{"id":1375,"date":"2021-06-14T16:58:01","date_gmt":"2021-06-14T14:58:01","guid":{"rendered":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=1375"},"modified":"2021-06-14T17:03:17","modified_gmt":"2021-06-14T15:03:17","slug":"el-area-de-salud-del-ayuntamiento-de-bilbao-presenta-la-nueva-app-osasun-parkeak-dirigida-a-la-dinamizacion-de-los-parques-biosaludables-de-la-villa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/el-area-de-salud-del-ayuntamiento-de-bilbao-presenta-la-nueva-app-osasun-parkeak-dirigida-a-la-dinamizacion-de-los-parques-biosaludables-de-la-villa\/","title":{"rendered":"BILBOKO  UDALEKO  OSASUN  ARLOAK  &#8220;OSASUN  PARKEAK&#8221;  APP  BERRIA  AURKEZTU  DU,  HIRIKO  PARKE  BIO-OSASUNGARRIAK  DINAMIZATZEKO"},"content":{"rendered":"<div class=\"dest-tit\">\n<ul>\n<li class=\"alineadojustificado\">Mugikorretarako  aplikazio  honek  parke  bio-osasungarrien  instalazioak  behar  bezala  erabiltzea  sustatzen  du  eta  hainbat  funtzionalitate  ditu,  hala  nola  parkeen  geolokalizazioa,  aparatuak  erabiltzeko  bideotutorialak,  pertsona  bakoitzaren  beharretara  egokitutako  klase  gidatuak,  urratsen  kontagailua  edo  jarduera  fisikoaren  asteroko  helburuak  ezartzeko  aukera.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Bilbok  53  parke  bio-osasungarri  ditu  aire  zabaleko  gimnasia-makina  eta  -aparatuekin.  Sarritan,  adinekoen  kolektiboarekin  bakarrik  lotzen  badira  ere,  edozein  adinetako  pertsonek  erabil  ditzakete  jarduera  fisikoak  egiteko.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">2018.  urteaz  geroztik,  Bilboko  Udalak  &#8220;Parke  Bio-osasungarriak&#8221;  programa  garatzen  du,  doakoa  eta  izena  eman  beharrik  gabekoa.  Programa  honen  bidez,  jarduera  fisikoa  sustatzen  da  adin-tarte  desberdinetako  pertsonen  artean.<\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<p class=\"alineadojustificado\">Bilboko  Udaleko  Osasun  eta  Kontsumo  Sailak,  gaur  goizean  Sarrikoko  parkean  <span class=\"negrita\">&#8220;Osasun  Parkeak&#8221;  izeneko  app-a<\/span>  aurkeztu  du,  hiriko  <span class=\"negrita\">parke  bio-osasungarriei  buruzko  informazio  guztia<\/span>  biltzen  duen  telefono  mugikorrerako  aplikazio  berri  bat.  Aurkezpenean  zehar,  monitore  batek  zuzendutako  pertsona  talde  batek  aplikazioan  eskaintzen  diren  jardueretako  batzuk  praktikan  jarri  ditu,  aire  zabaleko  gimnasiako  makina  eta  aparatuek  instalazioen  erabiltzaileentzat  dituzten  funtzioen  adibide  gisa.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Bilboko  Udaleko  Osasun  eta  Kontsumo  zinegotzia,  <span class=\"negrita\">Yolanda  D\u00edez<\/span>,  izan  da  ekitaldiaren  buru  eta  aplikazio  honekin<span class=\"cursiva\">  &#8220;Udalak  herritarrei  ematen  dien  osasun-eskaintza  handitu&#8221;<\/span>  egiten  dela  azpimarratu  du,  <span class=\"cursiva\">&#8220;parke  biosaludagarrien  instalazioak  erabiltzeko  oztopoak  murriztuz&#8221;<\/span>.  Zentzu  horretan,  <span class=\"cursiva\">&#8220;aire  zabaleko  gimnasia  aparatuen  erabilera  adineko  pertsonen  kolektiboarekin  lotzen  den  arren&#8221;,  hori  guztiz  zuzena  ez  dela  esan  du,  &#8220;edozein  adinetako  pertsonek  osasunerako  onurak  lor  baititzakete  horiek  erabiltzean&#8221;<\/span>.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">\u201cOSASUN  PARKEAK\u201d  APP-A<\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Aplikazio  berri  honen  helburu  nagusia  Bilbok  dituen  53  parke  bio-osasungarrietan  <span class=\"negrita\">jarduera  fisikoa  sustatzea<\/span>  da,  erabiltzaileei  funtzionaltasun  batzuk  emanez,  hiribilduan  aire  zabalean  jarduteko  erabilgarri  dauden  ekipamenduen  erabilera  errazteko.  Interesa  duten  pertsonek  izena  eman  dezakete  eta  ariketa-errutinak  sortu.  Parke  bio-osasungarriak  berdeguneetan  eta  espazio  irekietan  jarduera  fisikoa  egiteko  <span class=\"negrita\">aparatu  eta  makinen<\/span>  instalazioak  dira.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Herritarrei  Bilboko  edozein  parke  bio-osasungarritan  jarduera  fisikoko  eskola  gidatuak  bere  telefono  mugikorraren  bidez  egiteko  aukera  ematen  dien  aplikazio  honek  hainbat  erabilera  eskaintzen  ditu,  mota  horretako  instalazioak  erabiltzeko  oztopoak  minimizatzera  zuzenduta.  Horien  artean,  honako  hauek  nabarmentzen  dira:<\/p>\n<ul>\n<li class=\"alineadojustificado\">Hiriko  parke  bio-osasungarri  guztiak  <span class=\"negrita\">geolokalizatzea<\/span>;  beraz,  erabiltzaileek  egiaztatu  ahal  izango  dute  zein  den  etxetik,  lantokitik  edo  ikasketetatik  gertuen  dagoena,  etab.  APP-ak  aire  zabaleko  parke  eta  ekipamendu  guztien  kokapena  nabarmentzen  duen  mapa  bat  du.  Puntu  bakoitzean,  lekuraino  iristeko  moduari  eta  dituen  ariketei  buruzko  informazioa  eskaintzen  du.