{"id":1641,"date":"2022-03-14T13:23:13","date_gmt":"2022-03-14T12:23:13","guid":{"rendered":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=1641"},"modified":"2022-03-18T13:31:45","modified_gmt":"2022-03-18T12:31:45","slug":"el-ayuntamiento-de-bilbao-presenta-la-convocatoria-de-subvenciones-para-la-supresion-de-barreras-arquitectonicas-y-la-instalacion-de-ascensores-en-edificios-residenciales","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/el-ayuntamiento-de-bilbao-presenta-la-convocatoria-de-subvenciones-para-la-supresion-de-barreras-arquitectonicas-y-la-instalacion-de-ascensores-en-edificios-residenciales\/","title":{"rendered":"BILBOKO  UDALAK  ARKITEKTURAZKO  OZTOPOAK  KENTZEKO  ETA  BIZITEGI  ERAIKINETAN  IGOGAILUAK  JARTZEKO  DIRULAGUNTZETARAKO  DEIALDIA  AURKEZTU  DU"},"content":{"rendered":"<div class=\"dest-tit\">\n<ul>\n<li>Deialdi  honetan,  aurten,  600.000  euro  izendatu  dira,  bizitegietarako  eraikinetan  igogailuak  jartzeko  eta  arkitekturazko  oztopoak  kentzeko,  eta  kanpoaldeko  eremutan  ere,  jabetza  pribatukoak  direnean,  hirigintzazko  oztopoak  kentzeko.<\/li>\n<li>Beste  alde  batetik,  75.000  euro  emango  dira  etxebizitza-eraikinetako  egiturazko  elementuak  konpontzeko  lanak  egiteko.  Gertatu  liteke  zenbateko  horiek  gehitzea,  beharrezkoa  izanez  gero,  aurkezten  diren  eskabideen  arabera.Aurtengo  deialdian,  badira  berrikuntzak,  eta  dirulaguntzetan  emango  diren  zenbatekoak  ere  gehitu  dira.<\/li>\n<li>Iaz,  Bilboko  Udalak,  Obretako,  Hiri  Plangintzako  eta  Proiektu  Estrategikoetako  Sailaren  bidez,  93  egikune  lagundu  zituen  diruz  Uri  osoan,  guztira  590.888,09  euro  emanez,  aurreko  urtean  baino  %  6,76  gehiago.  Jarduketa  horien  onuradunak  1.882  etxebizitza  izan  ziren.<\/li>\n<li>Beste  alde  batetik,  <a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=Page&amp;cid=1272991392698&amp;language=eu&amp;pageid=&amp;pagename=SurbisaBilbao%2FPage%2FSUR_Home\">SURBISA<\/a>  udal  sozietatearen  ardurakoa  da  gune  hauetako  hiri-birgaikuntza:  Zazpi  Kaleak,  Bilbo  Zaharra,  Zorrotzaurre,  Trenbideko  Langileen  auzoa,  Olabeaga,  Gurutze  auzoa,  Irala  \u2013gune  endekatuak  eta  Irala  historikoa\u2013  eta  Zazpilanda.  SURBISAk,  iaz,  arkitekturazko  oztopoak  kentzeko  25  jardun  lagundu  zituen  diruz,  guztira  250.000  euro  emanez.<\/li>\n<li>Guztira,  iaz,  udalerrian,  118  egikune  gauzatu  ziren  bizitegi-eraikinen  irisgarritasunerako,  eta  840.888,09  euroko  zenbatekoa  baliatu  zen  haietan,  eta  2.099  bizitegiri  ekarri  zien  onura.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Bilboko  Udalak,  Obretako,  Hiri  Plangintzako  eta  Proiektu  Estrategikoetako  Sailaren  bidez,  aurten  ere  <strong>deialdi  bat  egin  du  2022an  etxebizitza-eraikinetan  arkitekturazko  oztopoak  kentzeko  dirulaguntzetarako<\/strong>.  Laguntza  hori  <strong>bizitegi-eraikinetako<\/strong> <strong>irisgarritasuna  hobetzeko  <\/strong>da,  eta,  aurten,  badakartza  <strong>berrikuntza<\/strong>  batzuk  diruz  lagun  daitezkeen  zenbatekoei  dagokienez.<\/p>\n<p>Programa  horretan,  aurreikuspenen  arabera,  <strong>600.000  euro<\/strong>  banatuko  dira,  <strong>etxebizitza-eraikinetan  arkitektura-oztopoak  kentzeko  igogailuak  eta  irisgarritasuna  hobetzen  <\/strong>dituzten  beste  elementu  batzuk  jartzeko.  Beste  alde  batetik,<strong>  75.000  euro  <\/strong>emango  dira  etxebizitza-eraikinetako  egiturazko  <strong>elementuak  konpontzeko  lanak  <\/strong>egiteko.<\/p>\n<p><strong>Gertatu  liteke  zenbateko  horiek  gehitzea,  beharrezkoa  izanez  gero<\/strong>,  ekitaldian  zehar  aurkezten  diren  eskabideen  arabera.