{"id":1425,"date":"2021-07-08T12:58:58","date_gmt":"2021-07-08T10:58:58","guid":{"rendered":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=1425"},"modified":"2021-10-22T13:27:50","modified_gmt":"2021-10-22T11:27:50","slug":"el-ayuntamiento-de-bilbao-desarrolla-su-ii-plan-de-lectura-facil-y-atencion-accesible-para-mejorar-la-el-servicio-a-la-ciudadania-desde-la-perspectiva-de-la-accesibilidad-universal","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/el-ayuntamiento-de-bilbao-desarrolla-su-ii-plan-de-lectura-facil-y-atencion-accesible-para-mejorar-la-el-servicio-a-la-ciudadania-desde-la-perspectiva-de-la-accesibilidad-universal\/","title":{"rendered":"BILBOKO  UDALA  IRAKURKETA  ERRAZAREN  ETA  ARRETA  IRISGARRIAREN  II.  PLANA  GARATU  DU,  HERRITARREI  EMATEN  ZAIEN  ZERBITZUA  HOBETZEARREN  GUZTIENTZAKO  IRISGARRITASUNAREN  IKUSPEGITIK"},"content":{"rendered":"<ul>\n<li>II.  Planak  7  ardatz  eta  19  ekintza  dauzka,  Udalean  irakurketa  errazaren  kultura  finkatzeko  eta  mailaz  maila  erabiltzaileen  beharrizanak  eta  espektatibak  kontuan  izango  dituen  arreta  mota  baterantz  joateko.<\/li>\n<li>Ekintzen  artean,  nabarmentzekoak  dira  arretaren  inguruko  eta  irisgarritasunerako  oztopoen  inguruko  oharmena  eragitea,  udalaren  langileen  formazioa  eta  guztientzako  irisgarritasunaren  zabalkundea  egitea.<\/li>\n<li>II.  plan  honetan,  honako  helburu  hauek  jasotzen  dira:  herritarrei  eta  lehen  arretako  guneei  zuzenean  eragiten  dieten  dokumentuen  arteko  %  70  irakurketa  errazeko  formatuan  eskaintzea,  eta  irisgarritasunari  buruzko  UNE  170001  arauaren  arabera  ziurtatutako  lehen  arretako  guneak  eskaintzea.<\/li>\n<li>Printzipio  gidari  horiek  guztiak  bat  datoz  Garapen  Jasangarrirako  2030  Agendarekin,  zehazki  garapen  jasangarriaren  10.  helburuarekin:  berdintasun  eza  murriztea.<\/li>\n<li>I.  Planari  dagokionez,  2017an  hasi  baitzen,  xedea  da  aurrera  egitea  eta  irakurketa  errazetik  arretaren,  informazioaren,  komunikazioaren  eta  zerbitzuen  irisgarritasunerako  bilakaera  eragitea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Bilboko  Udala<strong>\u00a0<span class=\"cursiva\">Irakurketa  Errazaren  eta  Arreta  Irisgarriaren  II.  Plana<\/span><\/strong>\u00a0garatzen  ari  da  (2023ra  artekoa  da).<\/p>\n<p>Udalaren  estrategia,  arlo  honetan,  hau  da:\u00a0<strong>udalean  irakurketa  erraza  finkatzea<\/strong>\u00a0eta  apurka-apurka\u00a0<strong>arreta  irisgarri  baterako  bilakaera  eragitea<\/strong>,  erabiltzaileen  beharrizanak  eta  espektatibak  aintzat  hartuko  dituen  arreta  baterako  bidea  egitea,  alegia.<\/p>\n<p>Hala,  bada,\u00a0<span class=\"cursiva\">Irakurketa  Errazaren  eta  Arreta  Irisgarriaren  II.  Plana<\/span>ren  xede  nagusia  da<strong>\u00a0herritarrentzako  informazioa  eta  arreta  hobetzea  irisgarritasun  unibertsalaren  eta  guztientzako  diseinuaren  ikuspegitik.<\/strong><\/p>\n<p>Helburu  zehatzak,  beraz,  herritarrak  eurak  dira,  lortu  nahi  baita  guztiz  pozik  egon  daitezela  Udalaren\u00a0<strong>informazioa  eta  agiriak  ulergarri<\/strong>\u00a0aurkitzen  dituztelako,  eta  orobat\u00a0<strong>Udalaren  arretaren  irisgarritasun  mailari  dagokionez.<\/strong><\/p>\n<p>Bestalde,  II.  