaga eta Txurdinagako gizarte eta hezkuntza batzordeak zuzentzen du, “Ni Otxarren alde” plan komunitarioaren barruan. Hirugarren edizio honetan, Bilboko Balioen Agiriarekin bat egin du, “Otxarkoaga, baliodun auzoa” izenarekin.

Horrela, Aburto alkatea ekimen honen alde agertu da, urtero Liburuaren Nazioarteko Egunean egiten dena (apirilaren 23an), adin eta gizarte-egoera guztietako pertsonen artean irakurketa sustatzeko asmoz. Iazkoan, 160 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, eskolako umeak, irakasleak, auzokideak eta 65 urtetik gorako erretiratuak barne.

Aurreko edizioetan bezala, “Otxarkoaga, auzo irakurlea” ekimenean parte hartu gura duten pertsonek edizio bakoitzeko gaiarekin zerikusia duen liburu bat aukeratu baino ez dute egin behar izan (kasu honetan, balioak), eta irakurketa-fitxa sinple bat bete, testuan ageri diren balioak aipatuz eta hari buruzko iruzkin, argazki edo marrazki bat erantsiz.

Fitxak euskaraz nahiz gaztelaniaz bete daitezke, taldean nahiz banaka. Fitxa guztiak biltzen direnean, erakusketa bat antolatzen da, urtero, auzoko leku garrantzitsuetan jartzeko: auzo etxea (erakusketa ibiltaria), anbulatorioa, plaza, ikastetxeak, komertzioak, eta abar.

Juan Mari Aburto alkatearen kasuan, aukeratutako liburua “La lucha por la dignidad” da, José Antonio Marina filosofo, entsegu-egile eta pedagogoak idatzia. Bere irakurketa-fitxan, Bilboko alkateak hauxe idatzi du: “Pertsona guztiek dute duintasun bera. Duintasunak berdindu egiten gaitu”.

Gotzone Zaldunbide Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutietako zinegotziak ere “Otxarkoaga, auzo irakurlea” ekimenean parte hartu du. Bere irakurketa-fitxa Alaitz Leceaga bilbotarraren “El bosque sabe tu nombre” eleberriari buruz egin du, eta nabarmendu du “joan den mendearen hasierako emakume indartsu eta ezberdin baten istorioa” dela.

Bestalde, Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako zinegotziak “Kristalezko begi bat” liburua aukeratu du, Miren Agur Meabe lekeitiarrarena. Irakurketa-fitxan adierazi duenez, “liburu honetan, emakume batek (liburuaren egileak) bizitzako momentu zailei aurre egiteko eta gainditzeko duen ahalmena erakusten du”.

Azkenik, Alberto Ruiz de Azua saileko zuzendariak bere irakurketa-fitxa Irantzu Mendia eta Gloria Guzmanen “En tierra ocupada” liburuaz egin du. Liburua “Mendebaldeko Saharako emakumeek egiten duten erresistentzia-borrokaz, eskubideen defentsaz eta elkartasunaz da. Askatasunarekin, berdintasunarekin eta justizia sozialarekin konprometitutako emakumeak dira”, Ruiz de Azuaren hitzetan.

BALIOETAN OINARRITUTAKO PARTE-HARTZEA ETA GIZARTE-INKLUSIOA

Otxarkoaga, auzo irakurlea” proiektua Otxarkoaga eta Txurdinagako gizarte eta hezkuntza batzordeak zuzentzen du. Proiektuaren asmoa da irakurketa norbere hazkunderako prozesuen eta gizarte eta kultur eraldaketako prozesuen motorra izan dadila. Horretarako, irakurketarako espazio publikoak sustatzen dira eta instalazio horien erabiltzaileek euren kidetasun-sareekin dituzten loturak sendotzen dira.

“Otxarkoaga, baliodun auzoa” leloarekin, ekimenak aurten Bilboko Balioen Agiriarekin bat egingo du, hainbat helbururekin: auzo osoa inguruko ikastetxeetan lantzen ari diren balio horiek transmititzeko lanean murgildu dadila, Otxarkoagan bizi diren eta lan egiten duten pertsonek elkar ezagutu ahal izateko elkargune bat sortzea, eta balioetan oinarritutako parte-hartze eta gizarte-inklusioko prozesuak mesedetzea ikastetxeetako ikasleen artean, auzoan lan egiten duten profesional eta merkatarien artean, herritarren artean, eta elkarteen eta instituzioen artean.

Xede horrekin, aurten literaturari eta balioei buruz bildutako irakurketa-fitxen erakusketak Otxarkoagako bizilagunentzat esanguratsuak diren lekuak azalduko ditu. Lehenik eta behin, auzo etxea. Bi aste emango ditu bertan. Gero, Pio Baroja, Artatse, Artabe BHI eta Birjinetxeko ikastetxeetara joango da. Gainera, anbulatorioan, plazan, komertzioetan eta abarrekoetan egongo da.

“Otxarkoaga, auzo irakurlea” ekimena “Yo Con Otxar- Ni Otxarren Alde” udal programaren garapenaren barruan sartzen da. Programa hori, hain zuzen ere, Bilboko Udalak duela hamarkada bat, auzoan bizikidetza eta bizi-kalitatea hobetzeko asmoz, hasi zuen “Imajinatu Otxarkoaga” izenekoaren jarraipena da.

‘Yo con Otxar-Ni Otxarren alde’ herritarren partaidetzako baliabide berritzailea da, auzoa biziberritzeko lanean diharduena, besteak beste, inguruko jarduerak, merkataritza eta zerbitzuak sustatuz.

“BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN” SARIEN BIGARREN EDIZIORAKO PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA MARTXOAREN 1EAN, BARIKUA, AMAITUKO DA

  • Interesa duten pertsonek eskaera-orria bete beharko dute (www.bilbaogazte.bilbao.eus webgunean dago), eta balioakmartxan@bilbao.eus helbidera bidali. Eskaera-orriarekin batera aurkezpen-bideoa erantsi ahalko dute, gehienez 3 minutukoa.
  • Sariak 16 eta 30 urte arteko gazteentzat dira eta bi kategoriatan banatzen dira: unibertsitate-graduko edo goi-mailako zikloetako ikasleak, eta gazteen kolektiboak edota norbanako gazteak.
  • Edizio honetan proposamenek zerikusia izan beharko dutela GJHekin (NBEaren 2030 Agendaren garapen jasangarriaren helburuekin), Bilbo ikuspegi sozialetik nahiz ingurumenaren ikuspegitik uri jasangarriagoa izan dadin lagunduz.
  • Epaimahaiak gehienez ere 5 ekimen hautatuko ditu kategoria bakoitzeko. Haietako bakoitzak 3.000 euro jasoko ditu bere garapenerako.

“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sarien bigarren ediziorako proiektuak aurkezteko epea martxoaren 1ean, barikua, amaituko da. Bilboko Udalak sariketa hau antolatzen du, uriko gizarte-ingurunea hobetzen laguntzen duten pertsona gazteen ekimenak bultzatzeko, eta Bilboko Balioen Agiria izeneko dokumentuan oinarritutako gizartea garatzeko orduan gazteen papera sustatzeko.

Berritasuna da bigarren edizio honetan proiektuek lotura izan behar dutela Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Jasangarriaren Helburuekin, Bilbo jasangarriago bat eraikitzeko, bai ikuspegi sozialetik, bai ingurumenaren ikuspegitik. Helburu horrezaz gain, sari hauek beste bi helburu nagusi dituzte:

  • Gizartearen eskariei begira, gazteen artean sormena, konpromisoa eta ahalegintzeko gaitasuna sustatzea.
  • Eta gazteei aukera ematea ekimen edo proiektu sozial, artistiko, kultural, ekologiko, ekonomiko, zientifiko, digital, teknologiko bat edo bestelakoa gauzatzeko.

Interesa duten gazteek eskaera-orria bete beharko dute (www.bilbaogazte.bilbao.eus webgunean dago), eta balioakmartxan@bilbao.eus helbidera bidali. Eskaera-orriarekin batera bideo bat bidal dezakete, proiektua azaltzeko, gehienez ere 3 minutukoa.

Epaimahaiak hiru partaide izango ditu: bat, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko ordezkaria; beste bat, Bilbao Balioen Hiria udal proiektuaren talde erredaktorearen izenean ari da, Deustuko Unibertsitatekoa da; eta, azkena, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkaria da.

