{"id":336,"date":"2019-01-30T11:57:02","date_gmt":"2019-01-30T10:57:02","guid":{"rendered":"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=336"},"modified":"2023-11-27T17:32:52","modified_gmt":"2023-11-27T16:32:52","slug":"la-policia-municipal-de-bilbao-cumple-175-anos-de-su-fundacion-y-quiere-celebrar-con-la-ciudadania-esta-fecha-tan-especial","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/la-policia-municipal-de-bilbao-cumple-175-anos-de-su-fundacion-y-quiere-celebrar-con-la-ciudadania-esta-fecha-tan-especial\/","title":{"rendered":"BILBOKO  UDALTZAINGOAK  175  URTE  BETE  DITU  ETA  HERRITARREKIN  OSPATU  NAHI  DU  URTE  BEREZI  HAU"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li>Urteurrenaren  kariaz,  Bilboko  Udalak  zenbait  ekitaldi  egingo  ditu  urte  osoan.<\/li>\n<li>Hasteko,  otsailaren  1ean,  ikasleentzako  ipuin  lehiaketa  egingo  da;  gero,  Miribillako  instalazioak  martxoaren  30ean  zabalduko  dira  udaltzainen  lana  erakusteko;  apirilaren  14an  familientzako  kirol-proba  egingo  da  Uribitarteko  inguruan;  urrian  udaltzaingoaren  ereduari  buruzko  jardunaldiak  egingo  dira  eta  azaroaren  8an  urteurrena  ekitaldi  instituzional  batekin  itxiko  da.<\/li>\n<li>Bilboko  Udaltzaingoa  1844ko  azaroaren  8an  sortu  zen,  Federico  Victoria  de  Lecea  alkatearen  eskutik.  Izan  ere,  tokiko  erakunde  moderno  bat  sortu  zuen  12  agenterekin.  Gaur  egun,  861  pertsona  baino  gehiago  daude  Udaltzaingoan,  alde  batetik  agenteak  eta  agintariak  eta  bestetik,  atxikitako  administrariak.  Horietatik,  811  udaltzainak  dira,  9  ikuskaritzatan  eta  zenbait  ataletan  banatuta.<\/li>\n<li>Lehen  ekitaldia  Lehen  Hezkuntzako  2.  eta  3.  zikloetako  ikasleentzako  ipuin  lehiaketa  izango  da.  Umeek  Bilbon  erroldatuta  egon  behar  dute  eta  ipuinean  Udaltzaingoak  egiten  duen  lana  eta\u00a0<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\"><a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/alkatetza\/bilboko_balioen_agiria.pdf\">Bilboko  Balioen  Agirian<\/a><\/span><\/span>\u00a0jasotako  balioren  bat  lotu  behar  dute.  Ipuinak  aurkezteko  epea  otsailaren  1ean  hasi  eta  apirilaren  1ean  bukatuko  da.<\/li>\n<\/ul>\n<div class=\"texto\">\n<p>Bilboko  Udaltzaingoak  175.  urteurrena  ospatzen  du  aurten.\u00a0<span class=\"negrita\">Bilboko  Udaltzaingoa  1844ko  azaroaren  8an  sortu  zen,  Federico  Victoria  de  Lecea  alkatearen  eskutik<\/span>.  Izan  ere,  tokiko  erakunde  moderno  bat  sortu  zuen  12  agenterekin.  175  urte  ondoren,  Bilboko  Udaltzaingoa  aldatu  egin  da  eta  gaur  egun  tokiko  polizien  erreferentea  da  hurbiltasun  eta  gertutasuneko  politikarekin.<\/p>\n<p>Urte  berezi  hau  ospatzeko,\u00a0<span class=\"negrita\">Bilboko  Udalak  herritarrentzako  zenbait  ekitaldi  egin  nahi  ditu<\/span>.  Udaltzaingoak  herritarrei  zerbitzua  emateko  helburua  dauka  eta  pertsonak  eta  ondasunak  babesten  ditu.  Hori  dela-eta,  bilbotar  guztiekin  partekatu  nahi  dute  urteurren  berezi  hau.  Izan  ere,  12  agenterekin  hasi  eta  800  agente  baino  gehiago  dauzkan  talde  honen  hazkunde  profesionala  irudikatzen  du,  beti  herritarren  zerbitzura  egonik.<\/p>\n<p>Hauek  dira  aurten  Bilboko  Udaltzaingoaren  175  urteak  ospatzeko  egingo  diren  ekitaldiak:<\/p>\n<ol>\n<li>Bilbon  erroldatuta  dauden  Lehen  Hezkuntzako  2.  eta  3.  zikloetako  ikasleentzako  ipuin  lehiaketa.