{"id":2032,"date":"2026-02-19T12:59:36","date_gmt":"2026-02-19T11:59:36","guid":{"rendered":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=2032"},"modified":"2026-02-19T14:59:56","modified_gmt":"2026-02-19T13:59:56","slug":"el-ayuntamiento-de-bilbao-abrira-manana-el-plazo-de-presentacion-de-propuestas-para-la-viii-edicion-de-los-premios-bilbao-balioen-hiria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/el-ayuntamiento-de-bilbao-abrira-manana-el-plazo-de-presentacion-de-propuestas-para-la-viii-edicion-de-los-premios-bilbao-balioen-hiria\/","title":{"rendered":"BILBOKO  UDALAK  BIHAR  IREKIKO  DU  &#8220;BILBAO,  BALIOEN  HIRIA&#8221;  SARIEN  VIII.  EDIZIORAKO  PROPOSAMENAK  AURKEZTEKO  EPEA"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto\">\n<div class=\"dest-tit\">\n<ul>\n<li><strong>Epea  martxoaren  20an  amaituko  da,  eta  proposamenak  Udaleko  Erregistro  Orokorraren  bidez  aurkeztu  ahal  izango  dira  soilik.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Irabazi  asmorik  ez  duten  entitateek,  Bilboko  ikastetxeek,  enpresek  eta  unibertsitateek  aurkez  ditzakete  proposamenak,  eta  Bilboren  Balioen  Agiriari  lotutako  ekimenei  balioa  eman  behar  diete.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Nobedade  gisa,  Bilboko  Udalak  14  eta  30  urte  bitarteko  gazteei  zuzendutako  &#8220;Bilbao,  Balioen  Hiria  \u2013  Robert  F.  Kennedy  Human  Rights  Spain  Fundazioa&#8221;  sarien  deialdian  parte  hartzen  du.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<p>Bilboko  Udalak  bihar,  otsailak  17,  irekiko  du  <strong>&#8220;<em>Bilbao,  Balioen  Hiria  \u2013  Robert  F.  Kennedy  Human  Rights  Spain  Fundazioa<\/em>&#8221;  sariketako  VIII.  ediziorako  <\/strong>proposamenak  aurkezteko  epea.Epea  <strong>martxoaren  20ra  arte  <\/strong>egongo  da  <strong>zabalik<\/strong>.  Deialdiaren  xedea  da  <strong>Bilboren  Balioen  Agirian  jasotako  balioak  sustatzen  dituzten  eta  auzo,  barruti  edo  hiri  mailan  gauzatu  diren  edo  gauzatzen  ari  diren  ekimenen  aintzatespen  publikoa  egitea<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Sarietara  aurkez  daitezkeen  erakundeak  honako  hauek  dira<\/strong>:  irabazi-asmorik  gabeko  elkarte  eta  entitateak;  Bilboko  ikastetxeak;  sektore  pribatuko  enpresak,  komertzioak,  ostalaritzako  establezimenduak,  elkargo  profesionalak  edo  antzeko  beste  batzuk;  eta  unibertsitateak.  <strong>Erakunde  bakoitzak  gehienez  3  proiektu  aurkeztu  ahal  izango  ditu<\/strong>.  Hautagaitzak  <strong>Udalaren  Erregistro  Orokorraren  <\/strong>bitartez  aurkeztu  beharko  dira,  <strong>egoitza  elektronikoaren  bidez  nahiz  aurrez  aurre.<\/strong><\/p>\n<p>Baldintza  nagusia  da  proiektu  guztiek  <strong>Bilboren  Balioen  Agiriak  jasotzen  dituen  17  balioetako  <\/strong>batekin  edo  batzuekin  lotuta  egon  behar  dutela.&nbsp;&nbsp;&nbsp;  Are  gehiago,  sariketara  aurkezteko,  erakunde  eskatzaileak  Bilboren  Balioen  Agiriari  atxikita  egon  beharko  du.  Behar  diren  dokumentuak  aurkeztea  errazagoa  izan  dadin,  <strong>eskabide-eredu  bat  prestatu  dugu  (www.bilbao.eus  webgunean  eta  Bilbao  Balioen  Hiria-ren  webgunean  dago)<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Epaimahaiak  bereziki  baloratuko  ditu  <\/strong>genero-ikuspegia,  belaunaldiartekotasuna,  jasangarritasuna  eta  gizarte-kohesioa  barne  hartzen  dituzten  proiektuak,  bai  eta  helburu  berritzailea  dutenak  eta  hiriko  gizarte-sarea  indartzeko  ekarpena  egiten  dutenak  ere.<\/p>\n<p><strong>Hiru  sari  emango  dira,  bakoitza  3.300  eurokoa<\/strong>.  Entitate  batek  ezin  du  jaso  sari  bat  baino  gehiago.  <strong>Ebazpena  2026ko  lehen  seihilekoan  jakinaraziko  zaie  <\/strong>parte  hartzen  duten  entitateei,  eta  sariak  ekitaldi  publiko  batean  banatuko  dira.<\/p>\n<p><strong>Berritasun  <\/strong>gisa,  edizio  honetan,  <strong>14  eta  30  urte  bitarteko  gazteei  zuzendutako  &#8220;Bilbao,  Balioen  Hiria  \u2013  Robert  F.  