Saritutakoak hautatzeko, epaimahaiak irizpide hauek beteko ditu:

  • sormena, originaltasuna eta izaera berritzailea,
  • proiektua edo ideia gauzatzeak gizartean dituen inpaktua eta interesa,
  • sustatzaile gazteen lidergoa ekimena diseinatu eta gauzatzeko prozesuan,
  • gizartearen parte-hartzea ideia diseinatzean edota gauzatzean,
  • proiektuaren kalitate teknikoa
  • eta proiektuaren bideragarritasuna.

KATEGORIAK

“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariak 16 eta 30 urte arteko gazteentzat dira. Bi kategoria daude:

  • Unibertsitate-graduko edo goi-mailako graduko ikasleak: proiektua ikasle batek edo ikasle-talde batek (gehienez 4 ikaslekoa) aurkeztu ahal du. Betiere, partaideetako batek ere ezin du izan 30 urte baino gehiago; taldeen kasuan, partaideetako bat, gutxienez, Bilbon erroldatuta egon behar da.

Ikasleek unibertsitateetan edo bestelako ikastegietan eratutako elkarteak ere aurkez daitezke, Bilbon presentziarik badute, esate baterako, ikasle-elkarteak, junior enpresak edo antzekoak.

  • Gazteen kolektiboak edota norbanakoak: norbanakoak edo pertsona-taldeak aurkeztu ahalko dira (gehienez 4 partaide bakoitzean). Guztiek bete behar dute adinaren baldintza, eta gutxienez batek Bilbon erroldatuta egon behar du.

Kategoria honetan ere euren proposamenak aurkeztu ahal dituzte gazte-elkarteek, baldintza hauek betetzen badituzte: dirua irabazteko asmorik ez izatea, elkarteen edo merkataritza-entitateen udal erregistroan izena emanda egotea eta helbidea Bilbon izatea, eta gutxienez kideen % 60ak 30 urte baino gutxiago izatea.

Kategorietako bakoitzean gehienez 5 sari banatuko dira, 3.000 eurokoa bakoitza. Diru-zuzkidura honi esker, saritutako gazteek euren proposamenak garatu ahalko dituzte. Ideia irabazleak 2019. urtean zehar garatu beharko dira.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Ideia-lehiaketa hau “BILBAO, BALIOEN HIRIA” ekimenaren testuinguruan kokatzen da. Proiektu hau udalak bultzatu du. Berria eta berritzailea da Europa mailan, eta haren helburua Bilbo nazioartean ezaguna izatea da, ez bakarrik hirigintza eta gizarte alorretan jasan dituen eraldaketa eta birmoldaketengatik eta bizi duen susperraldiagatik, baizik eta konpromiso eredugarria duelako hainbat printzipiorekin (hala nola, errespetua eta bizikidetza).

Udalak nabarmendu du asmo hori gauzatzeko ezinbestekoak direla bilbotar guztion eta, bereziki, gazte guztien laguntza, inplikazioa eta parte-hartzea.

“IDEIAK MARTXAN”

“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariak “Ideiak Martxan” udal programaren barruan sortu dira. Helburua da uriko gazteen kolektiboei adore ematea sormenezko jardueren ideiak eta proposamenak aurkez ditzaten, gazteentzako udal-eskaintza aberasten dutenak.

Horrela, gazteekiko topaguneak sortzen dira, ikuspuntu integraletik gazteak udal-politiken partaide egiteko eta udal-politika horiek topagune horietan bertan diseinatzeko eta lehenesteko. Urte guztian zehar aurkez daitezke proposamenak. Interesgarriak eta bideragarriak izanez gero, sustatzaileekin batera landuko ditu Udalak, proiektuak gauzatzeko.

Sare sozialak:
@Bilbao_udala
@BilbaoGazte
@BilbaoBalioak
#BalioakMartxan #BilbaoBalioenHiria

JUAN MARI ABURTO BILBOKO ALKATEAK BILBAO BALIOEN HIRIA SARIAK EMAN DIZKIE ASKABIDEREN MARI MAKEDA, ARTAGAN IKASTETXEAREN KONEKTA ZAITEZ ETA IMQ IGURCO ZORROZGOITI AMESTUZ PROIEKTUEI

  • Bilboko Udalak antolatutako sariak dira, Bilbao Balioen Agiriaren edukiak sustatzen dituzten entitateen ekimenei ezagutza agertzeko.
  • Sariok Bilbao Balioen Hiria proiektuaren barruan daude, eta agiriak jasotzen dituen 17 balioak garatzeko ardatzetako bat dira; dagoeneko 2.108 atxikipen dauzka.
  • Askabideren Mari Makeda proiektuak xedetzat du lan-aukerak eskaintzea kalitatezko enplegu bat lortzeko zailtasunak dauzkaten emakumeei.
  • Artagan ikastetxearen Konekta zaitez proiektuak gertuko harreman bat lortu nahi du nahiz ikasleen artean, nahiz irakasleekin, zailtasunen bat dutenek ikastetxeko hezkuntza-komunitatearen laguntza jaso ahal izan dezaten.
  • IMQ IGURKO ideiak, Zorrozgoiti Amestuz, adinduen eta hainbat eragileren arteko harreman sozialak eta parte hartzea sustatzea du helburu––hala nola gazteen kolektiboak–– Zorrotzako auzoan.
  • Epaimahaiak hiru proiektu horiek bereizi ditu aurkeztutako 59 proiektuen artean (39 elkarteen kategorian, 14 ikastetxeen kategorian eta 6 entitate profesionalen kategorian). Saritutako proiektu bakoitzak 4.000 euro jaso ditu, saritutako ekimenarekin zerikusia duten xedeetarako erabiltzeko.

Askabideren Mari Makeda proiektuak, Artagango Santa Maria ikastetxearen Konekta zaitez proiektuak eta IMq IGURCOren Zorrozgoiti Amestuz proiektuak irabazi dituzte “Bilbao Balioen Hiria Sarien” lehenbiziko edizio honetako sariak, zeintzuk Bilboko Udalak antolatu baititu Bilboko Balioen Agiria sustatzen duten entitateen ekimenak saritzeko eta haiei ezagutza agertzeko.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da buru gaur arratsaldean Udaletxeko Arabiar Aretoan sariak banatzeko egin den ekitaldian. Sari hauek Balioen Agiriko Garapenerako Planean aurreikusitako hiru ardatzetako bat eta hamabost ekimenetako bat dira hain zuzen ere, Bilboko Balioen Agiria osatzen duten balioak garatzeko eta sustatzeko onartu zen plan hori.

Juan Mari Aburtok gogorarazi du Bilbo eredua dela “aldaketan, eraldaketan eta hobetzen“, eta hau erantsi du: “bere burua balioen erreferente gisa aurkez dezan ere nahi dugu“. Alkateak berretsi egin du Udalak Bilbo Balioen Hiria proiektuaren alde egindako “apustu argia“, “zeina guztien parte hartzetik sortu baitzen, eta orain garatzen ari baita, guk espiritu horri berorri eusten diogun artean“. Aburto alkateak nabarmendu egin du “elkarrekiko lanaren garrantzia Agiri horretako balioetako bakoitzean aurrera egiteko“, eta eskerrak agertu dizkie proiektu sarituen arduradunei, beren “ahalegin, konpromiso eta eguneroko lanarengatik“. Bilboko alkatearen esanetan, balio horiek, “banan-banan, gutako bakoitza hobetzen gaituzte pertsona gisa, eta, multzoan, gure hiriko gizartea ere hobea izan dadin eragiten dute“.

