BILBOK, ADINEKOEKIN ADEITSUA DEN HIRIA, UDAL PLAN BERRIA AURKEZTU DU TALDE HORREK URIAREN BIZITZAN PARTE HAR DEZAN

  • Hirugarren Plan honen helburu orokorra da Bilbo hiri lagunkoiagoa, parte-hartzaileagoa, inklusiboagoa, osasungarriagoa, seguruagoa eta iraunkorragoa izatea, bertan bizi diren adinekoen bizi-kalitatea errazteko eta hobetzeko.
  • Dokumentuak 2024ra arte balio du eta 10 ardatz estrategiko, 34 helburu eta 17 ekintzatan antolatu da udal-politikekin lotutako hainbat jarduera-eremutan: hirigintza, berdintasuna, gizarte-zerbitzuak, kultura, kirola, osasuna, partaidetza eta herritarren informazioa, besteak beste.
  • Bilboko Udalak “Bilbo, Adinekoekin Adeitsua den Hiria” izeneko proiektu estrategikoaren fase honi aurre egingo dio, udal zerbitzu eta politiketan adinaren ikuspegia hobeto txertatzeko konpromisoarekin.

Bilboko Udalak jendaurrean aurkeztu du, gaur goizean, zahartze aktiboaren ideian oinarritutako “Bilbo, Adinekoekin Adeitsua den Hiria. 2020-2024” izeneko III. Plana.

Ekitaldi instituzional batean, Arabiar Aretoan eta Juan Mari Aburto alkatea buru zelarik, lan-proiektu berri honen gakoak eman dira ezagutzera. Juan Ibarretxe Gizarte Ekintzako zinegotziak azaldu ditu Plan berri honen prozesua eta diseinua. Plana idazteko, adineko hamaika boluntarioren laguntza aktiboa izan du. Hain zuzen ere, pertsona horietako batek, Itziar Bilbaok, bere esperientzia kontatu du.

Uriko adinekoen ordezkarien “talde eragile” honi eskerrak eman dizkio alkateak proiektu honetan parte hartzeagatik: “eskerrak eman nahi dizkizuegu lan-plan hau diseinatzen lagundu izanagatik. Zuen konpromisoa da gure uriak ‘Bilbo, Adinekoekin Adeitsua den Hiria’ Planetik espero duenaren islarik onena: herritar aktiboak, kritikoak eta guztion onerako inplikatuak.” Horren aurretik, Aburtok aukera izan du kolaboratzaileen talde horrekin biltzeko lan-topaketa batean, haien kezkak, uriari buruz duten ikuspegia eta Gizarte Ekintzako Sailaren dokumentu estrategiko honen helburuak partekatzeko eta eztabaidatzeko.

2024ra arte ezarritako Planaren hirugarren bertsio honen ezaugarri nagusia da parte-hartzailea, irekia eta malgua izatea. Herritarren aldetik premia eta aukera berriak sortu ahala jarduera eta estrategia berriak sartzea da asmoa.

Izan ere, Juan Mari Aburtok beste bilbotar batzuk animatu ditu bat egitera eta Udalaren Adineko Laguntzaileen Sare berri batean parte hartzera. “Partaidetza handiagoa nahi dugulako, adinekoen protagonismo handiagoa politika publikoen diseinuan, zuzeneko inplikazio handiagoa auzoen hobekuntzan, zerbitzuetan, kultura-, kirol-, aisialdi- eta jai-eskaintzan… Hemen, guztiok ematen dugu, borondatea besterik ez dugu behar”, adierazi du alkateak.

Bilbo uri adiskidetsuagoa, parte-hartzaileagoa, inklusiboagoa, osasungarriagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa izan dadin, bertan bizi diren adinekoen bizi-kalitatea errazteko eta hobetzeko”, plan hau 10 ardatz estrategikotan, 34 helburutan eta 17 ekintza lehenetsitan egituratzen da, udal-politikekin zerikusia duten hainbat jarduera-eremutan: hirigintza, berdintasuna, gizarte-zerbitzuak, kultura, kirola (Bilbao Kirolak), osasuna, partaidetza eta herritarren informazioa, besteak beste.

Bilboko Udalak “Bilbo, Adinekoekin Adeitsua den Hiria” izeneko proiektu estrategikoaren fase honi aurre egingo dio, udal zerbitzu eta politiketan adinaren ikuspegia hobeto txertatzeko konpromisoarekin. Gaur egun, uriko hiru pertsonetatik batek 60 urte baino gehiago ditu, biztanleriaren % 31 60 urtetik gorakoa da eta % 9 80 urtetik gorakoa (2019ko datuak).

Ildo horretan, alkateak ohartarazi du “adina ez dela oztopo uriko bizitzan, ekintza komunitarioetan eta auzoen hobekuntzan parte hartzeko”. Biztanleriaren bizi-itxaropena handitzeari dagokionez, Juan Mari Aburtok aitortu du “biztanleriaren zahartze progresiboak gaur egungo erronka garrantzitsuenetako batzuk planteatzen dizkigula” eta, gainera, ziur agertu da “erronka handia dugulaAurreratu egingo gara eta 20 urte barru zer beharko dugun iragarriko dugu. Izan gaitezen ausartak. Presta dezagun 2040ko uria. Uri adimentsua, eskuzabala, aukerak dituena eta belaunaldien arteko justizia sustatzen duena”.

III. Udal Plan hau Bilboko Balioen Agiriarekin (Bilbao Balioen Hiria) eta 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lerrokatuta dago.

