{"id":2041,"date":"2026-02-19T13:10:16","date_gmt":"2026-02-19T12:10:16","guid":{"rendered":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=2041"},"modified":"2026-02-19T15:22:01","modified_gmt":"2026-02-19T14:22:01","slug":"los-vii-premios-bilbao-balioen-hiria-son-para-la-asociacion-de-tiempo-libre-izartxo-harrobia-ikastola-y-el-colegio-de-psicologia-de-bizkaia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/los-vii-premios-bilbao-balioen-hiria-son-para-la-asociacion-de-tiempo-libre-izartxo-harrobia-ikastola-y-el-colegio-de-psicologia-de-bizkaia\/","title":{"rendered":"BILBAO  BALIOEN  HIRIA  VII.  SARIAK  IZARTXO  AISIALDI  ELKARTEARENTZAT,  HARROBIA  IKASTOLARENTZAT  ETA  BIZKAIKO  PSIKOLOGIA  ELKARGORENTZAT  IZAN  DIRA"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto\">\n<div class=\"dest-tit\">\n<ul>\n<li><strong>Guztira,  74  proiektu  aurkeztu  dira  aurtengo  lehiaketara.  Proiektu  horiek  guztiek  <\/strong><a href=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/carta-de-valores-de-bilbao\/\"><strong>Bilboko  Balioen  Agirian<\/strong><\/a><strong>  jasotako  balioak  sustatzen  dituzte,  hala  nola  bizikidetza,  berdintasuna,  jasangarritasuna  edo  sormena.&nbsp;  <\/strong><\/li>\n<li><strong>Izartxo  Bilbao  Madariaga<\/strong><strong>  Aisialdi  Elkartearen  <em>&#8220;Ibilbide  solidarioa&#8221;<\/em>  proiektuak  saria  jaso  du  gazteen  eta  gazteentzako  proiektu  bat  delako,  eragin  handiko  bizipen  esperientzien  bidez  haien  garapen  integrala  eta  autonomia  pertsonala  sustatzen  dituena.&nbsp;  <\/strong><\/li>\n<li><strong>Harrobia  Ikastola-Ibar  Ezkerra  Ikastola  Kooperatiba  Elkartearen<\/strong><strong> <em>&#8220;Kirol  inklusiboa:  jarduera  fisikoa  guztiontzat&#8221;<\/em><\/strong><strong>  proiektuak  saria  jaso  du  jarduera  fisikoa  eta  inklusioa  sustatzeagatik,  aniztasun  funtzionala  duten  pertsonek  ere  kirola  egin  ahal  izatea  ziurtatuz.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Bizkaiko  Psikologia  Elkargoren  <em>&#8220;Psikologia  kalean&#8221;<\/em>  proiektua  saritu  dute  herritarren  osasuna,  ongizate  psikologikoa  eta  bizi-kalitatea  babesteko  gizarte-erantzukidetasunaren  adibide  delako.&nbsp;  <\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<p><em>Balioak  Bilboko  iparrorratz  izaten  jarrai  dezatela  nahi  dugu\u201d<\/em>.  Bilboko  alkate  <strong>Juan  Mari  Aburtok  <\/strong>aurtengo  <strong><em>Bilbao  Balioen  Hiria  VII.  Sariak  <\/em><\/strong>banatu  ditu  gaur  arratsaldean  Bilboko  udaletxeko  Arabiar  Aretoan.  Saridunak  <strong>Izartxo  Bilbao  Madariaga<\/strong><strong>  Aisialdi  Elkartearen  <\/strong>&#8220;Ibilbide  solidarioa&#8221;,  <strong>Harrobia  Ikastola-Ibar  Ezkerra  Ikastola  Kooperatiba  Elkartearen<\/strong>  &#8220;Kirol  inklusiboa:  jarduera  fisikoa  guztiontzat&#8221;  eta  <strong>Bizkaiko  Psikologia  Elkargoren  <\/strong>&#8220;Psikologia  kalean&#8221;  izan  dira.<\/p>\n<p>Guztira,  <strong>74  proiektu<\/strong>  aurkeztu  dira  aurtengo  lehiaketara.  Lehiaketaren  helburua  da  <a href=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/carta-de-valores-de-bilbao\/\"><strong>Bilboko  Balioen  Agirian<\/strong><\/a>  jasotako  balioak  sustatzen  dituzten  eta  auzo,  barruti  edo  hiri  mailan  gauzatu  diren  edo  gauzatzen  ari  diren  <strong>ekimenak  jendaurrean  aitortzea<\/strong>.&nbsp;&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p>Aurkeztutako  <strong>74  proposamenak  -aurreko  edizioan  baino  18  gehiago<\/strong>&#8211;  <strong>4  motatakoak  <\/strong>izan  dira:  48  proiektu  elkarteek  eta  irabazi-asmorik  gabeko  erakundeek  garatutakoak;  19  proiektu  ikastetxeek;  2  proiektu  unibertsitateek  eta  5  proiektu  enpresek,  saltokiek,  ostalaritzak,  elkargo  profesionalek  edo  antzeko  erakundeek  garatutakoak  izan  dira;  guztiak  Bilbokoak.  &nbsp;&nbsp;&nbsp;<\/p>\n<p>Bilboko  alkate  <strong>Juan  Mari  Aburtok<\/strong>  txalotu  eta  eskertu  egin  ditu  <strong><em>Bilbao  Balioen  Hiria  VII.  Sarietara  <\/em><\/strong>aurkeztutako  ekimen  guztiak.<em>Lehiaketa  honekin  balioen  pultsometroa  jartzen  dugu,  eta  adierazle  guztiek  markatzen  dute  gero  eta  hobeto  egiten  dugula  aurrera,  eta  hori  beren  printzipioak  argi  dituzten  herritarrei  esker  da<\/em>.<\/p>\n<p class=\"alineadocentro\"><strong><u>SARITUTAKO  HIRU  PROIEKTUAK<\/u><\/strong><\/p>\n<p><strong><u>IZARTXO  BILBAO  MADARIAGA  AISIALDI  ELKARTEAREN  <em>&#8220;IBILBIDE  SOLIDARIOA&#8221;<\/em><\/u><\/strong><\/p>\n<p><em>&#8220;Ibilbide  solidarioa&#8221;<\/em>  proiektuan,  Izartxo  elkarteko  <em>Urratsak  1<\/em>  taldeak  -16-17  urteko  gazteek  osatua-  udan  Iru\u00f1etik  Bilborainoko  bidea  egingo  du  oinez,  9  egunez.&nbsp;&nbsp;  Ibilbidean  zehar,  parte-hartzaileek  egunero  leku  desberdin  batean  lo  egiten  dute,  eta  Euskadiko  gizarte  sareko  hainbat  elkarte  bisitatzen  dituzte.  Helburua  gizarte-bazterkeriaren  hainbat  errealitatetara  hurbiltzea  da,  eta  bidean  topo  egiten  duten  pertsonen  testigantzetatik  ikastea.  Topaketa  horiek  oso  aberatsak  dira  bai  gazteentzat,  bai  haien  istorioak  partekatzen  dituztenentzat.  Jarduerarik  luzeena  Bilbon  egiten  da  ibilbidearen  azken  bi  edo  hiru  egunetan,  hiriko  hainbat  auzotako  elkarteak  bisitatuz,  batez  ere  San  Frantziskon  eta  Otxarkoagan.<\/p>\n<p>Erantzukidetasunaren,  elkartasunaren,  ilusioaren,  esfortzuaren  eta  bizikidetzaren  balioak  modu  eredugarrian  islatzen  dituen  ekimena  delako  eman  diote  saria  proiektu  honi.  Epaimahaiak  oso  positibotzat  jo  du  proiektua  gazteen  kolektiboari  lotuta  egotea,&nbsp;  eragin  handiko  bizipen  esperientzien  bidez  -halakoxea  da  <em>\u00abIbilbide  solidarioa\u00bb<\/em>-haien  garapen  integrala  eta  autonomia  pertsonala  sustatzen  dituena.&nbsp;<\/p>\n<p><strong><u>HARROBIA  IKASTOLA-IBAR  EZKERRA  IKASTOLA  KOOPERATIBA  ELKARTEAREN<\/u><\/strong><strong><u> <em>&#8220;KIROL<\/em><\/u><\/strong> <strong><em><u>INKLUSIBOA:  <\/u><\/em><\/strong><strong><u>JARDUERA  FISIKOA  GUZTIONTZAT&#8221;<\/u><\/strong><\/p>\n<p>Harrobia  ikastolako  Oinarrizko  Lanbide  Heziketako  ikasleek  eta  APNABIko  erabiltzaileek  elkarrekin  garatutako  ekimena  da.  Helburua  jarduera  fisikoa  eta  inklusioa  sustatzea  da,  dibertsitate  funtzionala  duten  pertsonek  kirol-jardueretan  parte  hartu  ahal  izatea  bermatuz.  Ikasleek  jarduera  fisiko  inklusiboak  diseinatzen  dituzte,  materiala  prestatzen  dute  eta  saioak  dinamizatzen  dituzte.  Saio  horiek  Atxuriko  kirol-kantxetan  egiten  dira,  15  egunean  behin,  hiru  hilabeteko  programa  batean.  APNABIren  erabiltzaileek  ingurune  berrietan  sozializatzeko  eta  osasuna  hobetzeko  aukera  dute,  eta  ikasleek,  berriz,  bezeroari  arreta  emateko  eta  inklusioa  kudeatzeko  trebetasunak  garatzen  dituzte.<\/p>\n<p>Ekimen  horri  saria  eman  zaio  kolektibo  zaurgarrienen  premiak  ikusarazteko  eta  hezkuntza-prozesuaren  erdigunean  jartzeko  ahaleginagatik,  ikasleek  berek  izan  dezaten  eginkizun  aktibo  eta  erantzukidea  jardueraren  diseinuan,  garapenean  eta  gauzatzean,  hasierako  faseetatik  amaierara  arte.  Alde  horretatik,  proiektuak  zubiak  ezartzen  ditu  kolektibo,  errealitate  eta  pertsona  desberdinen  artean,  eta  elkarrenganako  topaketarako  eta  ikaskuntzarako  guneak  sortzen  ditu.