- Zentroaren erakusketa-ekoizpen berri honek kontakizun historikoaren eraikuntza eta queer eta trans politika garikideak harremanetan jartzen ditu. Bere diziplinarteko lanaren bidez, Cabello/Carcellerrek instalazioa, performancea, fikziozko kontakizuna eta bideoa erabiltzen ditu ikusizko praktiketako irudikapen hegemonikoak zalantzan jartzeko eta alternatiba kritikoak proposatzeko.
- Paul B. Preciado filosofo eta arte-komisarioa da proiektuaren komisarioa, eta Zentroko erakusketa-aretoan egongo da ikusgai martxoaren 10etik irailaren 25era arte.
- Helena Cabello (Paris, 1963) eta Ana Carceller (Madril, 1964) artistek osatutako Cabello/Carceller kolektiboak Erausoren beste erretratu bat egin du proiektu artistiko honetarako, trans pertsonaia berrien galería batek interpelatzen duena.
- Erakusketa-proiektua osatzen da jardueren programa publiko batekin, erakusketaren katalogoarekin eta bigarren hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako bisita-tailerren hezkuntza-programa batekin.
Azkuna Zentroak, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, “Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa” produkzioaren ekoizpena inauguratu du. Cabello/Carceller (Helena Cabello eta Ana Cerceller) kolektiboa artisitkoaren lana da, Paul B. Preciadok komisariatuta.
Zentroko erakusketa berri hau martxoaren 10etik irailaren 25era egongo da ikusgai erakusketa-aretoan.
“Una voz para Erauso” proiektuak kontakizun historikoaren eraikuntza eta queer eta trans politika garikideak harremanetan jartzen ditu. Diziplina arteko lanaren bidez, Cabello/Carceller-ek instalazioa, performancea, fikziozko kontakizuna eta bideoa erabiltzen ditu, praktika bisualetako irudikapen-modu hegemonikoei buruz galderak egiteko eta alternatiba kritikoak proposatzeko.
Artistek aurkitu zuten erretratu liluragarri bezain ezohiko bat da proiektuaren abiaburua: Juan van der Hamen-ek (ziurrena) Espainiako itsas armadako alferez gisa jantzitako Katalina Erausori 1626an egin ziona, gaur egun Kutxa bildumakoa dena. Erauso 1592an jaio zen Donostian, emakumezko sexua esleitu, eta Katalina izena eman zioten. Sarritan “moja alferez” izenez da ezagunagoa, neurri batean, bere autobiografiari esker, hor, “gizon gisa jantzita” komentutik ihes egin zuen neska gazte baten abenturak kontatu baitzituen, gero soldadu eta merkatari modura Espainiako inperioak Txiletik Mexikora kolonizatutako lurretan ibili zenarenak (besteak beste, Francisco Loyola, Juan Arriola, Alonso Díaz Ramírez de Guzmán…eta Antonio Erauso izenak hartuta).
“LEHEN TRANS ERRETRATUA”
Erakusketaren komisario Paul B. Preciadok nabarmendu duenez, “gizon gisa jantzitako Erausoren erretratua arte errenazentistaren historiako lehen erretratu “trabestitzat” har datieke”, nahiz eta nozio hori anakronikoa iza, XVIII. mendera arte ez baita existitzen.
Baina, argitzen duenez, Erauso, bere erretratua bezala, itzalak dituen irudi bat da. “Olio-pinturaren atzealde beltz-beltzean aurpegi zorrotz bat agertzen da, baina begirada kezkagarriki gozoa duena, eta, hala, ez dago aukerarik maskulinotzat edo femeninotzat jotzeko. Alabaina, maputxeen genozidioan inplikatuta egon zenez eta merkatu kolonialean izan zuen jarreraren ondorioz, figura deserosoa da trans historian”. Horregatik, argi-ilunarena da erakusketaren estetika, Erausoren erretratuarena bezala.
