0

  • Sare sozialetako ekimen hau (H)BIAN 2030 Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzarako Euskal Estrategiaren barruan kokatzen da.
  • (H)ABIAN 2030 estrategian parte hartzen dute Garapenerako Lankidetzarakao Euskal Agentziak (Elankidetza), hiru foru aldundiek eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetako hiru udalek, Euskal Fondoa-Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Entitate Lankideen Elkarteak eta hainbat hezkuntza-zentrok eta GGKEek.

Bilboko Udalak bat egin du “Elkarlanean dihardugu. Pertsonen bizitzak hobetzen ditugu” kanpainarekin, zeina azaroaren 2tik 8ra gauzatuko baita sare sozialetan.

Ekimen hau (H)BIAN 2030 Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzarako Euskal Estrategiaren barruan dator, non Elankidetza Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziak, hiru foru aldundiek, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako udalek, Euskal Fondoa-Euskal Autonomia Erkidegoko Lankidetzako Tokiko Entitateen Elkarteak eta hainbat hezkuntza-zentrok eta GKEk parte hartzen baitute. Gainera, kanpaina horrekin bat egin du Euskadiko GGKEen koordinatzaileak ere.

Bilbok Euskadi osoko kanpaina honekin bat egin izana, Itziar Urtasun Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Saileko zinegotziaren arabera, “zor zaio koronabirusak agerian jarri izanari planetan dagoen desberdintasun itzela”. Desberdintasun hori agerian jartzen da eskuak garbitzeko neurriari berari erreparatze soilarekin; zinegotziak azaldu duenez, “eskuak garbitzeak, zeina hasieran gomendio izan baitzen eta ondoren agindu, agerian jarri du gizateriaren zati handi batek ez duela urik, eta sinesgaitz gertatzen zaie milioika pertsonari, Afrikan edo Hego Amerikan herri guztiz behartsuetan, faveletako txaboletan eta bazterretako auzoetan bizirik ez baitaukate ez azpiegitura sanitariorik, ez urik. Euskadiko Garapenerako Lankidetza bereziki jarduten da uraren eta saneamenduaren arloetan, egoera hori hobetzen saiatzen da milioika pertsonentzat, jakina delako garbitasuna eta osasuna elkarren eskutik doazela”.

Bilboko Udalak eutsi egiten dio nazioarteko lankidetzaren konpromisoari eta ura, saneamendua, emakumeen boteretzea, hezkuntza eta tokiko boterea sendotzea bezalako sektoreen aldeko konpromisoari , eta udal aurrekontuaren % 54 bideratzen du munduan milaka pertsonaren egoera hobetzera, zeintzuk gizarte ongizateko parametro oso txikietatik abiatzen baitira.

Kanpaina sustatzen duten entitateek adierazi dutenez, “COVID-19 pandemiak agerian jarri du ezen, gaur inoiz baino gehiago, elkarrekin eman behar diegula erantzuna mundu osoko desafioei. Munduan, elkarren mendeko gara denok, eta erronkak ere berberak ditugu denok, hala nola klimaren aldaketa, desberdintasunak edo pandemia bera, eta uste dugu garapenerako lankidetzak balio berezia duela desafio horiei erantzuteko”.

Sare sozialetako ekintza honekin, herritarrak gonbidatzen ditugu berrinterpretatu ditzaten egungo krisiaren inguruan dituzten esperientziak garapenerako lankidetzaren begiradatik, eta pentsa dezatela nola eragiten duen beste leku batean gertatzen denak bakoitzaren eguneroko bizimoduan eta jendartearen balioetan.

#TransformamosLasVidas
#CooperaciónVasca

Zerikusia duten edukiak

Irudiak


PDFak