{"id":1355,"date":"2021-06-14T16:15:41","date_gmt":"2021-06-14T14:15:41","guid":{"rendered":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/?p=1355"},"modified":"2021-06-14T17:05:23","modified_gmt":"2021-06-14T15:05:23","slug":"arranca-el-congreso-food-4-future-que-convertira-a-euskadi-en-el-referente-mundial-de-la-industria-foodtech","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/arranca-el-congreso-food-4-future-que-convertira-a-euskadi-en-el-referente-mundial-de-la-industria-foodtech\/","title":{"rendered":"ABIATU  DA  FOOD  4  FUTURE  BILTZARRA,  EUSKADI  FOODTECH  INDUSTRIAREN  ERREFERENTE  BIHURTUKO  DUENA  MUNDUAN"},"content":{"rendered":"<div class=\"dest-tit\">\n<ul>\n<li class=\"alineadojustificado\">Ekainaren  15etik  17ra,  Bilbao  Exhibition  Centre  erakustokian  gauzatuko  da  ekitaldi  hau,  elikagaigintzaren  industriari  lagunduz  hurrengo  hamarkadan  aurkituko  dituen  erronkei  aurre  egiten  teknologia  eta  berrikuntza  baliatuz.<\/li>\n<li class=\"alineadojustificado\">Digitalizazioa,  jasangarritasuna  eta  elikadura  osasungarria  izango  dira  biltzarraren  hiru  ardatzak,  osagarri  izango  dituztelarik  robotizazio-soluzioak,  teknologia  aurreratuak  (adimen  artifiziala,  IoT,  Blockchain,  hozketa  eta  elikagaien  logistika.<\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<p class=\"alineadojustificado\"><a href=\"https:\/\/www.expofoodtech.com\/\">Food  4  Future  \u2013  ExpoFoodTech  2021<\/a>  biltzarrean  elikagaien  eta  edarien  sektoreko  <span class=\"negrita\">5.000  profesional<\/span>  bilduko  dira,  20  herrialdetatik  etorrita,  <span class=\"negrita\">ekainaren  15etik  17ra<\/span>  bitartean,  <a href=\"https:\/\/bilbaoexhibitioncentre.com\/eu\/\">BEC-  Bilbao  Exhibition  Centre<\/a>  erakustokian.  Biltzarra  inauguratzeko  ekitaldian,  Juan  Mari  Aburto  Bilboko  alkatea  izango  da,  beste  agintari  batzuekin  batera.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"negrita\">Albert  Planas<\/span>  Food  4  Future  biltzarraren  zuzendari  nagusiaren  iritzian,  <span class=\"cursiva\">&#8220;industriak  industriarentzat  prestatutako  ekitaldi  bat  da,  eta  hainbat  herrialdetako  170  enpresa-erakunde  baino  gehiagoren  babesa  du,  betiere  elikagaigintzako  industriari  laguntzeko  asmoarekin,  datorren  hamarkadan  herritar  geroz  eta  adinduagoentzako  elikadura  osasungarriago  sortzeko  erronkei  aurre  egiten  laguntzeko  asmoarekin.  Foodtech  industria  estrategikoa  da  mendebaldeko  herrialdeetan;  eta,  hemen,  Euskadin,  aukera  handia  dugu  sektorean  berrikuntzaren  aitzindari  izateko\u201d<\/span>.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"cursiva\">\u201cOspakizun  hau  berri  handia  da  BECentzat  eta  lurraldearentzat\u201d<\/span>,  adierazi  du  Arantxa  Tapia  Eusko  Jaurlaritzako  Ekonomia  Garapen,  Jasangarritasun  eta  Ingurumen  Saileko  sailburuak;  haren  ustean,  <span class=\"cursiva\">&#8220;Euskadi,  dagoeneko,  kokatuta  dago  nazioartean  bere  gastronomiari  esker,  eta  garaia  da  kokapen  hori  baliatzeko  eta  elikagaigintzako  industriaren  berrikuntzara  eta  digitalizaziora  zabaltzeko.  Food  4  Future  biltzarrak  aukera  bikain  bat  dakarkigu,  eta  baliatu  egin  behar  dugu  erantzukizunik  eta  adimenik  handienarekin&#8221;<\/span>.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Arantxa  Tapiaren  ustean,  Euskadik  lortu  du  dagoeneko  berrikuntza  elikagaigintzako  balio-kate  osoan  sartzea,  hainbat  ordezkariren  bidez,  hala  nola  Neiker,  agritech  ikerkuntzan,  AZTI,  foodtech  arloan,  eta  Basque  Culinary  Centre  gastronomiaren  arloan;  halaber,  baditu  organismoak  ere,  hala  nola  EIT  FOOD  elikagaigintzako  klusterraren  hegoaldeko  egoitza  edo  HAZI  bera.