ERANSKINA:

  • Bilbo, Adinekoekin Adeitsua den Hiria III. Plana

INFORMAZIO GEHIAGO:

#BilboAdinekoekinAdeitsuadenHiria

Zerikusia duten edukiak

Irudiak

Bideoak

PDFak

Audioak

BILBAO BALIOEN HIRIA PROIEKTUAK NAZIOARTEKO TOKIKO GOBERNUEN ETA HIRIEN GOGOETA ETA EKINTZA INSPIRATZEN DITU

  • Bilbok Local4Action Hub Bilbao Cities of Values gidatzen du, gaur Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen sarean aurkeztuko dena.
  • Nazioarteko topaketako espazio hau 2021eko urritik aurrera egingo da, 2023ko martxora arte, 5 saiotan. Ardatz nagusia Bilbao Balioen Hiria proiektuaren esperientzia izango da, ekimen inspiratzailea delako, beste hiri batzuetan jarraitu eta garatu beharreko eredu.
  • Helburua da munduko zenbait hirirekin gogoeta bateratu bat egitea, parte-hartze bidezkoa, balioek –eraldaketaren eta hiri-garapen jasangarriaren traktore diren aldetik– daukaten garrantziari buruz, konpartitutako balioen testuinguru bat bultzatzeko.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eguerdian, Local4Action HUB Bilbao Cities of Values-en aurkezpenean parte hartuko du, saio telematikoaren bidez. Ekitaldi honetan, balioek hiri-garapenean eta hiri-eraldaketan daukaten garrantzia aztertzen da. HUB hau Bilbok lideratzen du, eta Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen nazioarteko sarearen baitan egingo da.

Munduko hirien arteko topaketa-espazio hau 2021eko urritik aurrera egingo da, 2023ko martxora arte, 5 saiotan. Ardatz nagusia Bilbao Balioen Hiria proiektuaren esperientzia izango da, ekimen inspiratzailea delako, beste hiri batzuetan jarraitu eta garatu beharreko eredu.

HUB honen helburuetako batzuk hauek dira: beste tokiko gobernu eta hiri batzuekin gogoeta bateratua egitea, parte-hartzearen bidez, hiriak bultzatu behar dituen balioei buruz eta hiri-eraldaketako motor gisa daukan paperari buruz; Bilboko hirian izandako esperientzia aurkeztea; eta balio-esparru konpartitu baten garapena sustatzea.

Gaurko aurkezpenean, Bilborekin batera beste hiri batzuek parte hartuko dute. Hona hemen batzuk: Tandil (Argentina), Castel Maggiore (Italia), Umea (Suedia) eta Valongo (Portugal).

Zerikusia duten edukiak

PDFak

BILBOKO UDALAREN EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKO V. PLANAK GENERO IKUSPEGIA UDALAREN POLITIKETAN TXERTATZEA SUSTATZEN DU

  • Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Udal Plana 2020-2023 agiriak 142 ekintza jasotzen ditu, Udala osatzen duten sailek garatzeko.
  • Agiri estrategiko honek ezartzen dituen lehentasunen artean daude emakumeen ahalduntzea, banaka, gizartean nahiz politikan; gizarteko arlo batzuetan eta besteetan emakumeei eragiten dieten diskriminazio eta desberdintasunak desagerraraztea; eta emakumeen kontrako bortizkeria matxista erauztea.

Bilboko Udalak gaur goizean eman du ezagutzera, Udalbatzaren osoko bilkuran, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Udal Plana 2020-2023, zeina tresna baliagarritzat jotzen baita, oraindik ere, emakumeen eta gizonen artean Bilboko jendartean diren desberdintasunak gainditzeko.

Hala, bada, xedea da genero-diskriminazioa eta -desberdintasunak eragiten eta berreragiten dituzten egiturak desagerraraztea, eta, hala, emakumeen kontra erabiltzen den indarkeriaren kausak eta ondorioak erauztea.

V. Udal Plan hau Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Bilboko Udalaren Ordenantzaren printzipio eta xedeen artean kokatzen da, eta baita ere Bilboko Udalaren 2019-2023 Agintaldi Planaren barruan ere, han baitaude ezarrita uriaren proiektu handiak eta lehentasunezko ekinbideak, Bilbo pertsonen, auzoen eta ekonomia-jardueraren uri gisa finkatzeko xedea dutenak.

PLANA EGITEKO PROZESUA

Agiri hau estrategikoa da, eta parte-hartze bidezko prozesu baten emaitza da, zeinean interes-talde nagusiek parte hartu baitute, kanpokoek nahiz barnekoek, eta berek aurkeztutako hobetzeko proposamenekin osatu da planaren azken edukia. Guztira, hobetzeko 143 proposamen aurkeztu dituzte, eta horien artean ia % 70 sartu dira dokumentuan.

Alde batetik, Sailarteko Batzorde batek parte hartu du, Udalaren sail eta enpresa guztiek parte hartzen zutelarik bertan, eta nork bere jardun-eremuan garatzekoak izango diren ekintzak eta proiektuak lehenetsi dituzte.

Beste alde batetik, behin Planaren lehen zirriborro bat egin ostean, berriro ere egiaztatu da Udalaren sail eta enpresekin, eta Berdintasunerako Bilboko Emakumeen Kontseiluari eta Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako planen jarraipena egiteko Batzorde Misto Politikoari (Bilboko Udaleko alderdi politiko guztien ordezkariek osatzen dute) egin zaio haren gaineko kontsulta.