<\/p>\n<p><strong><u>BIZKAIKO  PSIKOLOGIA  ELKARGOREN  <em>&#8220;PSIKOLOGIA  KALEAN&#8221;<\/em><\/u><\/strong><\/p>\n<p>Herritarren  osasuna,  ongizate  psikologikoa  eta  bizi-kalitatea  babesten  laguntzea  elkargo  profesionalaren  betebeharra  da,  erantzukidetasun  sozialaren  jardunean.  Proiektuaren  helburu  nagusia  osasun  mentalaz  eta  ongizate  psikologikoaz  hitz  egitea  da,  lanbideak  eskaintzen  duen  zintzotasunetik  eta  zorroztasunetik,  hurbiltzen  direnei  osasuna  babesteko  tresna  erabilgarriak  eskainiz.  Osasun  mentala  eta  ongizate  emozionala  ez  dira  norbanakoaren  kontua  bakarrik,  erantzukizun  partekatua  ere  bada.  Modu  kolektiboan  lantzen  direnean,  gizarte-sarea  indartzen  dute  eta  bizikidetza  solidarioagoa  sustatzen  dute,  non  pertsona  guztiak  elkarrekin  hazi  eta  aurrera  egin  baitezakete.<\/p>\n<p>Proiektuaren  eragin  positiboagatik  eman  zaio  saria,  bai  xede  den  pertsona-kopuruari  dagokionez,  bai  jorratzen  duen  gaiak  gizartean  duen  garrantziari  dagokionez.  Bereziki,  osasun  mentala  eta  ongizate  emozionala  erdigunean  jartzearen  garrantzia  nabarmentzen  da,  gero  eta  interes  handiago  sorrarazten  baitu  gizarte  osoan  eta,  bereziki,  gazteengan.  Proiektuak,  sentsibilizatzeaz  gain,  norbanakoaren  eta  taldearen  ongizatea  sustatzeko  funtsezkoak  diren  laguntza,  entzute  eta  hausnarketarako  espazioak  ere  sortzen  ditu.<\/p>\n<p><strong><u>BILBAO  BALIOEN  HIRIA<\/u><\/strong><\/p>\n<p><strong><em>Bilbao  Balioen  Hiria<\/em><\/strong>  sariak  <a href=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/\">Bilbao  Balioen  Hiria<\/a>  proiektuaren  barruan  datoz.  Parte  hartze  bidezko  ekimen  bat  da,  Bilboko  Udalak  sustatua,  baina,  hasiera-hasieratik,  herritarren  elkarlanarekin  eraikia  eta  garatua.  Bilbao  Balioen  Hiria  proiektuaren  helburua  hiria  ezaguna  eta  aitortua  izatea  da,  ez  bakarrik  ekonomia  eta  hiria  biziberritzeko,  berreskuratzeko  eta  eraldatzeko  egindako  prozesu  garrantzitsuagatik,  baita  dituen  balioengatik  ere.  Asmoa  da  erakundeen,  mota  guztietako  entitateen,  enpresen,  komunikabideen,  talde  politikoen  eta,  oro  har,  herritarren  artean  azterketarako,  elkarrizketarako,  hausnarketarako  eta  lankidetzarako  gune  bat  sortzea,  hirian  balio-esparru  partekatu  bat  sustatu  eta  zabaltzeko.<\/p>\n<p>Horren  emaitza  gisa,  2018ko  martxoan  Bilboko  Balioen  Agiria  onartu  zuen  Udalbatzak,  non  datozen  urteetan  uria  eta  bilbotarren  elkarbizitza  egituratu  behar  duten  17  balioak  identifikatu  baitziren.<\/p>\n<p><strong>Balioen  Agiriari  atxiki  <\/strong>nahi  zaizkion  pertsona  edo  erakunde  guztiek  nahikoa  dute  <a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/aytoonline\/jsp\/cartavalores\/previa.jsp?idioma=e\">Udalaren  webgunean<\/a>  edo  <a href=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/\">Bilbao  Balioen  Hiria<\/a>ren  webgunean  eskura  daitekeen  inprimaki  erraz  bat  betetzea.<\/p>\n<p><strong><u>SARE  SOZIALAK:<\/u><\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>BILBAO  UDALA:<\/strong> <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/channel\/UC0x8-vrWLFSpMR20wdApXgQ\"><strong>YOUTUBE<\/strong><\/a><strong><u>  |  <\/u><\/strong><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/bilbao.udala\/\"><strong>FACEBOOK<\/strong><\/a><strong>  |  <\/strong><a href=\"https:\/\/twitter.com\/bilbao_udala\"><strong>X<\/strong><\/a><strong>  |  <\/strong><a href=\"https:\/\/www.instagram.com\/bilbao_udala\/?hl=es\"><strong>INSTAGRAM<\/strong><\/a>  |  <a href=\"https:\/\/www.tiktok.com\/@bilbao_udala?lang=es\"><strong>TIK  TOK<\/strong><\/a><\/li>\n<\/ul><\/div>\n<div class=\"contenidos-asociados\">\n<h4>Bideoak<\/h4>\n<ul class=\"lista-videos\">\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/RutaSolidaria_IzartxoBilbaoMadariagaElkartea_PremiosBilbaoBalioenHirian.mp4\">Ibilbide  Solidarioa  &#8211;  Izartxo  Bilbao  Madariaga  Elkartea<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/PsikologiaKalean_ColegioDePsicolog\u00edaDeBizkaia_PremiosBilbaoBalioenHirian.mp4\">Psikologia  Kalean  &#8211;  Bizkaiko  Psikologia  Elkargoren<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20250604_ALKATE_EntregaPremiosBilbaoBalioenHiria.mp4\">Alkatea<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20250604_I\u00f1akiGoikoetxeaIzartxo_EntregaPremiosBilbaoBalioenHiria.mp4\">I\u00f1aki  Goikoetxea<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20250604_AnderSernaHarrobia_EntregaPremiosBilbaoBalioenHiria.mp4\">Ander  Serna<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20250604_Bego\u00f1aRuedaColetioPsicolog\u00eda_EntregaPremiosBilbaoBalioenHiria.mp4\">Bego\u00f1a  Rueda<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20250604_ALKATE_EntregaPremiosBilbaoBalioenHiria_ACTO COMPLETO.mp4\">Ekitaldi  osoa<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20250604_ALKATE_EntregaPremiosBilbaoBalioenHiria_RECURSOS.mp4\">Ikus-entzunezko  baliabideak<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>PDFak<\/h4>\n<ul class=\"lista-pdf\">\n<li><a href=\"\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=application%2Fpdf&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue1=attachment%3B+filename%3DNP+ALKATE+ENTREGA+VII+PREMIOS+BBH_EUSK+CAST_20250604.pdf&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274419354798&amp;ssbinary=true\">Prentsa  oharra<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>Audioak<\/h4>\n<ul class=\"lista-audio\">\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20250604_ALKATE_EntregaPremiosBilbaoBalioenHiria.mp3\">Alkatea<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20250604_I\u00f1akiGoikoetxeaIzartxo_EntregaPremiosBilbaoBalioenHiria.mp3\">I\u00f1aki  Goikoetxea<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20250604_AnderSernaHarrobia_EntregaPremiosBilbaoBalioenHiria.mp3\">Ander  Serna<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20250604_Bego\u00f1aRuedaColetioPsicolog\u00eda_EntregaPremiosBilbaoBalioenHiria.mp3\">Bego\u00f1a  Rueda<br \/>\n\t\t\t\t\t\t\t\t<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Guztira,  74  proiektu  aurkeztu  dira  aurtengo  lehiaketara.  Proiektu  horiek  guztiek  Bilboko  Balioen  Agirian  jasotako  balioak  sustatzen  dituzte,  hala  nola  bizikidetza,  berdintasuna,  jasangarritasuna  edo  sormena.&nbsp;  Izartxo  Bilbao  Madariaga  Aisialdi  Elkartearen  &#8220;Ibilbide  solidarioa&#8221;  proiektuak  saria  jaso  du  gazteen  eta  gazteentzako  proiektu  bat  delako,  eragin  handiko  bizipen  esperientzien  bidez  haien  garapen  integrala  eta  autonomia  pertsonala  sustatzen  dituena.&nbsp;  Harrobia  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2041"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2041"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2041\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2050,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2041\/revisions\/2050"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2041"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2041"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2041"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}