{"id":733,"date":"2020-01-29T17:10:49","date_gmt":"2020-01-29T16:10:49","guid":{"rendered":"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=733"},"modified":"2020-11-17T17:27:39","modified_gmt":"2020-11-17T16:27:39","slug":"el-ayuntamiento-de-bilbao-premia-10-proyectos-de-jovenes-relacionados-con-los-objetivos-de-desarrollo-sostenible-y-la-carta-de-valores-de-la-villa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/el-ayuntamiento-de-bilbao-premia-10-proyectos-de-jovenes-relacionados-con-los-objetivos-de-desarrollo-sostenible-y-la-carta-de-valores-de-la-villa\/","title":{"rendered":"BILBOKO  UDALAK  GAZTEEN  10  PROIEKTU  SARITU  DITU,  GARAPEN  JASANGARRIAREN  HELBURUEKIN  ETA  URIKO  BALIOEN  GUTUNAREKIN  ZERIKUSIA  DUTENAK"},"content":{"rendered":"<p>&nbsp;<\/p>\r\n<ul>\r\n<li>Bigarren  aldia  dute  hau  &#8220;<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Bilbo  Gazte  Balioak  Martxan<\/span><\/span>&#8221;  sariek,  zeintzuen  xedea  baita  gazteek  garatutako  gizarte-proiektu  berritzaileak  sustatzea  eta  babestea.<\/li>\r\n<li>Saritutako  10  ekimenak  2019an  zehar  garatu  dira,  eta  16  eta  30  urte  bitarteko  50  gaztek  parte  hartu  dute  haietan.<\/li>\r\n<li>Saritutako  10  ideien  artean,  3  Unibertsitateko  Graduko  edo  Goi-mailako  Graduko  Ikasleen  kategoriakoak  izan  dira,  eta  7  gazteenak  eta\/edo  gazte  taldeenak.<\/li>\r\n<li>Bilboko  Udalak  sari  hauen  hirugarren  aldi  honetarako  deialdia  egingo  du,  2020rako.  Sariak,  ostera  ere,  gazteentzat  izango  dira,  eta  balioak  izango  dituzte  oinarri,  baina,  berrikuntza  moduan,  nahitaezkoa  izango  da  gazteek  boluntariotza-ekimenetan  parte  hartu  izana.<\/li>\r\n<\/ul>\r\n<p>Bilboko  Udalak  gaur  arratsaldean  entregatu  ditu  Bilborock  aretoan  &#8220;<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Bilbo  Gazte  Balioak  Martxan<\/span><\/span>&#8221;  izeneko  sariak  (bigarren  aldia  da  hau),  10  proiektu  irabazleen  artean.  Itxaso  Erroteta  Gazteria  eta  Kirol  Saileko  zinegotzia  izan  da  buru  ekitaldi  honetan,  eta  sarituak  izan  diren  ekimenen  arduradun  diren  pertsonek  eta  kolektiboek  beren  lanak  nola  egin  dituzten  eta  zer  emaitza  izan  duten  erakutsi  dute.<\/p>\r\n<p>&#8220;<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Bilbo  Gazte  Balioak  Martxan<\/span><\/span>&#8221;  sarien  xedea  da  gazteen  ekimenak  sustatzea,  Uriko  gizarte-ingurunea  hobetzen  dutenak,  gazteen  zeregina  indartuz  Bilboko  Balioen  Agirian  oinarritutako  jendarte  bat  garatzeko  eginkizunean.  Bigarren  aldi  honetako  proiektu  guztiak  lotuta  daude  garapen  jasangarriko  helburuekin\u00a0<a href=\"https:\/\/www.un.org\/sustainabledevelopment\/es\/objetivos-de-desarrollo-sostenible\/\">Objetivos  de  Desarrollo  Sostenible  (ODS)  de  la  Agenda  2030  de  Naciones  Unidas<\/a>,  horixe  zenez  gero  sari  hauetarako  bigarren  deialdi  honetako  betebeharretako  bat.<\/p>\r\n<p>Erroteta  zinegotziak  nabarmendu  du  ezen  ekimen  horien  garapenarekin  &#8220;<span class=\"cursiva\">aitzinatu  egiten  dela  gizarte  eta  ingurumen  alderdietatik  Bilbo  jasangarriago  bat  sustatzeko  eta  eragiteko  zereginean<\/span>&#8220;;  Errotetak  gogorarazi  du  eta  berretsi  ezen  Bilboko  Udalaren  asmoa  dela  &#8220;<span class=\"cursiva\">garapen  orokor  baterako  bidea  egitea  eta  hartan  laguntzea,  inor  utzi  gabe  atzean  Bilboko  Balioen  Agiriaren  espiritua  laburbiltzen  duen  helburu  horretan,  zeina  guztiok  hartu  baitugu  geure  gain<\/span>.<\/p>\r\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">10  EKIMEN  SARITUAK,  50  GAZTE  PARTE  HARTZAILE<\/span><\/span><\/p>\r\n<p>&#8220;<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Bilbao  Gazte  Balioak  Martxan<\/span><\/span>&#8221;  sarietarako  bigarren  deialdi  honetara  53  proiektu  aurkeztu  dira,  31  gaztek  edo  gazte-taldek  ekarririk,  eta,  berriz,  22  proiektu,  Unibertsitate  Graduko  edo  Goi  mailako  Graduko  ikasleek  aurkezturik.