Albisteak

UDALAK BILBAO BALIOEN HIRIA SARIETARAKO PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA IREKI DU GAUR, NOBEDADE GISA UNIBERTSITATEEI ERE AUKERA EMANEZ

Deialdiaren seigarren edizioa da honako hau, eta helburua da publikoki aitortzea auzo, barruti edo hiri mailan gauzatu diren edo gauzatzen ari diren balioak sustatzen dituzten ekimenak (Bilboko Balioen Agiria). Proposamenak dauden 4 kategorietako batean kokatu beharko dira: irabazi-asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak; Bilboko ikastetxeak; sektore pribatuko enpresak, merkataritzako saltokiak, ostalaritza,…

JUAN MARI ABURTO BILBOKO ALKATEAK “BILBO BALIOEN SARIAK” EMAN DIZKIE THE EKO LAB ELKARTEARI, SANCHEZ MARCOS IKASTETXEARI ETA BAKUVA FUNDAZIOARI

Sanchez Marcos ikastetxearen “Arbotante/Arbota-arkua” eta The Eko Laben “La Bobina” belaunaldi arteko ekimenak dira, hezkuntzaren eta komunitatearen eremukoak, hurrenez hurren. Sarituetako hirugarrena Bakuvaren “David” proiektua da, entitatearen eskola-laguntzako programan parte hartzen duten gazteei orientazio pertsonala, akademikoa eta soziala emateko zerbitzua. Hiru ekimenek elkarrekin sustatzen dituzte bizikidetza, berdintasuna, jasangarritasuna edo sormena…

KONTSUMO MINISTERIOAK BILBOKO UDALAREN OSASUN ETA KONTSUMO SAILA SARITU DU, ADINEKOENTZAKO JARDUERA FISIKO PROGRAMA INTEGRALARENGATIK

Kontsumo Ministerioaren Elikadura Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (Aesan), Familia eta Komunitate Eremuan Jarduera Fisikoaren Jardunbidea Sustatzeko NAOS Estrategia Saria eman dio Adinekoentzako Jarduera Fisiko Programa Integralari. Adineko biztanleriaren bizitza-kalitatea hobetzea eta narriadura fisiko eta psikologiko tasa murriztea dira ospe handiko aintzatespena jaso duen programaren jarduerek lortzen dituzten helburuak. Programaren…

BILBOKO UDALAK OLABEAGA AUZOAN IRISGARRITASUNA ETA ARGITERIA HOBETZEKO OBRAK HASI DITU

Hainbat eskailera-tartetan jarduketak egitea aurreikusten da, hala nola Dike kalera sartzeko eskaileretan, bide horren eta Ventosa bidearen artekoetan, Trokabideko eskaileretan, Olabeaga kaiko 36 zenbakian daudenetan eta Olabeaga kaiko 22 zenbakiko atzealdean dauden eskailera metalikoetan. Urgozo kaleko aparkalekuan ere esku hartuko da. Aste honetan hasi eta sei hilabeteko epea duten lan…

BILBOK LGTBIQ+ PERTSONEN AURKAKO DISKRIMINAZIO ORO GAITZESTEN DU

Homofobiaren, Lesbofobiaren, Transfobiaren, Bifobiaren eta Intersexfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean, Udalak sentsibilizazio-kanpaina berri bat jarri du abian, LGTBIQ+ pertsonen aurkako bereizkeria-mota oro baztertzeko eta salatzeko. Udalak prebentzioa eta herritarrak sentsibilizatzea planteatzen ditu estrategia gisa, diskriminaziorik eta indarkeriarik gabeko uria lortze aldera. Bilboko Udalak bihar, maiatzak 17, Homofobiaren, Lesbofobiaren, Transfobiaren, Bifobiaren eta…

BILBOKO ALKATEAK TXINBO PARKEA INAUGURATU DU ZORROTZA AUZOAN

Izen berria Zorrotzako barrutiko elkarteekin batera hautatu da, parte-hartze bidezko prozesu batean. Izen hori hautatu da, ingurunea antzina hezegune bat izan zelako eta espezie horretako txori ugari ikusten zirelako. Gainera, gogoratuko duzuenez, txori horietatik hartu zuen izena Jabón Chimbo marka ikonikoak bere produktu ospetsuenarentzat. Arean ere, duela urte batzuk arte,…

BILBOKO ALKATEA UME ETA NERABEEN UDAL KONTSEILUAREN ORDEZKARIEKIN BILDU DA MATXISMOAZ, ARRAZAKERIAZ, GENERO-INDARKERIAZ ETA ANIMALIEN AURKAKO TRATU TXARREZ HITZ EGITEKO

Adingabeek eurek eskatuta egin da bilera, ikasturtean egin duten lana Juan Mari Aburtori azaltzeko. Ume eta Nerabeen Udal Kontseilu honen bitartez, Bilboko Udalak Bilboko ume eta nerabeen parte-hartzea sustatzen du uriaren eraikuntzan. Hilaren 7an, San Frantziskoko Udaltegian, Udal Kontseiluaren hamargarren osoko bilkura egin zen, kontseilua osatzen duten 46 adingabeen parte-hartzeaz….

NORAI ELKARTEA ETA BERRIO-OTXOA ETA ARTXANDAPE IKASTETXEAK, «BILBAO BALIOEN HIRIA SARIAK» EKIMENAREN LAUGARREN EDIZIOAREN SARIDUNAK

Norai elkarte hezitzaile, humanizatzaile eta ekintzaileak saria jaso du «Etorkizuna musikatan» proiektuagatik. Ibaiondoko haur eta gazteen bizikidetza eta gizarteratzea sustatzen du, musikaren bitartez. «Bideotutorialak» da Berrio-Otxoa Ikastetxearen ekimen sariduna. Helburu du arrakala digitala txikitzea, norbanako guztiei lineako prestakuntza eskainiz eta teknologia hurbilduz. Artxandape Ikastolaren «Ohar Gaitezen» programa da Epaimahaiak hautatutako…

BILBOK BAT EGIN DU ARRAZA-BEREIZKERIA MOTA GUZTIAK DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNAREKIN, “ZUBIGILEAK” KANPAINA INSTITUZIONAL BATEN BIDEZ

Aukeratutako leloarekin, Bilboko Udalak keinu bat egin nahi die elkar ezagutzea, bizitako esperientzietara hurbiltzea, harreman berriak eraikitzea eta arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borroka partekatua errazten duten herritarrei. Arraza-bereizkeria mota guztiak desagerrarazteko Nazioarteko Egunean, martxoaren 21ean, musika, zinema, eztabaidak eta antzerkia egongo dira Bilbon. Bilboko Udalak bat egin du, aurten ere,…

igo