<\/li>\n<li>\u00a0Miribillako  instalazioak  ezagutzeko  eguna,  martxoaren  30ean.<\/li>\n<li>Herri  lasterketa  familiekin  eta  gizarteko  zenbait  talderekin  Uribitarteko  inguruan,  apirilaren  14an.<\/li>\n<li>Tokiko  poliziaren  ereduari  buruzko  jardunaldiak  urriaren  10ean  eta  11n,  Euskalduna  Jauregian.<\/li>\n<li>Ekitaldi  instituzionala  azaroaren  8an,  Bilboko  Udaltzaingoaren  urteurrena  ospatzen  den  eguna.<\/li>\n<\/ol>\n<p><span class=\"negrita\">1.BILBOKO  UDALTZAINGOAREN  175.  URTEURRENEKO  IPUIN  LEHIAKETA<\/span><\/p>\n<p>Bilbon  erroldatuta  dauden\u00a0<span class=\"negrita\">Lehen  Hezkuntzako  2.  eta  3.  zikloetako  ikasleentzako  ipuin  lehiaketa  da<\/span>.  Bilboko  Udaltzaingoaren  lana  eta  \u201c<span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\"><a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/alkatetza\/bilboko_balioen_agiria.pdf\">Bilbao  Balioen  Agiria<\/a><\/span><\/span>\u201d  agirian  jasotako  balioetako  batekin  lotzea  (elkartasuna,  justizia  soziala,  giza  eskubideen  errespetua,  gizonezkoen  eta  emakumezkoen  arteko  berdintasuna,  bizikidetza,  konfiantza,  zintzotasuna\u2026).<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Otsailaren  1etik  apirilaren  1era  aurkez  daitezke  ipuinak<\/span>.  Testuak\u00a0<span class=\"negrita\">Segurtasun  Sailean  aurkez<\/span>\u00a0daitezke  (Miribilla:  Juan  Carlos  de  Gortazar  kalea  3,  48003  Bilbo).  Bestela\u00a0<span class=\"negrita\">udaltegietara  eraman  edo  posta  arruntez  bidal  daiteke\u00a0<\/span>Segurtasun  Sailera.  Kasu  guztietan  adierazi  behar  da  \u201c<span class=\"cursiva\">Bilboko  Udaltzaingoaren  175.  urteurreneko  Ipuin  Lehiaketa<\/span>\u201d.<\/p>\n<p>Ipuinak  euskaraz  edo  gaztelaniaz  idatz  daitezke  eta<span class=\"negrita\">\u00a0irudi  batekin  aurkeztu  behar  dira<\/span>.  Lehen  Hezkuntzako  2.  zikloko  ikasleek  150  eta  200  berba  bitartean  idatzi  behar  dituzte  eta  hirugarren  ziklokoen  200  eta  250  berba  bitartean.  Gainera,  pertsona  bakar  batek  idatzi  behar  ditu,  jatorrizkoak  izango  dira  eta  ezin  izango  dira  beste  lehiaketaren  batera  aurkeztu.<\/p>\n<p>Ekinaren  lehen  hamabostaldian  banatuko  dira  sariak:<\/p>\n<ul>\n<li>Lehenengo  saria,  euskarazko  kategoria  absolutuan,  250  euroko  balioa  duena.<\/li>\n<li>Lehenengo  saria,  gaztelaniazko  kategoria  absolutuan,  250  euroko  balioa  duena.<\/li>\n<li>Sari  bat  A  kategorian  (Lehen  Hezkuntzako  2.  zikloa)  euskaraz  idatzitako  ipuinik  onenarentzat,  140  euroko  balioa  duena.<\/li>\n<li>Sari  bat  B  kategorian  (Lehen  Hezkuntzako  3.  zikloa)  gaztelaniaz  idatzitako  ipuinik  onenarentzat,  140  euroko  balioa  duena.<\/li>\n<li>Sari  bat  C  kategorian  (Lehen  Hezkuntzako  3.  zikloa)  euskaraz  idatzitako  ipuinik  onenarentzat,  140  euroko  balioa  duena.<\/li>\n<li>Sari  bat  A  kategorian  (Lehen  Hezkuntzako  3.  zikloa)  gaztelaniaz  idatzitako  ipuinik  onenarentzat,  140  euroko  balioa  duena.<\/li>\n<li>Ipuinak  kategoria  absoluturako  lehiatuko  dira  eta  kategoria  horretan  saririk  lortu  ezean,  ipuinik  onenaren  sarirako  aukera  izango  dute,  aurkeztutako  kategorian.<\/li>\n<\/ul>\n<p><span class=\"negrita\">2.MIRIBILLAKO  INSTALAZIOAK  EZAGUTZEKO  EGUNA<\/span><\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Martxoaren  30ean  Miribillako  instalazio  polizialen  atean  irekiko  dira<\/span>\u00a0herritarrek  gertutik  ezagutu  ditzaten  bertako  azpiegiturak  eta  udaltzainek  egiten  duten  lana.