0

  • Parte-hartzaileek azaroaren 30a arteko epea izango dute gutxienez 4 kilometroko ibilbide librea egiteko, nahitaez Mirador parketik pasatuz.
  • BELIEVE aplikazioa deskargatzeko aukera dago, igoera monitorizatzeko eta datu interesgarriak lortzeko, distantzia zehatza, altitudea edo denbora, besteak beste.
  • Igoeran biltzen den dirua ongintzara bideratuko da, hain zuzen ere, aurten, SIERVAS DE MARIA eta IZANGAI elkarteei emango zaie. Artxandako Igoerak, guztira, 186.747 euro eman ditu aurreko 10 edizioetan.

Artxandako Igoerako XI. Ibilaldi Solidarioa modu birtualean egingo da aurten, osasun-egoera zein den ikusita.

Aurten, parte-hartzaileek subida-artxanda.elcorreo.com web orrian eman behar dute izena, eta azaroaren 30era arte, gutxienez 4 km-ko ibilbide librea egin behar dute, Mirador parketik pasatuz. Oparia izango dute parte-hartzaile guztiek, eta, gainera, izena eman duten guztien artean, bi hegaldi bikoitz zozkatuko dira 2021erako, Europako norako baterako.

BELIEVE aplikazioa deskargatzeko aukera dago, igoera monitorizatzeko eta datu interesgarriak lortzeko, distantzia zehatza, altitudea edo denbora, besteak beste.

Irteerak banaka edo taldeka egin ahal izango dira, betiere indarrean dauden gizarte eta osasun arloko murrizketak kontuan hartuz.

Igoeran biltzen den dirua ongintzara bideratuko da, hain zuzen ere, aurten, SIERVAS DE MARIA eta IZANGAI elkarteei emango zaie. Artxandako Igoerak, guztira, 186.747 euro eman ditu aurreko 10 edizioetan.

Zerikusia duten edukiak

Irudiak


Bideoak

PDFak

Audioak