{"id":340,"date":"2019-02-06T09:16:44","date_gmt":"2019-02-06T08:16:44","guid":{"rendered":"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=340"},"modified":"2020-11-17T18:14:08","modified_gmt":"2020-11-17T17:14:08","slug":"el-alcalde-de-bilbao-preside-la-presentacion-de-los-30-proyectos-galardonados-en-los-premios-bilbao-gazte-balioak-martxan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/el-alcalde-de-bilbao-preside-la-presentacion-de-los-30-proyectos-galardonados-en-los-premios-bilbao-gazte-balioak-martxan\/","title":{"rendered":"BILBOKO  ALKATEA  IZAN  DA  BURU  \u201cBILBAO  GAZTE  BALIOAK  MARTXAN\u201d  SARIA  JASO  DUTEN  30  PROIEKTUEN  AURKEZPENEAN"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto\">\n<div class=\"dest-tit\">\n<div class=\"dest-tit\">\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/alkatetza\/bilboko_balioen_agiria.pdf\">Bilboko  Balioen  Gutuna<\/a>ren  inguruko  hainbat  gizarte-eskaeratan  datza  saritutako  proiektuen  mamia:  elkartasuna,  parte-hartzea,  sormena,  emakumeen  eta  gizonen  arteko  berdintasuna,  ingurumeneko  jasangarritasuna,  justizia  soziala  eta  aniztasuna,  besteak  beste.<\/li>\n<li>14  eta  35  urte  arteko  250  gazte  baino  gehiagok  parte  hartu  dute  ekimen  hauen  garapenean.<\/li>\n<li>Saritu  diren  30  ideietatik  9  ikastetxeen  kategorian  izan  dira;  7,  unibertsitate-graduko  edo  goragoko  ikasleenean,  eta  14,  gazte-kolektiboenean.<\/li>\n<li>Lehen  edizioak  izan  duen  arrakasta  ikusita,  Bilboko  Udalak  bigarren  edizioa  deitu  du  2019.  urterako.  Gazteei  zuzendutako  eta  balioetan  oinarritutako  sariak  izango  dira  oraingoan  ere  baina,  berritasuna  da  proiektuek  lotura  izan  beharko  dutela  Nazio  Batuen  2030  Agendaren  garapen  jasangarriaren  helburuekin.<\/li>\n<li><a href=\"ftp:\/\/ftp.bilbao.net\/gabineteprensa\/BalioakMartxan\/\">ARGAZKIEN  GALERIA<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"contenidos-asociados\">\n<div class=\"texto\">\n<p>Bilboko  Udalak  antolatutako  \u201c<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Bilbao  Gazte  Balioak  Martxan<\/span><\/span>\u201d  sarien  lehen  edizioa  irabazi  duten  30  proiektuak  gaur  arratsaldean  aurkeztu  dira  Euskal  Museoan.  <span class=\"negrita\"><span class=\"cursiva\">Juan  Mari  Aburto<\/span><\/span>  alkatea  izan  da  ekitaldiko  buru;  bertan,  saritutako  ekimenen  arduradunek  \u2013norbanakoak  nahiz  taldeak\u2013  euren  lanen  garapena  eta  emaitza  azaldu  dituzte.  Alkateak  <span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Oihane  Agirregoitia  <\/span><\/span>Gazteria  eta  Kiroleko  zinegotzia  eta  <span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Gotzone  Zaldunbide<\/span><\/span>  Herritarrentzako  Arreta,  Partaidetza  eta  Barrutien  Saileko  zinegotzia  izan  ditu  ondoan.<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Proiektuok  hainbat  eremu  hartzen  dituzte  barruan<\/span>:  adierazpen  artistikoak,  teknologia,  ikerkuntza,  ekologia,  inklusioa,  bideo-jokoak  eta  kirola,  besteak  beste.  <a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/alkatetza\/bilboko_balioen_agiria.pdf\"><span class=\"negrita\">Bilboko  Balioen  Gutuna<\/span><\/a><span class=\"negrita\">k  jasotzen  dituen  17  balioetakoren  bati  lotutako  helburuak  dituzte  proiektu  guztiek<\/span>.  