BERDINTASUNERAKO V. PLANAREN LEHENTASUNAK

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Udal Planak (2020-2023) 142 ekintza jasotzen ditu, Bilboko Udala osatzen duten sailek 2023ra arte garatuko dituztenak.

Ekintza horiek ezartzeko, oinarritzat hartu da, besteak beste, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Udal Plana 2014-2017 delakoaren ebaluazioa. Nabarmendu beharrekoa da plan horretako ekintzen betetze-maila % 92 izan zela, eta aurrerapen handia ekarri zuela Udalak genero-ikuspegia udalean sartzeko bidean.

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Udal Planak (2020-2023) ezartzen dituen lehentasunen artean daude Bilboko emakumeen ahalduntzea, banaka, gizartean nahiz politikan; gizarteko arlo batzuetan eta besteetan emakumeei eragiten dieten diskriminazio eta desberdintasunak desagerraraztea; eta emakumeen kontrako bortizkeria matxista erauztea. Gainera, bereziki nabarmentzen da paradigma feminista eta emakume guztien arteko dibertsitatea eta diferentzia.

SARE SOZIALAK

 

Zerikusia duten edukiak

Irudiak

PDFak

BILBOK INDARKERIA MATXISTATIK BIZIRIK ATERATAKO EMAKUMEAK GOGORATUKO DITU MESEDEETAKO KAIAN, HORMA-IRUDI HANDI BATEAN

  • Ruth Juan (Junita Makina) artista arduratu da aste hauetan artelana egiteaz.
  • Esku-hartze horrek modu sinbolikoan erakutsiko du emakume biktimek bizi duten prozesua, indarkeriarik sotilenetik basatienera.
  • Genero-indarkeriaren biktima izan diren eta bizirik atera diren emakumeei eta haien seme-alaba adingabeei errekonozimendua eta erreparazioa emateko udal-estrategiaren barruan dago.

Bilboko Udalak Ruth Juan (Junita Makina) artistari eskatu dio genero-indarkeriatik bizirik atera diren emakumeei zuzendutako memoria- eta erreparazio-mural bat diseinatzeko.

Aste honetan, artista lanean hasi da Bilbo Zaharra auzoko Mesedeetako kaian, erdigunean eta ikusgarritasun handiarekin kokatuko den obraren lehen zirriborroen gainean.

Ekimen artistiko hau genero-indarkeriaren biktima izan diren eta bizirik atera diren emakumeei eta haien seme-alaba adingabeei errekonozimendu eta erreparazio sinbolikoa emateko udal-estrategiaren barruan kokatzen da, “eskubidea berrezartzeaz, aintzatespen sozialaz eta memoria kolektiboa eraikitzeaz ari gara, indarkeria matxistetatik bizirik atera diren biktimen errekonozimenduan sakontzen jarraitzeko“, azaldu du Nekane Alonso Berdintasuneko zinegotziak.

Gainera, azpimarratu duenez, “prozesuak diseinatu behar ditugu emakumeak esku-hartzearen erdian kokatzeko. Emakumeak biktimatzat hartzen direnean, ahalduntze-prozesu bat baitakar, jasandako indarkeria salatzeko eta “etorkizuneko irteeran pentsatuz” kaltea gainditzeko aukera emango diena. Eta bizirik atera” direnak izango dira, eta “hemen eraldatze-agenteen zeregin soziala izango dute”.

Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen oroimenerako eta memoriarako gune bat sortzeko ekintza hori joan den urteko Udal Aurrekontuaren Proiektuan onartutako zuzenketa bat izan zen.

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA-PROZESUA

Horma-irudi honek modu sinbolikoan erakusten du “indarkeria matxistaren zikloa“, emakume biktimek bizi duten prozesua, indarkeria sotilenetik basatieneraino. Ruth Juanek indarkeria matxista lehen pertsonan pairatu dutenen eskutik ezagutu ahal izan ditu fase horiek, Bizitu Elkartea osatzen duten emakume talde baten testigantza pertsonalak izan baititu obra artistiko hau diseinatzeko.

Margolana Mesedeetako kaiako hormaren neurriaren eta harriaren ezaugarrietara egokituko da, eta fase horiek islatuko dituzten hainbat sekuentziaz osatuko da. Horren harira, Nekane Alonsok aurreratu duenez, muralean “biktimek bizi dituzten indarkerien intentsitatea eta maila ezagutzeko aukera izango dugu. Iluntasunik handienean daudenean eta beren bizitzarekin jarraitzeko irtetea lortzen dutenean, berriz jaiotzen dira eta beren burua beren bizitzaren erdigune sentitzen dute“.

Hurrengo hiru asteetan, emakumea protagonista bakarra izango duen horma-irudiaren emaitza ikusiko dugu. “Egiturazko indarkeria hori sortzen jarraitzen duten patriarkatuaren eredu matxistei buruzko kritika eta salaketa da”, azaldu du zinegotziak. Horretarako, emakumeen gorputz biluzietan oinarritzen da artista, eta horren gainean, Ruth Juanek honako hau zehaztu du: “emakumeak, hiru metroko altuera dutenak, biluzik egongo dira, inolako balio erantsirik eman beharrik gabe, hala nola janzkera, eta, horrela, indarkeria matxistak haien gorputzetan duen eragina erakustea, gorputza oinazearen gune den aldetik eta bertan bizi izandako indarkeria-egoeraren ondoriozko gaixotasunak sortzen baitira”; izan ere, adierazi duenez, “hainbat emakumerekin hitz egiteko aukera izan dut eta beren kontakizunak, etengabe, gorputzari, gaixotasunei, tentsioari eta indarkeriek gorputzean dituzten eraginei buruzkoak ziren.”

