{"id":996,"date":"2020-11-12T11:55:39","date_gmt":"2020-11-12T10:55:39","guid":{"rendered":"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=996"},"modified":"2020-11-17T16:52:48","modified_gmt":"2020-11-17T15:52:48","slug":"185-000-bonos-bilbao-generaran-9-millones-de-euros-para-los-4-sectores-mas-desfavorecidos-por-el-covid-19","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/185-000-bonos-bilbao-generaran-9-millones-de-euros-para-los-4-sectores-mas-desfavorecidos-por-el-covid-19\/","title":{"rendered":"185.000  \u201cBILBAO  BONU\u201d  BALIATUKO  DIRA  9  MILIOI  EURO  SORTZEKO  COVID-19AK  GEHIEN  KALTETU  DITUEN  4  SEKTOREENTZAT"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li class=\"alineadojustificado\">Bilbao  Aurrera  planeko  neurrien  artean  dago  hau  ere,  eta  lehentasunezko  xedea  du  BONUEN  bidez  laguntzea  Covid-19ak  gehien  kaltetu  dituen  4  sektoreei:  MERKATARITZA,  KULTURA,  OSTALARITZA\/JATETXEAK  ETA  TURISMOA  (ostatuak  eta  turismo  jarduerak).  Berrikuntzen  artean,  herritarrei  parte  hartu  eragitea  gertuko  establezimenduetan  kontsumi  dezaten,  geure  auzoetan.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Juan  Mari  Aburto  alkatearen  arabera,  uri  batek  abian  jartzen  duen  bonu-eskaintza  handiena  eta  osatuena  da,  eta,  Bilboko  Udalarentzat,  lehenengo  aldia  da  horrelako  ekimen  bat  abian  jartzen  duena.  Kalkulatzen  da  185.000  bonu  banatuko  direla  4  sektoretan,  eta  9  milioi  euroko  negozio-eragina  izango  duela.  Gainera,  bonu  bakoitzaren  %  50  Udalak  jarriko  du.  \u201cPrograma  erraz  eta  erakargarri  bat  da,  bai  erosleentzat,  bai  establezimenduentzat\u201d.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Planaren  inbertsioa,  guztira,  3  milioi  euro  da:  2,6  milioi  \u201cBilbao  Bonuetarako\u201d  eta  400.000  euro  erakunde  arteko  kanpainarako.<\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"negrita\"><span class=\"cursiva\">Juan  Mari  Aburto<\/span><\/span>\u00a0Bilboko  alkateak,\u00a0<span class=\"negrita\">Xabier  Ochandiano<\/span>\u00a0Ekonomiaren  Garapeneko,  Merkataritzako  eta  Enpleguko  Saileko  zinegotziarekin  eta\u00a0<span class=\"negrita\">Gonzalo  Olabarria<\/span>\u00a0Kultura  eta  Gobernantza  Saileko  zinegotziarekin  batera,  Udalaren\u00a0<span class=\"negrita\">#BONOBILBAO<\/span>\u00a0bonuen  kanpaina  aurkeztu  du  gaur,  COVID-19ak  gure  urian  gehien  kaltetu  dituen  lau  sektoeei  laguntzeko:\u00a0<span class=\"negrita\">merkataritza,  kultura,  ostalaritza\/jatetxeak  eta  turismoa<\/span>\u00a0(ostatuak  eta  turismo  jarduerak).<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">#BilbaoAurrera  Planeko  neurririk  handienetako  bat  da,  shock-programa  bat,  Udalean  ordezkaritza  duten  talde  politiko  guztiekin  adostua  eta  sektoreekin  eurekin  landua;  sektoreen  ordezkariak  aurkezpen  ekitaldian  izan  dira  gaur.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Juan  Mari  Aburto  alkatearen  arabera,  uri  batek  abian  jartzen  duen\u00a0<span class=\"cursiva\">bonu-eskaintza  handiena  eta  osatuena<\/span>\u00a0da,  eta,  Bilboko  Udalarentzat,\u00a0<span class=\"cursiva\">lehenengo  aldia<\/span>\u00a0da  horrelako  ekimen  bat  abian  jartzen  duena.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Hala,\u00a0<span class=\"negrita\">3  milioi  euroko  inbertsioa<\/span>\u00a0egin  da  guztira,  eta,  horietatik,  2,6  milioi  euro  #BONOBILBAO  ekimenerako  dira,  eta  gainerako  400.000  euroak  Euskadiko  erakunde  arteko  kanpainarako.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">2,6  milioi  euroko  inbertsio  honek  9  milioi  euroko  negozio-bolumena  eragingo  du  urian.  Aurrekontu  horrekin,  185.000  bonu  aterako  dira  merkatura,  4  sektoreen  artean  banatuta.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Lehentasunezko  xedea  da,  Juan  Mari  Aburtok  azaldu  duenez,  ekonomiari  eragitea,  albait  lehen  eta  iraunkorki,  zuzen-zuzen  heldu  dadin  kolektibo  profesional  horietara,  baina\u00a0<span class=\"cursiva\">\u201cherritarrei  eurei  ere  parte  hartu  eraginez,  bonuak  eskura  ditzaten  barrutietako  establezimenduetan  eta  gertueneko  establezimenduetan  erosi  eta  kontsumitzeko.  