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Parkeetan  eskuragarri  dagoen  makina  eta  aparatu  bakoitza  behar  bezala  eta  segurtasunez  erabiltzeko  <span class=\"negrita\">bideotutorialak<\/span>.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Jarduera  fisikoko  <span class=\"negrita\">klase  gidatuak<\/span>.  Erabiltzailea  edozein  parketan  dagoenean,  jarduera  fisikoko  hainbat  klase  gidatu  hauta  ditzake,  bere  behar  eta  lehentasunetara  egokituta.  Parke  bio-osasungarri  bakoitzerako  berariazko  klaseak  dira,  bertan  dauden  makinen  eta  aparatuen  hornidura  kontuan  hartuta.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Pertsona  bakoitzak  egiten  dituen  urratsak  kontatzen  dituen  <span class=\"negrita\">podometroaren  <\/span>funtzioa.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Jarduera  fisikoaren  <span class=\"negrita\">asteko  helburuak  ezartzea<\/span>.  Gomendatutako  jarduera  kontuan  hartzen  da,  pertsonak  osasunerako  onurak  lor  ditzan.  Planifikatzaileak  astean  zehar  burututako  jarduerak,  egun  bakoitzeko  helburua  eta  egindako  ariketaren  erregistro  historikoa  markatzen  ditu.<\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"alineadojustificado\">Gainera,  aplikazioa  edozein  parke  bio-osasungarritan  eta  edozein  ordutan  erabil  daiteke.  Horrela,  Bilboko  Udalak  herritarrei  eskaintzen  dien  osasun  eskaintza  zabaltzea  lortzen  da.  Gaur  egun,  Bilboko  Udaleko  Osasun  eta  Kontsumo  Arloak  hilean  5  parke  bio-osasungarri  dinamizatzen  ditu  txandaka,  &#8220;Osasun  Parkeak&#8221;  aplikazioari  esker,  parke  guztietan  eta  eguneko  edozein  ordutan  erabil  dezakete  zerbitzu  hori.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">PARKE  BIO-OSASUNGARRIAK<\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Bilboko  Udalak  <a href=\"https:\/\/www.bilbao.eus\/cs\/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&amp;cid=1279176275098&amp;language=eu&amp;pageid=3000075248&amp;pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia\">parke  bio-osasungarriak  dinamizatzeko  programa<\/a>  bat  garatzen  du  2018.  urteaz  geroztik.  Programa  horren  helburua  herritarren  osasuna  hobetzea  da,  bizimodu  aktiboa  sustatuz  eta  herrian  aire  zabalean  egon  daitezkeen  gimnasiako  instalazioak  ezagutaraziz.  Bilbok  horrelako  53  instalazio  ditu,  eta,  gaur  egun,  5  parke  bio-osasungarri  dinamizatzen  dira  (bat  asteko  lanegun  bakoitzean),  txandaka,  11:30etik  13:00etara.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Ordu  eta  erdi  horretan,  lanegunetan,  monitore  batek  berariaz  bertaratzen  diren  pertsonei  laguntzen  die  eta  parkean  edo  aire  zabaleko  espazioan  daudenak  jarduera  fisikoko  makinak  eta  aparatuak  aprobetxatzera  animatzen  ditu.  Monitoreak  aparatuak  erabiltzeko  modu  zuzena  azaltzen  du,  aparatu  bakoitzean  egin  daitezkeen  ariketak  erakusten  ditu,  makina  eta  ariketen  sekuentzia  bat  sortzen  du  herritar  bakoitzaren  helburuak  lortzeko,  eta  erabiltzaile-talde  txikien  prestakuntza  errazten  du,  talde-lanaren  onurak  sustatzeko.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Urte  honetan  ikusi  da  herritarrek  nabarmen  egin  dutela  gora  baliabide  horren  erabileran  eta  nabarmen  bikoiztu  da  erabiltzaileen  batez  bestekoa  aurreko  urtearekin  alderatuta.  Ziur  asko,  pandemia-garaian  biztanleek  nahiago  dutelako  jarduera  fisikoa  egitea  eta  aire  zabaleko  pertsona-talde  txikiekin  elkarreragitea,  beste  jarduera-mota  batzuen  aldean.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Programa  honetan  parte  hartu  nahi  duten  bilbotarrek  libreki  eta  doan  parte  har  dezakete,  ez  baita  beharrezkoa  aldez  aurretik  izena  ematea..  Interesdunek  Bilboko  Udalaren  webgunean  (www.bilbao.eus)  ikus  dezakete  argitaratutako  egutegia  eta  udal  zentroen  sarean  eta  010  zerbitzuaren  bidez  ere  eskura  dezakete.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">Zerbitzuarekiko  harremanak<\/span><\/span><br \/>\nOsasun  eta  Kontsumo  Saila<br \/>\n<span class=\"cursiva\">Osasuna  Sustatzeko  Atala<\/span><br \/>\nKristoren  kalea  1,  4.  solairua.  48007  Bilbo<br \/>\nTelefonoa:  94.420.44.70<br \/>\nE-posta:  <a>promosalud@bilbao.eus<\/a><br \/>\nAstelehenetik  ostiralera,  9:00etatik  14:00etara<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>Zerikusia  duten  edukiak<\/h3>\n<h4>Irudiak<\/h4>\n<p><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak1.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-1376 size-thumbnail\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak1-222x100.jpg\" alt=\"\" width=\"222\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak1-222x100.jpg 222w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak1-300x135.