0

Boto-emaile gehienak, % 60, emakumeak izan dira, eta, adinaren arabera, 41 eta 50 urte bitartekoak izan dira boto gehien eman dutenak.

  • 3.270 bilbotar izan dira botoa ematen; , guztira, 18.064 boto eman dute.
  • Barrutika, Ibaiondo da herritarren artean boto-emaile gehien dituena, 1.138, hau da, guztizkoaren % 35.
  • Hautatutako proiektuek hainbat gai jorratzen dituzte: gizartea, kirola eta mugikortasuna, besteak beste. Informazio osoa www.bilbao.eus webgunean kontsulta daiteke.

Bilboko 2022ko aurrekontu orokorretan herritarrek proposatutako eta aukeratutako 14 proiektu sartuko dira, Parte-hartze bidezko Aurrekontua deritzon programaren barruan. Lehen aldiz, bilbotarrek, beren botoen bidez, datorren urteko kontuetan 2 milioi euroko aurrekontuarekin sartuko diren ideiak erabaki dituzte.

Bozketa-aldian, irailaren 16tik 26ra bitartean, 18.064 boto jaso ziren, guztira, 3.270 bilbotarrengandik; pertsona bakoitzak nahi adina proposamen hauta zitzakeen, baina aurrekontu parte-hartzaileetarako ezarritako gehieneko zenbatekoa (2 milioi euro) gainditu barik.

Lehia, irizpide, bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren arabera hautatutako 34 proiektuetatik, 14 izan dira bozkatuenak 2 milioi eurora iritsi arte:

  • Alojamendu txiki eta indibidualizaturen bat prestatzea eta etxerik gabeko pertsonek maskotak edukitzeko. Aurrekontua: 250.000 euro. Botoak: 1.135 boto.
  • Kirol espazio bat sortzea, -skate parkea izango duena- Miribillako Gernikako Lorategiaren kalean, urmaela kenduz. Aurrekontua: 500.000 euro. Botoak: 947 boto.
  • Zorrotzako nerabeen ongizate psikologikoa lantzeko programa. Aurrekontua: 15.000 euro. Botoak: 888 boto.
  • Enplegu planetarako zenbatekoa handitzea. Aurrekontua: 50.000 euro. Botoak: 871 boto.
  • Argiztapena hobetzea Askatasuna etorbidean, Bilbao Arenatik biribilguneraino. 85.000 euro. Botoak: 796 boto.
  • Argiztapena hobetzea Elorrietako San Ignazio ikastetxearen inguruan. Aurrekontua: 6.000 euro. Botoak: 793 boto.
  • Artxandako Animalien Kontroleko Udal Zentroko instalazioak hobetzea. Aurrekontua: 200.000 euro. Botoak: 763 boto.
  • Bidegorria egitea Udalaren eta Zumalacarregui etorbideko eta Etxebarria parkeko bideen arteko loturaren artean, behar diren erreiak kenduz. Aurrekontua: 500.000 euro. Botoak: 655 boto.
  • Gizarte- eta hezkuntza-mailako esku-hartzea adingabeekin Zorrotzako Zazpi Landa ingurunean. Aurrekontua: 10.000 euro. Botoak: 603 boto.
  • Kaleko katuen populazioa kontrolatzeko programa (CES) hobetzea. Aurrekontua: 50.000 euro. Botoak: 579 boto.
  • Espaloia beheratzea oinezkoentzako pasabide batean, Gernikako Lorategia eta Andrés Eliseo de Mañaricua kaleek bat egiten duten biribilgunean. Aurrekontua: 50.000 euro. Botoak: 577 boto.
  • Udalaren doako Interneterako sarbide-sarea (Wifi Bilbao) hobetzea. Aurrekontua: 250.000 euro. Botoak: 564 boto.
  • Iturri berria Deustuko Tigrearen eraikinaren pareko haur-parkean. Aurrekontua: 6.000 euro. Botoak: 554 boto.
  • Pertsona zaurgarrien osasun emozionala eta mentala hobetzeko programa Deustuko Barrutian. Aurrekontua: 15.000 euro. Botoak: 551 boto.

Informazio osoa www.bilbao.eus webgunean kontsulta daiteke.

BOTO EMAILEEN SOSLAIA

3.270 bilbotar izan dira botoa ematen; guztira, 18.064 boto eman dute. Boto-emaile gehienak, % 60, emakumeak izan dira, eta, adinaren arabera, 41 eta 50 urte bitartekoak izan dira boto gehien eman dutenak; boto-emaileen artean, zaharrenak 93 urte ditu, eta gazteenak 16. Barrutika, Ibaiondo da herritarren artean boto-emaile gehien dituena, 1.138, hau da, guztizkoaren % 35.

Zerikusia duten edukiak

PDFak