Programa  berezi  bat  da,  egungo  egoeraren  neurrira  egina,  eta  erakargarria  izan  nahi  du,  baliagarria  eta  praktikoa,  bai  establezimenduentzat,  bai  erosleentzat\u201d<\/span>.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">KANPAINAREN  FASEAK<\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">COVID-19  gaixotasunaren  egungo  eboluzioa  dela-eta,  kanpainak  zenbait  fase  izango  ditu:<\/p>\n<ol>\n<li class=\"alineadojustificado\">Lehenengo  fasean,  Merkataritza  bonuekin  (48.727  bonu)  eta  Kultura  bonuekin  (34.261  bonu).<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Bigarren  fasea,  Ostalaritza\/Jatetxeak  (91.364  bonu).<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Eta  hirugarrena,  Turismoa  (10.507  bonu).<\/li>\n<\/ol>\n<p class=\"alineadojustificado\">4  sektore  horietan,  kanpainak  2021eko  martxoaren  31ra  arte  iraungo  du.  Era  berean,\u00a0<span class=\"negrita\">establezimenduek\u00a0<\/span>gaurtik  bertatik  egin  dezakete  bat  kanpainarekin  (azaroaren  12tik),  eta  kanpainak  irauten  duen  artean  noiznahi.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Herritarrak  2020\/11\/18tik  has  daitezke  bonuak\u00a0<span class=\"negrita\">erosten<\/span>,  2121\/03\/31ra  arte,  eta  bonuak\u00a0<span class=\"negrita\">trukatzeko\u00a0<\/span>azken  eguna  2021\/04\/03a  izango  da.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">BERRIKUNTZA  NAGUSIAK<\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Berrikuntzen  artean,  besteak  beste,  zuzenean  eragiteko  kanpaina  bat  prestatu  da,  herritarrei  eurei  parte  hartu  eraginez,  bonuak  eros  ditzaten  eta  Bilboko  establezimenduetan  erosi  eta  kontsumi  dezaten,  edo\u00a0<span class=\"negrita\">bakoitzaren  auzoan<\/span>,  eta,  hala,  merkataritzako,  kulturako,  ostalaritzako  eta  turismoko  jarduera  suspertzen  lagun  dezaten.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Horretarako,  Merkataritza  eta  Ostalaritza  kategorietako  bonuak  barruti  bakoitzean  banatuko  dira,  establezimendu  kopuruaren  arabera.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Beste  berrikuntza  bat  da  Udalak\u00a0<span class=\"negrita\">bonu  bakoitzaren  erdia  ordainduko<\/span>\u00a0diela  erosleei;  bonu  horiek,  gainera,\u00a0<span class=\"negrita\">bateragarriak\u00a0<\/span>izango  dira  eta  pilatu  ere  agin  ahal  izango  dira  beste  administrazio  batzuenekin.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Halaber,\u00a0<span class=\"negrita\">plataforma  digital<\/span>\u00a0bat  atondu  da,  oso  erraza  (<a href=\"http:\/\/www.bonobilbao.eus\/\">www.bonobilbao.eus<\/a>),  egungo  egoerari  egokitua,  bai\u00a0<span class=\"negrita\">establezimenduek<\/span>\u00a0bat  egin  dezaten,  bai\u00a0<span class=\"negrita\">herritarrek<\/span>\u00a0bonuak  eros  ditzaten<span class=\"negrita\">.\u00a0<\/span><\/p>\n<table class=\"tablalistados\" summary=\"BONOS BILBAO\">\n<tbody>\n<tr>\n<th scope=\"col\">SEKTOREAK<\/th>\n<th class=\"alineadocentro\" scope=\"col\">KONTSUMITZAILEAREN  EKARPENA<\/th>\n<th class=\"alineadocentro\" scope=\"col\">UDALAREN  EKARPENA<\/th>\n<th class=\"alineadocentro\" scope=\"col\">BONUAREN  BALIOA<\/th>\n<\/tr>\n<tr>\n<td class=\"CeldaColorOscuro \">MERKATARITZA<\/td>\n<td class=\"CeldaColorOscuro alineadocentro\">15\u20ac<\/td>\n<td class=\"CeldaColorOscuro alineadocentro\">15\u20ac<\/td>\n<td class=\"CeldaColorOscuro alineadocentro\">30\u20ac<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td class=\"CeldaColorClaro \">OSTALARITZA\/JATETXEAK<\/td>\n<td class=\"CeldaColorClaro alineadocentro\">10\u20ac<\/td>\n<td class=\"CeldaColorClaro alineadocentro\">10\u20ac<\/td>\n<td class=\"CeldaColorClaro alineadocentro\">20\u20ac<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td class=\"CeldaColorOscuro \">TURISMOA  1<\/td>\n<td class=\"CeldaColorOscuro alineadocentro\">30\u20ac<\/td>\n<td class=\"CeldaColorOscuro alineadocentro\">30\u20ac<\/td>\n<td class=\"CeldaColorOscuro