RUTH JUAN

Ruth Juan Bilboko San Francisco auzoan bizi da duela 12 urtetik. Bere lanak hiria du ardatz, eguneroko bizimodua, gizarte auziak eta lankidetza proiektuak. Bilbao Arte Fundazioak beka bat eman zion 2013, eta han sortu zuen lehen liburu irudiztatua, “Bilbo Zaharra, tolerantzia eremua”. Gaur egun, hainbat proiektutan ari da irudiztatzaile freelance gisa, eta berak sortu du JunitaMakina marka.

Liburuetarako marrazkiak edo irudi grafikozko lanak nahiz horma irudi koloretsuak egiten ditu; horma-irudi horiek Bilbo Zaharreko hainbat gunetan daude kokatuta, hala nola Marzana ostatuan, Gorte kalean, Bailen kalean eta Sortze Garbiaren komentuan. Horma-irudietako esku-hartze hauek Bilboko Udalak sustatuak dira, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoek eratzen duten hiri-eremua biziberritzeko eta berritzeko estrategiaren barruan.

SARE SOZIALAK:

 

Zerikusia duten edukiak

Irudiak

Bideoak

PDFak

Audioak

185.000 “BILBAO BONU” BALIATUKO DIRA 9 MILIOI EURO SORTZEKO COVID-19AK GEHIEN KALTETU DITUEN 4 SEKTOREENTZAT

  • Bilbao Aurrera planeko neurrien artean dago hau ere, eta lehentasunezko xedea du BONUEN bidez laguntzea Covid-19ak gehien kaltetu dituen 4 sektoreei: MERKATARITZA, KULTURA, OSTALARITZA/JATETXEAK ETA TURISMOA (ostatuak eta turismo jarduerak). Berrikuntzen artean, herritarrei parte hartu eragitea gertuko establezimenduetan kontsumi dezaten, geure auzoetan.
  • Juan Mari Aburto alkatearen arabera, uri batek abian jartzen duen bonu-eskaintza handiena eta osatuena da, eta, Bilboko Udalarentzat, lehenengo aldia da horrelako ekimen bat abian jartzen duena. Kalkulatzen da 185.000 bonu banatuko direla 4 sektoretan, eta 9 milioi euroko negozio-eragina izango duela. Gainera, bonu bakoitzaren % 50 Udalak jarriko du. “Programa erraz eta erakargarri bat da, bai erosleentzat, bai establezimenduentzat”.
  • Planaren inbertsioa, guztira, 3 milioi euro da: 2,6 milioi “Bilbao Bonuetarako” eta 400.000 euro erakunde arteko kanpainarako.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapeneko, Merkataritzako eta Enpleguko Saileko zinegotziarekin eta Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziarekin batera, Udalaren #BONOBILBAO bonuen kanpaina aurkeztu du gaur, COVID-19ak gure urian gehien kaltetu dituen lau sektoeei laguntzeko: merkataritza, kultura, ostalaritza/jatetxeak eta turismoa (ostatuak eta turismo jarduerak).

#BilbaoAurrera Planeko neurririk handienetako bat da, shock-programa bat, Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiekin adostua eta sektoreekin eurekin landua; sektoreen ordezkariak aurkezpen ekitaldian izan dira gaur.

Juan Mari Aburto alkatearen arabera, uri batek abian jartzen duen bonu-eskaintza handiena eta osatuena da, eta, Bilboko Udalarentzat, lehenengo aldia da horrelako ekimen bat abian jartzen duena.

Hala, 3 milioi euroko inbertsioa egin da guztira, eta, horietatik, 2,6 milioi euro #BONOBILBAO ekimenerako dira, eta gainerako 400.000 euroak Euskadiko erakunde arteko kanpainarako.

2,6 milioi euroko inbertsio honek 9 milioi euroko negozio-bolumena eragingo du urian. Aurrekontu horrekin, 185.000 bonu aterako dira merkatura, 4 sektoreen artean banatuta.

Lehentasunezko xedea da, Juan Mari Aburtok azaldu duenez, ekonomiari eragitea, albait lehen eta iraunkorki, zuzen-zuzen heldu dadin kolektibo profesional horietara, baina “herritarrei eurei ere parte hartu eraginez, bonuak eskura ditzaten barrutietako establezimenduetan eta gertueneko establezimenduetan erosi eta kontsumitzeko. Programa berezi bat da, egungo egoeraren neurrira egina, eta erakargarria izan nahi du, baliagarria eta praktikoa, bai establezimenduentzat, bai erosleentzat”.

KANPAINAREN FASEAK

COVID-19 gaixotasunaren egungo eboluzioa dela-eta, kanpainak zenbait fase izango ditu:

  1. Lehenengo fasean, Merkataritza bonuekin (48.727 bonu) eta Kultura bonuekin (34.261 bonu).
  2. Bigarren fasea, Ostalaritza/Jatetxeak (91.364 bonu).
  3. Eta hirugarrena, Turismoa (10.507 bonu).

4 sektore horietan, kanpainak 2021eko martxoaren 31ra arte iraungo du. Era berean, establezimenduek gaurtik bertatik egin dezakete bat kanpainarekin (azaroaren 12tik), eta kanpainak irauten duen artean noiznahi.