<\/p>\r\n<p>50  gazte  jardun  dira  10  ekimen  sarituak  garatzen:  3  Unibertsitate  Graduko  edo  Goi-mailako  Graduko  Ikasleen  kategoriakoak  dira,  eta  7  gazteen  eta\/edo  gazte-taldeen  kategoriakoak.  Saritzen  diren  proiektuetako  bakoitzak  3.000  euro  jaso  ditu  bere  garapenerako.<\/p>\r\n<p><span class=\"negrita\">Unibertsitate  graduko  edo  goi-mailako  graduko  ikasleen  kategoria:<\/span><br \/><span class=\"negrita\">Corion<\/span>:  LEINNeko  5  ikaslek  Bilboko  hiri-kultura  ezagutarazteko  dokumental  informatibo,  hezitzaile  eta  ludikoa  prestatu  dute,  hiriko  erreferenteei  alor  horretako  elkarrizketak  eginez.  Web-orrian  dago  eskura:\u00a0<a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=rUbjPEXhHf4\">https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=rUbjPEXhHf4<\/a>.<\/p>\r\n<p><span class=\"negrita\">Saiki<\/span>:  ekimen  hau  datza  nortasuna,  ezaguera  eta  gaitasun  profesionalen  diagnostikoa  egiteko  tresna  berriak  sortzean,  beti  ere  bideo-jokoen  erabiltzaileen  jokabidearen  eta  estrategien  bitartez,  eta  xedea  delarik  herritarrak  ohartaraztea  osasun  mentaleko  arazoez,  eta,  aldi  berean,  zientzia  aitzinaraztea  gizakiaren  psikea  hobeto  konprenitzeko  eginkizunean.<\/p>\r\n<p>Proiektua  psikologo,  informatika-ingeniari  eta  datu-zientzialari  talde  multidiziplinar  batetik  abiatzen  da.  Ekimen  horri  esker,  pertsonen  nortasunari  eta  kognizioari  buruzko  alderdiak  bideo-jokoetan  jokatuz  ebaluatzeko  aukera  ematen  duen  teknologia  sortu  da.<\/p>\r\n<p>Bilboko  300  pertsona  aztertu  dira,  eta  7.300  joko-ordu  baino  gehiago  erlazionatu  dira  test  psikometrikoen  beste  emaitza  batzuekin.  Nortasunari  buruzko  ikerketa  proiektu  aitzindaria  da,  psikologiaren  alorrean  tradizionalak  diren  tresnak  adimen  artifizialarekin  batzen  dituelako.<\/p>\r\n<p><span class=\"negrita\">Feeling  Cells<\/span>:  proiektu  honek  lagundu  nahi  du  La  Salle  ikastetxea  SmartSchool  gisa  gara  dadin,  sorgailu  termoelektrikoak  baliatuz,  galdaretan  eta  ke-bideetan  geratutako  bero-hondarrak  eta  argindarra  sortzeko  beste  iturri  batzuk  profitatuz,  eta,  hala,  kutsadura  termikoa  murrizten  eta  epe  luzeko  aurrezpen  ekonomikoa  eragiten  lagunduz.<\/p>\r\n<p><span class=\"negrita\">Gazteak  eta  gazteen  kolektiboak<\/span>:<br \/><span class=\"negrita\">Moraza  Game<\/span>:  olgetazko  parte  hartze  prozesu  bat  da,  non  Uribarriko  gazteek  eta  agente  gazteek  parte  hartu  izan  baitute  ideiak  emanez  Moraza  plaza  zertarako  erabili  beharko  litzatekeen  aditzera  ematearren  eta  komunitaterako  nahiko  luketen  elkarbizitzaren  kalitatea  zehaztearren.  Gozaldi  irabazi  asmorik  gabeko  erakundeak  bultzatutako  ideia  da,  eta  barrutiaren  garapen  soziala,  kulturala  eta  hezitzailea  sustatzen  du,  bai  eta  gizarte-  eta  hezkuntza-egiturak  eta  aisialdiko  hezkuntza  ere.  293  pertsonak  modu  aktiboan  parte  hartu  dute  proiektua  garatu  bitartean.<\/p>\r\n<p><span class=\"negrita\">Berdeago<\/span>:  TAZEBAEZ  erakundeak  sortutako  ideia  da.  Gazteentzako  eta  familientzako  jarduerak,  betiere  Bilbo  berdeago  bat  lortzen  laguntzeko.  Egun  horretan,  Pagasarriren  ingurua  garbitu  zuten,  eta  hainbat  hondakin  jaso  zituzten,  eta  argazki-lehiaketa  bat  ere  egin  zuten,  egikuneak  agerira  ekartzeko.  Horrez  gain,  bildutako  gaiak  sailkatu  egin  ziren  txikienentzako  ekonomia  zirkularreko  lantegi  batean.<\/p>\r\n<p><span class=\"negrita\">Balioak  oinetan,  eskaileretan<\/span>:  Errekaldeberriko  BHIko  ikasle  talde  batek  diseinu  artistiko  bat  asmatu  zuen  egunero  erabiltzen  duten  bidea  argiztatzeko  eta  koloreztatzeko.  