alineadocentro\">60\u20ac<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td class=\"CeldaColorClaro \">TURISMOA  2<\/td>\n<td class=\"CeldaColorClaro alineadocentro\">15\u20ac<\/td>\n<td class=\"CeldaColorClaro alineadocentro\">15\u20ac<\/td>\n<td class=\"CeldaColorClaro alineadocentro\">30\u20ac<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td class=\"CeldaColorOscuro \">KULTURA  1<\/td>\n<td class=\"CeldaColorOscuro alineadocentro\">10\u20ac<\/td>\n<td class=\"CeldaColorOscuro alineadocentro\">10\u20ac<\/td>\n<td class=\"CeldaColorOscuro alineadocentro\">20\u20ac<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td class=\"CeldaColorClaro \">KULTURA  2<\/td>\n<td class=\"CeldaColorClaro alineadocentro\">20\u20ac<\/td>\n<td class=\"CeldaColorClaro alineadocentro\">20\u20ac<\/td>\n<td class=\"CeldaColorClaro alineadocentro\">40\u20ac<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">NOLA  ESKURATU  BONUAK<\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Bonuak\u00a0<span class=\"negrita\">adin  nagusiko<\/span>\u00a0edozein  pertsonak  eros  ditzake,  Bilbon  bizi  direnek  nahiz  kanpotik  bisitan  etorritakoek,  eta  NAN  edo  AIZ  erakutsi  beharko  dute  erosketa  egiteko  unean,  2021eko  martxoaren  31ra  arte.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Bide  digitaletik  eskura  daitezke,\u00a0<a href=\"http:\/\/www.bonobilbao.eus\/\">www.bonobilbao.eus<\/a>\u00a0web  plataformaren  bidez,  edo  Kutxabank-en  sarrerak  saltzeko  eta  jasotzeko  kutxazainetan.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Behin  bonua  erositakoan,  kanpainarekin  bat  egindako  establezimenduetan  trukatu  beharko  dira,\u00a0<span class=\"negrita\">paper  formatuan  nahiz  passbook  moduan<\/span>\u00a0(mugikorrarekin).<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Merkataritzako  eta  ostalaritzako  bonuetan,  txartela  erosteko  unean,  bonua  zein  barrutitan  kontsumitu  nahi  den  hautatu  beharko  da,  eta  barruti  horretan  baino  ezingo  da  trukatu  gero.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">NAN  bakoitzarekin\u00a0<span class=\"negrita\">gehienez  ere  eskuratu  ahal  izango  den  bonu  kopurua<\/span>\u00a020  izango  da,  eta  erosketa  tiket  bakoitzeko  gehienezko  bonu  kopurua  4  izango  da.  Era  berean,  erosketa  tiketaren  zenbatekoa  bonuaren  zenbatekoa  adinakoa  edo  handiagoa  izan  beharko  da,  halako  eran  non  bonuaren  zenbatekoa  erosketa  eta\/edo  kontsumizio  bakoitzarekin  erabat  ahituko  den.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Bilbao  Bonuak\u00a0<span class=\"negrita\">bateragarriak<\/span>\u00a0izango  dira  beste  administrazio  batzuenekin,  eta,  hala,\u00a0<span class=\"negrita\">pilatu<\/span>\u00a0ere  egin  ahalko  dira  tiket  berean  ageri  den  erosketan.\u00a0Gainera,  posta  elektroniko  bat  ireki  da  kanpainari  buruzko  kontsultak  egiteko:\u00a0<a>bonobilbao@bilbaoekintza.bilbao.eus<\/a>.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">PROGRAMA  OSO  IREKIA  ESTABLEZIMENDUENTZAT<\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Bat  egin  dezakete:<\/p>\n<ul>\n<li class=\"alineadojustificado\">Edozein  pertsona  fisikok  edo  juridikok,  baldin  eta  haren  enpresa  jarduera  merkataritzako,  kulturako,  ostalaritzako  edo  turismoko  sektorean  gauzatzen  bada  eta  saltegi  bat  badauka  irekita  jendearentzat  Bilbon.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Artisauek,  baldin  eta  Bizkaiko  lurralde  historikoko  Artisautzako  Entitateen  Erregistroan  izena  emanda  badaude  eta  Bilbon  badute  egoitza,  eta\/edo  artisau  elkarte  profesionalek  antolatuta  Bilbon  gauzatzekoa  den  azoka  batean  parte  hartzen  badute  programak  irauten  duen  bitartean.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Turismoa:  bitartekaritzako  turismo  enpresak,  turismo  gidariak  eta  turismo  aktiboko  jardueretako  enpresak,  Bilbon  jarduten  direnak.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Erakunde  arteko  kanpainarekin  bat  egiten  duten  saltegientzat,  EZ  da  beharrezkoa  izango  izen  ematea  osorik  egitea,  baizik  eta  geratzen  diren  datuak  betetzea.