- Bilbo da aitzindari Local4Action Hub Bilbao Cities of Values ekimenean, zeinak gaur egingo baitu bere bigarren bilkura.
- UCLG (United Cities and Local Governments -Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak) delakoaren HUB bat da, zeinaren ardatz nagusia Bilbao Balioen Hiria izeneko proiektua baita, beste hiri batzuetarako ekimen inspiratzaile eta eredu moduan.
- Asmoa da baterako gogoeta bat sustatzea balioek, elkarren arteko esparru batean, hirien garapen eta eraldatze jasangarriaren eragile moduan duten garrantziari buruz, eta gogoeta hori parte hartzearen bidez egitea, munduko beste hiri batzuekin batera.
Gaur arratsaldean egingo da Local4Action HUB Bilbao Cities of Values delakoaren bigarren bilkura telematikoa, balioek hiri-eraldaketaren eta garapenaren eragile moduan duten garrantziari buruz. HUB honetan Bilboko Udala bera izango da aitzindari, eta UCLG nazioarteko sarearen barruan gauzatuko da.
Munduko hiri batzuen eta besteen arteko topaketarako gune bat da, eta 2021eko urrian abiatu zen. Urtebete honetan, bigarren jardunaldi hauez gain, beste bi saio telematiko egingo dira, eta, 2023ko martxoan egingo da atzenengo saioa, aurrez aurre.
HUB honen saio guztien ardatz nagusia Bilbao Balioen Hiria izeneko proiektuaren esperientzia da, beste hiri batzuendako hiri inspiratzaile eta eredu moduan. Xede nagusia, bestalde, gogoeta eragitea da, beste tokiko gobernu eta hiri batzuekin batera eta parte hartzearen bidez, gizartean sustatu beharreko balioez eta elkarrekiko balio batzuk eduki beharraz.
Gaurko aurkezpenean, Bilbok ez ezik, beste hiri batzuek ere parte hartuko dute, hala nola Valongo (Portugal), Montevideo (Uruguai), Caracas (Venezuela); Lusaka (Zambia), Glasgow (Eskozia), Ruiru (Kenya) eta Kajiado (Kenya).