Lanak  egin  dira  mailadietan,  Garapen  Jasangarriko  17  helburuekin  lotura  duten  balioak  idatziz:  ekintza  horren  bidez,  komunitate  osoa  ohartarazi  nahi  da,  eta  gogoeta  eginarazi  nahi  zaio,  eta,  orobat,  ibilbidea  atsegingarriago  bihurtu.<\/p>\r\n<p><span class=\"negrita\">Ekobideak<\/span>:  Zabalkunderako  jardunaldia  Bilborocken,  lantegiak  eta  ibilbideak  hirian  zehar,  geologiaren  zaleak  diren  herritarrak  bilduz  eta  antolatuz.  Xedea:  Bilboko  ondare  geologikoa  ezagutuz,  gune  bat  sortzea  naturaguneen  inguruko  ardura  sortzeko,  haiek  zaintzeko  joera  eragiteko  eta  ondare  geologikoa  onik  iraunarazteko.  Saritutako  ideia  Ekobideak  kooperatibarena  izan  da,  2017an  sortu  zen  eta  Ingurumen  Hezkuntzaren,  Geoturismoaren  edo  Geologia  Ondarearen  inguruan,  besteak  beste,  lan  egiten  du.<\/p>\r\n<p><span class=\"negrita\">School  natura<\/span>:  La  Salle  ikastetxeko  Batxilergoko  1.  mailako  5  ikaslek  lorategi  bertikal  bat  eraiki  dute  ikastetxearen  alboko  horman.  Larrialdi  klimatikoaz  ohartarazi  eta  bizi-kalitatea  hobetu  nahi  duen  elementu  bat  da.  Gainera,  ikastetxeko  ikasleen  eta  auzoko  bi  elkarteren  (Gizakia  eta  Lagun  Artean)  arteko  lankidetza  bultzatu  du,  haien  zaintzan  inplikatzen  baitira.<\/p>\r\n<p><span class=\"negrita\">Auzoko  zaporeak<\/span>:  sukaldaritzaren  eta  jaki  herrikoien  inguruko  eta  errezetak  biltzeko  lantegiak,  gastronomiaren  inguruko  ikerketa-  eta  kultura-produkzioko  proiektu  baterako,  zeinak  kultura-dibertsitatea  aldarrikatzen  baitu,  eta  kultura  eta  belaunaldi  batzuetako  eta  besteetako  pertsonen  artean  ezagutza  trukea  sustatu  nahi  baitu,  betiere  janariaren  inguruan.<\/p>\r\n<p>Proiektua  San  Frantzisko  auzoko  Sarean  kultur  elkarteko  bi  kideena  da.  Ideia  honi  esker  40  errezeta  bildu  dituzte,  100  lagunek  parte  hartu  dute  5  gastronomia  tailerretan  eta  40  lagunek  bazkari  herrikoi  batean.<\/p>\r\n<p><span class=\"negrita\">Funghi  thinking<\/span>:  Global  Shapers  Bilbo  elkarteak,  interes  eta  ofizio  desberdinak  dituzten  gazteek  osatutako  Bilboko  elkarteak,  proiektu  hau  bultzatzen  du.  Bertan,  taberna,  jatetxe  eta  kafetegiek  sortzen  dituzten  kafe  posoak  erabiltzen  dira  perretxiko-ostra  jangarriak  ekoizteko.proiektu  honetan  kafe  hondarrak  baliatzen  dira,  taberna,  jatetxe  eta  kafetegietakoak,  belarri  landua  izeneko  onddoa  produzitzeko.  Bilboko  gazteak  eta  Eusko  Jaurlaritzaren  Hamaika  Esku  izeneko  programan  parte  hartzen  duten  ikastetxeak  ohartarazi  nahi  dira,  ikasleek  ekonomia  zirkularrari  buruz  dauzkaten  gaitasunak  hobetzearren,  eta,  aldi  berean,  Big  Datari  buruz,  programazioari  buruz,  ekonomia  eta  marketinari  buruz  dauzkaten  ezagutzak  indartzearren.<\/p>\r\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">3.  ARGITALPENA:  GAZTE  BOLUNTARIOAK  BULTZATZEA<\/span><\/span><\/p>\r\n<p>&#8220;<span class=\"negrita\">Bilbao  Gazte  Balioak  Martxan<\/span>&#8221;  sariek  hirugarren  deialdia  ere  izango  dute,  eta  aurreko  deialdietako  helburu  nagusi  bera  izango  dute:  balioak  dituen  Bilbo  baten  garapenean  gazteek  duten  zeresana  indartzea,  gazteek  Urian  gertatzen  den  aldaketa  sozialaren  protagonista  gisa  duten  eginkizuna  aitortuz  eta  indartuz.<\/p>\r\n<p>Berrikuntza  gisa,  hirugarren  aldi  honetan,\u00a0<span class=\"negrita\">gazteen  boluntariotzarekin<\/span>\u00a0zerikusia  duten  proiektuak  sarituko  dira.  Itxaso  Erroteta  zinegotziak  adierazi  duenez,  &#8220;<span class=\"cursiva\">Bilbo  beti  izan  da  hiri  solidarioa,  eta,  neurri  handi  batean,  pertsonen  eta  entitateen  sare  indartsu  batek  bultzatu  izan  du  horretara.  Hain  zuzen  ere,  gazte  askok  parte  hartzearen  bidez  eta,  beraz,  boluntariotzaren  bidez,  adierazten  dute  beren  konpromiso  soziala,  eta  hala  eraikitzen  dute  beren  balio-multzoa<\/span>&#8220;.