<\/p>\n<p>Instalazioak\u00a0<span class=\"negrita\">10:00etatik  14:00etara  arte  ikusi  ahal  izango  dira<\/span>\u00a0eta\u00a0<span class=\"negrita\">udaltzainek  eurek  izango  dira  tokiko  gidak<\/span>,  egiten  duten  lana  zein  den  azalduz.  Bisitak  15  pertsonako  taldeetan  egingo  dira,  jendea  Miribillako  ate  nagusira  heldu  ahala.<\/p>\n<p>Adin  guztietako  pertsonak  joan  daitezke.  Bideko  segurtasuneko\u00a0<span class=\"negrita\">espazio  bat  egongo  da  umeentzat<\/span>,  bideko  segurtasuneko  arauak  ikasiz  jolas  egin  dezaten.  Gainera,  Udaltzaingoaren  bilakaera  zein  izan  den  ikusiko  da  ibilgailuen  eta  jantzien  erakusketa  baten  bidez.<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">3.HERRI  LASTERKETA<\/span><\/p>\n<p><span class=\"negrita\">Apirilaren  14an  kirol-jaia  egin  nahi  da  Uribitarteko  inguruan<\/span>.  Udaltzaingoak  herri  lasterketa  antolatuko  du;  familiek  eta  dibertsitate  funtzionala  daukaten  taldeek  hartuko  dute  parte.  Herritar  guztiak  daude  kirol-egun  honetara  gonbidatuta.<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">4.TOKIKO  POLIZIAREN  EREDUARI  BURUZKO  JARDUNALDIAK<\/span><\/p>\n<p>Tokiko  polizia,\u00a0<span class=\"negrita\">gertutasun  eta  hurbiltasuneko  poliziaren  ereduari  buruzko  jardunaldiak  egingo  dira  urriaren  10ean  eta  11n,  Euskalduna  Jauregian<\/span>.<\/p>\n<p>Lehen  egunean  hitzaldi  teknikoagoak  izango  dira,  segurtasuneko  agenteentzat,  eta  bigarren  eguna  herritarrentzat  izango  da.<\/p>\n<p><span class=\"negrita\">5.AZAROAREN  8A,  175.  URTEURRENAREN  OSPAKIZUNA<\/span><\/p>\n<p>Egun  horretan  bukatuko  da  urteurrena,\u00a0<span class=\"negrita\">Bilboko  Udaletxean  egingo  den  ekitaldi  instituzional  batekin<\/span>.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">175  URTEKO  IBILBIDEA  DUEN  POLIZIA<\/span><\/span><\/p>\n<p>Bilboko  Udaltzaingoa  uriko  historiaren  zati  bat  da.  1844  azaroaren  8an  sortu  zen,  Federico  Victoria  de  Lecea  alkatearen  agintaldian.  Berak  erabaki  zuen  Udaltzaingoa  sortzea  eta  lehendik  zeuden  aguazilen  kidego  txikia  antolatzea;  horrela  eratu  zuen  tokiko  erakunde  modernoa,  jendeak  gero  eta  segurtasuna  handiagoa  eskatzen  baitzuen.<\/p>\n<p>Hasieran,  12  agente  eta  buru  bat  baino  ez  ziren  egon.  Udaltzaingoan  sartzeko  baldintzetako  bat  \u201cbost  oin  eta  hazbete  bat  luze\u201d  izatea  zen  (1,42  m).  Gero,  1891n,  Udaltzaingoan  sartzeko  gutxieneko  altuera  1,70  metrokoa  izatea  ezarri  zen.  Hala  ere,  euskal  herritarren  batez  besteko  altura  1,65  metrokoa  zen  garai  hartan.  Gainera,  egoera  fisikoa  ezinbesteko  baldintza  zen  taldean  sartzeko.<\/p>\n<p>Lehen  komisaria  Udaletxe  zaharreko  beheko  solairuan  zegoen,  Kontratazio  Etxearen  eta  Bilboko  Kontsuletxearen  ondoan,  San  Antongo  elizari  itsatsita.  Zerbitzuak  oinez  egiten  ziren  eta  lehen  ibilgailuak  Automoto  markako  bost  bizikleta  izan  ziren,  \u201cTour  de  France\u201d  modelokoak,  1926an.<\/p>\n<p>Gaur  egun,  ia  mende  biko  ibilbidearen  ondoren,\u00a0<span class=\"negrita\">861  pertsona  daude  Bilboko  Udaltzaingoaren  plantillan<\/span>\u00a0(agenteak,  agintariak  eta  atxikitako  administrariak).\u00a0<span class=\"negrita\">Horietatik,  811  poliziak  dira<\/span>\u00a0(86  emakumezko,  %  10,02)\u00a0<span class=\"negrita\">eta  langileen  batez  besteko  adina  45  urte<\/span>.