{"id":1825,"date":"2022-05-16T15:51:10","date_gmt":"2022-05-16T13:51:10","guid":{"rendered":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=1825"},"modified":"2022-06-29T12:58:54","modified_gmt":"2022-06-29T10:58:54","slug":"el-ayuntamiento-de-bilbao-inicia-una-serie-de-obras-de-mejora-de-accesibilidad-y-alumbrado-en-el-barrio-de-olabeaga","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/el-ayuntamiento-de-bilbao-inicia-una-serie-de-obras-de-mejora-de-accesibilidad-y-alumbrado-en-el-barrio-de-olabeaga\/","title":{"rendered":"BILBOKO  UDALAK  OLABEAGA  AUZOAN  IRISGARRITASUNA  ETA  ARGITERIA  HOBETZEKO  OBRAK  HASI  DITU"},"content":{"rendered":"<div class=\"texto\">\n<div class=\"texto\">\n<div class=\"texto\">\n<div class=\"dest-tit\">\n<ul>\n<li>Hainbat  eskailera-tartetan  jarduketak  egitea  aurreikusten  da,  hala  nola  Dike  kalera  sartzeko  eskaileretan,  bide  horren  eta  Ventosa  bidearen  artekoetan,  Trokabideko  eskaileretan,  Olabeaga  kaiko  36  zenbakian  daudenetan  eta  Olabeaga  kaiko  22  zenbakiko  atzealdean  dauden  eskailera  metalikoetan.<\/li>\n<li>Urgozo  kaleko  aparkalekuan  ere  esku  hartuko  da.<\/li>\n<li>Aste  honetan  hasi  eta  sei  hilabeteko  epea  duten  lan  horietara  435.321,31  euroko  aurrekontua  bideratuko  da.<\/li>\n<li>Lan  horiek  <a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?cid=1279115997481&amp;language=eu&amp;pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_contenidoFinal\">Auzokide  Plana<\/a>ren  barruan  daude,  eta  lehenetsi  egin  dituzte,  horrenbestez,  8.  barrutiko  bizilagunek.<\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<p><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?blobcol=urldata&amp;blobheader=image%2Fjpeg&amp;blobheadername1=Content-disposition&amp;blobheadername2=pragma&amp;blobheadervalue2=public&amp;blobkey=id&amp;blobtable=MungoBlobs&amp;blobwhere=1274364056250&amp;ssbinary=true\" alt=\"\" width=\"320px\" \/><\/p>\n<p>Bilboko  Udalak  <strong>Olabeaga  auzoko  hobekuntza-plana<\/strong>ren  barruan  jasotako  hainbat  lan  hasiko  ditu  aste  honetan.  Lan  horiek  zenbait  gunetan  egingo  dira,  eta  funtsean,  ingurune  horretako  oinezkoentzako  bideak  hobetzeko  dira.  Lan  gehienak  auzoko  zenbait  eskailera-tartetan  egingo  dira.<\/p>\n<p>Guztira,  sei  jarduera  egingo  dira  hiru  tokitan;  lanok  <strong>435.321,31  euroko<\/strong>  aurrekontua  dute,  eta  datozen  sei  hilabeteetan  egingo  dira.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><strong>DIKE  KALERA  SARTZEKO  ESKAILERAK<\/strong><\/span><\/p>\n<p><strong>Eskailerak  eta  arrapala  bat  daude  Olabeaga  kaiko  espaloitik  Dike  kalera  sartzeko<\/strong>,  baina  dagoen  barandak  ez  ditu  betetzen  irisgarritasun-parametroak,  ezta  desnibelak  babestekoak  ere.<\/p>\n<p><strong>Baranda  horren  ordez  beste  bat  jarriko  da<\/strong>,  desnibelak  babestuta  eta  altzairu  herdoilgaitzezko  eskudel  bikoitzaz  hornitua,  <strong>irisgarritasun-parametroak  bete  ditzan<\/strong>.<\/p>\n<p>Gainera,  <strong>sarbideko  zoladura  eta  horma  garbituko  dira<\/strong>,  lirdinga  eta  hezetasunak  sortutako  kalteak  daudelako.  Hormaren  paramentua  mortero-geruza  batez  tratatuko  da.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><strong>DIKE  KALEAREN  ETA  VENTOSA  BIDEAREN  ARTEKO  ESKAILERAK  ETA  PASABIDEA<\/strong><\/span><\/p>\n<p><strong>Dike  kalearen  amaieran,  10  zenbakiaren  parean<\/strong>,  Ventosa  bidera  igotzeko  eskailerak  hasten  dira.  Eskailera  horiek  pasabide  baten  bidez  zeharkatzen  dute  trenbide  zaharra.  Oinezkoentzako  ibilbide  hori  pasabide  estua  da;  eskailera-mailak,  itxiturak  eta  barandak  hondatuta  daude,  eta  argiztapena  ez  da  nahikoa.