<\/p>\n<p>Aurreko  urteetan  bezala,  deialdi  honen  xedea  da  lan  hauen  <strong>zati  bat  finantzatzea<\/strong>:<strong>  bizitegietarako  eraikinen  barrualdeko  elementu  <\/strong>erkideetan  dauden  arkitektura-oztopoak  eta  atarian  bertan  zuzenean  sartzeko  dauden  kanpoko  oztopoak  kentzeko  lanak  (mailak  edo  eskailera-mailak,  esaterako)  eta,  halakorik  ez  dagoenean,  igogailua  jartzeko  lanak.<\/p>\n<p>Era  berean,  deialdiaren  helburua  izango  da  <strong>etxebizitza-eraikinen  inguruetan  lehendik  dauden  titularitate  pribatuko  kanpoko  urbanizazioak<\/strong>  \u2013\u2013erabilera  publiko  zein  pribatukoak\u2013\u2013  berritzeko  obrak  finantzatzeko  dirulaguntzak  ematea,  baldin  eta  obra  horiek  <strong>hirigintza-oztopoak  kentzea  badakart<\/strong><strong>e<\/strong>.<\/p>\n<p>Bilboko  Udalak  eraikin  partikularretan  oztopo  arkitektonikoak  kentzeko  hainbat  laguntza-programa  sustatu  ditu  <strong>1998az  geroztik<\/strong>,  herritar  guztiei  etxebizitzetarako  irisgarritasuna  bermatzearren.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><strong>DIRULAGUNTZAK  ESKURATZEKO  BETEKIZUNAK,  2022AN<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Orokorrean,  arkitektura-oztopoak  kentzeko  dirulaguntzak  jaso  nahi  dituzten  etxebizitza-eraikinek  betekizun  hauek  bete  behar  dituzte:<\/p>\n<ul>\n<li>Eraikinaren  erabilera  nagusia  <strong>bizitegia<\/strong>  izatea.<\/li>\n<li>Higiezinean  bizitegi-erabilerak  ez  direnak  badaude,  erabilera  horiek,  gehienez  ere,  <strong>eraikitako  azaleraren  %  50  izan  ahalko  dira<\/strong>,  beheko  solairuak  eta  sotoak  kenduta  (horrelakorik  egonez  gero).<\/li>\n<li>Etxeak,  <strong>gutxienez,  hamar  (10)  urte  edo  gehiago<\/strong>  izatea.<\/li>\n<li>Eraikinaren  <strong>altuera  osoa  lau  (4)  solairukoa  <\/strong>izatea,  gutxienez,  beheko  solairua  barne.<\/li>\n<li><strong>Eraikinen  Azterketa  Teknikoaren  Txostena  edukitzea,  50  urte  baino  gehiagoko  antzinatasuna  daukan<\/strong>  eraikin  bat  bada;  igogailua  jartzeko  bada,  edozein  izan  daiteke  eraikinaren  antzinatasuna.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Era  berean,  <strong>Otxarkoaga  auzoaren  berezitasuna  aintzat  hartzen  da<\/strong>,  hango  biztanleen  ezaugarri  sozioekonomikoengatik  eta  obren  kostu  handiagoarengatik;  izan  ere,  gehienbat,  eraikinen  kanpoaldean  jartzen  dira  igogailuak,  eta,  hala,  obraren  egiazko  kostuaren  <strong>%  20ko  diru-laguntasunari  eusten  zaio,  gehienezko  muga  20.000  euro  izanik  <\/strong>\u2013  orain  arte,  <strong>gehienezko  muga  16.000  euro  zen<\/strong>\u2013.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=Page&amp;cid=1272991392698&amp;language=eu&amp;pageid=&amp;pagename=SurbisaBilbao%2FPage%2FSUR_Home\"><strong>SURBISA<\/strong><\/a><strong>ren  ardurapeko  jardun-eremuak<\/strong>  (Zazpi  Kaleak,  Bilbo  Zaharra,  Zorrotzaurre,  Trenbideko  Langileen  auzoa,  Olabeaga,  Gurutze  auzoa,  Zazpilanda,  Iralabarri  eta  Irala  historikoa)  <strong>ez  dira  diru-laguntza  hauetarako  deialdian  sartzen<\/strong>,  diru-laguntzen  sistema  propioa  dutelako.  Ez  da  dirulaguntzarik  emango  familia  bakarreko  edo  familia  birentzako  etxeetarako,  diren  etxe  bakanak  edo  elkarri  atxikiak.<\/p>\n<p>Diru-laguntza  hauek  jaso  gura  dituzten  jabeek  edota  ugazaba-erkidegoek  <strong>2022ko  azaroaren  14a  baino  lehen<\/strong>  aurkeztu  ahal  dituzte  eskariak.  Deialdiaren  barruan  sartzen  dira  oraindik  ebatzi  gabe  dauden  eskari  lehenago  aurkeztuak.<\/p>\n<p>Udalak  ematen  dituen  laguntzez  den  bezainbatean,  kontuan  hartu  behar  da:<\/p>\n<p><strong>Obraren  benetako  kostuaren  %  10  da  zenbatekoa<\/strong>:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Igogailua  jartzeko:  20.000  euro  gehienez<\/strong>,  kaletik  etxebizitzetara  arte  mailarik  gabeko  ibilbide  bat  lortzen  bada  \u2013orain  arte,  muga  hori  16.000  euro  zen\u2013.