“Bilbao Balioen Hiria Sariak” Bilbao Balioen Hiria proiektuaren barruan daude. Bilboko Udalak sustatutako ekimen parte-hartzailea da baina, hasiera-hasieratik herritarren lankidetzari esker eratu eta garatua.
Bilbao Balioen Hiriaren helburua da uria ezaguna eta aitortua izatea ez bakarrik birgaikuntza, berreskuratze eta eraldaketa ekonomikoagatik, baita beraren balioengatik ere. Helburua da erakundeen, era guztietako entitateen, enpresen, hedabideen, talde politikoen eta herritarren artean analisirako, elkarrizketarako, hausnarketarako eta lankidetzarako espazio bat sortzea.
Sari hauek Balioen Agiriko Garapenerako Planean aurreikusitako hiru ardatzetako bat eta ekimenetako bat dira; hain zuzen ere, Bilboko Balioen Agiria osatzen duten balioak garatzeko eta sustatzeko onartu zen plan hori.
Sariketa honen helburua da Bilboko Balioen Agiria sustatzen lan egiten erakundeen lana aitortzea eta saritzea, agirian jasotzen diren 17 balioetakoren bat praktikan jartzeko ekimenak garatuta.