0

  • Bilbok Local4Action Hub Bilbao Cities of Values gidatzen du, gaur Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen sarean aurkeztuko dena.
  • Nazioarteko topaketako espazio hau 2021eko urritik aurrera egingo da, 2023ko martxora arte, 5 saiotan. Ardatz nagusia Bilbao Balioen Hiria proiektuaren esperientzia izango da, ekimen inspiratzailea delako, beste hiri batzuetan jarraitu eta garatu beharreko eredu.
  • Helburua da munduko zenbait hirirekin gogoeta bateratu bat egitea, parte-hartze bidezkoa, balioek –eraldaketaren eta hiri-garapen jasangarriaren traktore diren aldetik– daukaten garrantziari buruz, konpartitutako balioen testuinguru bat bultzatzeko.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, eguerdian, Local4Action HUB Bilbao Cities of Values-en aurkezpenean parte hartuko du, saio telematikoaren bidez. Ekitaldi honetan, balioek hiri-garapenean eta hiri-eraldaketan daukaten garrantzia aztertzen da. HUB hau Bilbok lideratzen du, eta Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen nazioarteko sarearen baitan egingo da.

Munduko hirien arteko topaketa-espazio hau 2021eko urritik aurrera egingo da, 2023ko martxora arte, 5 saiotan. Ardatz nagusia Bilbao Balioen Hiria proiektuaren esperientzia izango da, ekimen inspiratzailea delako, beste hiri batzuetan jarraitu eta garatu beharreko eredu.

HUB honen helburuetako batzuk hauek dira: beste tokiko gobernu eta hiri batzuekin gogoeta bateratua egitea, parte-hartzearen bidez, hiriak bultzatu behar dituen balioei buruz eta hiri-eraldaketako motor gisa daukan paperari buruz; Bilboko hirian izandako esperientzia aurkeztea; eta balio-esparru konpartitu baten garapena sustatzea.

Gaurko aurkezpenean, Bilborekin batera beste hiri batzuek parte hartuko dute. Hona hemen batzuk: Tandil (Argentina), Castel Maggiore (Italia), Umea (Suedia) eta Valongo (Portugal).

Zerikusia duten edukiak

PDFak