Plan  honetan,  erronka  hau  dago  jasota:\u00a0<strong>2023rako,  Bilboko  Udalak  irakurketa  errazeko  formatuan  eskaini  behar  ditu  herritarrei  zuzenean  eragiten  dieten  dokumentuen  arteko  %  70<\/strong>,\u00a0<strong>eta\u00a0<\/strong>irisgarritasunari  buruzko  UNE  170001  arauaren  arabera  ziurtatutako<strong>\u00a0lehen  arretako  guneak  eduki  behar  ditu.<\/strong><\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><strong>7  ARDATZ  ETA  19  EKINTZA<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Irakurketa  Errazaren  eta  Arreta  Irisgarriaren  II.  Planak  17  ardatz  eta  19  ekintza  dauzka.<\/p>\n<p>1.<strong>Diagnostikoa<\/strong>:  ardatz  honen  helburua  da  informazio  eta  arreta  irisgarriaren  arloko  beharrizanak  eta  lehentasunezko  ekintzak  identifikatzea.  Horretarako  aurreikusten  diren  ekintzak  edo  estrategiak  2  dira:<\/p>\n<ul>\n<li>Arreta  irisgarriago  baterako  diagnostikoak  eta  jarduketa-planak  egitea.<\/li>\n<li>Udal  dokumentazioan  irakurketa  errazaren  beharren  behatoki  iraunkor  bat  izatea<\/li>\n<\/ul>\n<p>2.<strong>Formazioa<\/strong>:  Udaleko  langileei  arreta  irisgarria  eskaintzeko  behar  diren  ezagutzak  eta  estrategiak  ematea.  Ardatz  honetan,  4  ekintza  proposatzen  dira:<\/p>\n<ul>\n<li>Arretan  eta  irisgarritasun-oztopoetan  sentsibilitatea  sortzea.<\/li>\n<li>Irakurketa  errazari  buruzko  oinarrizko  prestakuntza  eskaintzea.<\/li>\n<li>Prestakuntza  espezializatua  eskaintzea  irakurketa  errazari  buruz  eta  irisgarritasun  kognitiboari  buruz.<\/li>\n<li>Prestakuntza  eskaintzea,  orobat,  dibertsitate  funtzionala  duten  pertsonei  arreta  emateari  eta  haiekin  komunikatzeari  buruz.<\/li>\n<\/ul>\n<p>3.<strong>Estandarizazioa<\/strong>:  kasu  honetan,  Udalean  informazio  eta  arreta  irisgarriaren  kultura  finkarazi  nahi  da,  eta,  horretarako,  honako  hauek  gauzatu  nahi  dira:<\/p>\n<ul>\n<li>Udalaren  testuak  irakurketa  errazeko  testu  bihurtzeko  eta  Udalak  sortzen  dituen  testuak  irakurketa  errazekoak  izateko  dinamika  sendotzea.<\/li>\n<li>Irakurketa  erraza  bultzatzea  herritarrei  gehien  eragiten  dieten  sailetan.<\/li>\n<li>Irakurketa  erraza  dinamizatzea  hizkera  argiko  dokumentu  gutxien  dituzten  sailetan.<\/li>\n<li>Arreta  irisgarriaren  kulturaren  zabalkundea  egitea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>4.<strong>Komunikazioa<\/strong>:  Irakurketa  errazaren  eta  arreta  irisgarriaren  ezagutza  gizarteratzea,  bai  Udalaren  barruan,  bai  jendartean.  Horretarako,  ekintza  hauek  aurreikusten  dira:<\/p>\n<ul>\n<li>Udalaren  barruan  komunikatzea  eta  Udaleko  pertsonen  artean  zabaltzea  irakurketa  erraza  eta  arreta  irisgarria.<\/li>\n<li>Udalak  informazio  eta  komunikazio  irisgarrien  alde  egiten  duen  lana  kanpoan  ezagutzera  ematea,  noranzko  biko  kanalen  bidez.<\/li>\n<\/ul>\n<p>5.<strong>Balidazioa<\/strong>:  ardatz  honetan,  Udalaren  informazio-  eta  arreta-sistema  irisgarria  solaskide  eta  tresna  adierazgarri  eta  onartuekin  egiaztatu  eta  balidatu  nahi  da<\/p>\n<ul>\n<li>Erabiltzaileek  informazio  eta  arreta  sistema  irisgarriak  balidatzea.<\/li>\n<li>Kanpoko  entitate  espezializatu  eta  onartuek  ematea  balidazioa.<\/li>\n<\/ul>\n<p>6.<strong>Gardentsauna\/Gobernu  irekia<\/strong>:  eginkizuna  da  udal  gardentasunerako  bidea  eskaintzea  gobernu  elementuetan,  informazio  irisgarriaren  bidez.