{"id":2043,"date":"2026-02-19T13:17:19","date_gmt":"2026-02-19T12:17:19","guid":{"rendered":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=2043"},"modified":"2026-02-19T15:26:13","modified_gmt":"2026-02-19T14:26:13","slug":"una-treintena-de-empresas-de-b-accelerator-tower-bat-se-adhieren-a-la-carta-de-valores-de-bilbao","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/una-treintena-de-empresas-de-b-accelerator-tower-bat-se-adhieren-a-la-carta-de-valores-de-bilbao\/","title":{"rendered":"B  ACCELERATOR  TOWERREKO  (BAT)  HOGEITA  HAMAR  ENPRESAK  BAT  EGIN  DUTE  BILBOREN  BALIOEN  AGIRIAREKIN"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto\">\n<div class=\"dest-tit\">\n<ul>\n<li><strong>Juan  Mari  Aburto  <\/strong><strong>Bilboko  alkatea,  Eriz  Sainz  B  Accelerator  Towerreko  (BAT)  zuzendaria  eta  enpresen  ordezkariak  ekitaldi  batean  egon  dira  gaur  goizean  B  Accelerator  Towerren  (BAT),  Bilboko  eta  Bizkaiko  erreferentziazko  enpresa-ehunaren  zati  handi  batek  Agiriaren  balioekin  daukan  konpromisoa  erakusteko.<\/strong><\/li>\n<li><a href=\"https:\/\/hodei.bilbao.eus\/index.php\/s\/yYsAPeczTF9X42s?path=%2F\"><strong>ARGAZKI-GALERIA<\/strong><\/a><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=image%2Fjpeg&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274419438002&amp;ssbinary=true\" width=\"320px\" alt=\"\"><\/p>\n<p><strong>B  Accelerator  Towerreko  (BAT)  hogeita  hamar  enpresak  <\/strong>bat  egin  dute  gaur  goizean  <a href=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/carta-de-valores-de-bilbao\/\"><strong>Bilboren  Balioen  Agiriarekin<\/strong><\/a><strong><u>.<\/u><\/strong>  Dokumentua  sinatzeko  ekitaldian  izan  dira  <strong>Juan  Mari  Aburto<\/strong>  Bilboko  alkatea,  <strong>Eriz  Sainz<\/strong>  B  Accelerator  Towerreko  (BAT)  zuzendaria  eta  enpresen  ordezkariak<strong>.<\/strong>Enpresa  horiek  guztiek,  Bilbo  eta  Bizkaiko  enpresa-sarean  erreferente  direnek,  <strong>Bilboren  Balioen  Agiriaren  espiritu  eta  edukiarekin  bat  datozen  jarrerak  eta  portaerak  sustatzeko,  bultzatzeko  eta  mantentzeko  konpromisoa  <\/strong>hartu  dute.<\/p>\n<p>Enpresa  horietako  batzuek  hitza  hartu  dute,  esperientziaren  berri  emateko.  Besteak  beste,  <strong>Cristina  L\u00f3pez  Romera<\/strong>  Artecheko  komunikazio-zuzendariak,  <strong>Estefan\u00eda  Rivera<\/strong>  Birziplastikeko  Proiektuen  eta  Kalitatearen  arduradunak  eta  <strong>Denis  Ugalde<\/strong>  Oreka  Circular  Economyko  zuzendariak<\/p>\n<p>2025eko  lehen  seihilekoan,  <strong>Bilboko  Udalak  eta  B  Accelerator  Towerrek  (BAT)  elkarrekin  lan  egin  dute  <\/strong><a href=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/\"><strong>Bilbo,  Balioen  Hiria<\/strong><\/a>  proiektuaren  berri  emateko  eta  dorrean  dauden  <strong>enpresen  artean  eta  bertako  langileen  artean  <\/strong>Balioen  Agiriarekin  bat  egitea  sustatzeko.  Kanpaina  horren  bidez,  proiektua  ezagutarazi  nahi  izan  da,  eta  Bilboren  Balioen  Agiriarekiko  atxikimendua  sustatu  \u2013banaka  nahiz  enpresa  gisa\u2013,  <strong>balioak  hirian  zabaltzen  laguntzeko<\/strong>.&nbsp;  Balioen  Agiriarekin  bat  egitea  keinu  txiki  bat  da,  haren  espiritu  eta  edukiarekin  bat  datozen  jarrerak  eta  portaerak  sustatzeko,  bultzatzeko  eta  mantentzeko  konpromiso  partekatua  adierazten  duena.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p>Kanpaina  hainbat  hilabetez  garatu  da,  zenbait  ekintzaren  bidez,  hala  nola  bilera  espezifikoak  enpresekin,  barne-kanalen  bidezko  zabalkuntza,  informazio-gosariak  eta  sinadurak  biltzeko  kanpaina  dorrearen  harreran.  Kanpainak  arrakasta  izan  du  atxikimenduen  aldetik:  <strong>100  banakako  atxikimendu  baino  gehiagotara  eta  mota  desberdinetako  hogeita  hamar  enpresatara  iritsi  dira,  korporazio  handiak  eta  start-up-ak  barne<\/strong>.