<\/p>\n<p>Eskailera-tarteak  ezin  izango  dira  zabaldu,  ez  baitago  aski  espazio  publikorik.  Eskaileretan  <strong>hormigoizko  zoladura  hobetuko  da<\/strong>,  halere,  mortero  inprimatuko  geruza  batez,  hala  eskailera-mailetan,  nola  eskailera-buruetan  eta  pasabidean.<\/p>\n<p><strong>Baranda  guztiak  eta  metalezko  itxitura  kenduko  dira<\/strong>;  azken  horrek  ez  du  zentzurik,  pasabidearen  azpian  trenik  ez  baitabil  orain.  <strong>Gaur  egun  trenbidea  ez  da  erabiltzen<\/strong>,  eta  ADIFek  Udalari  laga  dio  lursaila.<\/p>\n<p><strong>Goiko  zatian  lorategiko  zintarri  bat  jarriko  da  alboko  ezpondekin  mugatzeko,  eta  altzairu  herdoilgaitzezko  eskudel  bikoitza  eta  babes-baranda  jarriko  dira  bi  aldeetan<\/strong>,  zati  horren  luzera  osoan.  Eskaileretarako  sarbideetan,  norabidezko  baldosa  gorrizko  banda  bat  jarriko  da.<\/p>\n<p>Eta  dagoen  luminariaren  ordez  <strong>LED  sistemakoa  jarriko  da<\/strong>,  bai  eta  ezaugarri  bereko  beste  argi-puntu  bat  ere  eskaileren  goiko  aldean.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><strong>TROKABIDEKO  ESKAILERAK<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Trokabidea  kaleko  <strong>eskailerek  bi  zati  dituzte<\/strong>:  lehenak  Olabeaga  kaia  \u20133  zenbakiaren  parean\u2013  eta  Dike  kalea  lotzen  ditu,  eta  bigarrenak  trenbide  gaineko  pasabideraino  jarraitzen  du.  Eskailera  horiek  horma  artean  daude,  eta  ez  dago,  ondorioz,  handitzeko  aukerarik.<\/p>\n<p>Asmoa  da<strong>  eskailera  horiek  berriz  egitea,  eta  haien  mailen  neurriak  eta  kopurua  egokitzea,  irisgarritasunari  buruzko  araudia  bete  dadin<\/strong>  (35&#215;15  zentimetroko  mailak,  alegia).  Horretarako,  maila  batzuk  atzeraeman  eta  beste  batzuk  gehitu  behar  dira;  eskailera-zatiak  aldatuko  dira,  halaber,  eta  bere  horretan  utziko  da  Dike  kalearekiko  elkarguneko  eskailera-burua.<\/p>\n<p>Mailak  <strong>granitozkoak<\/strong>  izango  dira,  eta  granitozko  baldosa  ere  jarriko  da  eskailera-buruetan  eta  elkarguneetan.  Alboko  gidak  kenduko  dira,  eta  eskudel  bikoitza  jarriko  da  eskaileren  bi  aldeetan.<\/p>\n<p>Era  berean,  norabidezko  baldosa-bandak  jarriko  dira,  orobat,  eskaileretarako  sarbideetan,  eta<strong>  argiak,  ur-sarearen  zati  bat  eta  euri-urak  biltzeko  sistema  berrituko  dira<\/strong>.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><strong>OLABEAGA  KAIKO  22KO  ATZEALDEKO  ESKAILEREN  METALEZKO  EGITURA<\/strong><\/span><\/p>\n<p><strong>Olabeaga  kaiko  22ko  atzealdean  metalezko  egitura  <\/strong>baten  gaineko  eskailera  batzuk  daude.  Eskailera  horiek  \u2013goiko  aldeko  pasabide  baten  bidez\u2013  San  Nikolas  kalearekin  lotzen  dute.  Haien  egitura  oxidatuta  dago,  eta  errekarrizko  zoladura,  berriz,  hondatuta.<\/p>\n<p><strong>Eskailera-mailetako  eta  pasabideko  zoladura  kendu  eta  granitozko  baldosa  jarriko  da<\/strong>;  horrez  gain,  metalezko  egitura  saneatu  eta  konponduko  da.  Egitura  hori  zutabeen  bidez  indartuko  da,  eta  goiko  korridorean  barandaren  garaiera  1,10  metroraino  handituko  da.<\/p>\n<p>Eskaileraren  <strong>eremuak  errepasatuko  dira  eta  esmalte  sintetikozko  bi  geruzaz  margotuko  dira<\/strong>;  halaber,  baldosa  ipini  aurretik,  iragazgaizte  elastikoa  jarriko  da  goiko  tranpalean,  eskailera-buruetan  eta  mailetan,  oxidatzea  eragozteko.