{"id":2047,"date":"2026-02-19T13:43:42","date_gmt":"2026-02-19T12:43:42","guid":{"rendered":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=2047"},"modified":"2026-02-19T15:30:21","modified_gmt":"2026-02-19T14:30:21","slug":"el-alcalde-entrega-los-vi-premios-bilbao-balioen-hiria-a-la-fundacion-bilbao-basket-a-la-universidad-del-pais-vasco-y-al-ies-luis-brinas-santutxu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/el-alcalde-entrega-los-vi-premios-bilbao-balioen-hiria-a-la-fundacion-bilbao-basket-a-la-universidad-del-pais-vasco-y-al-ies-luis-brinas-santutxu\/","title":{"rendered":"ALKATEAK  BILBAO  BALIOEN  HIRIA  VI.  SARIAK  EMAN  DIZKIE  BILBAO  BASKET  FUNDAZIOARI,  EUSKAL  HERRIKO  UNIBERTSITATEARI  ETA  LUIS  BRI\u00d1AS-SANTUTXU  BHI-RI"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto\">\n<div class=\"dest-tit\">\n<ul>\n<li><strong>Bilbao  Basket  Fundazioaren  <em>Bihotz  Kantxa<\/em>  proiektuak  saria  jaso  du  saskibaloia  kalteberatasun  handiagoko  eremuetara  eramateagatik.  Proiektu  horren  bidez,  aisialdiko  dinamika  berriak  sortu  dituzte,  eta  kirol  profesionala  kalera  atera  dute  berdintasunez  eta  modu  inklusiboan.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Euskal  Herriko  Unibertsitatearen  <em>Bizkaiko  Esperientzia  Gelak<\/em>  ekimenak  25  urte  bete  ditu  aurten,  eta  saria  jaso  du  unibertsitate-kultura  Bizkaiko  eta  Bilboko  gizarte  osora  zabaltzeagatik.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Luis  Bri\u00f1as-Santutxu  BHIn  egin  duten  <em>Gure  adinekoak  zaintzen  <\/em>ekimenak  saria  jaso  du  institutuko  DBHko  4.&nbsp;mailako  ikasleek  auzoko  Kiriki\u00f1o  egoitzako  adinekoekin  egindako  lana  dela  eta.<\/strong><\/li>\n<li><strong>56  proiektu  aurkeztu  dira  aurten  lehiaketara  \u2013unibertsitateek  aurkezteko  aukera  izan  dute  lehen  aldiz,  berritasun  gisa\u2013,  eta  aurkeztutako  ekimen  guztiek  bizikidetza,  berdintasuna,  jasangarritasuna  eta  sormena  sustatzen  dituzte,  <\/strong><a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/alcaldia\/carta_valores_bilbao.pdf\"><strong>Bilboko  Balioen  Agirian<\/strong><\/a><strong>  jasotako  balioak  alegia.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=image%2Fjpeg&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274417298808&amp;ssbinary=true\" width=\"320px\" alt=\"\"><\/p>\n<p>Bilboko  alkate  <strong>Juan  Mari  Aburtok  <em>Bilbao  Balioen  Hiria  VI.  Sariak<\/em><\/strong>  entregatu  ditu  gaur  arratsaldean  udaletxeko  Arabiar  Aretoan.  Aurten,  balio  handiko  hiru  proposamen  saritu  dira:  <strong><em>Bihotz  Kantxa<\/em>,  Bilbao  Basket  Fundazioarena;  <em>Bizkaiko  Esperientzia  Gelak<\/em>,  Euskal  Herriko  Unibertsitatearena,  eta  <em>Gure  adinekoak  zaintzen<\/em>,  Luis  Bri\u00f1as-Santutxu  BHIrena<\/strong>.<\/p>\n<p>Sariketa  honen  helburua  da  <a href=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/es\/carta-de-valores-de-bilbao\/\"><strong>Bilboko  Balioen  Agirian<\/strong><\/a> <strong>jasotako  balioak  sustatzen  dituzten<\/strong>  auzoetan,  barrutietan  edo  hirian  egindako  <strong>ekimenak  jendaurrean  aitortzea<\/strong>.  <strong>Aurkeztutako  56  proposamenak  4  kategoriatan  sailkatu  <\/strong>dira:  &nbsp;batetik,  irabazi-asmorik  gabeko  elkarteak  eta  erakundeak;  bestetik,  Bilboko  ikastetxeak;  hirugarrenik,  Bilbon  kokatutako  sektore  pribatuko  enpresak,  saltokiak,  ostalaritza,  elkargo  profesionalak  eta  antzeko  beste  erakunde  batzuk,  eta,  azkenik,  <strong>unibertsitateak  (aurtengo  nobedadea)<\/strong>.<\/p>\n<p>Bilboko  alkate  <strong>Juan  Mari  Aburtok  <\/strong>saritutako  hiru  ekimenak  txalotu  ditu.  Ekimen  horiek  guztiek,  hain  zuzen,  <a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/alcaldia\/carta_valores_bilbao.pdf\"><strong>Bilboko  Balioen  Agirian<\/strong><\/a>  jasotako  zenbait  balio  sustatzen  dizute,  hala  nola  <strong>bizikidetza,  berdintasuna,  jasangarritasuna  eta  sormena<\/strong>.  <em>\u201c<\/em><em>Elkarteek,  ikastetxeek,  unibertsitateek  eta  entitate  profesionalek  gure  hirian  balioak  sustatzeko  egiten  duten  lana  nabarmendu  nahi  nuke.  Daukaten  inplikazioa  eta  egiten  duten  esfortzua.  Bilbo  oso  ezaguna  da  nazioartean,  batez  ere,  izan  duen  eraldaketa  urbanistikoagatik,  baina  gero  eta  ezagunagoa  da  bere  konpromisoagatik  eta  balioengatik.  Seigarren  edizio  honetan  saritutako  hiru  proiektuetako  bakoitzak  erronka  handi  hau  lortzen  laguntzen  digu.  Gure  Bilbao  Balioen  Hiria  proiektuaren  oinarria  dira.  Proiektu  estrategiko  hau  parte-hartzetik  abiatzen  da  eta  eta  bilbotar  guztiona  da\u201d.<\/em><\/p>\n<p><strong>Bilboko  alkateak  azpimarratu  <\/strong>nahi  izan  du  <em>\u201c<\/em><em>baliorik  gabeko  gizarte  bat  esanahirik  gabeko  gizartea  da.  Laguntasuna,  errespetua,  leialtasuna  eta  justizia  egonkortasuna  dira  balioetan  oinarritutako  gizarte  batean.  Urtez  urte  saritutako  pertsona  hauen  moduko  gizakiz  betetako  Bilbo  bat  behar  dugu.  Pertsona  aktiboak,  parte-hartzaileak,  lankidetzarako  prest,  Bilbo  egunez  egun  hobetzen  duten  proiektuetan  elkarrekin  lanean\u201d.<\/em><\/p>\n<p class=\"alineadocentro\"><strong><u>SARITUTAKO  HIRU  PROIEKTUAK<\/u><\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong><u>BILBAO  BASKET  FUNDAZIOA,  <em>BIHOTZ  KANTXA<\/em>  PROIEKTUARENGATIK<\/u><\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Saskibaloiak  benetako  <strong>taldeko  joko  <\/strong>izateko  ezaugarri  guztiak  ditu:  konpromisoa,  adiskidetasuna,  ahalegina,  errespetua,  konstantzia,  sakrifizioa  eta  nork  bere  mugak  gainditzea.  <strong><em>Bihotz  Kantxa<\/em>k<\/strong>  arrazoi  soziodemografikoengatik  behar  handiena  duten  lekuetara  hurbiltzen  du  kluba.  <strong>Saskibaloia  zaurgarritasun  handiagoko  eremuetara  eramatea<\/strong>  ezinbestekoa  da  aisialdiko  dinamika  berriak  sortzeko  eta  kirol  profesionala  kalera  ateratzeko,  pertsona  guztientzako  aukera  berdinak  eskainiz,  inor  kanpoan  utzi  barik.  Horixe  da  <strong><em>Bihotz  Kantxa<\/em><\/strong>ren  jatorria  eta  helmuga.<\/p>\n<p>Epaimahaiak  azpimarratu  nahi  izan  du  zer  garrantzia  daukan  kirol-proiektu  honek  Bilboko  zenbait  auzotan  (<strong>Atxuri,  Errekalde,  Otxakoaga<\/strong>)  <strong>bazterkeria-arriskuan  dauden  gazteen  kolektiboen  artean<\/strong>.  <strong>Kirolaren  bidezko  sozializazioaren<\/strong>  garrantzia  nabarmendu  du,  jarduera  horrek  oso  eragin  positiboa  baitu  gazte  horien  bizitzan.&nbsp;  Gainera,  <strong>emakume  gazteek  proiektuan  parte  hartzea  <\/strong>da  espezifikoki  proiektuak  ezarritako  erronketako  bat.  <em>Bihotz  Kantxa  <\/em><strong>espetxeetara  ere  <\/strong>eraman  dute,  haren  izaera  solidarioaren  eta  gizarte-kohesiorako  potentzialaren  adierazgarri.<\/p>\n<ul>\n<li><strong><u>EUSKAL  HERRIKO  UNIBERTSITATEA,  <em>BIZKAIKO  ESPERIENTZIA  GELAK<\/em>  PROIEKTUAGATIK<\/u><\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Bizkaiko  Esperientzia  Gelek  25.&nbsp;urte<\/strong>  beteko  dituzten  2024an,  eta  Euskal  Herriko  Unibertsitatearen  oinarrizko  zereginaren  parte  dira:  <strong>unibertsitate-kultura  Bizkaiko  eta  Bilboko  gizarte  osora  zabaltzea<\/strong>,  alegia.  Geletan,  <strong>55&nbsp;urtetik  gorako  pertsonentzako  unibertsitate-irakaskuntzak  <\/strong>ematen  dira,  eta  kolektibo  horien  <strong>garapen  soziokulturalerako  eta  giza  garapenerako  jarduera  osagarriak  antolatzen<\/strong>.  Programa  bi  unibertsitate-ikasketaren  inguruan  egituratzen  da:  <em>Giza  Zientzietako  Unibertsitate  Titulua<\/em>  (4  ikasturte)  eta,  horren  ostean,  <em>Unibertsitate  Ikastaro  Osagarriak  <\/em>(hiru  prestakuntza-ibilbideren  bidez).  <strong>Urtero  450  ikasle  baino  gehiago  <\/strong>biltzen  dituzte  ikasketa  biek.<\/p>\n<p><strong>Epaimahaiak  <\/strong>Bizkaiko  Esperientzia  Gelek  duten  <strong>hezkuntza-funtzioa  nabarmendu  du,  baina  baita  gelon  funtzio  sozial  handia  ere.<\/strong>  Gainera,  ikasle  horietako  <strong>asko  emakumeak  <\/strong>dira,  eta  haien  bizitza  aldatu  egin  da  ikasgeletatik  igarotzearen  ondorioz.  Azkenik,  beste  jarduera  batzuek,  hala  nola  <em>Esperientzia  Geletako  Abesbatzak<\/em>,  ikasleak  eta  ingurunea  lotzen  dituzte,  eta&nbsp;  hura  hobetzen  laguntzen  dute.<\/p>\n<ul>\n<li><strong><u>LUIS  BRI\u00d1AS-SANTUTXU  BHI,  <em>GURE  ADINEKOAK  ZAINTZEN<\/em>  PROGRAMAGATIK<\/u><\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Luis  Bri\u00f1as-Santutxu  BHIko  DBHko  4.  mailako  ikasleek<\/strong>  une  gogoangarriak  partekatu  dituzte  <strong>auzoko  Kiriki\u00f1o  Egoitzako  adinekoekin<\/strong>,  <strong><em>Gure  adinekoak  zaintzen<\/em> <\/strong>proiektuaren  bidez.  Proiektu  horretan,  ikasleek  askotariko  alderdiak  jorratu  dituzte.  Alde  batetik,  taldeko  elkarrizketak  egin  dituzte,  adinekoen  bizipenak,  esperientziak,  auzoko  oroitzapenak,  ohiturak  eta  abar  ezagutzeko.  Bestetik,  zainketa  eta  tratu  pertsonaleko  uneak  bizi  izan  dituzte,  hala  nola  plazara  irtetea,  paseatzea  eta  jolastea  (jolas  batzuk  ikasleek  eurek  egindakoak  eta  beste  batzuk  egoitzak  emandakoak).<\/p>\n<p><strong>Epaimahaiak  honako  helburu  hauek  nabarmendu  ditu<\/strong>:  neska-mutilen  artean  zaintza-lanen  banaketa  <strong>ekitatiboa  <\/strong>sustatzea;  haurrak  komunitatearen  parte  gisa  <strong>inplikatzea,  <\/strong>adinekoekiko  erantzukizuna  uler  dezaten,  eta  zaintzaile  izateak  dakartzan  <strong>onurak  eta  ikaskuntza<\/strong>.  