<\/p>\n<ul>\n<li>Udal  gobernuko  organoetan  eskura  dagoen  informazioaren  ulermena  erraztea.<\/li>\n<li>Administrazio  publikoan  irakurketa  erraza  sartzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>7.<strong>Berrikuntza<\/strong>:  Administrazioan  informazio  eta  arreta  irisgarrien  eremuan  lan  egiteko  modu  berriak  diseinatzea  eta  ezartzea,  honako  ekintza  hauen  bidez:<\/p>\n<ul>\n<li>Mailaka  irisgarritasun  kognitiboko  irizpideak  definitu  eta  gauzatzea,  udal  informazioaren  formatu  idatzizkoetarako  eta  ikus-entzunezkoetarako.<\/li>\n<li>Udal  baliabide  eta  zerbitzuen  erabileraren  gaineko  materialak  garatzea  irisgarritasun  unibertsalaren  eta  guztientzako  diseinuaren  ikuspegitik<\/li>\n<\/ul>\n<p>Planaren  printzipio  gidariak  dira  informazioa  eskuratzeko  eskubidea,  aukera-berdintasunerako  eskubidea,  diskriminaziorik  eza  eta  gizarte  inklusioa,  irisgarritasun  unibertsala  eta  udal  gardentasuna.  Printzipio  gidari  horiek  guztiak  bat  datoz  Garapen  Jasangarrirako  2030  Agendarekin,  zehazki  garapen  jasangarriaren  10.  helburuarekin:  berdintasun  eza  murriztea.<\/p>\n<p><span class=\"subrayado\"><strong>IRAKURKETA  ERRAZAREN  I.  PLANAREN  BALANTZEA<\/strong><\/span><\/p>\n<p>I.  Planari  dagokionez,\u00a0<strong>2017an<\/strong>\u00a0hasi  baitzen,  xedea  da  aurrera  egitea  eta  irakurketa  errazetik  arretaren,  informazioaren,  komunikazioaren  eta  zerbitzuen  irisgarritasunerako  bilakaera  eragitea.<\/p>\n<p><strong>Bilboko  Udalak\u00a0<span class=\"cursiva\">Irakurketa  Errazaren  I.  Plana<\/span><\/strong>\u00a0jarri  zuen  abian,  hizkera  argia  eta  irisgarria  gauzatzearren  udalaren  informazioetan,  honako  hauek  faboratzearren:  pertsona  guztiek  informazioa  eskuratzeko  duten  eskubidea,  irisgarritasun  unibertsala,  aukera-berdintasuna,  diskriminaziorik  eza  eta  gizarte  inklusioa,  eta  are  erakundearen  gardentasuna  ere.<\/p>\n<p>Bilboko  Udalak,  gaur  den  egunean,\u00a0<strong>baditu  381  dokumentu  irakurketa  errazeko  formatuan  idatziak<\/strong>:  eskabideak,  eskaerak,  zerbitzuen  agiriak,  esku-orriak,  deialdien  oinarriak,  araudiak  eta  ordenantzak,  besteak  beste.<\/p>\n<p>Udalak  aurrera  egin  du,  halaber,  langileei  formazioa  emateko  eginkizunean:  2017tik,  Udalaren  164  langileri\u00a0<strong>eman  zaie  formazioa<\/strong>\u00a0eta\/edo  eragin  zaie  gaiaren  inguruko  oharmena,  irakurketa  errazeko  tresnen  arloan;  ostera,  dibertsitate  funtzionalaren  arretaren  arloan,  412  pertsonari  eman  zaie  formazioa,  eta,  azkenik,  irisgarritasun  unibertsalaren  arloan,  13  pertsonari.<\/p>\n<p>Bilboko  Udalaren<span class=\"cursiva\">\u00a0Irakurketa  Errazeko  I.  Plana<\/span>ri,\u00a0<strong>tokiko  administrazio  baten  praktika  bikainaren  ezagutza  eman  zion<\/strong>\u00a0<strong>2017an  FEMP  entitateak  (Espainiako  Udalerrien  eta  Probintzien  Federazioa)  eta  Irakurketa  Errazaren  Institutuak.