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><strong>OLABEAGA  KAIKO  36KO  ESKAILERAK<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Bi  eskailera-tartek  Olabeaga  kaia,  36  zenbakiaren  parean,  eta  San  Nikolas  kalea,  29  zenbakiko  atariaren  inguruan,  lotzen  dituzte.<\/p>\n<p>Alde  horretan  honako  lan  hauek  egingo  dira:  <strong>maila  guztiak  granitozko  batzuez  ordeztuko  dira<\/strong>,  eta  eskailera-buruetan,  dagoen  zoladuraren  ordez,  baldosazkoa  jarriko  da;  azkenik,  norabidezko  baldosa  ipiniko  da  sarbideetan.<\/p>\n<p>Horrez  gain,  <strong>dagoen  eskudelaren  ordez  altzairu  herdoilgaitzezko  eskudela  bikoitza  jarriko  da,  eta  hormigoizko  balaustrada  garbituko  da<\/strong>.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><strong>URGOZO  KALEKO  APARKALEKUKO  ITXITURA<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Bihurdura  soileko  sarezko  itxitura  batek  Urgozo  kaleko  aparkalekua  eta  trenbidearen  lurrak  bereizten  ditu.  Itxituraren  zati  batzuk  erorita  daude,  alde  horretan  baterian  aparkatzen  duten  autoek  bultzatuta,  zintarritik  gertu  dagoelako.<\/p>\n<p>Horregatik,  <strong>ezaugarri  bereko  beste  itxitura  bat  jarriko  da<\/strong>,  baina  aparkalekua  mugatzen  duen  zintarritik  metro  eta  erdi  bereizita,  ibilgailuek  uki  dezaten  eragozteko.  Guztira,  2  metroko  garaierako  360  metro  lineal.<\/p>\n<p>Itxiturako  oinezko  eta  ibilgailuentzako  ateak  gaur  egun  dauden  toki  berean  egongo  dira.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><strong>AUZOKIDE-PLANA<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Olabeaga  auzorako  aurreikusitako  lanak  hiriko  auzoak  hobetzeko  <a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?cid=1279115997481&amp;language=eu&amp;pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_contenidoFinal\">Auzokide  Plana<\/a>ren  barruan  sartzen  dira.<\/p>\n<p>Bilboko  Udalak  herritarren  <strong>parte-hartzerako  daukan<\/strong>  tresnarik  garrantzitsuenetako  bat  da  hori.  Horren  bitartez,  aurrekontuaren  bidezko  banaketa  egiten  da  <strong>Bilboko  8  barrutien  artean;  hau  da,  1,5  milioi  euro  barruti  eta  urte  bakoitzeko.<\/strong><\/p>\n<p><b><u>SARE  SOZIALAK:<\/u><\/b><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Bilbao  Udala<\/strong>:  <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/c\/BilbaoUdalaAyuntamiento\">YOUTUBE<\/a>  |  <a href=\"https:\/\/es-es.facebook.com\/bilbaoudala\/\">FACEBOOK<\/a>  |  <a href=\"https:\/\/twitter.com\/bilbao_udala?ref_src=twsrc%5Egoogle%7Ctwcamp%5Eserp%7Ctwgr%5Eauthor\">TWITTER<\/a>  |  <a href=\"https:\/\/www.instagram.com\/accounts\/login\/?next=\/bilbao_udala\/\">INSTAGRAM<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<\/div>\n<\/div>\n<div class=\"clear\">\n<h3>Zerikusia  duten  edukiak<\/h3>\n<\/div>\n<div class=\"contenidos-asociados\">\n<h4>Irudiak<\/h4>\n\n\t\t<style type=\"text\/css\">\n\t\t\t#gallery-2 {\n\t\t\t\tmargin: auto;\n\t\t\t}\n\t\t\t#gallery-2 .gallery-item {\n\t\t\t\tfloat: left;\n\t\t\t\tmargin-top: 10px;\n\t\t\t\ttext-align: center;\n\t\t\t\twidth: 25%;\n\t\t\t}\n\t\t\t#gallery-2 img {\n\t\t\t\tborder: 2px solid #cfcfcf;\n\t\t\t}\n\t\t\t#gallery-2 .gallery-caption {\n\t\t\t\tmargin-left: 0;\n\t\t\t}\n\t\t\t\/* see gallery_shortcode() in wp-includes\/media.php *\/\n\t\t<\/style>\n\t\t<div id='gallery-2' class='gallery galleryid-1825 gallery-columns-4 gallery-size-thumbnail'><dl class='gallery-item'>\n\t\t\t<dt class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a rel=\"smartlib-resize-photo[gallery]\" href='https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite3-3.jpg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"178\" height=\"100\" src=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite3-3-178x100.