0

  • Aurtengo edizioan hiru kategoria berri daude (Emakume artista; Emakume Giza Eskubideen defendatzailea eta Emakume gaztea), aurretik zeuden Emakume komunitateko agentea, Emakume ekintzailea eta Emakume politikaria kategoriekin batera.
  • Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluak bultzatutako ekimenak emakume migratzaileek Bilboko bizitza sozial eta publikoan duten garrantzia aintzatetsi nahi du.
  • Hautagaitzak on-line baino ezingo dira aurkeztu, Bilboko Udalaren webgunearen bitartez.

Bilboko Udalak abenduaren 15era arte luzatu du “Bilboko Emakume Etorkinen Aintzatespena” ekimenaren bigarren ediziorako hautagaiak aurkezteko epea. Ekimena Bilboko Udaleko Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluak sustatu eta 2019an antolatu zen aurreneko aldiz, Bilboko bizitza sozial eta publikoan emakume etorkinek duten garrantzia aitortzeko eta aniztasuna aitortzen edo erreferente bihurtzen lagun dezaketen agertokiak sortzeko asmoz.

Oraingo honetan, “Bilboko Emakume Etorkinen Aintzatespenaren” barruan sei kategoria daude, aurreko edizioan baino hiru kategoria gehiago:

  • Emakume komunitateko agentea: kategoria honek emakumeek auzoetan egiten duten lan komunitarioa aitortu eta ikusgai jarri nahi du, batzuetan ikusezina izan arren ehun sozialerako garrantzi handikoa delako.
  • Emakume ekintzailea: emakume ekintzaileak, proiektu jasangarriak eta arrakastatsuak dauzkatenak, edozein jardun arlotakoak, taldean, elkartean edo norbanakoak gauzatzekoak.
  • Emakume politikaria: eragin politikoa duten ekintzak gauzatzen dituzten emakume migratzaileei zuzenduta, ekintzak edozein jardun arlotako politika publikoak eraldatzera bideratuta daudenean eta alderdi politiko baten edo parte hartzeko edo eragin publikoa izateko beste gune batzuen bitartez gauzatzen direnean.
  • Emakume artista (kategoria berria): atal honetan aitortza egin nahi zaie arteekin zerikusia duen edozein jardunetan nabarmentzen diren emakume migratzaileei.
  • Emakumea, giza eskubideak defendatzen dituena (kategoria berria): giza eskubideen defentsan ibilbide bat egin duten emakume migratzaileei agertzen die ezagutza, bereziki garapen jasangarriko helburuekin zerikusia izan dezaketen eskubideak badira.
  • Emakume gaztea (kategoria berria): aurreko kategorietako edozeinetan ibilbide bat egina duten 30 urte arteko emakume migratzaileei agertzen die ezagutza.

BALDINTZAK

Bigarren edizioko hautagai izateko baldintzak hauek dira:

  • Atzerritar jatorrikoak izatea, kontuan hartuz era bateko eta besteko mailetan elkar eragin dezaketen nortasun ardatz guztiak, hala nola genero identitatea eta/edo identitate sexuala.
  • Bizilekua Bilbon izatea.
  • Gutxienez bi urtean aritu izana aintzatespena lortu nahi duen kategorian.

Hautagaitzak on-line baizik ezin dira aurkeztu, Bilboko Udalaren webgunean, bi modutan:

  • Entitateen, elkarteen, fundazio koordinatzaileen, federazioen eta enpresen bidez.
  • Hautagaitza emakume migratzaileak berak aurkeztea, baldintzak betetzen dituela uste badu; hautagaitza zein kategoriatarako aurkezten duen adierazi beharko du, eta kategoria bakarra izango da. Hautagaitza-modalitate honetan, beharrezkoa izango da bi entitateren abalak aurkeztea.

Informazio gehiago: inmigracion@bilbao.eus

Zerikusia duten edukiak

Irudiak


PDFak