{"id":368,"date":"2019-02-13T13:03:49","date_gmt":"2019-02-13T12:03:49","guid":{"rendered":"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=368"},"modified":"2020-11-17T18:08:21","modified_gmt":"2020-11-17T17:08:21","slug":"la-carta-de-valores-de-bilbao-disponible-en-ingles-frances-chino-arabe-rumano-y-portugues","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/la-carta-de-valores-de-bilbao-disponible-en-ingles-frances-chino-arabe-rumano-y-portugues\/","title":{"rendered":"BILBOKO  BALIOEN  AGIRIA  INGELESEZ,  FRANTSESEZ,  TXINERAZ,  ARABIERAZ,  ERRUMANIERAZ  ETA  PORTUGESEZ  ERE  BAI"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li>Agiri  hori  dohainik  jaitsi  edo  kontsultatu  daiteke  Bilboko  Udalaren  wengunean.  Gainera,  4.400  ale  argitaratu  dira,  uriko  53  elkarte  eta  erakundetan  eta  barrutietako  udaltegietan  banatzeko.<\/li>\n<li>Ekintza  hau  Balioen  Agiria  Garatzeko  Planaren  barruan  dago;  plan  horren  helburua  da  agiria  osatzen  duten  17  balioak  Bilbon  bizi  diren  pertsona  guztien  artean  zabaltzea.<\/li>\n<li>Balioen  Agiriaren  edukia  irakurketa  errazeko  formatuan  ere  eskuratu  daiteke,  ulertzeko  edo  bestelako  zailtasunen  bat  duten  pertsonentzat.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Udalak  Bilboko  Balioen  Agiria  <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/plan-de-desarrollo-de-la-carta-de-valores\/bbh-agiria-carta\/otras-lenguas\/\">ingelesera,  frantsesera,  txinerara,  arabierara,  errumanierara  eta  portugesera<\/a>  itzuli  du,  agiria  osatzen  duten  17  balioak  herritar  guztiengana  irits  daitezen.  Udalak  nahi  du  Bilbon  bizi  diren  pertsona  guztiek,  jatorria  edo  ama-hizkuntza  edozein  izanda  ere,  agiria  eskuragarri  izatea  eta  edukia  ulertzea.<\/p>\n<p>Agiria  sarean  kontsultatu  edo  jaitsi  daiteke,  dohainik,  <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/plan-de-desarrollo-de-la-carta-de-valores\/bbh-agiria-carta\/otras-lenguas\/\">Bilbao  Balioen  Hiria  webgunean<\/a>.  Gainera,  4.400  ale  argitaratu  dira,  barrutietako  udaltegietan  eta  uriko  53  elkarte  eta  erakundetan  banatzeko.  Elkarte  horiek,  izan  ere,  ohiko  hizkuntza  ez  euskara  ez  gaztelania  duten  pertsonekin  lan  egiten  dute.  Horrela,  2.400  ale  frantsesez  eta  arabieraz  argitaratu  dira;  1.300  ingelesez  eta  txineraz  eta  700  errumanieraz  eta  portugesez.  Hizkuntza  horiek  dira,  hain  zuzen  ere,  Urian  bizi  diren  pertsonen  artean  gehien  erabiltzen  direnak,  hizkuntza  ofizial  bietatik  (euskara  eta  gaztelania)  kanpo.<\/p>\n<p>Bilboko  Balioen  Agiria  garatzeko  Planean  aurreikusita  zegoen  agiria  6  hizkuntza  horietara  itzultzea.<\/p>\n<h3><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">ESKURAGARRIAGOA<\/span><\/span><\/h3>\n<p>Agiriaren  edukia  irakurketa  errazeko  formatuan  ere  kontsultatu  edo  jaitsi  daiteke  <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/plan-de-desarrollo-de-la-carta-de-valores\/bbh-agiria-carta\/lectura-facil\/\">Bilbao  Balioen  Hiria  udal  webgunean<\/a>.  Helburua  da  agiriko  edukia  ulergarria  izatea  nahinorentzat,  baita  adina,  prestakuntza,  hizkuntza-arazoak  edo  premia  bereziak  tarteko  ulertzeko  zailtasunak  dituztenentzat  ere.<br \/>\nBilboko  Udalak  Gobernu  Onaren  zutabeekin  konpromiso  argia  hartuta  dauka;  horietako  bat  gardentasuna  da,  funtsezko  ardatz  dena  Udalaren  informazioa  argia,  zuzena,  arduratsua,  eskuragarria  eta  irakurterraza  izateko  pertsona  guztientzat.<\/p>\n<h3><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">BILBOKO  BALIOEN  AGIRIARI  ATXIKITZEA<\/span><\/span><\/h3>\n<p>Bilboko  Udaleko  Osoko  Bilkurak  \u201cBilboko  Balioen  Agiria\u201d  onartu  zuen  martxoan.  Haren  barruan  17  balio  biltzen  dira,  banakoak  eta  kolektiboak,  Urian  eduki,  babestu  eta  garatu  beharreko  ezaugarri  gisa.<\/p>\n<p>Balioen  Agiriari  atxiki  nahi  zaizkion  pertsona  edo  erakunde  guztiek  nahikoa  dute  Udalaren  webgunean  edo  Bilbao  Balioen  Hiriaren  webgunean  eskura  daitekeen  <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/adhesiones\/\">inprimaki  erraz  bat  betetzea<\/a>.  Interesdunak  eskaria  bidaltzen  duenean,  atxikipenaren  ziurtagiria  jasoko  du.<\/p>\n<p>Agiriarekin  bat  egiten  dutenek  agiriaren  edukiaren  eta  muinarekin  bat  datozen  jarrerak  eta  jokabideak  izateko  eta  sustatzeko  konpromisoa  hartzen  dute.  Agirian  jasota  daude  bilbotarren  ustez  Uriko  elkarbizitzaren  ardatz  izan  behar  duten  17  balioak:  Giza  Eskubideen  errespetua,  justizia  soziala,  gizonezkoen  eta  emakumezkoen  arteko  berdintasuna,  elkartasuna,  dibertsitatea  eta  inklusioa,  konpromisoa,  ingurumen  arloko  jasangarritasuna,  elkarbizitza,  identitatea,  ahalegina,  erantzunkidetasun,  partaidetza,  konfiantza,  sormena,  zintzotasuna,  ilusioa  eta  osasuna.<!--\/codes_iframe--><\/p>\n<h3>Zerikusia  duten  edukiak<\/h3>\n<h5>PDFak<\/h5>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/02\/NP-TRADUCCION-CARTA-DE-VALORES-EUS-CAST-201902XX-.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener noreferrer\">Nota  de  prensa<\/a><\/li>\n<\/ul>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Agiri  hori  dohainik  jaitsi  edo  kontsultatu  daiteke  Bilboko  Udalaren  wengunean.  Gainera,  4.400  ale  argitaratu  dira,  uriko  53  elkarte  eta  erakundetan  eta  barrutietako  udaltegietan  banatzeko.  Ekintza  hau  Balioen  Agiria  Garatzeko  Planaren  barruan  dago;  plan  horren  helburua  da  agiria  osatzen  duten  17  balioak  Bilbon  bizi  diren  pertsona  guztien  artean  zabaltzea.  Balioen  Agiriaren  edukia  irakurketa  errazeko  formatuan  ere  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":217,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/368"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=368"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/368\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1147,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/368\/revisions\/1147"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/217"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=368"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=368"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=368"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}