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak1-1024x461.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak1-768x346.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak1-1536x691.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak1-624x281.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak1.jpg 1600w\" sizes=\"(max-width: 222px) 100vw, 222px\" \/><\/a> <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak2.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-1377 size-thumbnail\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak2-222x100.jpg\" alt=\"\" width=\"222\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak2-222x100.jpg 222w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak2-300x135.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak2-1024x461.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak2-768x346.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak2-1536x691.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak2-624x281.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak2.jpg 1600w\" sizes=\"(max-width: 222px) 100vw, 222px\" \/><\/a> <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak3.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-1378 size-thumbnail\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak3-222x100.jpg\" alt=\"\" width=\"222\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak3-222x100.jpg 222w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak3-300x135.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak3-1024x461.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak3-768x346.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak3-1536x691.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak3-624x281.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak3.jpg 1600w\" sizes=\"(max-width: 222px) 100vw, 222px\" \/><\/a> <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak4.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-1379 size-thumbnail\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak4-222x100.jpg\" alt=\"\" width=\"222\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak4-222x100.jpg 222w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak4-300x135.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak4-1024x461.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak4-768x346.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak4-1536x691.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak4-624x281.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak4.jpg 1600w\" sizes=\"(max-width: 222px) 100vw, 222px\" \/><\/a> <a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak5.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-1380 size-thumbnail\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak5-222x100.jpg\" alt=\"\" width=\"222\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak5-222x100.jpg 222w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak5-300x135.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak5-1024x461.jpg 1024w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak5-768x346.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak5-1536x691.jpg 1536w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak5-624x281.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/osasunparkeak5.jpg 1600w\" sizes=\"(max-width: 222px) 100vw, 222px\" \/><\/a><\/p>\n<h4>PDFak<\/h4>\n<ul class=\"lista-pdf\">\n<li><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/NP-3.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Prentsa-oharra<\/a><\/li>\n<\/ul>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Mugikorretarako  aplikazio  honek  parke  bio-osasungarrien  instalazioak  behar  bezala  erabiltzea  sustatzen  du  eta  hainbat  funtzionalitate  ditu,  hala  nola  parkeen  geolokalizazioa,  aparatuak  erabiltzeko  bideotutorialak,  pertsona  bakoitzaren  beharretara  egokitutako  klase  gidatuak,  urratsen  kontagailua  edo  jarduera  fisikoaren  asteroko  helburuak  ezartzeko  aukera.  Bilbok  53  parke  bio-osasungarri  ditu  aire  zabaleko  gimnasia-makina  eta  -aparatuekin.  Sarritan,  adinekoen  kolektiboarekin  bakarrik  lotzen  badira  ere,  edozein  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":1376,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1375"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1375"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1375\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1385,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1375\/revisions\/1385"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1376"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1375"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1375"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1375"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}