Sariketa  irabazi  duten  ekimenek  gizarte-eskaera  bati  erantzuten  diote,  eta  auzoak,  barrutiak,  eskolak  edo  kolektibo  espezifikoak  eraldatzen  eta  hobetzen  laguntzen  dute.  Parte-hartzea  bultzatzen  duten  ideiak  dira,  sormen  handikoak  eta  berritzaileak.  (Dosierra  erantsi  da,  saritutako  30  proiektuen  informazio  xehearekin).<\/p>\n<p><span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Juan  Mari  Aburto<\/span><\/span>  alkateak  azpimarratu  du  Udalarentzat  \u201clehentasuna\u201d  dela  gazteekin  balioak  lantzea;  \u201c<span class=\"cursiva\">gazteak  dira  etorkizuna.  Haien  heziketa  eta  sentsibilizazioa  funtsezkoak  dira  gure  asmo  handienetako  bat  lortzeko:  gizabidearen  aurkako  edo  etika  gutxiko  jokabiderik  gabeko  gizartea<\/span>\u201d.  \u201c<span class=\"cursiva\">Balio  horietako  bakoitzaren  atzean  dauden  helburuetan  aurrera  egin  behar  dugu,  hiri  bidezkoagoak,  oparoagoak  eta  sozialki  jasangarriak  izatek<\/span>o\u201d,  nabarmendu  du.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">2.  EDIZIOA,  GJHei  BURUZKOA<\/span><\/span><\/p>\n<p><span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">\u201cBilbao  Gazte  Balioak  Martxan<\/span><\/span>\u201d  sarien  lehen  edizio  hau  herritarren  parte-hartzetik  sortu  da,  \u201cParte-hartze  bidezko  aurrekontuen\u201d  udal-programan  sartzen  baita.  Kolektiboen  erantzun  onari  eta  saritutako  proiektuen  kalitate  bikainari  esker,  estreinako  esperientzia  hau  arrakasta  biribila  izan  da.<\/p>\n<p>Hain  zuzen  ere,  <span class=\"negrita\">91  proiektu  aurkeztu  dira<\/span>  (14,  ikastetxeenak;  28,  unibertsitate-masterreko  graduko  edo  goi-mailako  prestakuntza-zikloetako  ikasleenak,  eta  49,  gazteen  kolektiboenak).  <span class=\"negrita\">30  ekimen  saritu  dira<\/span>  (9,  ikastetxeenak;  87  unibertsitate-graduko  edo  goragoko  ikasleenak,  eta  14,  gazte-kolektiboenak),  <span class=\"negrita\">eta  250  gaztetik  gora  parte  hartu  dute  beraien  garapenean<\/span>.  Udalak,  guztira,  102.000  euro  banatu  ditu  saritan;  kategoria  bakoitzeko,  bi  lehen  sari  banatu  dira,  5.000  eurokoa  bakoitza,  eta  gainerakoak  3.000na  eurokoak  izan  dira.  Sari  hauei  esker,  gazteoi  aukera  eman  zaie  euren  ideia  martxan  jartzeko,  gizartearen  mesedetan.<\/p>\n<p>Datu  horiekin,  <span class=\"negrita\">Udalak  erabaki  du  sariekin  jarraitzea  eta  lehiaketaren  bigarren  edizioa  antolatzea<\/span>,  oraingo  honetan  Gazteria  eta  Kirol  Arloaren  aurrekontuaren  barruan.<\/p>\n<p>\u201c<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Bilbao  Gazte  Balioak  Martxan<\/span><\/span>\u201d  sariek,  aurrerantzean  ere,  gazteen  papera  bultzatuko  dute  Bilbo  balioz  hornitzeko  bidean.  Aurtengo  berritasuna  da  proiektuek  lotura  izan  behar  dutela  Nazio  Batuen  2030  Agendaren  garapen  jasangarriaren  helburuekin,  helburu  horietan  hiriek  funtsezko  eginkizuna  izango  dute-eta.  Alkateak  azpimarratu  duenez,  \u201c<span class=\"cursiva\">Bilbo  jasangarriagoa  bultzatu  nahi  dugu,  gizartearen  eta  ingurumenaren  ikuspegietatik<\/span>\u201d.  