Era  berean,  positibotzat  jo  da  jarduera  horiek  DBHko  4.&nbsp;mailako  ikasleak  inplikatu  dituztela;  hain  zuzen,  gazte  horiek  bizi-errealitate  oso  desberdin  bati  aurre  egin  dioten  adinekoekin  elkartzen  dira,  bizitzaren  beste  ikuspegi  bat,  eta  horrek  beren  erosotasun-espaziotik  ateratzen  ditu.  Ekimenak  tradizionalki  elkarrengandik  urrun  egon  diren  gizarte-kolektiboen  inguruko  eta  haien  arteko  aurreiritziak  apurtzen  lagundu  die  parte-hartzaileei.<\/p>\n<p><strong><u>56  PROIEKTU<\/u><\/strong><\/p>\n<p>Lehiaketaren  seigarren  edizio  honetan,  zeinaren  <strong>berritasuna  izan  baita  unibertsitateek  proiektuak  aurkeztu  ahal  izan  dituztela,  56  proiektu  aurkeztu  dira  <\/strong>(2023an  43),  <strong>zenbait  kategoriatan<\/strong>:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Irabazi-asmorik  gabeko  elkarte  eta  erakundeek  <\/strong>Bilbon  egindako  <strong>31  proiektu<\/strong>.<\/li>\n<li>Uriko  <strong>ikastetxeen  9  proiektu<\/strong>;<\/li>\n<li>Bilbon  kokatutako  <strong>enpresek,  saltokiek,  ostalaritzak,  elkargo  profesionalek<\/strong>  edo  antzeko  beste  erakunde  batzuek  garatutako  12  proiektu.<\/li>\n<li><strong>Unibertsitateek  <\/strong>garatutako  <strong>4  proiektu  (edizio  honetako  berritasuna)<\/strong>.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong><em><u>BILBAO,  BALIOEN  HIRIA<\/u><\/em><\/strong><\/p>\n<p><strong><em>Bilbao  Balioen  Hiria  Sariak  <\/em><\/strong><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/\">Bilbao  Balioen  Hiria<\/a>  proiektuaren  barruan  datoz.  Parte  hartze  bidezko  ekimen  bat  da,  Bilboko  Udalak  sustatua,  baina,  hasiera-hasieratik,  herritarren  elkarlanarekin  eraikia  eta  garatua.  Bilbao  Balioen  Hiria  proiektuaren  helburua  da  uria  ezaguna  eta  aitortua  izatea,  ez  bakarrik  ekonomia  eta  hiria  biziberritzeko,  berreskuratzeko  eta  eraldatzeko  prozesu  garrantzitsuagatik,  baita  dituen  balioengatik  ere.  Asmoa  da  erakundeen,  mota  guztietako  entitateen,  enpresen,  komunikabideen,  talde  politikoen  eta,  oro  har,  herritarren  artean  azterketarako,  elkarrizketarako,  hausnarketarako  eta  lankidetzarako  gune  bat  sortzea,  hirian  balio-esparru  partekatu  bat  sustatu  eta  zabaltzeko.<\/p>\n<p>Horren  emaitza  gisa,  2018ko  martxoan  Bilboko  Balioen  Agiria  onartu  zuen  Udalbatzak,  non  datozen  urteetan  uria  eta  bilbotarren  elkarbizitza  egituratu  behar  duten  17  balioak  identifikatu  baitziren.<\/p>\n<p><strong>Balioen  Agiriari  atxiki  <\/strong>nahi  zaizkion  pertsona  edo  erakunde  guztiek  nahikoa  dute  <a href=\"http:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=BIO_Evento_FA&amp;cid=1279179269118&amp;language=es&amp;pageid=3000094681&amp;pagename=Bilbaonet%2FBIO_Evento_FA%2FBIO_Evento\">Udalaren  webgunean<\/a>  edo  <a href=\"http:\/\/www.balioenhiria.bilbao.eus\">Bilbao  Balioen  Hiriaren<\/a>  webgunean  eskura  daitekeen  inprimaki  erraz  bat  betetzea.