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">BILBOK  BILTZARRAK  ABIARAZI  DITU  BERRIZ  ERE<\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Food  4  Future  biltzarrak  orobat  du  Bilboko  Udalaren  babesa.  <span class=\"negrita\">Xabier  Ochandiano<\/span>  Bilboko  Udalaren  Ekonomiaren  Garapeneko,  Merkataritzako  eta  Enpleguko  Saileko  zinegotziak  nabarmendu  duenez,  <span class=\"cursiva\">\u201cbiltzar  jarduera  hilabete  luzeetan  zehar  etenda  egon  ondoren,  Food  4  Future-Expofoodtech  2021  biltzarrarekin  berrabiarazi  egingo  da  Bilbon  sektorea.  Era  honetako  biltzarrekin,  elikagaigintzako  eta  edarigintzako  industriako  erreferenteak  bilduko  dira  gure  urian,  eta  Bilboren  nazioarteko  alderdia  erakutsiko  digute  ostera  ere,  talentua  atxikitzeko  eta  sustatzeko  gai  den  uria,  berritzailea  eta  4.0  industriaren  aldeko  apustua  egiten  duena\u201d<\/span>.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Food  4  Future  biltzarra  NEBEXTek  eta  AZTIk  antolatu  dute,  eta  200  konpainia  baino  gehiagoren  ordezkariak  bilduko  ditu  erakusle  moduan,  beren  soluzio,  ekipo,  teknologia  eta  proiektu  berritzaileenak  aurkeztera  etorriak;  eta,  haiekin  batera,  bioteknologian,  nazioarteko  280  aditu,  arlo  hauetakoak:  zientzia  eta  elikagai  segurtasuna,  digitalizazioa,  Blockchain  delakoa,  adimen  artifiziala,  automatizazioa  eta  robotika.\u00a0Japoniako  i-Tokio  Unibertsitatea,  Bill  and  Melinda  Gates  Fundation,  Campofr\u00edo,  Bonduelle,  Coca-Cola,  Aginaga  Angulak  edo  Danone  izango  dira  beren  industria-transformazioko  proiektuak  aurkezten  Bilbon.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"subrayado\"><span class=\"negrita\">HIZLARI  OSPETSUAK<\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Hiru  egunean,  <span class=\"negrita\">nazioarteko  300  hizlari  arituko  dira  56  hitzaldi  baino  gehiago<\/span>  ematen,  elikagaigintzako  industriaren  egungo  erronkei  aurre  egiteko  gakoak  azaltzen.  Agendan,  3  gai  nagusi  izango  dira:  digitalizazioa,  jasangarritasuna  eta  elikadura  osasungarria.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"negrita\">Adrian  David  Cheok<\/span>  Australiako  Ordenako  kide  eta  Japoniako  i-Tokio  Unibertsitateko  irakasleak  analizatuko  du  nola  aurre  egin  arrakastaz  elikagaien  eta  edarien  industriaren  digitalizazioari.  Cheok  espezializatua  da  Internet  bidezko  zentzumen  anitzeko  komunikazioaren  ikerkuntzan  eta  pertsona-ordenagailua  interfazeetan  espezializatua  da.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\"><span class=\"negrita\">Pere  Puigdom\u00e8nech<\/span>  ikerkuntzako  irakaslea  da  Zientziazko  Ikerkuntzen  Goi  Kontseiluan  (CSIC),  Agrigenomikako  Ikerkuntzako  Zentroan  (GRAC),  eta  egungo  negozio-ereduen  jasangarritasunaz  jardungo  da.  Landareen  biologia  molekularrean  berezitua  da,  eta  aditua  da  barazki  transgenikoen  kontsumoaren  arloko  segurtasunean.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Elikadura  osasungarria  izango  da  Food  4  Future  biltzarreko  beste  gai  nagusi  bat,  <span class=\"negrita\">Jos\u00e9  Mar\u00eda  Ordov\u00e1s<\/span>  Tufts  University  unibertsitateko  irakaslea  delarik  nabarmentzekoa  hizlarien  artean.  Nutrizioko  katedraduna  da,  eta  aitzindaria  eta  espezialistarik  handienetako  bat  mundu  mailan  nutrigenetikan  eta  nutrigenomikan.  Nabarmentzeko  moduko  hitzaldien  artean  dago,  orobat,  Dipika  Matthias,  Bill  eta  Melinda  Gates  Fundazioko  The  Global  Alliance  for  Improved  Nutrition  sailaren  zuzendaria.