3 PROIEKTU SARITU

  • Askabideren Mari Makeda proiektuak irabazi du saria irabazteko xederik gabeko elkarte eta entitateen kategorian. Proiektu horren helburu nagusia da lan-aukerak eskaintzea kalitatezko enplegua lortzeko zailtasunak dauzkaten emakumeei. Askabide elkarteak abian jarri du Senegaldik ekarritako afrikar ehunekin egindako arropa berezien joera berri bat, tokiko diseinatzaileek diseinatua eta elkarteko emakumeek josia. Arropa horiek Gorte kaleko 4. zenbakian daude salgai: elkartzeko eta kultur fusiorako gune bat ere sortu da han.  Askabidek modaren munduko eragileen aholkularitza lortu du proiektu horretarako, eta baita ere auzoko merkataritzaren, formazio-zentroen, denden eta pertsonen aholkularitza. Epaimahaiak, erabakian, adierazi du proiektu horrek, zeinak emakume migratzaileen kolektiboa baitu xede, “Agiriaren balioetako asko” jasotzen dituela, eta, gainera, “ikasteko eta laneratzeko” aukerak eskaintzen dituela. Gainera, epaimahaiaren ustez proiektua “kohesionatua, inklusiboa eta berritzailea” da.
  • Artagan ikastetxearen Konekta zaitez proiektuak irabazi du saria ikastetxeen kategorian. Proiektuaren xedea laguntza-sare bat eratzea da, ikasleen eta irakasleen artean, gainerakoei eskainiz nork bere trebetasunak eta ahalmenak, eta gazteen artean eragitea elkarlana, elkartasuna, elkarbizitza, ilusioa, sormena eta baliabiderik eta motibaziorik ezagatik zailtasun handiagoak dauzkaten kolektibo jakin batzuen inklusioa. Hain zuzen, xedea da sareak eratzea, konektatzea, ikasleekiko harreman hurbilago bat ezartzea. Halako moldez non zailtasunak dauzkatenek ––diren ikasteko, harremanetarako edo pertsonalak–– aukera izan dezaten Artagan hezkuntza-komunitatearen laguntza jasotzeko. Ikastorduetan nahiz ikastorduz kanpo garatzen da.
    Epaimahaiak azpimarratzen duenez, proiektua “eraldatzailea eta iradokitzailea” da beste ikastetxe batzuentzat ere, eta haren izaera “inklusibo eta belaunaldi artekoa” nabarmentzen du, garrantzi berezia baitu “gizarte-kohesioak eta maila guztietako dibertsitateak“. Horrez gain, epaimahaikideek, beren erabakian, ekimenak eskola-komunitatean nahiz auzoan izan duen eragina baloratu dute.
  • IMQ IGURCOri ezagutza agertu zaio bere Espazio publikoen eraldaketa parte hartze bidezkoa proiektuagatik Zorrozgoiti amestuz entitate profesionalen kategorian. Proiektuak Igurco eguneko zentroaren ondoko plaza birdiseinatu eta berrerabiltzeko asmoa du, espazio hori erakargarriago bihurtzeko gazte nahiz helduentzat, halako moldez non komunitatean integratzen lagunduko duen, eguneko zentroaren gertutasuna dela-eta. Komunitate-partizipazio edo –integrazioko plan hori gauzatzeko, Zorrozgoitiko Igurco egoitzak ideia hori gauzatzen lagun dezaketen agenteen parte hartzea bilatu zuen komunitatean. Hala, bada, proiektua Gure Lurra eta Zorrotzako elkarteekin batera garatzen da, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin. Proiektuak dakarren proposamena hainbat belaunaldirentzat da; izan ere, ekimenaren xede nagusia dira adinduak eta zahartze aktiboa. Epaimahaiak oso balorazio positiboa egin du auzo-elkarteen, merkatarien elkarteen eta Zorrotzako beste eragile sozial batzuen parte hartzearengatik.

(Dosierra erantsi da, saritutako 30 proiektuen informazio xehearekin).

Saritutako proiektu bakoitzak 4.000 euro jasoko ditu, saritutako ekimenarekin zerikusia duten xedeetarako.

PROPOSAMENAK ETA EPAIMAHAIA

Epaimahaiak hiru proiektu horiek bereizi ditu aurkeztutako 59 proiektuen artean (39 elkarteen kategorian, 14 ikastetxeen kategorian eta 6 entitate profesionalen kategorian). Epaimahaiak jasotako proposamenen “kantitatea eta kalitatea” nabarmendu ditu.

Epaimahaiak, sarituak aukeratzeko, faktore hauek hartu ditu kontuan: ekimenaren helburuak eta horiek Balioen Agiriarekin duten lotura; proiektuaren sormena, originaltasuna eta izaera berritzailea; partaide-kopurua eta belaunaldiarteko izaera.

2100 ATXIKIPEN BAINO GEHIAGO IZAN DITU BALIOEN AGIRIAK

Bilbao Balioen Hiria SariakBilbao Balioen Hiria proiektuaren barruan daude. Bilboko Udalak sustatutako ekimen parte-hartzailea da, baina, hasiera-hasieratik herritarren lankidetzari esker eratu eta garatua. Bilbao Balioen Hiriaren helburua da uria ezaguna eta aitortua izatea ez bakarrik birgaikuntza, berreskuratze eta eraldaketa ekonomikoagatik, baita beraren balioengatik ere. Helburua da erakundeen, era guztietako entitateen, enpresen, hedabideen, talde politikoen eta herritarren artean analisirako, elkarrizketarako, hausnarketarako eta lankidetzarako espazio bat sortzea.

Horren emaitza, 2018ko martxoan Udalbatzarrak Bilboko Balioen Agiria onartu zuen; datozen urteetan Uria eta bilbotarren elkarbizitza egituratu behar duten 17 balioak identifikatu ziren agiri horretan. Alde horretatik, uztailean Udaleko Gobernu Batzordeak Balioen Agiria garatzeko plana onetsi zuen, agirian jasotako 17 balioak gauzatzeko ekintzak txertatzeko.

Gaur arte, Bilboko Balioen Agiriak 2.108 atxikipen izan ditu, 1.990 norbanakoenak, eta 118 entitateenak.

Pertsona edo entitate oroko ager diezaioke atxikipena Balioen Agiriari. Nahikoa du horretarako inprimaki errez bat betetzea online, hemen: www.bilbao.eus nahiz hemen: Bilbao Balioen Hiria.

Agiriarekin bat egiten dutenek agiriaren edukiaren eta muinarekin bat datozen jarrerak eta jokabideak izateko eta sustatzeko konpromisoa hartzen dute. Agirian jasota daude bilbotarren ustez Uriko elkarbizitzaren ardatz izan behar duten 17 balioak: Giza Eskubideen errespetua, justizia soziala, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna, elkartasuna, dibertsitatea eta inklusioa, konpromisoa, ingurumen arloko jasangarritasuna, elkarbizitza, identitatea, ahalegina, erantzunkidetasun, partaidetza, konfiantza, sormena, intzotasuna, ilusioa eta osasuna

BILBOKO BALIOEN AGIRIA INGELESEZ, FRANTSESEZ, TXINERAZ, ARABIERAZ, ERRUMANIERAZ ETA PORTUGESEZ ERE BAI

  • Agiri hori dohainik jaitsi edo kontsultatu daiteke Bilboko Udalaren wengunean. Gainera, 4.400 ale argitaratu dira, uriko 53 elkarte eta erakundetan eta barrutietako udaltegietan banatzeko.
  • Ekintza hau Balioen Agiria Garatzeko Planaren barruan dago; plan horren helburua da agiria osatzen duten 17 balioak Bilbon bizi diren pertsona guztien artean zabaltzea.
  • Balioen Agiriaren edukia irakurketa errazeko formatuan ere eskuratu daiteke, ulertzeko edo bestelako zailtasunen bat duten pertsonentzat.

Udalak Bilboko Balioen Agiria ingelesera, frantsesera, txinerara, arabierara, errumanierara eta portugesera itzuli du, agiria osatzen duten 17 balioak herritar guztiengana irits daitezen. Udalak nahi du Bilbon bizi diren pertsona guztiek, jatorria edo ama-hizkuntza edozein izanda ere, agiria eskuragarri izatea eta edukia ulertzea.

Agiria sarean kontsultatu edo jaitsi daiteke, dohainik, Bilbao Balioen Hiria webgunean. Gainera, 4.400 ale argitaratu dira, barrutietako udaltegietan eta uriko 53 elkarte eta erakundetan banatzeko. Elkarte horiek, izan ere, ohiko hizkuntza ez euskara ez gaztelania duten pertsonekin lan egiten dute. Horrela, 2.400 ale frantsesez eta arabieraz argitaratu dira; 1.300 ingelesez eta txineraz eta 700 errumanieraz eta portugesez. Hizkuntza horiek dira, hain zuzen ere, Urian bizi diren pertsonen artean gehien erabiltzen direnak, hizkuntza ofizial bietatik (euskara eta gaztelania) kanpo.