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Saltegi  batek  EJZ  bat  baino  gehiago  baditu  era  bateko  eta  besteko  bonuekin  zerikusia  dutenak  (merkataritza,  ostalaritza  eta  jatetxeak,  ostatatze  turismoa  edo  kultura),  BONU  MOTA  BAT  BAINO  GEHIAGO  hautatu  ahal  izango  ditu.  Horretarako,  nahikoa  izango  da  behin  bakarrik  izena  ematea,  hautatu  ahal  dituen  bonu  moten  artean  zeintzuk  hautatu  nahi  dituen  adieraziz.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">IFZ  bakarra  duten  negozioen  kasuan,  establezimendu  bat  baino  gehiago  badauzkate  Bilbon,  ESTABLEZIMENDU  GUZTIEK  bat  egin  ahal  izango  dute  kanpainarekin,  banan-banan.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Gehienez  ere  trukatu  ahal  izango  diren  bonuak  200  dira.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Kulturako  bonuen  kasuan,  gehienezko  kopurua  30.000  euro  izango  da  establezimendu  bakoitzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"cursiva\">#BONOBILBAO<br \/>\n#BILBAOAURRERA<\/span><\/p>\n<h3>Zerikusia  duten  edukiak<\/h3>\n<h4>Irudiak<\/h4>\n<p><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-1.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-1064 size-thumbnail\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-1-150x100.jpg\" alt=\"\" width=\"150\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-1-150x100.jpg 150w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-1-300x200.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-1-1024x681.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-1-768x511.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-1-1536x1022.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-1-2048x1363.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-1-624x415.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-1-700x460.jpg 700w\" sizes=\"(max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a>\u00a0  <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-5.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-1063 size-thumbnail\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-5-150x100.jpg\" alt=\"\" width=\"150\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-5-150x100.jpg 150w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-5-300x201.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-5-1024x686.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-5-768x514.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-5-1536x1028.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-5-624x418.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-5-700x460.jpg 700w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-5.jpg 1955w\" sizes=\"(max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a>\u00a0  <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-4.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-1062 size-thumbnail\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-4-150x100.jpg\" alt=\"\" width=\"150\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-4-150x100.jpg 150w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-4-300x200.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-4-1024x681.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-4-768x511.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-4-1536x1022.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-4-2048x1363.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-4-624x415.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-4-700x460.jpg 700w\" sizes=\"(max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a>\u00a0  <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-3.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-1061 size-thumbnail\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-3-150x100.jpg\" alt=\"\" width=\"150\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-3-150x100.jpg 150w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-3-300x200.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-3-1024x681.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-3-768x511.