<\/p>\n<p class=\"alineadojustificado\">Aitzindariak  eta  erreferenteak  izango  ditugu,  <span class=\"negrita\">Munduko  BPGaren  %  11  <\/span>ordezkatzen  duen  industria  baten  beharrizanetarako  erantzunak  bilatzen;  industria  horretan,  espero  da  elikagaigintzako  produktuen  eskaria  %  70era  arte  haziko  dela  2050ean.  Erakusketak,  hitzaldiak  eta  kasu  praktikoen  erakusketak  hainbat  gairen  inguruan,  dela  digitalizazioa,  negozio-eredu  berrien  bilaketa,  balio-kate  osoaren  eraginkortasuna,  produktuaren  jasangarritasuna  edo  berrikuntza,  hara  hor  edizio  honen  hiru  jardunaldietan  zehar  BECen  izango  diren  jarduera  ugarietako  batzuk.  Gainera,  Food  4  Future  biltzarraren  agendaren  osagarri,  soluzio  teknologikoen  erakusketa  ere  izango  da,  arlo  hauetan:  industria  automatizazioa,  robotika,  elikagaien  paketatzea  eta  elikagaiak  prozesatzeko  teknologia,  adimen  artifiziala,  Blockchain  delakoa,  IIOT,  (Industrial  Internet  of  Things),  zibersegurtasuna  nahiz  Cloud  delakoa.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<h3>Contenidos  asociados<\/h3>\n<h4>Im\u00e1genes<\/h4>\n<p><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/food4future1.jpg\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone wp-image-1356 size-thumbnail\" src=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/food4future1-150x100.jpg\" alt=\"\" width=\"150\" height=\"100\" srcset=\"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/food4future1-150x100.jpg 150w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/food4future1-300x200.jpg 300w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/food4future1-768x512.jpg 768w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/food4future1-624x416.jpg 624w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/food4future1-700x460.jpg 700w, https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/food4future1.jpg 800w\" sizes=\"(max-width: 150px) 100vw, 150px\" \/><\/a><\/p>\n<h4>PDFs<\/h4>\n<ul class=\"lista-pdf\">\n<li><a href=\"http:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/wp-content\/uploads\/2021\/06\/NP-1.pdf\" target=\"_blank\" rel=\"noopener\">Prentsa-oharra<\/a><\/li>\n<\/ul>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekainaren  15etik  17ra,  Bilbao  Exhibition  Centre  erakustokian  gauzatuko  da  ekitaldi  hau,  elikagaigintzaren  industriari  lagunduz  hurrengo  hamarkadan  aurkituko  dituen  erronkei  aurre  egiten  teknologia  eta  berrikuntza  baliatuz.  Digitalizazioa,  jasangarritasuna  eta  elikadura  osasungarria  izango  dira  biltzarraren  hiru  ardatzak,  osagarri  izango  dituztelarik  robotizazio-soluzioak,  teknologia  aurreratuak  (adimen  artifiziala,  IoT,  Blockchain,  hozketa  eta  elikagaien  logistika.  Food  4  Future  \u2013  ExpoFoodTech  2021  [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":1356,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1355"}],"collection":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1355"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1355\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1389,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1355\/revisions\/1389"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/1356"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1355"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1355"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/balioenhiria.bilbao.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1355"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}