<\/p>\n<p>Kopuru  horri  dagoeneko  abiarazia  dagoen  EPEa  gehitu  behar  zaio:  une  honetan  bi  deialdi  ditu,  lehena  116  agentetarako,  dagoeneko  abian  dena  \u2013\u2013urtarrilean  Arkautiko  Akademian  hasiko  dira  deialdi  horretako  poliziagaiak\u2013\u2013  eta  beste  deialdi  bat  beste  40  agentetarako,  laster  egingo  dena.  Guztira,\u00a0<span class=\"negrita\">156  agente  berri  izango  ditu  Bilboko  Udaltzaingoko  kide  berriak  2019ko  udan<\/span>.<\/p>\n<p>Bilboko  Udaltzaingoaren  automobil-parkean  134  automobil  errotulatu  daude;  horietako  87  autoak  dira,  21  motorrak,  lur  orotarako  12  ibilgailu,  13  furgoneta  eta  ibilgailu  kameradun  bat  (batiskafoa).<\/p>\n<p>Denborarekin,  Udaltzaingoaren  zeregina  aldatu  egin  da.  Gaur  egun  gakoa  prebentzioa  da,  auzoetan  oinez  ibiltzen  diren  polizia-patruilekin,  horrek  segurtasunaren  pertzepzioa  areagotzen  baitu.  Herritarren  beharrizanei  erantzuten  zaie  horrela,  batez  ere  adinekoei  eta  andrazkoei  kasu  eginez..  Gainera,  Bilbon  dagoen  Ertzaintzarekin  lankidetzan  aritzen  da.<\/p>\n<p>Horrez  gain,  Udaltzaingoak  harreman  estua  dauka  auzoetako  elkarteekin  eta  beste  erakunde  batzuekin,  haien  kezkak  zeintzuk  diren  jakiteko  eta  arazo  zehatz  batzuen  aurrean  ahalik  eta  irtenbiderik  onena  aplikatzeko.<\/p>\n<p>Beste  alde  batetik,  Bilboko  Udaltzaingoak  25  urte  daramatza  umeekin  lanean  Bide  Hezkuntzan  laguntzeko  programen  bidez.  Horrela,  bideko  segurtasunaren  arloan  gogoeta  sustatu,  balioetan  hezi,  ezagutzak  partekatu  eta  jarrera  egokiak  garatzen  dira  eta  herritarren  segurtasunaren  arloko  ezagutzak  eskaintzen.<\/p>\n<p>Segurtasuna  herritarrengana  eramateko  asmoz,  Udala  une  honetan  lantzen  ari  den  gertutasun  eta  hurbiltasuneko  politikaren  barruan,\u00a0<span class=\"negrita\">une  honetan  polizia-ekipamendu  berriak  irekitzeko  lanean  ari  dira  Mariaren  Bihotzaren  plazan,  Deustun  eta  Abandoko  inguruan<\/span>.  Instalazio  horiek  Miribillan,  Udaletxean,  Otxarkoagan  eta  Basurtun  daudenei  gehituko  zaizkie.<\/p>\n<\/div>\n<h3 class=\"clear\">Zerikusia  duten  edukiak<\/h3>\n<div class=\"contenidos-asociados\">\n<h4>Irudiak<\/h4>\n<h4><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-thumbnail wp-image-1153\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-150x100.jpg\" alt=\"\" width=\"150\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-150x100.jpg 150w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-300x200.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-768x512.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-1536x1024.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-624x416.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-700x460.jpg 700w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia.jpg 1728w\" sizes=\"(max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a> <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-2.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-thumbnail wp-image-1154\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-2-150x100.jpg\" alt=\"\" width=\"150\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-2-150x100.jpg 150w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-2-300x200.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-2-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-2-768x512.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-2-1536x1024.