Bilboko Balioen Agiria garatzeko Planean aurreikusita zegoen agiria 6 hizkuntza horietara itzultzea.

ESKURAGARRIAGOA

Agiriaren edukia irakurketa errazeko formatuan ere kontsultatu edo jaitsi daiteke Bilbao Balioen Hiria udal webgunean. Helburua da agiriko edukia ulergarria izatea nahinorentzat, baita adina, prestakuntza, hizkuntza-arazoak edo premia bereziak tarteko ulertzeko zailtasunak dituztenentzat ere.
Bilboko Udalak Gobernu Onaren zutabeekin konpromiso argia hartuta dauka; horietako bat gardentasuna da, funtsezko ardatz dena Udalaren informazioa argia, zuzena, arduratsua, eskuragarria eta irakurterraza izateko pertsona guztientzat.

BILBOKO BALIOEN AGIRIARI ATXIKITZEA

Bilboko Udaleko Osoko Bilkurak “Bilboko Balioen Agiria” onartu zuen martxoan. Haren barruan 17 balio biltzen dira, banakoak eta kolektiboak, Urian eduki, babestu eta garatu beharreko ezaugarri gisa.

Balioen Agiriari atxiki nahi zaizkion pertsona edo erakunde guztiek nahikoa dute Udalaren webgunean edo Bilbao Balioen Hiriaren webgunean eskura daitekeen inprimaki erraz bat betetzea. Interesdunak eskaria bidaltzen duenean, atxikipenaren ziurtagiria jasoko du.

Agiriarekin bat egiten dutenek agiriaren edukiaren eta muinarekin bat datozen jarrerak eta jokabideak izateko eta sustatzeko konpromisoa hartzen dute. Agirian jasota daude bilbotarren ustez Uriko elkarbizitzaren ardatz izan behar duten 17 balioak: Giza Eskubideen errespetua, justizia soziala, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna, elkartasuna, dibertsitatea eta inklusioa, konpromisoa, ingurumen arloko jasangarritasuna, elkarbizitza, identitatea, ahalegina, erantzunkidetasun, partaidetza, konfiantza, sormena, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna.

“BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN” SARIEN BIGARREN EDIZIOA DEITU DU UDALAK, URIAREN GIZARTE-INGURUNEA HOBETZEN DUTEN GAZTEEN EKIMENAK BULTZATZEKO ASMOZ

  • Berritasuna izango da edizio honetan proposamenek zerikusia izan beharko dutela GJHekin (NBEaren 2030 Agendaren garapen jasangarriaren helburuekin), Bilbo ikuspegi sozialetik nahiz ingurumenaren ikuspegitik uri jasangarriagoa izan dadin lagunduz.
  • Sariak 16 eta 30 urte arteko gazteentzat dira eta bi kategoriatan banatzen dira: unibertsitate-graduko edo goi-mailako zikloetako ikasleak, eta gazteen kolektiboak edota norbanako gazteak.
  • Epaimahaiak gehienez ere 5 ekimen hautatuko ditu kategoria bakoitzeko. Haietako bakoitzak 3.000 euro jasoko ditu bere garapenerako.
  • Proiektuak aurkezteko epea irekita dago. Interesa duten pertsonek eskaera-orria bete beharko dute www.bilbaogazte.bilbao.eus webgunean dago, eta balioakmartxan@bilbao.eus helbidera bidali. Eskaera-orriarekin batera aurkezpen-bideoa erantsi ahalko dute, gehienez 3 minutukoa. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 1ean (barikua) amaituko da.

Bilboko Udalak “Bilbao Gazte Balioak Martxan” sarien bigarren edizioa deitu du, uriko gizarte-ingurunea hobetzen laguntzen duten pertsona gazteen ekimenak bultzatzeko, eta Bilboko Balioen Agiria izeneko dokumentuan oinarritutako gizartea garatzeko orduan gazteen papera sustatzeko.

Berritasuna da bigarren edizio honetan proiektuek lotura izan behar dutela Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Jasangarriaren Helburuekin, Bilbo jasangarriago bat eraikitzeko, bai ikuspegi sozialetik, bai ingurumenaren ikuspegitik. Helburu horrezaz gain, sari hauek beste bi helburu nagusi dituzte:

  • Gizartearen eskariei begira, gazteen artean sormena, konpromisoa eta ahalegintzeko gaitasuna sustatzea.
  • Eta gazteei aukera ematea ekimen edo proiektu sozial, artistiko, kultural, ekologiko, ekonomiko, zientifiko, digital, teknologiko bat edo bestelakoa gauzatzeko.

“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariak 16 eta 30 urte arteko gazteentzat dira. Bi kategoria daude:

  • Unibertsitate-graduko edo goi-mailako graduko ikasleak: proiektua ikasle batek edo ikasle-talde batek (gehienez 4 ikaslekoa) aurkeztu ahal du. Betiere, partaideetako batek ere ezin du izan 30 urte baino gehiago; taldeen kasuan, partaideetako bat, gutxienez, Bilbon erroldatuta egon behar da. Ikasleek unibertsitateetan edo bestelako ikastegietan eratutako elkarteak ere aurkez daitezke, Bilbon presentziarik badute, esate baterako, ikasle-elkarteak, junior enpresak edo antzekoak.
  • Gazteen kolektiboak edota norbanakoak: norbanakoak edo pertsona-taldeak aurkeztu ahalko dira (gehienez 4 partaide bakoitzean). Guztiek bete behar dute adinaren baldintza, eta gutxienez batek Bilbon erroldatuta egon behar du. Kategoria honetan ere euren proposamenak aurkeztu ahal dituzte gazte-elkarteek, baldintza hauek betetzen badituzte: dirua irabazteko asmorik ez izatea, elkarteen edo merkataritza-entitateen udal erregistroan izena emanda egotea eta helbidea Bilbon izatea, eta gutxienez kideen % 60ak 30 urte baino gutxiago izatea.

Kategorietako bakoitzean gehienez 5 sari banatuko dira, 3.000 eurokoa bakoitza. Diru-zuzkidura honi esker, saritutako gazteek euren proposamenak garatu ahalko dituzte. Ideia irabazleak 2019. urtean zehar garatu beharko dira.

IZENA EMATEA, MARTXOAREN 1era ARTE

Proposamenak aurkezteko epea irekita dago. Interesa duten gazteek eskaera-orria bete beharko dute www.bilbaogazte.bilbao.eus webgunean dago, eta balioakmartxan@bilbao.eus helbidera bidali. Eskaera-orriarekin batera bideo bat bidal dezakete, proiektua azaltzeko, gehienez ere 3 minutukoa. Epea 2019ko martxoaren 1ean (barikua) amaituko da.

Epaimahaiak hiru partaide izango ditu: bat, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko ordezkaria; beste bat, Bilbao Balioen Hiria udal proiektuaren talde erredaktorearen izenean ari da, Deustuko Unibertsitatekoa da; eta, azkena, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkaria da.

Saritutakoak hautatzeko, epaimahaiak irizpide hauek beteko ditu:

  • sormena, originaltasuna eta izaera berritzailea,
  • proiektua edo ideia gauzatzeak gizartean dituen inpaktua eta interesa,
  • sustatzaile gazteen lidergoa ekimena diseinatu eta gauzatzeko prozesuan,
  • gizartearen parte-hartzea ideia diseinatzean edota gauzatzean,
  • proiektuaren kalitate teknikoa,
  • eta proiektuaren bideragarritasuna.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Ideia-lehiaketa hau “BILBAO, BALIOEN HIRIA” ekimenaren testuinguruan kokatzen da. Proiektu hau udalak bultzatu du. Berria eta berritzailea da Europa mailan, eta haren helburua Bilbo nazioartean ezaguna izatea da, ez bakarrik hirigintza eta gizarte alorretan jasan dituen eraldaketa eta birmoldaketengatik eta bizi duen susperraldiagatik, baizik eta konpromiso eredugarria duelako hainbat printzipiorekin (hala nola, errespetua eta bizikidetza).

Udalak nabarmendu du asmo hori gauzatzeko ezinbestekoak direla bilbotar guztion eta, bereziki, gazte guztien laguntza, inplikazioa eta parte-hartzea.

“IDEIAK MARTXAN”

“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariak “Ideiak Martxan” udal programaren barruan sortu dira. Helburua da uriko gazteen kolektiboei adore ematea sormenezko jardueren ideiak eta proposamenak aurkez ditzaten, gazteentzako udal-eskaintza aberasten dutenak.