Aburtok  azpimarratu  du  oso  garrantzitsua  dela  <span class=\"cursiva\">\u201chiri  jasangarriak  eraikitzea,  garapen  global  bat  ahalbidetzeko,  inor  atzean  utzi  gabe.  Partekatzen  dugun  helburu  horretan,  Bilboko  Balioen  Gutunaren  espiritua  laburbiltzen  duena,  gazteek  funtsezko  papera  daukate\u201d.<\/span><\/p>\n<p>Bigarren  edizioa  unibertsitate-graduko  edo  goi-mailako  zikloetako  ikasleentzat  eta  kolektibo  edota  pertsona  gazteentzat  da;  bi  kasuetan,  gazteok  16  eta  30  urte  artean  izan  behar  dituzte.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">\u201cBILBAO  GAZTE  BALIOAK  MARTXAN\u201d  SARIAK<\/span><\/span><\/p>\n<p>\u201c<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Bilbao  Gazte  Balioak  Martxan<\/span><\/span>\u201d  sarien  bidez,  gazteek  jorratutako  gizarte-proiektu  berritzaileak  sustatu  eta  babestu  gura  dira.  Gizartearen  aldaketan  gazteak  protagonista  gisa  duten  rolaren  onarpena  agerian  utzi  eta  rol  protagonista  hori  indartu  gura  du  Udalaren  ekimen  honek.  Bilboko  Udalaren  ustez  \u201cezinbestekoak\u201d  dira  bilbotar  guztion  eta,  bereziki,  gazte  guztien  laguntza,  inplikazioa  eta  partaidetza.<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Sari  hauekin,  Udalak  hiru  helburu  zehatzetan  egiten  du  aurrera<\/span>:<\/p>\n<ul>\n<li>Gizartearen  eskariei  begira,  sormena,  konpromisoa  eta  ahalegintzeko  gaitasuna  sustatzea.<\/li>\n<li>Gazteen  ikusmoldetik,  balioak  dituen  Bilbo  eraikitzeari  bultzada  ematea.<\/li>\n<li>Eta  gazteei  aukera  ematea  ekimen  edo  proiektu  sozial,  artistiko,  kultural,  ekologiko,  ekonomiko,  zientifiko,  digital,  teknologiko  bat  edo  bestelakoa  gauzatzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">\u201cBILBAO,  BALIOEN  HIRIA\u201d<\/span><\/span><\/p>\n<p>Ideia-lehiaketa  hau  \u201c<span class=\"negrita\"><a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&amp;cid=1279162804768&amp;language=eu&amp;pageid=3000075248&amp;pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia\">BILBAO,  BALIOEN  HIRIA<\/a><\/span>\u201d  ekimenaren  testuinguruan  kokatzen  da.  Europa  mailan  proiektu  berri  eta  berritzailea  da,  Juan  Mari  Aburto  Bilboko  alkateak  berak  sustatutakoa.  Azken  helburua  Bilbo  nazioarte  mailan  hiri  ezaguna  izatea  da,  baina  ez  hirigintza-  eta  gizarte-arloko  eraldaketagatik,  bere  onera  ekartzeagatik  eta  suspertzeagatik  soilik,  baizik  eta  errespetua  eta  elkarbizitza  bezalako  printzipioekin  duen  konpromisoagatik  ere  hiri  ezaguna  izatea.<\/p>\n<p><span class=\"cursiva\"><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">\u201cIDEIAK  MARTXAN\u201d<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p><span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">\u201cBilbao  Gazte  Balioak  Martxan\u201d<\/span><\/span>  sariak  \u201c<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\"><a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&amp;cid=1279156144278&amp;language=eu&amp;pageid=3000075248&amp;pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia\">Ideiak  Martxan<\/a><\/span><\/span>\u201d  programaren  barruan  sortu  dira.  Bilboko  Udalak  abian  jarri  zuen  programa  hori,  uriko  gazteen  kolektiboei  adore  emateko  sormenezko  jardueren  ideiak  eta  proposamenak  aurkez  ditzaten,  gazteentzako  udal-eskaintza  aberasten  dutenak.