Cabello/Carceller-ek Erausoren “erretratu” berri bat egin dute proiektu artistiko honetarako, eta trans pertsonaia berrien galeria batek interpelatzen du. Azkuna Zentroak ekoitzitako ikus-entzunezko lan hau Doxa Produkzioak-ekin filmatu da, Alberto sin Patrón izan da jantzien diseinatzailea eta Mursego arduratu da musikaz.
Erakusketa erretratuen galeria analogiko-digital gisa eraiki da, non Erausok (bai 1626ko erretratu historikoak eta kopia, bai Cabello/Carceller-en erretratu berria) Cabello/Carceller-en aurreko lanaren beste irudikapen batzuekin bat egiten duen, besteak beste, lan hauekin: Autorretrato como fuente, 2001ekoa, Archivo: Drag Modelos (2007 – prozesuan), Movimientos para una manifestación en solitario (2021) eta Lost in Translation_un poema performativo (2016).
Erakusketa-proiektua osatzen da jardueren programa publiko batekin, erakusketaren katalogoarekin eta bigarren hezkuntzako ikastetxeei zuzendutako bisita-tailerren hezkuntza-programa batekin.
CABELLO / CARCELLER
Cabello / Carceller laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran hasi ziren elkarlanean, praktika bisualetan generoa eraikitzeko modu hegemonikoez galdekatzeko asmoz, eta queer jarreretatik alternatiba kritikoak proposatuz. Beren proiektu artistikoak uztartzen dituzte ikerketarekin, idazketarekin, komisariotzarekin eta irakaskuntzarekin. 2015ean beren lana aukeratu zuten Veneziako 56. Bienaleko Espainiako Pabiloirako.
Bakarkako erakusketetan erakutsi duten lana, besteak beste, MUACen (Mexiko Hiria, 2019), Madrilgo CA2Men (2017), Vigoko MARCOn etan Valentziako IVAMen (2016), eta Danimarkako, Filadelfiako, Madrilgo eta Buenos Airesko arte-zentroetan. BEren proiektuak erakusketa kolektiboetan era erakutsi dira: Parisko Pompidou Zentroan (2017), Bartzelonako MACBAn (2020), Tranziten (Bratislava, 2018), Museo da Electricidade-en (Lisboa, 2015), MNCARSen (Madril, 2013), Casino Luxembourg-en eta New Yorkeko Brooklyn Museum-en (2007). re.act feminism. A performing archive artxiboaren parte dira, eta Art and Queer Culture (Phaidon Press) eta Jack Halberstam-en The Queer Art of Failure (Duke University Press) argiltapenetan agertzen dira, besteak beste, baita egile beraren Female Masculinity liburuaren gaztelaniazko bertsioaren hitzaurrean ere.
PAUL B. PRECIADO
Paul B. Preciado filosofoa, arte-komisarioa eta idazlea da. Ezaguna da nazioartean gorputzaren , generoaren eta sexualitatearen politikei buruz egin duen lanagatik. Fullbright beka jaso zuen; lehenik, Filosofia eta Generoaren Teoria ikasi zuen, New Yorkeko New School for Social Research-en, eta, bertan, Jacques Derrida-ren eta Agnès Heller-en ikaslea izan zen; gero, Princeton University-n Arkitekturaren Teorian dokotatu zen.
Beste zeregin institucional batzuen artean, Bartzelonako Museu d’Art Contemporani-n Programa Publikoen eta Ikasketa Independenteeen Programaren zuzendaria izan da, baita Programa Publikoen komisarioa dokumenta 14 Kassel eta Atenasen ere, eta Taiwango Pabiloiaren komisarioa Venezian, Shu Lea Cheang artistarekin. Gorputzaren Filosofia irakasten du New York Unibertsitatean, eta Europako beste unibertsitate batzuetan. Manifesto Contra-sexual; Testo Yonqui; Sexo, drogas y biopolítica; Pornotopía; Un Apartamento en Urano; eta Yo soy el monstruo que os habla liburuak egin ditu, denak Anagramak argitaratuak.
ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIKOA
Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa
Cabello/Carceller
Komisarioa: Paul B. Preciado
- Martxoaren 10etik irailaren 25era
- Erakusketa aretoa. Sarrera doan.