<\/li>\n<li>Igogailuaren  ibilbidea  <strong>handitzeko,  8.400  euro  gehienez  <\/strong>(lehen,  7.000  euro).<\/li>\n<li>Plataforma  <strong>jasotzaileak,  atarietarako  arrapalak  eta  abar  jartzek<\/strong><strong>o<\/strong>:  <strong>gehienez  4.200<\/strong>  euro  (lehen,  3.500  euro).<\/li>\n<li>Zenbait  atari  hartuko  dituen  igogailua  jartzeko  aurreproiektua  idazteko:  gehienez  1.800  euro  (lehen,  1.500  euro).<\/li>\n<\/ul>\n<p>Lehendik  dauden  titularitate  pribatuko<strong>  kanpoaldeko  urbanizazioak  izanez<\/strong>  gero:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Igogailua  jartzeko:  Kostuaren  %  10,  eta  gehienez  ere  12.000  euro<\/strong>  (lehen,  10.000  euro).<\/li>\n<li><strong>Oztopoak  kentzeko  beste  esku-hartze  batzuk:  Kostuaren  %  20,  eta  gehienez  ere  6.000<\/strong>  euro  (lehen,  5.000  euro).<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Dirulaguntza  horiek  bateragarriak  dira<\/strong>  E<strong>usko  Jaurlaritzak  eta  beste  administrazio<\/strong>  edo  entitate  batzuek  ematen  dituzten  dirulaguntzekin.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><strong>2021EAN  ARKITEKTURAZKO  OZTOPOAK  KENTZEKO  EMANDAKO  DIRULAGUNTZEN  BALANTZEA<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Bilboko  Udaleko  <strong>Obretako,  Hiri  Plangintzako  eta  Proiektu  Estrategikoetako  Sailak,  2021ean,  93  egikune  lagundu<\/strong>  zituen  diruz,  guztira,  eta  <strong>590.888,09  euro  (2020an  baino  %  6,76  gehiago)<\/strong>  eman,  guztira.  Nabarmentzekoa  da  eskatutako  dirulaguntza  guztiak  eman  zirela,  araudia  betetzen  zuten  guztiak.<\/p>\n<p><strong>93  egikune  <\/strong><strong>horietatik<\/strong>:<\/p>\n<ul>\n<li>19  jarduketa,  igogailua  jartzeko.  Horietan,  erabateko  irisgarritasuna  lortu  zen.<\/li>\n<li>7,  igogailua  jartzeko.<\/li>\n<li>1,  urbanizazioak  berritzeko.<\/li>\n<li>1,  Otxarkoaga  auzoan,  igogailua  jartzeko  eta  obra-aurreproiektuak  idazteko.<\/li>\n<li>28,  igogailuaren  ibiltartea  luzatzeko.<\/li>\n<li>Eta  beste  37,  irisgarritasunarekin  zerikusia  duten  jardunetarako  (eskailera-igogailuak,  arrapalak\u2026).<\/li>\n<\/ul>\n<p>Jarduketa  horien  onuradunak  <strong>1.882  etxebizitza  izan  ziren<\/strong>.  Horietatik,  %  29,03,  igogailurik  ez  zuten  eraikinetan  igogailuak  jartzeko  izan  ziren.  Eta  <strong>%  70,97  beste  traba  batzuk  kentzeko  jardunetarako<\/strong>;  esate  baterako,  igogailuaren  ibiltartea  luzatzeko,  eskailera-igogailuak,  arrapalak  eta  abar  jartzeko.<\/p>\n<p>1.200  eurotik  16.000era  arteko  laguntzak  barruti  guztietan  banatu  ziren;  <strong>gehiago,  jakina,  igogailurik  gabeko  etxebizitza-eraikin  gehiago  dauden  aldeetan<\/strong>.  Hortaz,  jarduketa  gehien  <strong>Abando,  Deustu,  Errekalde,  Bego\u00f1a  eta  Uribarriko<\/strong>  barrutietan  egin  ziren.<\/p>\n<p>Beste  alde  batetik,  <strong><a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=Page&amp;cid=1272991392698&amp;language=eu&amp;pageid=&amp;pagename=SurbisaBilbao%2FPage%2FSUR_Home\">SURBISA<\/a><\/strong>  udal  sozietatearen  ardurakoa  da  gune  hauetako  hiri-birgaikuntza:  Zazpi  Kaleak,  Bilbo  Zaharra,  Zorrotzaurre,  Trenbideko  Langileen  auzoa,  Olabeaga,  Gurutze  auzoa,  Iralabarri,  Irala  zaharra  eta  Zazpilanda.  SURBISAk,  <strong>iaz<\/strong>,  <strong>arkitekturazko  oztopoak  kentzeko  25  jardun  lagundu  zituen  diruz,  guztira  1,6  euro  ipiniz  inbertso  pribatu  gisa<\/strong>.  Zenbateko  horren<strong>  %  35  lagundu  zen  diruz,  497.000  euroko  zenbateko  batekin<\/strong>  \u2013\u2013250.000  euro,  Surbisak,  eta  247.000  euro  Eusko  Jaurlaritzak\u2013\u2013,<strong>  eta  217  etxebizitza  gertatu  ziren  onuradun<\/strong>.