<\/p>\n<p><strong><u>B  ACCELERATOR  TOWER  (BAT)<\/u><\/strong><\/p>\n<p><strong>B  Accelerator  Tower  (BAT)<\/strong>  Eusko  Jaurlaritzak,  Bizkaiko  Foru  Aldundiak  eta  Bilboko  Udalak  Euskadi  ekintzailetzaren  eta  berrikuntzaren  erreferente  bihurtzeko  egindako  apustua  da.  &nbsp;Funtsezko  pieza  bat  tokiko  ekosistemaren  nazioarteko  konexiorako  eta  sektore  eta  negozio  berrien  garapenerako.  Talentu  ekintzailearen  eta  berrikuntza  irekiaren  kontzentrazio-  eta  trakzio-puntu  bat  da,  non  start-upek,  inbertitzaileek  eta  Administrazioak  elkarrekin  lan  egiten  duten.<\/p>\n<p>Topaketan,  Bilboren  Balioen  Agiriaren  zabalkuntzan  egindako  lan  bateratuari  eta  atxikitako  enpresa  berrien  konpromisoari  balioa  eman  nahi  izan  zaie.  Enpresa  horietako  batzuk  ekitaldian  egon  dira.  Era  berean,  enpresa  horietako  langileen  inplikazioa  nabarmendu  da;  izan  ere,  Agiriarekin  bat  eginez,  euren  aletxoa  jarri  dute  gizarte  hobea  eraikitzeko  bidean.<\/p>\n<p>Enpresa  sinatzaileek,  Bilbo  eta  Bizkaiko  enpresa-sarearen  erreferente  gisa,  honako  <strong>balio  indibidual  eta  kolektibo<\/strong>  hauek  defendatzeko  konpromisoa  hartu  dute:<\/p>\n<ul>\n<li>Giza  Eskubideak,  justizia  soziala,  emakumeen  eta  gizonen  arteko  berdintasuna  eta  elkartasuna  errespetatzea.<\/li>\n<li>Aniztasuna  eta  inklusioa,  konpromisoa,  ingurumen-jasangarritasuna.<\/li>\n<li>Erantzunkidetasuna,  bizikidetza,  identitatea,  esfortzua.<\/li>\n<li>Konfiantza,  sormena,  parte-hartzea,  zintzotasuna,  ilusioa,  osasuna.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Juan  Mari  Aburto  <\/strong>Bilboko  alkateak  gaurko  ekitaldiaren  garrantzia  nabarmendu  du.  <em>&#8220;Bilboren  Balioen  Agiria  eta  Bilbo,  Balioen  Hiria  proiektua  hirian  erreferentziazkoa  den  espazio  batera  hurbilduko  ditugu,  nazioarteko  ekintzailetza-ekosistema  batera.<\/em>  Agirian  jasotako  balioak  zabaltzeko,  babesteko  eta  garatzeko  konpromisoa  hartzen  duten  erreferentziazko  ekintzaile  eta  enpresetara.  Horrela,  urrats  bat  gehiago  ematen  dugu.  Balioen  Agiriak,  Bilbokoa  eta  Bilborentzat  izanik,  bere  irismena  zabaltzen  du  eta  gure  mugetatik  haragoko  atxikipenak  lortzen  ditu.  Bat  Dorrearen  ekosistemaren  parte  da  orain,  non  negozio  berriak  eta  enplegua  sortzea  bultzatzen  den,  nazioarteko  giro  batean.  Atxikipena  sinatu  duten  enpresek  konpromiso  bat  hartu  dute,  eta,  horrenbestez,  erreferenteak  izan  behar  dute  euren  sektoreetan,  balioetan  oinarritutako  jokabide  bat  izanik&#8221;.<\/p>\n<p><strong><u>BILBO,  BALIOEN  HIRIA<\/u><\/strong><\/p>\n<p>Bilbo,  Balioen  Hiria  Bilboko  Udalak  sustatzen  duen  ekimen  parte-hartzailea  da,  baina,  hasiera  batetik,  herritarrekin  lankidetzan  eraiki  eta  garatu  dena.  Bilbo,  Balioen  Hiriaren  helburua  gure  hiria  ezagutua  eta  aintzatetsia  izatea  da,  ez  bakarrik  bere  berroneratze,  lehengoratze  eta  eraldaketa  ekonomiko  eta  hiri-eraldaketa  prozesu  garrantzitsuagatik,  baita  bere  balioengatik  ere.  Erakundeen,  mota  guztietako  entitateen,  <strong>enpresen<\/strong>,  komunikabideen,  talde  politikoen  eta,  oro  har,  herritarren  arteko  analisirako,  elkarrizketarako,  hausnarketarako  eta  lankidetzarako  espazio  bat  sortzea  da  helburua,<strong>  balio  partekatuen  esparru  bat  sustatzeko  eta  zabaltzeko  hirian<\/strong>.<\/p>\n<p>Proiektu  horren  ondorioz,  <strong>2018ko  martxoan  Udalaren  Osoko  Bilkurak  <\/strong><a href=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/carta-de-valores-de-bilbao\/\"><strong>Bilboren  Balioen  Agiria<\/strong><\/a><strong>  onetsi  zuen<\/strong>.  Agiri  horretan  Bilboko  herritarren  bizikidetza  egituratu  behar  duten  eta  datozen  urteetan  hiriaren  etorkizuna  gidatu  behar  duten  hamazazpi  balioak  identifikatzen  dira.