Horrela, gazteekiko topaguneak sortzen dira, ikuspuntu integraletik gazteak udal-politiken partaide egiteko eta udal-politika horiek topagune horietan bertan diseinatzeko eta lehenesteko. Urte guztian zehar aurkez daitezke proposamenak. Interesgarriak eta bideragarriak izanez gero, sustatzaileekin batera landuko ditu Udalak, proiektuak gauzatzeko.

Sare sozialak: 
@Bilbao_udala
@BilbaoGazte
@BilbaoBalioak
#BalioakMartxan #BilbaoBalioenHiria

BILBOKO ALKATEA IZAN DA BURU “BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN” SARIA JASO DUTEN 30 PROIEKTUEN AURKEZPENEAN

  • Bilboko Balioen Gutunaren inguruko hainbat gizarte-eskaeratan datza saritutako proiektuen mamia: elkartasuna, parte-hartzea, sormena, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, ingurumeneko jasangarritasuna, justizia soziala eta aniztasuna, besteak beste.
  • 14 eta 35 urte arteko 250 gazte baino gehiagok parte hartu dute ekimen hauen garapenean.
  • Saritu diren 30 ideietatik 9 ikastetxeen kategorian izan dira; 7, unibertsitate-graduko edo goragoko ikasleenean, eta 14, gazte-kolektiboenean.
  • Lehen edizioak izan duen arrakasta ikusita, Bilboko Udalak bigarren edizioa deitu du 2019. urterako. Gazteei zuzendutako eta balioetan oinarritutako sariak izango dira oraingoan ere baina, berritasuna da proiektuek lotura izan beharko dutela Nazio Batuen 2030 Agendaren garapen jasangarriaren helburuekin.
  • ARGAZKIEN GALERIA

Bilboko Udalak antolatutako “Bilbao Gazte Balioak Martxan” sarien lehen edizioa irabazi duten 30 proiektuak gaur arratsaldean aurkeztu dira Euskal Museoan. Juan Mari Aburto alkatea izan da ekitaldiko buru; bertan, saritutako ekimenen arduradunek –norbanakoak nahiz taldeak– euren lanen garapena eta emaitza azaldu dituzte. Alkateak Oihane Agirregoitia Gazteria eta Kiroleko zinegotzia eta Gotzone Zaldunbide Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko zinegotzia izan ditu ondoan.

Proiektuok hainbat eremu hartzen dituzte barruan: adierazpen artistikoak, teknologia, ikerkuntza, ekologia, inklusioa, bideo-jokoak eta kirola, besteak beste. Bilboko Balioen Gutunak jasotzen dituen 17 balioetakoren bati lotutako helburuak dituzte proiektu guztiek. Sariketa irabazi duten ekimenek gizarte-eskaera bati erantzuten diote, eta auzoak, barrutiak, eskolak edo kolektibo espezifikoak eraldatzen eta hobetzen laguntzen dute. Parte-hartzea bultzatzen duten ideiak dira, sormen handikoak eta berritzaileak. (Dosierra erantsi da, saritutako 30 proiektuen informazio xehearekin).

Juan Mari Aburto alkateak azpimarratu du Udalarentzat “lehentasuna” dela gazteekin balioak lantzea; “gazteak dira etorkizuna. Haien heziketa eta sentsibilizazioa funtsezkoak dira gure asmo handienetako bat lortzeko: gizabidearen aurkako edo etika gutxiko jokabiderik gabeko gizartea”. “Balio horietako bakoitzaren atzean dauden helburuetan aurrera egin behar dugu, hiri bidezkoagoak, oparoagoak eta sozialki jasangarriak izateko”, nabarmendu du.

2. EDIZIOA, GJHei BURUZKOA

“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sarien lehen edizio hau herritarren parte-hartzetik sortu da, “Parte-hartze bidezko aurrekontuen” udal-programan sartzen baita. Kolektiboen erantzun onari eta saritutako proiektuen kalitate bikainari esker, estreinako esperientzia hau arrakasta biribila izan da.

Hain zuzen ere, 91 proiektu aurkeztu dira (14, ikastetxeenak; 28, unibertsitate-masterreko graduko edo goi-mailako prestakuntza-zikloetako ikasleenak, eta 49, gazteen kolektiboenak). 30 ekimen saritu dira (9, ikastetxeenak; 87 unibertsitate-graduko edo goragoko ikasleenak, eta 14, gazte-kolektiboenak), eta 250 gaztetik gora parte hartu dute beraien garapenean. Udalak, guztira, 102.000 euro banatu ditu saritan; kategoria bakoitzeko, bi lehen sari banatu dira, 5.000 eurokoa bakoitza, eta gainerakoak 3.000na eurokoak izan dira. Sari hauei esker, gazteoi aukera eman zaie euren ideia martxan jartzeko, gizartearen mesedetan.

Datu horiekin, Udalak erabaki du sariekin jarraitzea eta lehiaketaren bigarren edizioa antolatzea, oraingo honetan Gazteria eta Kirol Arloaren aurrekontuaren barruan.

Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariek, aurrerantzean ere, gazteen papera bultzatuko dute Bilbo balioz hornitzeko bidean. Aurtengo berritasuna da proiektuek lotura izan behar dutela Nazio Batuen 2030 Agendaren garapen jasangarriaren helburuekin, helburu horietan hiriek funtsezko eginkizuna izango dute-eta. Alkateak azpimarratu duenez, “Bilbo jasangarriagoa bultzatu nahi dugu, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegietatik”. Aburtok azpimarratu du oso garrantzitsua dela “hiri jasangarriak eraikitzea, garapen global bat ahalbidetzeko, inor atzean utzi gabe. Partekatzen dugun helburu horretan, Bilboko Balioen Gutunaren espiritua laburbiltzen duena, gazteek funtsezko papera daukate”.

Bigarren edizioa unibertsitate-graduko edo goi-mailako zikloetako ikasleentzat eta kolektibo edota pertsona gazteentzat da; bi kasuetan, gazteok 16 eta 30 urte artean izan behar dituzte.

“BILBAO GAZTE BALIOAK MARTXAN” SARIAK

Bilbao Gazte Balioak Martxan” sarien bidez, gazteek jorratutako gizarte-proiektu berritzaileak sustatu eta babestu gura dira. Gizartearen aldaketan gazteak protagonista gisa duten rolaren onarpena agerian utzi eta rol protagonista hori indartu gura du Udalaren ekimen honek. Bilboko Udalaren ustez “ezinbestekoak” dira bilbotar guztion eta, bereziki, gazte guztien laguntza, inplikazioa eta partaidetza.

Sari hauekin, Udalak hiru helburu zehatzetan egiten du aurrera:

  • Gizartearen eskariei begira, sormena, konpromisoa eta ahalegintzeko gaitasuna sustatzea.
  • Gazteen ikusmoldetik, balioak dituen Bilbo eraikitzeari bultzada ematea.
  • Eta gazteei aukera ematea ekimen edo proiektu sozial, artistiko, kultural, ekologiko, ekonomiko, zientifiko, digital, teknologiko bat edo bestelakoa gauzatzeko.

“BILBAO, BALIOEN HIRIA”

Ideia-lehiaketa hau “BILBAO, BALIOEN HIRIA” ekimenaren testuinguruan kokatzen da. Europa mailan proiektu berri eta berritzailea da, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak berak sustatutakoa. Azken helburua Bilbo nazioarte mailan hiri ezaguna izatea da, baina ez hirigintza- eta gizarte-arloko eraldaketagatik, bere onera ekartzeagatik eta suspertzeagatik soilik, baizik eta errespetua eta elkarbizitza bezalako printzipioekin duen konpromisoagatik ere hiri ezaguna izatea.

“IDEIAK MARTXAN”

“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariak “Ideiak Martxan” programaren barruan sortu dira. Bilboko Udalak abian jarri zuen programa hori, uriko gazteen kolektiboei adore emateko sormenezko jardueren ideiak eta proposamenak aurkez ditzaten, gazteentzako udal-eskaintza aberasten dutenak.