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite3-3-178x100.jpg 178w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite3-3-300x169.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite3-3-1024x576.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite3-3-768x432.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite3-3-624x351.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite3-3.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 178px) 100vw, 178px\" \/><\/a>\n\t\t\t<\/dt><\/dl><dl class='gallery-item'>\n\t\t\t<dt class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a rel=\"smartlib-resize-photo[gallery]\" href='https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite-3.jpg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"178\" height=\"100\" src=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite-3-178x100.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite-3-178x100.jpg 178w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite-3-300x169.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite-3-1024x576.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite-3-768x432.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite-3-624x351.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite-3.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 178px) 100vw, 178px\" \/><\/a>\n\t\t\t<\/dt><\/dl><dl class='gallery-item'>\n\t\t\t<dt class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a rel=\"smartlib-resize-photo[gallery]\" href='https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite2-3.jpg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"178\" height=\"100\" src=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite2-3-178x100.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite2-3-178x100.jpg 178w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite2-3-300x169.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite2-3-1024x576.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite2-3-768x432.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite2-3-624x351.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Satellite2-3.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 178px) 100vw, 178px\" \/><\/a>\n\t\t\t<\/dt><\/dl>\n\t\t\t<br style='clear: both' \/>\n\t\t<\/div>\n\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h4>PDFak<\/h4>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/NP-5.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Prentsa-oharra<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Hainbat  eskailera-tartetan  jarduketak  egitea  aurreikusten  da,  hala  nola  Dike  kalera  sartzeko  eskaileretan,  bide  horren  eta  Ventosa  bidearen  artekoetan,  Trokabideko  eskaileretan,  Olabeaga  kaiko  36  zenbakian  daudenetan  eta  Olabeaga  kaiko  22  zenbakiko  atzealdean  dauden  eskailera  metalikoetan.  Urgozo  kaleko  aparkalekuan  ere  esku  hartuko  da.  Aste  honetan  hasi  eta  sei  hilabeteko  epea  duten  lan  horietara  435.321,31  euroko  aurrekontua  bideratuko  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":1827,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1825"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1825"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1825\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1867,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1825\/revisions\/1867"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1827"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1825"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1825"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1825"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}