<\/p>\n<p><strong>Egikune  horiek,  nagusiki<\/strong>,  hemen  gauzatu  ziren:  Zazpi  Kaleetan  (8),  Bilbo  Zaharrean  (12),  Zorrotzaurren  (1),  Olabeagan  (2),  Iralan  (3).  Horietatik,  20  igogailuak  ipintzeko  izan  dira;  7,  etxebizitzetan  irisgarritasun-obretarako;  eta  1,  irisgarritasun-aurreproiektuetarako.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><strong>AHOLKULARITZAKO  UDAL  ZERBITZUA<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Bilboko  Udalak  badu  etxebizitza-eraikinetan  irisgarritasuna  hobetzeko  informazioa  emateko  zerbitzua.  Hirigintza  Plangintzako  Zuzendaritzan  ematen  da,  eta,  kontsultarik  egin  nahi  izanez  gero,  aldez  aurretik  eskatu  behar  da  hitzordua,  <strong>94  420  43  07<\/strong>  telefonoan,  <a>urbanismo@bilbao.eus<\/a>  helbide  elektronikoan  edo  Udalaren  <a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=Page&amp;cid=3009011008&amp;pagename=Bilbaonet%2FPage%2FBIO_formulario&amp;language=eu\">www.bilbao.eus<\/a>  webgunean,  &#8220;Zure  Udalak  entzuten  dizu&#8221;  atalean.  Behin  eskaera  erregistratutakoan,  zerbitzuko  langileek  interesdunarengana  joko  dute,  behar  den  aholkularitza  ematearren.<\/p>\n<p>Zerbitzu  horretan  sarrien  egiten  diren  <strong>galderak<\/strong>,  hauen  inguruan  izaten  dira:<\/p>\n<ul>\n<li>Jabeen  erkidegoetan  aurretiaz  onartu  behar  dituzten  akordioak.<\/li>\n<li>Irisgarritasun  unibertsala  lortzeko  aukerak.<\/li>\n<li>Obra-lizentziak  eskuratzeko  administrazio  izapideak,  ondasun  pribatuak  edo  espazio  publikoak  okupatzeko  beharrizana,  eta  beste  udal  sail  batzuekiko  solaskidetza.<\/li>\n<li>Eskura  daitezkeen  laguntza  ekonomikoak.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>2017an  abian  jarri  zenetik,  zerbitzuak  375  erkidegori  eman  die  aholkularitza.<\/strong><\/p>\n<h3>Zerikusia  duten  edukiak<\/h3>\n<h4>Irudiak<\/h4>\n\n\t\t<style type=\"text\/css\">\n\t\t\t#gallery-2 {\n\t\t\t\tmargin: auto;\n\t\t\t}\n\t\t\t#gallery-2 .gallery-item {\n\t\t\t\tfloat: left;\n\t\t\t\tmargin-top: 10px;\n\t\t\t\ttext-align: center;\n\t\t\t\twidth: 25%;\n\t\t\t}\n\t\t\t#gallery-2 img {\n\t\t\t\tborder: 2px solid #cfcfcf;\n\t\t\t}\n\t\t\t#gallery-2 .gallery-caption {\n\t\t\t\tmargin-left: 0;\n\t\t\t}\n\t\t\t\/* see gallery_shortcode() in wp-includes\/media.php *\/\n\t\t<\/style>\n\t\t<div id='gallery-2' class='gallery galleryid-1641 gallery-columns-4 gallery-size-thumbnail'><dl class='gallery-item'>\n\t\t\t<dt class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a rel=\"smartlib-resize-photo[gallery]\" href='https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite3-4-scaled.jpg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"175\" height=\"100\" src=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite3-4-175x100.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite3-4-175x100.jpg 175w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite3-4-300x172.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite3-4-1024x586.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite3-4-768x440.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite3-4-1536x879.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite3-4-2048x1172.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite3-4-624x357.jpg 624w\" sizes=\"(max-width: 175px) 100vw, 175px\" \/><\/a>\n\t\t\t<\/dt><\/dl><dl class='gallery-item'>\n\t\t\t<dt class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a rel=\"smartlib-resize-photo[gallery]\" href='https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite2-4-scaled.jpg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"162\" height=\"100\" src=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite2-4-162x100.