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-3-1536x1022.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-3-2048x1363.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-3-624x415.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-3-700x460.jpg 700w\" sizes=\"(max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a>\u00a0  <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-2-scaled.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-1060 size-thumbnail\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-2-150x100.jpg\" alt=\"\" width=\"150\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-2-150x100.jpg 150w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-2-300x200.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-2-1024x681.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-2-768x511.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-2-1536x1022.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-2-2048x1363.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-2-624x415.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/bonos-bilbao-2-700x460.jpg 700w\" sizes=\"(max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a>\u00a0  <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Satellite.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-997\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Satellite-150x150.jpg\" alt=\"\" width=\"150\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Satellite-300x200.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Satellite-1024x681.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Satellite-768x511.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Satellite-1536x1022.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Satellite-2048x1363.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Satellite-624x415.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Satellite-700x460.jpg 700w\" sizes=\"(max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a><\/p>\n<h4>Bideoak<\/h4>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20201112_Alkatea_BonosBilbao.mp4\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Alkatea<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20201112_Alkatea_BonosBilbao_RECURSOS.mp4\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Ikus-entzunezko  baliabideak<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>PDFak<\/h4>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/NP-PRESENTACION-BONOS-BILBAO-EUSK-CAST-20201112.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Prentsa-oharra<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/PRESENTACION-BONOS-BILBAO.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Informazio  gehiago<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>Audiok<\/h4>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20201112_Alkatea_BonosBilbao.mp3\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Alkatea<\/a><\/li>\n<\/ul>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilbao  Aurrera  planeko  neurrien  artean  dago  hau  ere,  eta  lehentasunezko  xedea  du  BONUEN  bidez  laguntzea  Covid-19ak  gehien  kaltetu  dituen  4  sektoreei:  MERKATARITZA,  KULTURA,  OSTALARITZA\/JATETXEAK  ETA  TURISMOA  (ostatuak  eta  turismo  jarduerak).  Berrikuntzen  artean,  herritarrei  parte  hartu  eragitea  gertuko  establezimenduetan  kontsumi  dezaten,  geure  auzoetan.  Juan  Mari  Aburto  alkatearen  arabera,  uri  batek  abian  jartzen  duen  bonu-eskaintza  handiena  eta  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":997,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/996"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=996"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/996\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1068,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/996\/revisions\/1068"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/997"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=996"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=996"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=996"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}