Herritarrak 2020/11/18tik has daitezke bonuak erosten, 2121/03/31ra arte, eta bonuak trukatzeko azken eguna 2021/04/03a izango da.

BERRIKUNTZA NAGUSIAK

Berrikuntzen artean, besteak beste, zuzenean eragiteko kanpaina bat prestatu da, herritarrei eurei parte hartu eraginez, bonuak eros ditzaten eta Bilboko establezimenduetan erosi eta kontsumi dezaten, edo bakoitzaren auzoan, eta, hala, merkataritzako, kulturako, ostalaritzako eta turismoko jarduera suspertzen lagun dezaten.

Horretarako, Merkataritza eta Ostalaritza kategorietako bonuak barruti bakoitzean banatuko dira, establezimendu kopuruaren arabera.

Beste berrikuntza bat da Udalak bonu bakoitzaren erdia ordainduko diela erosleei; bonu horiek, gainera, bateragarriak izango dira eta pilatu ere agin ahal izango dira beste administrazio batzuenekin.

Halaber, plataforma digital bat atondu da, oso erraza (www.bonobilbao.eus), egungo egoerari egokitua, bai establezimenduek bat egin dezaten, bai herritarrek bonuak eros ditzaten

SEKTOREAK KONTSUMITZAILEAREN EKARPENA UDALAREN EKARPENA BONUAREN BALIOA
MERKATARITZA 15€ 15€ 30€
OSTALARITZA/JATETXEAK 10€ 10€ 20€
TURISMOA 1 30€ 30€ 60€
TURISMOA 2 15€ 15€ 30€
KULTURA 1 10€ 10€ 20€
KULTURA 2 20€ 20€ 40€

 

NOLA ESKURATU BONUAK

Bonuak adin nagusiko edozein pertsonak eros ditzake, Bilbon bizi direnek nahiz kanpotik bisitan etorritakoek, eta NAN edo AIZ erakutsi beharko dute erosketa egiteko unean, 2021eko martxoaren 31ra arte.

Bide digitaletik eskura daitezke, www.bonobilbao.eus web plataformaren bidez, edo Kutxabank-en sarrerak saltzeko eta jasotzeko kutxazainetan.

Behin bonua erositakoan, kanpainarekin bat egindako establezimenduetan trukatu beharko dira, paper formatuan nahiz passbook moduan (mugikorrarekin).

Merkataritzako eta ostalaritzako bonuetan, txartela erosteko unean, bonua zein barrutitan kontsumitu nahi den hautatu beharko da, eta barruti horretan baino ezingo da trukatu gero.

NAN bakoitzarekin gehienez ere eskuratu ahal izango den bonu kopurua 20 izango da, eta erosketa tiket bakoitzeko gehienezko bonu kopurua 4 izango da. Era berean, erosketa tiketaren zenbatekoa bonuaren zenbatekoa adinakoa edo handiagoa izan beharko da, halako eran non bonuaren zenbatekoa erosketa eta/edo kontsumizio bakoitzarekin erabat ahituko den.

Bilbao Bonuak bateragarriak izango dira beste administrazio batzuenekin, eta, hala, pilatu ere egin ahalko dira tiket berean ageri den erosketan. Gainera, posta elektroniko bat ireki da kanpainari buruzko kontsultak egiteko: bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus.

PROGRAMA OSO IREKIA ESTABLEZIMENDUENTZAT

Bat egin dezakete:

  • Edozein pertsona fisikok edo juridikok, baldin eta haren enpresa jarduera merkataritzako, kulturako, ostalaritzako edo turismoko sektorean gauzatzen bada eta saltegi bat badauka irekita jendearentzat Bilbon.
  • Artisauek, baldin eta Bizkaiko lurralde historikoko Artisautzako Entitateen Erregistroan izena emanda badaude eta Bilbon badute egoitza, eta/edo artisau elkarte profesionalek antolatuta Bilbon gauzatzekoa den azoka batean parte hartzen badute programak irauten duen bitartean.
  • Turismoa: bitartekaritzako turismo enpresak, turismo gidariak eta turismo aktiboko jardueretako enpresak, Bilbon jarduten direnak.
  • Erakunde arteko kanpainarekin bat egiten duten saltegientzat, EZ da beharrezkoa izango izen ematea osorik egitea, baizik eta geratzen diren datuak betetzea.
  • Saltegi batek EJZ bat baino gehiago baditu era bateko eta besteko bonuekin zerikusia dutenak (merkataritza, ostalaritza eta jatetxeak, ostatatze turismoa edo kultura), BONU MOTA BAT BAINO GEHIAGO hautatu ahal izango ditu. Horretarako, nahikoa izango da behin bakarrik izena ematea, hautatu ahal dituen bonu moten artean zeintzuk hautatu nahi dituen adieraziz.
  • IFZ bakarra duten negozioen kasuan, establezimendu bat baino gehiago badauzkate Bilbon, ESTABLEZIMENDU GUZTIEK bat egin ahal izango dute kanpainarekin, banan-banan.
  • Gehienez ere trukatu ahal izango diren bonuak 200 dira.
  • Kulturako bonuen kasuan, gehienezko kopurua 30.000 euro izango da establezimendu bakoitzeko.