<\/p>\n<p>Horrela,  gazteekiko  topaguneak  sortzen  dira,  ikuspuntu  integral  horretatik  gazteak  udal-politiken  partaide  egiteko  eta  udal-politika  horiek  topagune  horietan  bertan  diseinatzeko  eta  lehenesteko.  Urte  guztian  zehar  aurkez  daitezke  proposamenak.  Interesgarriak  eta  bideragarriak  izanez  gero,  sustatzaileekin  batera  landuko  ditu  Udalak,  proiektuak  gauzatzeko.<\/p>\n<p><b><u>SARE  SOZIALAK<\/u><\/b>:<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/twitter.com\/bilbao_udala?lang=es\">@Bilbao_udala<\/a><br \/>\n<a href=\"https:\/\/twitter.com\/bilbaogazte?lang=es\">@BilbaoGazte<\/a><br \/>\n<a href=\"https:\/\/twitter.com\/bilbaobalioak?lang=es\">@BilbaoBalioak<\/a><br \/>\n#BalioakMartxan  #BilbaoBalioenHiria<\/p>\n<\/div>\n<div class=\"contenidos-asociados\">\n<h3>Zerikusia  duten  edukiak<\/h3>\n<h4>Irudiak<\/h4>\n<ul>\n<li><a href=\"ftp:\/\/ftp.bilbao.net\/gabineteprensa\/BalioakMartxan\/\">ARGAZKIEN  GALERIA<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>Bideoak<\/h4>\n<ul class=\"lista-videos\">\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20190206_BilbaoBalioakMartxan.mp4\">  Bilbao  Balioak  Martxan  <\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20180206_Alkate_Valores_Eusk.mp4\">  Alkatea  <\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20180206_Recursos_Valores.mp4\">  Ikus  entzunezko  errekurtsoak  <\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>PDFak<\/h4>\n<ul class=\"lista-pdf\">\n<li><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/02\/NP-PREMIOS-BILBAO-GAZTE-BALIOEN-SARIAK-20190206.pdf\">  Prentsa-oharra  <\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/02\/DOSSIER-DESCRIPCION-PROYECTOS-GANADORES-20190206-CAST.pdf\">  Proiektu  Irabazleen  Aurkezpen-Dosierra  <\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>Audioak<\/h4>\n<ul class=\"lista-audio\">\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20180206_Alkate_Valores_Eusk.mp3\">  Alkatea<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilboko  Balioen  Gutunaren  inguruko  hainbat  gizarte-eskaeratan  datza  saritutako  proiektuen  mamia:  elkartasuna,  parte-hartzea,  sormena,  emakumeen  eta  gizonen  arteko  berdintasuna,  ingurumeneko  jasangarritasuna,  justizia  soziala  eta  aniztasuna,  besteak  beste.  14  eta  35  urte  arteko  250  gazte  baino  gehiagok  parte  hartu  dute  ekimen  hauen  garapenean.  Saritu  diren  30  ideietatik  9  ikastetxeen  kategorian  izan  dira;  7,  unibertsitate-graduko  edo  goragoko  ikasleenean,  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":345,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/340"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=340"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/340\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1150,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/340\/revisions\/1150"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/345"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=340"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=340"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=340"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}