<\/p>\r\n<p>Proposamenak  aurkezteko  epea  otsailaren  lehenengo  astean  hasiko  da.<\/p>\r\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">\u201cBILBAO,  BALIOEN  HIRIA\u201d<\/span><\/span><\/p>\r\n<p>&#8220;<span class=\"negrita\">BILBAO,  BALIOEN  HIRIA<\/span>&#8221;  ekimenaren  barruan  sartzen  da  ideia-lehiaketa  hau.  Europa  mailan  proiektu  berri  eta  berritzailea  da,  Juan  Mari  Aburto  Bilboko  alkateak  berak  sustatutakoa.  Azken  helburua  Bilbo  nazioarte  mailan  hiri  ezaguna  izatea  da,  baina  ez  hirigintza-  eta  gizarte-arloko  eraldaketagatik,  bere  onera  ekartzeagatik  eta  suspertzeagatik  soilik,  baizik  eta  errespetua  eta  elkarbizitza  bezalako  printzipioekin  duen  konpromisoagatik  ere  hiri  ezaguna  izatea.<\/p>\r\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">\u201cIDEIAK  MARTXAN\u201d<\/span><\/span><\/p>\r\n<p>\u201c<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Bilbao  Gazte  Balioak  Martxan<\/span><\/span>\u201d  sariak  \u201c<span class=\"negrita\">Ideiak  Martxan<\/span>;\u201d  programaren  barruan  sortu  ziren.  Bilboko  Udalak  jarri  zuen  abian  proiektu  hori,  uriko  gazteen  kolektiboak  bultzatzearren  sormenezko  jardueren  proposamenak  asma  eta  aurkez  ditzaten,  gazteentzako  udal-eskaintza  aberasteko.<\/p>\r\n<p>Horrela,  gazteekiko  topaguneak  sortzen  dira,  ikuspuntu  integraletik  gazteak  udal-politiken  partaide  egiteko  eta  udal-politika  horiek  topagune  horietan  bertan  diseinatzeko  eta  lehenesteko.  Urte  guztian  zehar  aurkez  daitezke  proposamenak.  Interesgarriak  eta  bideragarriak  izanez  gero,  sustatzaileekin  batera  landuko  ditu  Udalak,  proiektuak  gauzatzeko.<\/p>\r\n<h3>Zerikusia  duten  edukiak<\/h3>\r\n<h4>Irudiak<\/h4>\r\n<p><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_1-scaled.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-thumbnail wp-image-1114\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_1-150x100.jpg\" alt=\"\" width=\"150\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_1-150x100.jpg 150w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_1-300x200.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_1-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_1-768x512.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_1-1536x1024.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_1-2048x1365.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_1-624x416.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_1-700x460.jpg 700w\" sizes=\"(max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a>\u00a0\u00a0<a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_2-scaled.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-thumbnail wp-image-1115\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_2-142x100.jpg\" alt=\"\" width=\"142\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_2-142x100.jpg 142w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_2-300x212.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_2-1024x723.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_2-768x542.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_2-1536x1084.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_2-2048x1446.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_2-624x441.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_2-350x250.jpg 350w\" sizes=\"(max-width: 142px) 100vw, 142px\" \/><\/a>\u00a0\u00a0<a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_3-scaled.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-thumbnail wp-image-1116\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_3-150x100.jpg\" alt=\"\" width=\"150\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_3-150x100.jpg 150w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_3-300x200.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_3-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_3-768x512.