- Bihar, astelehena, azaroak 23, izena emateko epea hasiko da, Gabongune programan (3 eta 8 urte artekoentzat), Gabonkide programan (9 eta 11 urte bitarteko neskato-mutikoentzat).
- Egun berean, bihar ere, Gabonetan primeran kirola eginez programan (6 eta 13 urte bitartekoentzat) izena emateko epea ere zabalduko da. Programa honetan inskribatzeko prozesua hasten da, baina osasun-bilakaera aldekoa bada eta horretarako aukera ematen badu garatuko da. Horrela, ordainketak egoerak garatzeko aukera ematen badu bakarrik egingo dira.
- Helburua da adingabeei alternatiba dibertigarri bat eskaintzea, eta lana eta familia-bizimodua uztartzen laguntzea Gabonetako eskola-oporren garaian.
Bilboko Udalak abian jarri ditu, aurten ere, “Gabongune”, “Gabonkide” eta “Gabonetan primeran kirola eginez” izeneko programak: 1 700 plaza baino gehiago eskainiko ditu 3 eta 13 urte bitarteko neskato-mutikoentzat.
Hiru programetan izena emateko epea bihar, astelehena (azaroak 23), hasiko da.
Gabonetako programa horien bidez, adingabeei aukera ematen zaie beste batzuekin harremanetan sartzeko, ondo pasatu eta kirola egiten duten bitartean. Besteak beste, ohitura osasuntsuak, talde-lana eta adiskidetasuna sustatzen dira. Horrez gain, programa hauekin, Udalak lana eta familia-bizimodua errazago eta hobeto uztartzen lagundu nahi du Gabonetako oporraldian.
GABONGUNE ETA GABONKIDE
Gabongune programa 3 eta 8 urte bitarteko umeentzat da (2012-2017), eta Gabonkide programa 9 eta 11 urte arteko neskato-mutikoentzat (2009-2011).
Aurre-inskripzioa bihartik aurrera egin daiteke, www.bilbao.eus web-orrian edo udalaren informazio-telefonoan: 010 / 944 010 010.
Plazen zozketa azaroaren 27an, barikua, egingo da. Egun berean, arratsaldez, zozketaren emaitza kontsultatu ahalko da aurre-inskripzioa egiten den leku berberetan.
Programetan plaza suertatu zaien familiek azaroaren 30etik abenduaren 4ra arte (barikua) eman dezakete izena. Izena ematearekin batera, adierazi duten emailera bidaliko zaien kontu zenbakian sartu beharko dute dirua.
Egun solteetarako eman daiteke izena (gehienez 4 egunetarako), edo aste osoetarako (4 egunekoa bakoitza). Bi programa horiek abenduaren 28aren eta urtarrilaren 8aren arteko lan-egunetan egingo dira. Horrela, eskolako opor-egun guztiak estali gura ditugu, laneko eta familiako denbora kontziliatuz.
Programak Deustuko, Castañoseko, Otxarkoagako, Begoñako, Alde Zaharreko, Abandoko, Iralako, Basurtuko eta Zorrotzako udaltegietan egingo dira, 9:00etatik 14:00etara. Programatutako jarduerarik gehienak espazio irekietan egingo dira: Europa parkea, Areatza, Casilda Iturrizar parkea eta Olabeagako pasealekua, besteak beste.
Hauek dira programen prezioak, bi asteetako baterako: 16,40 euro, arrunta; 12,30 euro familia ugarientzat; eta 6 euro Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat. Familiak egun solteak aukeratzen baditu (gehienez 4 egun), prezioa 6 eurokoa izango da egun bakoitzeko.
Programak aldatu eta/edo eten daitezke, baldin eta osasun-egoerak edo neurriek hala exijitzen badute.
GABONETAN PRIMERAN KIROLA EGINEZ
Bilbao Kirolak-en Gabonetan primeran kirola eginez abenduaren 21ean, 22an, 23an, 28an, 29an eta 30ean eta urtarrilaren 4an eta 5ean egingo da, Txurdinaga, Deustu eta San Ignazio auzoetako udal kiroldegietan. Programa hau osasun-bilakaera aldekoa bada eta horretarako aukera ematen badu garatuko da.
Jarduerak, betiere, 9:00etatik 14:00etara izango dira, nahiz eta kiroldegietara 8:30etik aurrera sartzeko modua izango den, eta irtetea 14:30era arte. Nahitaezkoa izango da kiroletarako arropa eta oinetakoak, bainu-jantzia, txankletak, toalla eta txanoa ekartzea. Jarduera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.
Abonatuentzat, azaroaren 23tik aurrera (astelehena) hasiko da izena emateko epea, eta abonatuak ez direnentzat, azaroaren 26tik aurrera (eguena). Izena ematea, bestalde, Bilbao Kirolak-en web-orriaren bidez online egingo ahal da, edo kiroldegietako salmentarako makinen bidez.
Ordainketa egiteko modu bakarra helbideratutakoa izango da, eta ordainleta eraginkorra izango da osasun-kokapenak hura garatzeko aukera ematen badu.
Dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat gordetako plazak (48 plaza San Ignazioko kiroldegian) GAITUZSPORT entitatearen bidez -622 022 063– erreserbatuko dira.
Jardueren prezioa 10,40 eurokoa da eguneko, abonatuentzat, eta 12,50 euro eguneko, abonatu ez direnentzat. Plazak erreserbatzeko aukera izango da: egun baterako, hainbat egunetarako edo egun guztietarako.
Programa hauetako jarduerak garatzean, unean uneko higiene- eta osasun-neurri guztiak beteko dira.