<\/p>\n<p><strong><u>SARE  SOZIALAK:  <\/u><\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>BILBAO  UDALA:  <\/strong><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UC0x8-vrWLFSpMR20wdApXgQ\"><strong>YOUTUBE<\/strong><\/a><strong>  |  <\/strong><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/bilbao.udala\/\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>FACEBOOK<\/strong><\/a><strong>  |  <\/strong><a href=\"https:\/\/twitter.com\/bilbao_udala\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>TWITTER<\/strong><\/a>  |  <a href=\"https:\/\/www.instagram.com\/bilbao_udala\/?hl=es\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><strong>INSTAGRAM<\/strong><\/a>&nbsp;|<strong> <a href=\"https:\/\/www.tiktok.com\/@bilbao_udala?lang=es\">TIK  TOK<\/a><\/strong><\/li>\n<\/ul><\/div>\n<div class=\"contenidos-asociados\">\n<h4>Bideoak<\/h4>\n<ul class=\"lista-videos\">\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20240612_BihotzKantxaFundaci\u00f3nBilbaoBasket_BilbaoBalioenHirian.mp4\">Bihotz  Kantxa<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20240612_AulasDeLaExperienciaDeBizkaiaUPVEHU_BilbaoBalioenHirian.mp4\">Bizkaiko  Esperientzia  Gelak<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20240612_CuidandoDeNuestrosMayoresIESLuisBri\u00f1asSantutxu_BilbaoBalioenHirian.mp4\">Gure  Adinekoak  zaintzen<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20240612_Alkatea_EntregaPremiosBilbaoBalioenHiria.mp4\">Sari-banaketa  (ekitaldi  osoa)<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20240612_Alkatea_EntregaPremiosBilbaoBalioenHiria_RECURSOS.mp4\">Ikus-entzunezko  baliabideak<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>PDFak<\/h4>\n<ul class=\"lista-pdf\">\n<li><a href=\"\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=application%2Fpdf&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue1=attachment%3B+filename%3DNP+ENTREGA+VI+PREMIOS+BILBAO+BALIOEN+HIRIA_EUSK+CAST_20240612.pdf&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274417298794&amp;ssbinary=true\">Prentsa  oharra<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bilbao  Basket  Fundazioaren  Bihotz  Kantxa  proiektuak  saria  jaso  du  saskibaloia  kalteberatasun  handiagoko  eremuetara  eramateagatik.  Proiektu  horren  bidez,  aisialdiko  dinamika  berriak  sortu  dituzte,  eta  kirol  profesionala  kalera  atera  dute  berdintasunez  eta  modu  inklusiboan.  Euskal  Herriko  Unibertsitatearen  Bizkaiko  Esperientzia  Gelak  ekimenak  25  urte  bete  ditu  aurten,  eta  saria  jaso  du  unibertsitate-kultura  Bizkaiko  eta  Bilboko  gizarte  osora  zabaltzeagatik.  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2047"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2047"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2047\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2053,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2047\/revisions\/2053"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2047"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2047"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2047"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}