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-2-624x416.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-2-700x460.jpg 700w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-2.jpg 1728w\" sizes=\"(max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a> <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-3-scaled.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-thumbnail wp-image-1155\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-3-133x100.jpg\" alt=\"\" width=\"133\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-3-133x100.jpg 133w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-3-300x225.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-3-1024x768.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-3-768x576.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-3-1536x1152.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-3-2048x1536.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/aniversario-policia-3-624x468.jpg 624w\" sizes=\"(max-width: 133px) 100vw, 133px\" \/><\/a><\/h4>\n<h4>Bideoak<\/h4>\n<ul class=\"lista-videos\">\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20190130_Tom%C3%A1sdelHierro_Presentaci%C3%B3nActos175AniversarioPM.mp4\">Tom\u00e1s  del  Hierro<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20190130_AdolfoAlustiza_Presentaci%C3%B3nActos175AniversarioPM.mp4\">Adolfo  Alustiza<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20190130_Tom%C3%A1sdelHierro_Presentaci%C3%B3nActos175AniversarioPM_RECURSOS.mp4\">Ikusentzunezko  baliabideak<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>PDFak<\/h4>\n<ul class=\"lista-pdf\">\n<li><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/NP-PRESENTACION-175-ANIVERSARIO-PM-Y-CONCURSO-CUENTOS_EUSK-CAST_20190130.pdf\">Prentsa-oharra<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2019\/01\/ConcursoCuentosCAST.pdf\">Ipuin  Lehiaketa<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>Audioak<\/h4>\n<ul class=\"lista-audio\">\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20190130_Tom%C3%A1sdelHierro_Presentaci%C3%B3nActos175AniversarioPM.mp3\">Tom\u00e1s  del  Hierro<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20190130_AdolfoAlustiza_Presentaci%C3%B3nActos175AniversarioPM.mp3\">Adolfo  Alustiza<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urteurrenaren  kariaz,  Bilboko  Udalak  zenbait  ekitaldi  egingo  ditu  urte  osoan.  Hasteko,  otsailaren  1ean,  ikasleentzako  ipuin  lehiaketa  egingo  da;  gero,  Miribillako  instalazioak  martxoaren  30ean  zabalduko  dira  udaltzainen  lana  erakusteko;  apirilaren  14an  familientzako  kirol-proba  egingo  da  Uribitarteko  inguruan;  urrian  udaltzaingoaren  ereduari  buruzko  jardunaldiak  egingo  dira  eta  azaroaren  8an  urteurrena  ekitaldi  instituzional  batekin  itxiko  da.  Bilboko  Udaltzaingoa  1844ko  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":338,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/336"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=336"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/336\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1920,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/336\/revisions\/1920"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/338"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=336"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=336"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=336"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}