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite2-4-162x100.jpg 162w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite2-4-300x186.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite2-4-1024x633.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite2-4-768x475.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite2-4-1536x950.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite2-4-2048x1266.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite2-4-624x386.jpg 624w\" sizes=\"(max-width: 162px) 100vw, 162px\" \/><\/a>\n\t\t\t<\/dt><\/dl><dl class='gallery-item'>\n\t\t\t<dt class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a rel=\"smartlib-resize-photo[gallery]\" href='https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite-7-scaled.jpg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"183\" height=\"100\" src=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite-7-183x100.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite-7-183x100.jpg 183w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite-7-300x164.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite-7-1024x559.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite-7-768x420.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite-7-1536x839.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite-7-2048x1119.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/Satellite-7-624x341.jpg 624w\" sizes=\"(max-width: 183px) 100vw, 183px\" \/><\/a>\n\t\t\t<\/dt><\/dl>\n\t\t\t<br style='clear: both' \/>\n\t\t<\/div>\n\n<h4>Bideoak<\/h4>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20220314_AsierAbaunza_Balance2021AnuncioSubvenciones_EUSK.mp4\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Asier  Abaunza<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20220314_AsierAbaunza_Balance2021AnuncioSubvenciones_RECURSOS.mp4\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Ikus-entzunezko  baliabideak<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>PDFak<\/h4>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/NP-5.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Prentsa-oharra<\/a><\/li>\n<li><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/03\/BARRERAS.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Informazio  gehiago<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>Audioak<\/h4>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20220314_AsierAbaunza_Balance2021AnuncioSubvenciones_EUSK.mp3\">Asier  Abaunza<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<\/div>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Deialdi  honetan,  aurten,  600.000  euro  izendatu  dira,  bizitegietarako  eraikinetan  igogailuak  jartzeko  eta  arkitekturazko  oztopoak  kentzeko,  eta  kanpoaldeko  eremutan  ere,  jabetza  pribatukoak  direnean,  hirigintzazko  oztopoak  kentzeko.  Beste  alde  batetik,  75.000  euro  emango  dira  etxebizitza-eraikinetako  egiturazko  elementuak  konpontzeko  lanak  egiteko.  Gertatu  liteke  zenbateko  horiek  gehitzea,  beharrezkoa  izanez  gero,  aurkezten  diren  eskabideen  arabera.Aurtengo  deialdian,  badira  berrikuntzak,  eta  dirulaguntzetan  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":1698,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1641"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1641"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1641\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1733,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1641\/revisions\/1733"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1698"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1641"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1641"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1641"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}