<\/strong><\/p>\n<h3>Zerikusia  duten  edukiak<\/h3>\n<h4>Irudiak<\/h4>\n\n\t\t<style type=\"text\/css\">\n\t\t\t#gallery-2 {\n\t\t\t\tmargin: auto;\n\t\t\t}\n\t\t\t#gallery-2 .gallery-item {\n\t\t\t\tfloat: left;\n\t\t\t\tmargin-top: 10px;\n\t\t\t\ttext-align: center;\n\t\t\t\twidth: 33%;\n\t\t\t}\n\t\t\t#gallery-2 img {\n\t\t\t\tborder: 2px solid #cfcfcf;\n\t\t\t}\n\t\t\t#gallery-2 .gallery-caption {\n\t\t\t\tmargin-left: 0;\n\t\t\t}\n\t\t\t\/* see gallery_shortcode() in wp-includes\/media.php *\/\n\t\t<\/style>\n\t\t<div id='gallery-2' class='gallery galleryid-1425 gallery-columns-3 gallery-size-thumbnail'><dl class='gallery-item'>\n\t\t\t<dt class='gallery-icon landscape'>\n\t\t\t\t<a rel=\"smartlib-resize-photo[gallery]\" href='https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/lectura-facil-scaled.jpg'><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"150\" height=\"100\" src=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/lectura-facil-150x100.jpg\" class=\"attachment-thumbnail size-thumbnail\" alt=\"\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/lectura-facil-150x100.jpg 150w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/lectura-facil-300x200.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/lectura-facil-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/lectura-facil-768x512.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/lectura-facil-1536x1024.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/lectura-facil-2048x1366.jpg 2048w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/lectura-facil-624x416.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/lectura-facil-700x460.jpg 700w\" sizes=\"(max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a>\n\t\t\t<\/dt><\/dl>\n\t\t\t<br style='clear: both' \/>\n\t\t<\/div>\n\n<h4>Bideoak<\/h4>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/videos\/20210708_OihaneAgirregoitia_Lecturaf%C3%A1cil_CAST.mp4\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Oihane  Agirregoitia<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>PDFs<\/h4>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/NP-PLAN-DE-LECTURA-FACIL-Y-ATENCION-ACCESIBLE_EUSK-CAST_20210708.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Prentsa-oharra<\/a><\/li>\n<\/ul>\n<h4>Audios<\/h4>\n<ul>\n<li><a href=\"http:\/\/media.bilbao.eus\/infobilbao\/audios\/20210708_OihaneAgirregoitia_Lecturaf%C3%A1cil_CAST.mp3\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Oihane  Agirregoitia<\/a><\/li>\n<\/ul>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>II.  Planak  7  ardatz  eta  19  ekintza  dauzka,  Udalean  irakurketa  errazaren  kultura  finkatzeko  eta  mailaz  maila  erabiltzaileen  beharrizanak  eta  espektatibak  kontuan  izango  dituen  arreta  mota  baterantz  joateko.  Ekintzen  artean,  nabarmentzekoak  dira  arretaren  inguruko  eta  irisgarritasunerako  oztopoen  inguruko  oharmena  eragitea,  udalaren  langileen  formazioa  eta  guztientzako  irisgarritasunaren  zabalkundea  egitea.  II.  plan  honetan,  honako  helburu  hauek  jasotzen  dira:  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":1426,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1425"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1425"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1425\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1442,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1425\/revisions\/1442"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1426"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1425"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1425"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1425"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}