Kennedy  Human  Rights  Spain  Fundazioa&#8221;  sarien  deialdian  parte  hartzen  du  Bilboko  Udalak<\/strong>.  Ekimen  bateratu  horren  helburua  da  <strong>gazteek  Giza  Eskubideekin<\/strong>,  justizia  sozialarekin  eta  Bilboko  Udalaren  Balioen  Agirian  jasotako  balioekin  duten  <strong>konpromisoa  <\/strong>sustatzea,  <strong>ikusaraztea  eta  aitortzea<\/strong>.  &nbsp;<\/p>\n<p>Deialdi  honen  bitartez,  <strong>giza  eskubideen  defentsa  aktiboan  oinarritutako  ikus-entzunezko  lan  bat  sarituko  da<\/strong>;  Bilbon  girotutako  kontakizun  edo  istorio  orokor  bat  izan  daiteke,  edo  Bilbon  giza  eskubideen  arloan  erreferentea  den  pertsona  edo  kolektibo  bat.  Aurkeztutako  ikus-entzunezko  narratibak  Bilboko  Udalaren  Balioen  Agirian  eta  Giza  Eskubideen  Adierazpen  Unibertsalean  jasotako  balioetan  inspiratu  eta  haiekin  bat  etorri  beharko  du.  <strong>Era  berean,  Robert  F.  Kennedyren  ondarea  jaso  eta  ikusarazi  behar  du<\/strong>,  eta  balioa  eman  behar  die  eskubide  zibilen  defentsa  aktiboari,  aukera-berdintasunari,  justiziari,  giza  duintasunari  eta  herritarrek  gizarte  zuzen  eta  demokratikoagoen  eraikuntzan  duten  inplikazioari.<\/p>\n<p><strong>Bi  sari  emango  dira<\/strong>,  bata  <strong>14  eta  17  urte  bitarteko  <\/strong>tarterako  eta  bestea  <strong>18  eta  30  urte  bitarteko  <\/strong>tarterako.  <strong>Norbanakoen  hautagaitzak  nahiz  taldeenak  (gehienez  5  kidekoak)<\/strong>  onartuko  dira.  <strong>Hautagaitzak  aurkezteko  epea  bihar,  otsailak  17,  irekiko  da,  martxoaren  20ra  arte<\/strong>.  Fundazioak  emango  duen  tailer  batean  parte  hartzea  eta  bidaia  bat  egitea  izango  da  saria.<\/p>\n<p><strong>Sariketa  honetan  parte  hartzeko<\/strong>,  <strong>Robert  F.  Kennedy  Human  Rights  Spain  Fundazioaren  web-orriaren  bidez  <\/strong>aurkeztu  beharko  dira  eskabideak  (<u>www.rfkspain.org<\/u>).<\/p>\n<p><strong><u>BILBAO,  BALIOEN  HIRIA<\/u><\/strong><\/p>\n<p>&#8220;Bilbao,  Balioen  Hiria&#8221;  saria  &#8220;Bilbao,  Balioen  Hiria&#8221;  proiektuaren  parte  da.  Ekimen  hori  Bilboko  Udalak  bultzatzen  du,  hiri  gisa  ordezkatzen  gaituzten  balioak  babesteko,  zabaltzeko  eta  garatzeko.  Parte-hartze  proiektu  honek  hainbat  ekintza  integratu  ditu,  transbertsalki  eta  lankidetzan,  herritarrekin,  entitateekin,  enpresekin,  ikastetxeekin  eta  mota  guztietako  erakundeekin  lankidetzan,  hiru  lan-ardatz  nagusiren  inguruan:  hirian  balioak  sustatzen  dituzten  ekimenak  aintzatestea;  balioak  udal-jardueren  planean  integratzea,  sailek  egiten  dituzten  ekintzen  bidez;  eta  proiektua  eta  Balioen  Agiria  hedatzea,  bai  toki-mailan,  bai  nazioartean.<\/p>\n<p><strong>Nahi  duen  pertsona  edo  entitate  orok  bat  egin  dezake  Bilboren  Balioen  Agiriarekin<\/strong>.  Horretarako,  nahikoa  da  inprimaki  bat  online  betetzea,  Udalaren  webgunean  (www.bilbao.eus)  edo  &#8220;Bilbao,  Balioen  Hiria&#8221;renean.  Atxikimendu  horrek  berekin  dakar  Agirian  ezarritako  printzipio  eta  balioekin  bat  datozen  jarrera  eta  portaerak  mantendu,  sustatu  eta  bultzatzeko  konpromisoa.<\/p>\n<p><strong><u>ROBERT  F.  KENNEDY  HUMAN  RIGHTS  SPAIN  FUNDAZIOA<\/u><\/strong><\/p>\n<p>Robert  F.  Kennedy  Spain  Fundazioaren  ardatza  <strong>Robert  F.  Kennedy  senatarien  balioak  <\/strong>iraunaraztean  datza:  giza  eskubideen  defentsa,  justizia  soziala  eta  ekintza  indibidualaren  ahalmena.  Bakea,  errespetua,  balioetan  oinarritutako  hezkuntza  eta  talentuaren  garapena  sustatzen  ditu  ume  eta  nerabeen  artean,  gizarte-kohesioa  eta  aniztasuna  sustatuz.<\/p>\n<p><strong>Fundazioak  hiru  eremu  nagusitan  egiten  du  bere  lana:  hezitzaile  eta  irakasleen  prestakuntza,  giza  eskubideetan  oinarritutako  hezkuntza  (5  urtetik  aurrerako  umeak,  gazteak  eta  helduak)  eta  <em>Voces  desde  la  Oscuridad  <\/em>antzezlana,  <\/strong>Kerry  Kennedyren  <em>Speak  Truth  to  Power  <\/em>liburuan  oinarritua.  