#BONOBILBAO
#BILBAOAURRERA

Zerikusia duten edukiak

Irudiak

         

Bideoak

PDFak

Audiok

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK ‘EMAKUMEEK ZIENTZIA EGITEN DUTE’ HITZALDI ZIKLOAREN EDIZIO BERRI BAT EGINGO DU AZAROKO OSTEGUNETAN, HORIETAKO LEHEN OSTEGUN HONETAN, HILAK 12, IZANGO DA

  • Zikloa ostegun honetan hasiko da, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiko areto nagusian, Ane Alonso genero-ikuspegian espezializatutako arkitektoaren hitzaldiarekin. Hitzaldiak ere hilaren 19an eta 26an ospatuko dira.
  • Azaroaren 19an Maria Jesus Irabien Gulias UPV/EHUko Geologia Saileko irakasle titularra izango da hizlari, eta 26an Txaro Uliarte Larriketa erizaina.
  • Doako gonbidapen bat eskuratzea beharrezkoa da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean.Aurkezpena streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.
  • Ziklo hau #BilbaoUdazkena2020 kultur ekimenaren parte da.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak, azaroaren 12an, 19an eta 26an, ‘Emakumeek zientzia egiten dute’ izeneko zientzia-dibulgazioko hitzaldi-zikloaren edizio berri bat ospatuko du, emakumearen eta zientziaren paradigma ikuspegi desberdinetatik jorratuz.

Hitzaldiak Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo dira. Bidebarrieta Kulturguneko hitzorduen ordua aurreratu egin da 19:00etan, osasun agintariek ezarritako ordu murrizketa berrietara egokitzeko.

Sartu ahal izateko, ezinbestekoa da jada eskuragarri dauden doako gonbidapen bat erresebatzea, www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunean. Gaur egungo egoeratik eratorritako segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:00etan irekiko dira, bertaratutakoak aulkietan egokitu ahal izateko.

Aurkezpena streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, www.kulturguneatb.eus webgunearen bidez.

OSTEGUNA, AZAROAK 12 19:00ETAN ‘¿CÓMO SERÍA UNA CIUDAD DISEÑADA POR MUJERES?’

Ane Alonsok genero-ikuspegian espezializatutako arkitektoak emango du hitzaldia. ‘¿Cómo sería una ciudad diseñada por mujeres?’ izenburupean, Ane Alonsok hiri baten diseinuan kontuan hartuko liratekeen alderdiak aztertuko ditu genero-ikuspegia aplikatuz, hau da, historikoki emakumeei esleitutako alderdi horiek guztiak hartuko ditu kontuan, ez arrazoi biologikoetan oinarrituta, baizik eta genero femeninoaren gizarte-eraikuntzan oinarrituta. Horretarako, ohiko hirigintzak arreta gutxi eskaini dien eta egunerokoan garatu behar diren lan horietan guztietan jarriko da arreta, baita egungo hirian emakumeen eta gizonen artean dauden hiri-espazio eta -baliabideetarako sarbide eta erabilera desberdinean ere.

Ane Alonso arkitektoa da UPV/EHUn, eta oso ezaguna ez zen eremu batean hasi zen lanean: genero Perspektiba duen hirigintzan, hain zuzen ere, urteen poderioz, garrantzia eta oihartzuna hartu dituena. 2002an HiriaKolektiboa sortu zuen beste arkitekto batzuekin batera, eta desegin zenetik modu independentean lan egiten du beste profesional batzuekin elkarlanean. Hirigintzaren eta arkitekturaren praktika profesionala ikuspegi demokratiko, parte-hartzaile eta inklusiboago batetik berrikustea proposatzen duten antolatu gabeko profesionalen kolektiboko kide da.

OSTEGUNA, AZAROAK 19, 19:00ETAN. ‘MUJERES CON LOS PIES (Y LA CABEZA) EN LA TIERRA’

UPV/EHUko Geologia Saileko irakasle titularra den María Jesús Irabien Gulíasek izango da ‘Mujeres con los píes (y la cabeza) en la tierra’ hitzaldia emango duena. Izenburuan igartzen den bezala, Geologiarekiko grina duten emakumeei buruzkoa da hitzaldi hau, populazioaren zati handi batentzat hain ezezaguna den zientzia hori. Oinak lurretik aireratu gabe, hau da, historian zehar pertsonen garapena markatzen duten hainbat inguruabar (sozialak, politikoak, ekonomikoak) oso kontuan hartuta, gehiago ezagutaraziko dira bidea ireki zuten aitzindariak eta gaur egun klima-aldaketa edo beste planeta batzuen azterketa bezalako erronka zientifiko garrantzitsuei aurre egin behar dietenak.

María Jesús Irabien Gulíasek irakaskuntza eta Harea-Itsasertzeko Geologia ikerketa-taldeko jarduera konbinatzen ditu. Talde horrek kostaldeko ingurumen-eraldaketaz arduratzen diren natura- eta giza jatorriko prozesuak aztertzen ditu. Eremu horretan hainbat lan egin ditu Bilboko itsasadarrean, Urdaibaiko erreserban, Pasaiako badian, Suancesko estuarioan eta abarretan. 2009an eratutako UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko lehen Berdintasun Batzordeko presidentea izan da. 2012az geroztik Bidebarrieta Kulturgunean urtero egiten den ‘Emakumeek zientzia egiten dute’ hitzaldi zikloaren antolatzaileetako bat da, eta Amit (Emakume Ikertzaileen eta Teknologoen Elkartea) elkarteko kidea.