Horrela, gazteekiko topaguneak sortzen dira, ikuspuntu integral horretatik gazteak udal-politiken partaide egiteko eta udal-politika horiek topagune horietan bertan diseinatzeko eta lehenesteko. Urte guztian zehar aurkez daitezke proposamenak. Interesgarriak eta bideragarriak izanez gero, sustatzaileekin batera landuko ditu Udalak, proiektuak gauzatzeko.

SARE SOZIALAK:

@Bilbao_udala
@BilbaoGazte
@BilbaoBalioak
#BalioakMartxan #BilbaoBalioenHiria

BILBOKO UDALTZAINGOAK 175 URTE BETE DITU ETA HERRITARREKIN OSPATU NAHI DU URTE BEREZI HAU

  • Urteurrenaren kariaz, Bilboko Udalak zenbait ekitaldi egingo ditu urte osoan.
  • Hasteko, otsailaren 1ean, ikasleentzako ipuin lehiaketa egingo da; gero, Miribillako instalazioak martxoaren 30ean zabalduko dira udaltzainen lana erakusteko; apirilaren 14an familientzako kirol-proba egingo da Uribitarteko inguruan; urrian udaltzaingoaren ereduari buruzko jardunaldiak egingo dira eta azaroaren 8an urteurrena ekitaldi instituzional batekin itxiko da.
  • Bilboko Udaltzaingoa 1844ko azaroaren 8an sortu zen, Federico Victoria de Lecea alkatearen eskutik. Izan ere, tokiko erakunde moderno bat sortu zuen 12 agenterekin. Gaur egun, 861 pertsona baino gehiago daude Udaltzaingoan, alde batetik agenteak eta agintariak eta bestetik, atxikitako administrariak. Horietatik, 811 udaltzainak dira, 9 ikuskaritzatan eta zenbait ataletan banatuta.
  • Lehen ekitaldia Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako ikasleentzako ipuin lehiaketa izango da. Umeek Bilbon erroldatuta egon behar dute eta ipuinean Udaltzaingoak egiten duen lana eta Bilboko Balioen Agirian jasotako balioren bat lotu behar dute. Ipuinak aurkezteko epea otsailaren 1ean hasi eta apirilaren 1ean bukatuko da.

Bilboko Udaltzaingoak 175. urteurrena ospatzen du aurten. Bilboko Udaltzaingoa 1844ko azaroaren 8an sortu zen, Federico Victoria de Lecea alkatearen eskutik. Izan ere, tokiko erakunde moderno bat sortu zuen 12 agenterekin. 175 urte ondoren, Bilboko Udaltzaingoa aldatu egin da eta gaur egun tokiko polizien erreferentea da hurbiltasun eta gertutasuneko politikarekin.

Urte berezi hau ospatzeko, Bilboko Udalak herritarrentzako zenbait ekitaldi egin nahi ditu. Udaltzaingoak herritarrei zerbitzua emateko helburua dauka eta pertsonak eta ondasunak babesten ditu. Hori dela-eta, bilbotar guztiekin partekatu nahi dute urteurren berezi hau. Izan ere, 12 agenterekin hasi eta 800 agente baino gehiago dauzkan talde honen hazkunde profesionala irudikatzen du, beti herritarren zerbitzura egonik.

Hauek dira aurten Bilboko Udaltzaingoaren 175 urteak ospatzeko egingo diren ekitaldiak:

  1. Bilbon erroldatuta dauden Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako ikasleentzako ipuin lehiaketa.
  2.  Miribillako instalazioak ezagutzeko eguna, martxoaren 30ean.
  3. Herri lasterketa familiekin eta gizarteko zenbait talderekin Uribitarteko inguruan, apirilaren 14an.
  4. Tokiko poliziaren ereduari buruzko jardunaldiak urriaren 10ean eta 11n, Euskalduna Jauregian.
  5. Ekitaldi instituzionala azaroaren 8an, Bilboko Udaltzaingoaren urteurrena ospatzen den eguna.

1.BILBOKO UDALTZAINGOAREN 175. URTEURRENEKO IPUIN LEHIAKETA

Bilbon erroldatuta dauden Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloetako ikasleentzako ipuin lehiaketa da. Bilboko Udaltzaingoaren lana eta “Bilbao Balioen Agiria” agirian jasotako balioetako batekin lotzea (elkartasuna, justizia soziala, giza eskubideen errespetua, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna, bizikidetza, konfiantza, zintzotasuna…).

Otsailaren 1etik apirilaren 1era aurkez daitezke ipuinak. Testuak Segurtasun Sailean aurkez daitezke (Miribilla: Juan Carlos de Gortazar kalea 3, 48003 Bilbo). Bestela udaltegietara eraman edo posta arruntez bidal daiteke Segurtasun Sailera. Kasu guztietan adierazi behar da “Bilboko Udaltzaingoaren 175. urteurreneko Ipuin Lehiaketa”.

Ipuinak euskaraz edo gaztelaniaz idatz daitezke eta irudi batekin aurkeztu behar dira. Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleek 150 eta 200 berba bitartean idatzi behar dituzte eta hirugarren ziklokoen 200 eta 250 berba bitartean. Gainera, pertsona bakar batek idatzi behar ditu, jatorrizkoak izango dira eta ezin izango dira beste lehiaketaren batera aurkeztu.

Ekinaren lehen hamabostaldian banatuko dira sariak:

  • Lehenengo saria, euskarazko kategoria absolutuan, 250 euroko balioa duena.
  • Lehenengo saria, gaztelaniazko kategoria absolutuan, 250 euroko balioa duena.
  • Sari bat A kategorian (Lehen Hezkuntzako 2. zikloa) euskaraz idatzitako ipuinik onenarentzat, 140 euroko balioa duena.
  • Sari bat B kategorian (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa) gaztelaniaz idatzitako ipuinik onenarentzat, 140 euroko balioa duena.
  • Sari bat C kategorian (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa) euskaraz idatzitako ipuinik onenarentzat, 140 euroko balioa duena.
  • Sari bat A kategorian (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa) gaztelaniaz idatzitako ipuinik onenarentzat, 140 euroko balioa duena.
  • Ipuinak kategoria absoluturako lehiatuko dira eta kategoria horretan saririk lortu ezean, ipuinik onenaren sarirako aukera izango dute, aurkeztutako kategorian.

2.MIRIBILLAKO INSTALAZIOAK EZAGUTZEKO EGUNA

Martxoaren 30ean Miribillako instalazio polizialen atean irekiko dira herritarrek gertutik ezagutu ditzaten bertako azpiegiturak eta udaltzainek egiten duten lana.

Instalazioak 10:00etatik 14:00etara arte ikusi ahal izango dira eta udaltzainek eurek izango dira tokiko gidak, egiten duten lana zein den azalduz. Bisitak 15 pertsonako taldeetan egingo dira, jendea Miribillako ate nagusira heldu ahala.

Adin guztietako pertsonak joan daitezke. Bideko segurtasuneko espazio bat egongo da umeentzat, bideko segurtasuneko arauak ikasiz jolas egin dezaten. Gainera, Udaltzaingoaren bilakaera zein izan den ikusiko da ibilgailuen eta jantzien erakusketa baten bidez.

3.HERRI LASTERKETA

Apirilaren 14an kirol-jaia egin nahi da Uribitarteko inguruan. Udaltzaingoak herri lasterketa antolatuko du; familiek eta dibertsitate funtzionala daukaten taldeek hartuko dute parte. Herritar guztiak daude kirol-egun honetara gonbidatuta.

4.TOKIKO POLIZIAREN EREDUARI BURUZKO JARDUNALDIAK

Tokiko polizia, gertutasun eta hurbiltasuneko poliziaren ereduari buruzko jardunaldiak egingo dira urriaren 10ean eta 11n, Euskalduna Jauregian.

Lehen egunean hitzaldi teknikoagoak izango dira, segurtasuneko agenteentzat, eta bigarren eguna herritarrentzat izango da.

5.AZAROAREN 8A, 175. URTEURRENAREN OSPAKIZUNA

Egun horretan bukatuko da urteurrena, Bilboko Udaletxean egingo den ekitaldi instituzional batekin.

175 URTEKO IBILBIDEA DUEN POLIZIA

Bilboko Udaltzaingoa uriko historiaren zati bat da. 1844 azaroaren 8an sortu zen, Federico Victoria de Lecea alkatearen agintaldian. Berak erabaki zuen Udaltzaingoa sortzea eta lehendik zeuden aguazilen kidego txikia antolatzea; horrela eratu zuen tokiko erakunde modernoa, jendeak gero eta segurtasuna handiagoa eskatzen baitzuen.