<\/p>\n<p><strong>Nahi  duen  pertsona  edo  entitate  orok  bat  egin  dezake<\/strong> <a href=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/carta-de-valores-de-bilbao\/\">Bilboren  Balioen  Agiria<\/a>rekin,  horretarako  <a href=\"http:\/\/bilbao.eus\/cs\/Satellite?language=eu&amp;pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_home\">Udala<\/a>ren  eta  <a href=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/\">Bilbao  Balioen  Hiria<\/a>ren  webguneetan  eskuragarri  dagoen  online  inprimaki  sinple  bat  betez.<\/p>\n<p><strong><u>SARE  SOZIALAK:<\/u><\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>BILBAO  UDALA:<\/strong> <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UC0x8-vrWLFSpMR20wdApXgQ\"><strong>YOUTUBE<\/strong><\/a><strong><u>  |  <\/u><\/strong><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/bilbao.udala\/\"><strong>FACEBOOK<\/strong><\/a><strong>  |  <\/strong><a href=\"https:\/\/twitter.com\/bilbao_udala\"><strong>X<\/strong><\/a><strong>  |  <\/strong><a href=\"https:\/\/www.instagram.com\/bilbao_udala\/?hl=es\"><strong>INSTAGRAM<\/strong><\/a>  |  <a href=\"https:\/\/www.tiktok.com\/@bilbao_udala?lang=es\"><strong>TIK  TOK<\/strong><\/a><\/li>\n<\/ul><\/div>\n<div class=\"contenidos-asociados\">\n<h4>Bideoak<\/h4>\n<ul class=\"lista-videos\">\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20250620_ALKATE_ActoBBHTorreBAT.mp4\">Alkatea<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20250620_ErizSainz_ActoBBHTorreBAT.mp4\">Eriz  Sainz<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20250620_CristinaL\u00f3pezRomera_ActoBBHTorreBAT.mp4\">Cristina  L\u00f3pez  Romera<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20250620_Estefan\u00edaRivera_ActoBBHTorreBAT.mp4\">Estefan\u00eda  Rivera<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20250620_DenisUgalde_ActoBBHTorreBAT.mp4\">Denis  Ugalde<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20250620_ALKATE_ActoBBHTorreBAT_RECURSOS.mp4\">Ikus-entzunezko  baliabideak<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>PDFak<\/h4>\n<ul class=\"lista-pdf\">\n<li><a href=\"\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=application%2Fpdf&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue1=attachment%3B+filename%3D20jun_25_NP+Firma+Alkate+Torre+Bat+Carta+Valores+Bilbao+esucas.pdf&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274419437992&amp;ssbinary=true\">Prentsa  oharra  <\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>Audioak<\/h4>\n<ul class=\"lista-audio\">\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20250620_ALKATE_ActoBBHTorreBAT.mp3\">Alkatea<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20250620_ErizSainz_ActoBBHTorreBAT.mp3\">Eriz  Sainz<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20250620_CristinaL\u00f3pezRomera_ActoBBHTorreBAT.mp3\">Cristina  L\u00f3pez  Romera<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20250620_Estefan\u00edaRivera_ActoBBHTorreBAT.mp3\">Estefan\u00eda  Rivera<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20250620_DenisUgalde_ActoBBHTorreBAT.mp3\">Denis  Ugalde<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<\/ul><\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan  Mari  Aburto  Bilboko  alkatea,  Eriz  Sainz  B  Accelerator  Towerreko  (BAT)  zuzendaria  eta  enpresen  ordezkariak  ekitaldi  batean  egon  dira  gaur  goizean  B  Accelerator  Towerren  (BAT),  Bilboko  eta  Bizkaiko  erreferentziazko  enpresa-ehunaren  zati  handi  batek  Agiriaren  balioekin  daukan  konpromisoa  erakusteko.  ARGAZKI-GALERIA  B  Accelerator  Towerreko  (BAT)  hogeita  hamar  enpresak  bat  egin  dute  gaur  goizean  Bilboren  Balioen  Agiriarekin.  Dokumentua  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2043"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2043"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2043\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2051,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2043\/revisions\/2051"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2043"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2043"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2043"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}