OSTEGUNA, AZAROAK 26, 19:00ETAN. ‘FLORENCE NIGHTINGALE, LA DAMA DE LA LÁMPARA

Ziklo honetako azken hitzaldia Txaro Uliarte Larriketaren eskutik etorriko da, erizaina dena. Berarekin, bertaratzen direnek Florence Nightingale ezagutuko dute. Nightingale klase altuko familia britainiar bateko emakumea zen, erizaina, estatistikaria, idazlea, irakaslea eta, era berean, irismen eta garrantzi handiko akademiko, teoriko eta erreformatzaile sozial gisa agertzen da. Florence Nightingalek, Erizaintza modernoaren sortzailetzat hartua, mundu mailako ospea lortu zuen Krimeako Gerran (1854-1856) Barack Scutari Ospitalean zaurituak artatzen egindako lan ausart eta gogoangarriagatik. Bere lan bikainak, antolatzeko eta agintzeko gaitasun handiak hobekuntza handiak ekarri zituen soldadu zauritu eta gaixoen egoera tamalgarrian. ‘Lanpararen Dama’ bezala ezagutua izan zelarik, bere gaixoak artatzeko lanpara bat eskuan zuen bere ohiko gaueko errondengatik, bizipen sakon hartatik itzuli zenean, bere ahalegin guztiak egin zituen osasun sistema zibil eta militarra erreformatzeko, erizaintza profesionalizatuz. 1860an, Saint Thomas Ospitalean (Londres) erizainentzako Eskola eta Etxea sortu zuen, King ‘s College-ren barne, erizaintzako lehen eskola laikoa.

Txaro Uliarte Larriketa erizaina da eta bere lanbidea hainbat arlotan garatu du, irakaskuntzatik hasi eta erizaintza komunitariora arte, Ruandan kasu. Gainera, Zainketa Osagarrietan aditua da Almeriako Unibertsitatean, Zainketen Ikerketako Masterra Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta UPV/EHUko Medikuntzaren Historia Museoko Florence Nightingaleren mendeurrenaren Erakusketaren komisarioa izan da 2010-2011n, eta 2018ko urrian eta azaroan Palma de Mallorcan egin zen Erizaintzaren Historiaren Nazioarteko XVI. Kongresuaren komisarioa.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegiaren barruan dagoen gune bat da eta bere helburu nagusia liburua eta literatura garatu eta sustatzea da.

#BILBAOUDAZKENA2020

Ziklo hau #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren parte da. Bilboko Udalaren proposamen honek kulturaz eta Bilboko gustu eta interes guztietarako planez bete nahi du.

#BilbaoUdazkena2020 Bilboko Udalak kultura-sektorea bultzatzeko eta hari eskua emateko egindako apustua da COVID-19 krisiak gehien eragiten dion sektoreetako bat dela baitaki. #BilbaoUdazkena2020ko programazio osoak zorrotz jarraituko die osasun-agintariek ezarritako protokoloei.

SARE SOZIALAK:

#BilbaoUdazkena2020
www.bilbaokultura.eus

Zerikusia duten edukiak

Irudiak


PDFak

BILBOKO UDALAK BAT EGIN DU “ELKARLANEAN DIHARDUGU. PERTSONEN BIZITZAK HOBETZEN DITUGU” KANPAINAREKIN, LANKIDETZAKO ERAGILEEKIN BATERA

  • Sare sozialetako ekimen hau (H)BIAN 2030 Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzarako Euskal Estrategiaren barruan kokatzen da.
  • (H)ABIAN 2030 estrategian parte hartzen dute Garapenerako Lankidetzarakao Euskal Agentziak (Elankidetza), hiru foru aldundiek eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuetako hiru udalek, Euskal Fondoa-Euskal Autonomia Erkidegoko Tokiko Entitate Lankideen Elkarteak eta hainbat hezkuntza-zentrok eta GGKEek.

Bilboko Udalak bat egin du “Elkarlanean dihardugu. Pertsonen bizitzak hobetzen ditugu” kanpainarekin, zeina azaroaren 2tik 8ra gauzatuko baita sare sozialetan.

Ekimen hau (H)BIAN 2030 Eraldaketa Sozialerako Hezkuntzarako Euskal Estrategiaren barruan dator, non Elankidetza Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziak, hiru foru aldundiek, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetako udalek, Euskal Fondoa-Euskal Autonomia Erkidegoko Lankidetzako Tokiko Entitateen Elkarteak eta hainbat hezkuntza-zentrok eta GKEk parte hartzen baitute. Gainera, kanpaina horrekin bat egin du Euskadiko GGKEen koordinatzaileak ere.

Bilbok Euskadi osoko kanpaina honekin bat egin izana, Itziar Urtasun Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Saileko zinegotziaren arabera, “zor zaio koronabirusak agerian jarri izanari planetan dagoen desberdintasun itzela”. Desberdintasun hori agerian jartzen da eskuak garbitzeko neurriari berari erreparatze soilarekin; zinegotziak azaldu duenez, “eskuak garbitzeak, zeina hasieran gomendio izan baitzen eta ondoren agindu, agerian jarri du gizateriaren zati handi batek ez duela urik, eta sinesgaitz gertatzen zaie milioika pertsonari, Afrikan edo Hego Amerikan herri guztiz behartsuetan, faveletako txaboletan eta bazterretako auzoetan bizirik ez baitaukate ez azpiegitura sanitariorik, ez urik. Euskadiko Garapenerako Lankidetza bereziki jarduten da uraren eta saneamenduaren arloetan, egoera hori hobetzen saiatzen da milioika pertsonentzat, jakina delako garbitasuna eta osasuna elkarren eskutik doazela”.