Hasieran, 12 agente eta buru bat baino ez ziren egon. Udaltzaingoan sartzeko baldintzetako bat “bost oin eta hazbete bat luze” izatea zen (1,42 m). Gero, 1891n, Udaltzaingoan sartzeko gutxieneko altuera 1,70 metrokoa izatea ezarri zen. Hala ere, euskal herritarren batez besteko altura 1,65 metrokoa zen garai hartan. Gainera, egoera fisikoa ezinbesteko baldintza zen taldean sartzeko.

Lehen komisaria Udaletxe zaharreko beheko solairuan zegoen, Kontratazio Etxearen eta Bilboko Kontsuletxearen ondoan, San Antongo elizari itsatsita. Zerbitzuak oinez egiten ziren eta lehen ibilgailuak Automoto markako bost bizikleta izan ziren, “Tour de France” modelokoak, 1926an.

Gaur egun, ia mende biko ibilbidearen ondoren, 861 pertsona daude Bilboko Udaltzaingoaren plantillan (agenteak, agintariak eta atxikitako administrariak). Horietatik, 811 poliziak dira (86 emakumezko, % 10,02) eta langileen batez besteko adina 45 urte.

Kopuru horri dagoeneko abiarazia dagoen EPEa gehitu behar zaio: une honetan bi deialdi ditu, lehena 116 agentetarako, dagoeneko abian dena ––urtarrilean Arkautiko Akademian hasiko dira deialdi horretako poliziagaiak–– eta beste deialdi bat beste 40 agentetarako, laster egingo dena. Guztira, 156 agente berri izango ditu Bilboko Udaltzaingoko kide berriak 2019ko udan.

Bilboko Udaltzaingoaren automobil-parkean 134 automobil errotulatu daude; horietako 87 autoak dira, 21 motorrak, lur orotarako 12 ibilgailu, 13 furgoneta eta ibilgailu kameradun bat (batiskafoa).

Denborarekin, Udaltzaingoaren zeregina aldatu egin da. Gaur egun gakoa prebentzioa da, auzoetan oinez ibiltzen diren polizia-patruilekin, horrek segurtasunaren pertzepzioa areagotzen baitu. Herritarren beharrizanei erantzuten zaie horrela, batez ere adinekoei eta andrazkoei kasu eginez.. Gainera, Bilbon dagoen Ertzaintzarekin lankidetzan aritzen da.

Horrez gain, Udaltzaingoak harreman estua dauka auzoetako elkarteekin eta beste erakunde batzuekin, haien kezkak zeintzuk diren jakiteko eta arazo zehatz batzuen aurrean ahalik eta irtenbiderik onena aplikatzeko.

Beste alde batetik, Bilboko Udaltzaingoak 25 urte daramatza umeekin lanean Bide Hezkuntzan laguntzeko programen bidez. Horrela, bideko segurtasunaren arloan gogoeta sustatu, balioetan hezi, ezagutzak partekatu eta jarrera egokiak garatzen dira eta herritarren segurtasunaren arloko ezagutzak eskaintzen.

Segurtasuna herritarrengana eramateko asmoz, Udala une honetan lantzen ari den gertutasun eta hurbiltasuneko politikaren barruan, une honetan polizia-ekipamendu berriak irekitzeko lanean ari dira Mariaren Bihotzaren plazan, Deustun eta Abandoko inguruan. Instalazio horiek Miribillan, Udaletxean, Otxarkoagan eta Basurtun daudenei gehituko zaizkie.

Zerikusia duten edukiak

HASI DA RAFAEL MIKOLETA XXXI. IPUIN LEHIAKETARAKO LANAK AURKEZTEKO EPEA; ORAINGOAN, KATEGORIA BERRI BAT IZANGO DA BILBOKO BALIOEN HIRIA AIPATZEN DUTEN IPUINETAN

  • Ipuin-lehiaketa honetan parte hartzeko, Bilbon erroldatuta egon behar da, eta bertoko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikaslea izan. 2019ko urtarrilaren 31ko 14:00etara arte aurkeztu ahal izango dira lanak, eta sarituak 2019ko lehenengo seihilekoaren barruan jakinaraziko dira.
  • Lehiaketan lau kategoria daude, adinaren araberakoak, eta guztira hamabi sari banatuko dira, kategoria bakoitzeko hiru. Aurten, gainera, beste bi sari emango zaizkie BILBOKO BALIOEN AGIRIAN aipatzen diren balioetakoren bat aipatzen duten ipuinei.
  • Epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zortzi kidek osatuko dute. Hauek izango dira: Txani Rodriguez, Igone Etxebarria, Goizalde Landabaso, Irune Berro, Irati Malatsetxebarria, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Lutxo Egia etaJuan Ramón Madariaga.
  • Rafael Mikoleta ipuin-lehiaketak euskarazko aurreneko gramatikaren egilearen izena darama. 1998az geroztik antolatzen da, euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna zabaltzeko eskola-umeen artean.

Hasi da Rafael Mikoleta ipuin-lehiaketan parte hartzeko euskarazko ipuinak aurkezteko epea. Aurten izango du sariketa honek bere hogeita hamaikagarren aldia.

Lehiaketa hau egiten dela 31 urte dira erreskadan, eta arrakasta du Bilboko ikasleen artean. Euskarazko ipuinen lehiaketa honetan parte hartzeko, Bilbon erroldatuta egon behar da, eta lehen edo bigarren hezkuntzako ikaslea izan Bilboko ikastetxeren batean.

2019ko urtarrilaren 31ko 14:00etara arte aurkeztu ahal izango dira lanak, eta sarituak 2019ko lehenengo seihilekoaren barruan jakinaraziko dira.

Rafael Mikoleta ipuin-lehiaketak euskarazko aurreneko gramatikaren egilearen izena darama. 1998az geroztik antolatzen da, euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna zabaltzeko eskola-umeen artean. Lehiaketa honekin, euskara jakitea bultzatu nahi da, gazteak animatu euskal literatura lantzera.

Hala, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak antolatutako lehiaketa honek Euskararen Sustapenerako Ekintza Planaren (ESEP) hiru helburuetako bi hartzen ditu: hizkuntzaz jabetzea eta euskararen kalitatea, sorkuntza-lanean.

KATEGORIA GUZTIETARAKO SARIAK

Epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zortzi kidek osatuko dute, denak ere Bilbon bizi direnak. Hauxek: Txani Rodriguez, Igone Etxebarria, Goizalde Landabaso, Irune Berro, Irati Malatsetxebarria, Luis Gutierrez, Pedro Alberdi, Lutxo Egia etaJuan Ramón Madariaga.

Sariak lau kategoriatan (A, B, C y D) emango dira:

  • A kategoria: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
  • B kategoria: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
  • C kategoria: Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailak
  • D kategoria: Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailak

Epaimahaiak guztira hamabi sari banatuko ditu, kategoria bakoitzeko hiru:

  • saria: 180 euroko balioa duten opariak.
  • saria: 140 euroko balioa duten opariak.
  • saria: 100 euroko balioa duten opariak.

BILBO BALIOEN HIRIAN KATEGORIA

Aurten, berrikuntza gisa, beste bi sari izango dira C eta D kategorietan (bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailak C kategorian, eta bigarren hezkuntzako 3. eta 4. mailak D kategorian).

Bilboko Balioen Agirian jasotzen diren balioetakoren bat aipatzen duten ipuinak sarituko dira:

  • Bilbo Balioen Hiria Saria C kategorian: opariak, 150 euroko balioarekin.
  • Bilbo Balioen Hiria Saria D kategorian: opariak, 150 euroko balioarekin.

Joan den martxoaren 22an, Bilboko osoko bilkurak BILBOKO BALIOEN AGIRIA onetsi zuen. Agiri horretan jasotzen dira hasierako vademecumeko 10 balioak eta beste 7 balio herritarrek eta hiriko gizarte, politika eta ekonomiaren arloko entitateek hautatuak.

Hauek dira 17 balio horiek: elkartasuna, ahalegina, sormena, giza eskubideen errespetua, emakume eta gizonen arteko berdintasuna, parte hartzea, konfiantza, ingurumen jasangarritasuna, konpromisoa, justizia soziala, aniztasuna eta inklusioa, elkarbizitza, nortasuna, erantzunkidetasuna, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna.