Publikoa  giza  eskubideak  eta  justizia  errespetatzearen  garrantziaz  kontzientziatzea  du  helburu  lan  horrek.  Aktore  profesionalek,  institutu  eta  unibertsitateetako  ikasleek,  eta  erakunde  publiko  eta  pribatuetako  ordezkariek  eraman  dute  mundu  osoko  antzokietara.<\/p>\n<p><strong><u>SARE  SOZIALAK<\/u><\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>BILBAO  UDALA:  <\/strong><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/c\/BilbaoUdalaAyuntamiento\/featured\"><strong>YOUTUBE<\/strong><\/a><strong>  |  <\/strong><a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/bilbao.udala\/\"><strong>FACEBOOK<\/strong><\/a><strong>  |  <\/strong><a href=\"https:\/\/twitter.com\/bilbao_udala\"><strong>X<\/strong><\/a><strong>  |  <\/strong><a href=\"https:\/\/www.instagram.com\/bilbao_udala\/?hl=es\"><strong>INSTAGRAM<\/strong><\/a><\/li>\n<\/ul><\/div>\n<div class=\"contenidos-asociados\">\n<h4>PDFak<\/h4>\n<ul class=\"lista-pdf\">\n<li><a href=\"\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=application%2Fpdf&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue1=attachment%3B+filename%3D16feb_26+NP+Abierto+Plazo+proyectos+BBH+Sariak+euscas.pdf&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274420934013&amp;ssbinary=true\">Prentsa  oharra<\/a><\/li>\n<li><a href=\"\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=application%2Fpdf&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue1=attachment%3B+filename%3DBASES+Bilbao+Balioen+Hiria+Sariak+2026.pdf&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274420934014&amp;ssbinary=true\">Oinarriak  VIII  Bilbao  Balioen  Hiria  Sariak  <\/a><\/li>\n<li><a href=\"\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=application%2Fpdf&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue1=attachment%3B+filename%3DFicha_Proyecto_BBH_2026_Editable.pdf&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274420934009&amp;ssbinary=true\">Proiektuaren  fitxa.  Bilbao  Balioen  Hiria  <\/a><\/li>\n<li><a href=\"\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=application%2Fpdf&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue1=attachment%3B+filename%3DFormulario_Inscripci%C3%B3n_BBH_2026_Editable.pdf&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274420934007&amp;ssbinary=true\">Parte-hartzeko  inprimakia<\/a><\/li>\n<li><a href=\"\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=application%2Fpdf&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue1=attachment%3B+filename%3DBASES+DOSSIER+RFK.pdf&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274420934012&amp;ssbinary=true\">Oinarriak.  Bilbao  Balioen  Hiria  \u2013  RFK  Human  Rights  Spain  Fundazioa  Sariak<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Epea  martxoaren  20an  amaituko  da,  eta  proposamenak  Udaleko  Erregistro  Orokorraren  bidez  aurkeztu  ahal  izango  dira  soilik.  Irabazi  asmorik  ez  duten  entitateek,  Bilboko  ikastetxeek,  enpresek  eta  unibertsitateek  aurkez  ditzakete  proposamenak,  eta  Bilboren  Balioen  Agiriari  lotutako  ekimenei  balioa  eman  behar  diete.  Nobedade  gisa,  Bilboko  Udalak  14  eta  30  urte  bitarteko  gazteei  zuzendutako  &#8220;Bilbao,  Balioen  Hiria  \u2013  Robert  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2032"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2032"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2032\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2049,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2032\/revisions\/2049"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2032"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2032"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2032"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}