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_3-1536x1024.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_3-2048x1365.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_3-624x416.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_3-700x460.jpg 700w\" sizes=\"(max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a>\u00a0\u00a0<a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_4.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-thumbnail wp-image-1117\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_4-133x100.jpg\" alt=\"\" width=\"133\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_4-133x100.jpg 133w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_4-300x225.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_4-1024x768.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_4-768x576.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_4-1536x1152.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_4-2048x1536.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_4-624x468.jpg 624w\" sizes=\"(max-width: 133px) 100vw, 133px\" \/><\/a>\u00a0  <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_5-scaled.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-thumbnail wp-image-1118\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_5-184x100.jpg\" alt=\"\" width=\"184\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_5-184x100.jpg 184w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_5-300x163.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_5-1024x557.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_5-768x418.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_5-1536x835.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_5-2048x1114.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/desarrollo_sostenible_5-624x339.jpg 624w\" sizes=\"(max-width: 184px) 100vw, 184px\" \/><\/a><\/p>\r\n<h4>Bideoak<\/h4>\r\n<ul>\r\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20200129_ItxasoErroteta_EntregaPremiosBalioak.mp4\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Itxaso_Erroteta<\/a><\/li>\r\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20200129_EntregaPremiosBaliaokMartxan.mp4\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Recursos  Audiovisuales<\/a><\/li>\r\n<\/ul>\r\n<h4>PDFak<\/h4>\r\n<ul>\r\n<li><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/NP-3.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Prentsa-oharra<\/a><\/li>\r\n<\/ul>\r\n<h4>Audioak<\/h4>\r\n<ul>\r\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20200129_ItxasoErroteta_EntregaPremiosBalioak.mp3\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Itxaso_Erroteta<\/a><\/li>\r\n<\/ul>\r\n\r\n<p>&nbsp;<\/p>\r\n\r\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&nbsp;  Bigarren  aldia  dute  hau  &#8220;Bilbo  Gazte  Balioak  Martxan&#8221;  sariek,  zeintzuen  xedea  baita  gazteek  garatutako  gizarte-proiektu  berritzaileak  sustatzea  eta  babestea.  Saritutako  10  ekimenak  2019an  zehar  garatu  dira,  eta  16  eta  30  urte  bitarteko  50  gaztek  parte  hartu  dute  haietan.  Saritutako  10  ideien  artean,  3  Unibertsitateko  Graduko  edo  Goi-mailako  Graduko  Ikasleen  kategoriakoak  izan  dira,  eta  7  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":734,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/733"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=733"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/733\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1121,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/733\/revisions\/1121"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/734"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=733"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=733"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=733"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}