Bilboko Udalak eutsi egiten dio nazioarteko lankidetzaren konpromisoari eta ura, saneamendua, emakumeen boteretzea, hezkuntza eta tokiko boterea sendotzea bezalako sektoreen aldeko konpromisoari , eta udal aurrekontuaren % 54 bideratzen du munduan milaka pertsonaren egoera hobetzera, zeintzuk gizarte ongizateko parametro oso txikietatik abiatzen baitira.

Kanpaina sustatzen duten entitateek adierazi dutenez, “COVID-19 pandemiak agerian jarri du ezen, gaur inoiz baino gehiago, elkarrekin eman behar diegula erantzuna mundu osoko desafioei. Munduan, elkarren mendeko gara denok, eta erronkak ere berberak ditugu denok, hala nola klimaren aldaketa, desberdintasunak edo pandemia bera, eta uste dugu garapenerako lankidetzak balio berezia duela desafio horiei erantzuteko”.

Sare sozialetako ekintza honekin, herritarrak gonbidatzen ditugu berrinterpretatu ditzaten egungo krisiaren inguruan dituzten esperientziak garapenerako lankidetzaren begiradatik, eta pentsa dezatela nola eragiten duen beste leku batean gertatzen denak bakoitzaren eguneroko bizimoduan eta jendartearen balioetan.

#TransformamosLasVidas
#CooperaciónVasca

Zerikusia duten edukiak

Irudiak


PDFak

Rapid Products Of Foreign Brides – The Facts

Popcorn the Concern? Don’t Get The Knickers inside of a Angle!

The very first thing I’ve discovered like a going out with coach is constantly that the majority of guys possess simply no idea tips on how to speak with gals online. You’ll want to see you will find many thing guys will be sending to women to purchase a wedding date, it’s horrible. It’s extremely sad if a person actually invests effort in to crafting a fabulous witty, perfectly worded contact, but stays unaware about the ultimate way to communicate in a captivating way.

Want real friendships, online dating must be decided by reliability. Use the common-sense to be familiar with if ever the person there’s a chance you’re chatting with is definitely meaning the certainty, or simply if what precisely he can be hinting that is made up. There are so many people via the internet that create almost nothing else to do compared to squander other people’s period; and Inconsistent discussion habit is a symptom to understand if the some time shall be lost.

Basic fact: Compared to the things? Compared to waiting at your home working on nothing, after that yes it’s not for the reason that safe. Nevertheless in comparison to going to a tavern? With alcohol fueled violence at 3 a. meters., drink spiking accompanied by a medication culture, are you able to honestly feel more reliable designed for the creep floor or while using watering hole? The internet is to try and possess total restrain over understanding person. Yes, usually there are some potential predators available on the market. But they also are looking for the short hookup and don’t wish to spend time on learning you will. If you take things ones personal pace, perhaps you may create a total hitting the ground with a huge person before even meeting these.

Really do not hand out a property number because this a possible opportinity for anyone to discover the address. Although address is available from traditional handphones that is simply not mainly because common. Nevertheless, you will have a good disposable cellular any time needed internet marketing ready conceal all conceivable information. Driving yourself to to start dating will likewise enable as you definitely will prevent proposing the address or simply any personal data. Even more wedding reception expect to pay for 1 / two of all the bill rather then anticipate things the following at the beginning of a relationship about this design.

• Listen to what precisely she’s just saying so it’s possible to abide by it along with pertaining comments and also questions. The following is most probably about the most significant first night out conversation points that you ought to take into account. Learn how to listen. Need not a chatterbox! Women just like men so, who give consideration. This offers them your notion definitely talking to person who has learned where they’re received from subsequently can provide them sensing of association.

Consider some of the Advantages of Using a Dating Site?

Will you be a lttle amount old and suspect that seeing a Filipino girl from the internet is limited to web-based geeks? Intervals have changed since later part of the 1990s when online dating services is just talked about in hushed tones. With live hot chat, webcams and inexpensive international airline ticket, dating women right from another region is believed popular today. Nevertheless if that you’re still put in your old tactics, lets determine if you can easliy demolish utilizing a few of the previous dating fallacies.

For its favorite and well shared concept, this gave rise to a much more defined niche market for example Black dating so, who shares a similar interest in assembly their man African American designed for friendship or simply romantic affairs. You can actually join black paid off dating sites which usually cater especially online world dating for African American people. A lot are already simply hooked to the particular assistance that persisted to influence actually the ebony people.

Sanctioned date after-all, a short while to make sure you relish yourself within a cultural setting with someone you obviously plan to have fun with. Become yourself, in case you over-think and take into consideration packages from dialogue, what you’re wearing, your local area intending the way the evening definitely will end, she’s got heading recognise some of those vibes. Relax and permit the day unfold simply because it can. Go with that flow although use good practice. chinese ladies for marriage

It is essential to recognize that Russian women will be from some other history and lifestyle. In the beginning levels of seeing, you’ll want to be understanding and ready to try an alternative challenge. Many men think that they were able to succeed some lady’s take pleasure in with money but that isn’t the circumstance using this civilization. It is important to find out yourwants and expectations for the female you have been going after currently.

The very first thing is good for of course when compared to eager to encounter someone in real life, international dating services is completely easy. As mentioned witout a doubt, solutions to accomplish should be to construct a account and commence reaching most people. There are many online dating sites available and all of all of them are fundamentally the exact so no matter which one you will ultimately decide upon you can see each simply as easy as and the second to join up to by means of.