0

  • Berritasuna izango da edizio honetan proposamenek zerikusia izan beharko dutela GJHekin (NBEaren 2030 Agendaren garapen jasangarriaren helburuekin), Bilbo ikuspegi sozialetik nahiz ingurumenaren ikuspegitik uri jasangarriagoa izan dadin lagunduz.
  • Sariak 16 eta 30 urte arteko gazteentzat dira eta bi kategoriatan banatzen dira: unibertsitate-graduko edo goi-mailako zikloetako ikasleak, eta gazteen kolektiboak edota norbanako gazteak.
  • Epaimahaiak gehienez ere 5 ekimen hautatuko ditu kategoria bakoitzeko. Haietako bakoitzak 3.000 euro jasoko ditu bere garapenerako.
  • Proiektuak aurkezteko epea irekita dago. Interesa duten pertsonek eskaera-orria bete beharko dute www.bilbaogazte.bilbao.eus webgunean dago, eta balioakmartxan@bilbao.eus helbidera bidali. Eskaera-orriarekin batera aurkezpen-bideoa erantsi ahalko dute, gehienez 3 minutukoa. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 1ean (barikua) amaituko da.

Bilboko Udalak “Bilbao Gazte Balioak Martxan” sarien bigarren edizioa deitu du, uriko gizarte-ingurunea hobetzen laguntzen duten pertsona gazteen ekimenak bultzatzeko, eta Bilboko Balioen Agiria izeneko dokumentuan oinarritutako gizartea garatzeko orduan gazteen papera sustatzeko.

Berritasuna da bigarren edizio honetan proiektuek lotura izan behar dutela Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Jasangarriaren Helburuekin, Bilbo jasangarriago bat eraikitzeko, bai ikuspegi sozialetik, bai ingurumenaren ikuspegitik. Helburu horrezaz gain, sari hauek beste bi helburu nagusi dituzte:

  • Gizartearen eskariei begira, gazteen artean sormena, konpromisoa eta ahalegintzeko gaitasuna sustatzea.
  • Eta gazteei aukera ematea ekimen edo proiektu sozial, artistiko, kultural, ekologiko, ekonomiko, zientifiko, digital, teknologiko bat edo bestelakoa gauzatzeko.

“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariak 16 eta 30 urte arteko gazteentzat dira. Bi kategoria daude:

  • Unibertsitate-graduko edo goi-mailako graduko ikasleak: proiektua ikasle batek edo ikasle-talde batek (gehienez 4 ikaslekoa) aurkeztu ahal du. Betiere, partaideetako batek ere ezin du izan 30 urte baino gehiago; taldeen kasuan, partaideetako bat, gutxienez, Bilbon erroldatuta egon behar da. Ikasleek unibertsitateetan edo bestelako ikastegietan eratutako elkarteak ere aurkez daitezke, Bilbon presentziarik badute, esate baterako, ikasle-elkarteak, junior enpresak edo antzekoak.
  • Gazteen kolektiboak edota norbanakoak: norbanakoak edo pertsona-taldeak aurkeztu ahalko dira (gehienez 4 partaide bakoitzean). Guztiek bete behar dute adinaren baldintza, eta gutxienez batek Bilbon erroldatuta egon behar du. Kategoria honetan ere euren proposamenak aurkeztu ahal dituzte gazte-elkarteek, baldintza hauek betetzen badituzte: dirua irabazteko asmorik ez izatea, elkarteen edo merkataritza-entitateen udal erregistroan izena emanda egotea eta helbidea Bilbon izatea, eta gutxienez kideen % 60ak 30 urte baino gutxiago izatea.

Kategorietako bakoitzean gehienez 5 sari banatuko dira, 3.000 eurokoa bakoitza. Diru-zuzkidura honi esker, saritutako gazteek euren proposamenak garatu ahalko dituzte. Ideia irabazleak 2019. urtean zehar garatu beharko dira.

IZENA EMATEA, MARTXOAREN 1era ARTE

Proposamenak aurkezteko epea irekita dago. Interesa duten gazteek eskaera-orria bete beharko dute www.bilbaogazte.bilbao.eus webgunean dago, eta balioakmartxan@bilbao.eus helbidera bidali. Eskaera-orriarekin batera bideo bat bidal dezakete, proiektua azaltzeko, gehienez ere 3 minutukoa. Epea 2019ko martxoaren 1ean (barikua) amaituko da.

Epaimahaiak hiru partaide izango ditu: bat, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Saileko ordezkaria; beste bat, Bilbao Balioen Hiria udal proiektuaren talde erredaktorearen izenean ari da, Deustuko Unibertsitatekoa da; eta, azkena, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko ordezkaria da.

Saritutakoak hautatzeko, epaimahaiak irizpide hauek beteko ditu:

  • sormena, originaltasuna eta izaera berritzailea,
  • proiektua edo ideia gauzatzeak gizartean dituen inpaktua eta interesa,
  • sustatzaile gazteen lidergoa ekimena diseinatu eta gauzatzeko prozesuan,
  • gizartearen parte-hartzea ideia diseinatzean edota gauzatzean,
  • proiektuaren kalitate teknikoa,
  • eta proiektuaren bideragarritasuna.

BILBAO BALIOEN HIRIA

Ideia-lehiaketa hau “BILBAO, BALIOEN HIRIA” ekimenaren testuinguruan kokatzen da. Proiektu hau udalak bultzatu du. Berria eta berritzailea da Europa mailan, eta haren helburua Bilbo nazioartean ezaguna izatea da, ez bakarrik hirigintza eta gizarte alorretan jasan dituen eraldaketa eta birmoldaketengatik eta bizi duen susperraldiagatik, baizik eta konpromiso eredugarria duelako hainbat printzipiorekin (hala nola, errespetua eta bizikidetza).

Udalak nabarmendu du asmo hori gauzatzeko ezinbestekoak direla bilbotar guztion eta, bereziki, gazte guztien laguntza, inplikazioa eta parte-hartzea.

“IDEIAK MARTXAN”

“Bilbao Gazte Balioak Martxan” sariak “Ideiak Martxan” udal programaren barruan sortu dira. Helburua da uriko gazteen kolektiboei adore ematea sormenezko jardueren ideiak eta proposamenak aurkez ditzaten, gazteentzako udal-eskaintza aberasten dutenak.

Horrela, gazteekiko topaguneak sortzen dira, ikuspuntu integraletik gazteak udal-politiken partaide egiteko eta udal-politika horiek topagune horietan bertan diseinatzeko eta lehenesteko. Urte guztian zehar aurkez daitezke proposamenak. Interesgarriak eta bideragarriak izanez gero, sustatzaileekin batera landuko ditu Udalak, proiektuak gauzatzeko.

Sare sozialak: 
@Bilbao_udala
@BilbaoGazte
@BilbaoBalioak
#BalioakMartxan #BilbaoBalioenHiria