Bigarren hezkuntzako 1. eta 4. mailen arteko ikasleek, beren ipuinetan balio horietakoren bat sartzen dutenek, bi sari berri horietako bat irabazteko aukera izango dute, ohiko sariaz gain.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

Ipuinek ezaugarri hauek izan behar dituzte:

  • Euskaraz idatzitakoak izango dira eta marrazkiz hornituak.
  • Originalak izan beharko dira, argitaratu bakoak eta beste lehiaketaren baten aurkeztu bakoak.
  • Egile bakarra izango dute eta irakurtzeko moduan idatzitakoak: ordenagailuz, idazmakinaz edo kaligrafia argiarekin.
  • Gaia librea izango da.
  • 2 eta 4 orrialde bitarteko luzera.

Ipuinak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 31n itxiko da, arratsaldeko 14.00etan, eta Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko Euskara Zuzendariordetzan aurkeztu beharko dira (Venezuela plaza 2, 7. solairua – 48001 Bilbo).

Lanen aurkezpen moduari dagokionez, lan originala koloretan aurkeztu behar da, eta kopia bat ere bai; izenburuaren ondoan ez da idatziko egilearen izenik, ikasturtea eta kategoriaren izena baizik ez. Erantsitako fitxa batean kategoria, ipuinaren izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, eta helbide elektronikoa, irakaslearen izen- abizenak eta eskolaren izena jarri beharko dira.

Lehiaketaren oinarriak www.bilbao.eus eta www.bilbaoeuskaraz.eus udal atarietan izango dira eskuragarri. Gainera, Bilboko ikastetxeetan 2.000 esku-orri banatuko dira lehiaketa eta oinarriak iragarriz.

Euskarazko ipuinen lehiaketa hau finkatuz joan da apurka-apurka, harrera hobea izanik urterik urte. Honatx azken edizioan aurkeztutako lanen kopuruak: guztira, 780 ipuin, eta 1993an, ostera, 120 idazlan.

Zerikusia duten edukiak

Irudiak

PDFak

 

BILBON IZANGO DA HIRI HEZITZAILEEN ESTATUKO SAREAREN BIGARREN FOROA, “SAREAREN BALIOEN AGIRI BATERAKO” OINARRIAK LANTZEKO “BILBO BALIOEN HIRIA” HARTUZ EREDUTZAT

  • Bajo la temática “Ciudad de Valores”, el Foro se celebra en Bilbao los días 22 y 23 de noviembre, organizado por la Red Estatal de la Asociación Internacional de Ciudades Educadoras, con la participación de 30 representantes de 19 ciudades.
  • Bilbao Balioen Hiria” es el modelo a seguir. Durante dos años, a través de cuatro Foros, se trabaja un proyecto de Ciudad de Valores teniendo a Bilbao como ejemplo, para definir el papel de los valores en la ciudad y consensuar un mapa de valores y buenas prácticas. Este segundo Foro se desarrolla bajo el lema “los valores que podemos consensuar”.
  • El pasado mes de mayo tuvo lugar el primer Foro, donde se sentaron las bases para un Manifiesto de la Ciudad de Valores de la Red, preámbulo de la Carta de Valores de la Red que ahora se va a trabajar.

Bilbao acoge durante dos días el II Foro Ciudad de Valores–Ciudad Educadora, organizado por la Red Estatal de la Asociación Internacional de Ciudades Educadoras.

Hoy y mañana se reúnen 30 representantes de 19 ciudades, (Barcelona, Sevilla, Zaragoza, Pamplona, Girona, Ciudad Real, Lleida, Cuenta, Vila Real, Granollers, Barakaldo, Villanueva de la Torre, Gasteiz, L´Hospitalet de Llobregat, Alcoi, Camargo, Ibi, Villanueva de la Torre, Sant Just Desvern y Bilbao), que han toman como modelo de trabajo el proyecto “Bilbao Balioen Hiria para desarrollar las bases para una Carta de Valores de la Red. Este Foro se desarrolla bajo el lema “los valores que podemos consensuar”.

Durante dos años, desde el pasado mes de mayo, se trabaja este tema teniendo a Bilbao como ejemplo, para definir el papel de los valores en la ciudad y consensuar un mapa de valores y buenas prácticas. Este es el segundo encuentro de los cuatro que se van a llevar a cabo en los próximos dos años, siendo en todos ellos “Bilbao Balioen Hiria” la referencia. En 2020 se presentarán las conclusiones de estos dos años de trabajo, que buscan aunar criterios sobre qué es una ciudad de valores, por qué debemos poner en marcha esa ciudad de valores y para qué.

De esta manera, hoy y mañana, se afianzarán las bases para reflexionar sobre los valores que debe impulsar una ciudad educadora, como motor de tracción humana de una ciudad, con un marco de valores compartido por las diversas ciudades. Es un proyecto de Ciudad de Valores que tendrá una Carta de Valores para la Red, pero sin perder la esencia que les caracteriza a cada ciudad participante.

En estas dos jornadas se va a trabajar a partir de las siguientes premisas que fueron el resultado del Foro anterior:

  • Promover un desarrollo urbano sostenible integral, basado en la protección y garantía de los derechos humanos y la justicia social, en la consecución del mayor nivel posible de calidad de vida, bienestar y bienser de todas las y los vecinos.
  • Mejorar las relaciones sociales y la convivencia en nuestros barrios, en todas sus dimensiones, espacios y circunstancias, haciendo del municipio una realidad más accesible, inclusiva, solidaria y equitativa.
  • Preservar aquellos elementos culturales y sociales que configuran la identidad de nuestro municipio e incorporar aquellos otros que son resultado de nuestra capacidad creativa y de innovación, así como de la contribución de las personas que han pasado a formar parte o se van incorporando a nuestra ciudad.
  • Reforzar, interna y externamente, la proyección y visibilidad del municipio a partir de la consolidación de los valores que le convierten en un referente ético, reflejados en un catálogo de buenas prácticas desarrolladas.
  • Favorecer la convergencia de las ciudades, sus ciudadanas y ciudadanos, en redes de colaboración y co-creación que provoquen el aprovechamiento de sinergias y amplíen el ámbito de influencia del presente proyecto al mayor número de municipios en el mundo.

Con todo ello se quiere consensuar una definición básica de cada valor; elaborar un mapa de buenas prácticas y avanzar una agenda de acciones que podrían tomar en consideración los Ayuntamientos, en relación a los valores compartidos. Están siendo dos intensos años de trabajo que tienen a Bilbao como modelo.

RED ESTATAL DE CIUDADES EDUCADORAS

Bilbao es miembro de la Asociación Internacional de Ciudades Educadoras (AICE) que comenzó su andadura en los años 90 en Barcelona y trabaja a través de las Redes Estatal de Ciudades Educadoras (RECE).

La Asociación Internacional de Ciudades Educadoras (AICE) fundada en 1994, es una Asociación sin ánimo de lucro, constituida como una estructura permanente de colaboración entre los gobiernos locales comprometidos con la Carta de Ciudades Educadoras, que es la hoja de ruta de las ciudades que la componen.

Esta agrupación internacional, sin ánimo de lucro, reúne a más de 490 gobiernos locales de 36 países (África: 5 países con 9 ciudades asociadas; América: 12 países con 57 ciudades asociadas; Asia-Pacífico: 6 países con 29 ciudades asociadas; Europa: 14 países con 395 ciudades asociadas) con el objetivo de intercambiar, cooperar y avanzar en el desarrollo e implementación de prácticas inspiradas en los principios de la Carta de Ciudades Educadoras.

Por su parte, la Red Estatal de Ciudades Educadoras (RECE), integrada por 188 ciudades e instituciones locales, comparte visión con la AICE y considera a la ciudad marco y agente educador que, ante la tendencia a la concentración del poder, practica la opinión pública, la libertad, el pluralismo, la individualidad solidaria y permite formar personas sensibles tanto a sus deberes como a sus derechos. En definitiva, personas con valores.

REDES SOCIALES

FACEBOOK@BilbaoBalioak
TWITTER@BilbaoBalioak@EducatingCities
INSTAGRAM@BilbaoBalioak

Zerikusia duten edukiak

Irudiak
 
PDFak